
III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia burutuko da otsailaren 26an.
Soziolinguistikam Klusterrak hirugarrenez antolatu du Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Otsailaren 26an burutuko da Donostiako Miramon Kutxagunean.
Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.
Besteak beste, Iñaki Martinez de Luna, Erramun Baxok, Pablo Sotes, Esti Amorrortu eta Juan Carlos Moreno Cabreraren ekarpenak entzuteko beta izango da. Horrez gain, Hausnartu sarien II. edizioa bertan banatuko da.



