Hausnartu sarien II. edizioak badu irabazlea.

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Epai-mahaiak erabaki du Dabid Anauten Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo lanari Lehen saria ematea. Haien iritzia, lan hori, behaketa zorrotzetik sortutakoa saiakera da, eta behaketa horretatik hipotesiak planteatzen dira, ideiak ematen. Soziolinguistika arloan normalean entzuten ez den ahots bat ageri da, ahots iradokitzailea.

Etnografian oinarrituriko lan honek beste ikerketarako abiapuntu ugari ere iradokitzen ditu. Gainera, idazkera oso landua baina aldi berean oso gertukoa du; zientzia gertuko egiten duela esan daiteke.

HAUSNARTUk beste bi lan ere saritu ditu:

  • Jose M. Zendoiaren Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika alorrean (Bigarren saria) eta
  • Urtzi Barrenetxearen Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak organizazioetan (Hirugarren saria)

HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian.

Informazio gehiago eta lan irabazlea.