Gliseguna

IzenburuaGliseguna
EgileaSEASKA
Urtea2005
Harremanetarako(0033) (0) 559 524924, seaska-aitor.abildua.wanadoo.fr, asarasua.abildua.wanadoo
SL Klusterreko proiektua » Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA)
AzalpenaAngeluko hondartza ondoko gune batean egun osoko elgarretaratze bat antolatzen da, joko, ikuskizun eta kantaldiekin, ahal bezanbat jenderi euskaraz jostatzeko parada emateko. Euskarazko irakaskuntzaren (zehazkiago ikastolen) promoziorako egun bat da.
HelburuakOrokorrean: Iparraldeko haur, gaztetxo, gazte eta hauen burasoei euskara hizkuntza moderno eta etorkizuneko bat bezala aurkeztea, batetik, eta Seaskako ikastolak euskararen mundura iristeko biderik egokien bezala aurkeztea, bestetik. Zehazki: euskaraz jolas egiteko egun bat antolatzea, denei idekia; gozamen molde modernoak euskaraz ukaiteko egun bat antolatzea: surf erakustaldia, lerratokia, kantaldia...; kostaldeko haur, gaztetxo, gazte eta hauen burasoei euskararekiko aurreiritzi negatiboak gainditzen laguntzea.
Eduki motaEsperientziak, plangintzak
GaiaHizkuntza eta gazteak · Hizkuntza eta hezkuntza
Kokapen geografikoaIpar Euskal Herria
HizkuntzaEuskara