Unibertsiatateak Belgikan, herrialde elebidunean...... HTML

Kas Deprez; Armel Wynants
Aipamenak
Antzinako Erregimenaren garaietan Herbehereetako hegoaldeak (gerora Belgika izango zenaren oinarriak, alegia) unibertsitate bat besterik ez zuen: Leuveneko Unibertsitate Katoliko ohoragarria, 1425ean sortua.

1795ean Herbehereetako hegoaldea Frantzia iraultzaileari lotu zitzaion. Handik bi urtera, 1797an, laikotasun prozesuaren testuinguruan murgildurik, Leuvenko Unibertsitate Katolikoa desagertarazi egin zuten.

Napoleonek 1815ean alde egin ondoren sortu zen Herbehereetako Erresuma Batua. 1816-1817 urteetan Gillermo I.a erregeak bi unibertsitate estatal sortu zituen, bat Gent-en eta bestea Liègen; baita Leuvenen unibertsitate bat berrezarri ere. Gaur egun Leuvenekoak estatu unibertsitate statusa du, besteek bezalaxe

1830an iraultza belgikarra etorri zen. Belgika independenteak irakaskuntza unibertsitarioaren antolaketa bere eskuetan hartu zuen. Apezpikutzak berriro Lovainakoa zabaltzea lortu zuen 1834an, eta gainera unibertsitate katoliko gisa zabaldu zen; liberalen erreakzioa bat-batean etorri zen: Bruselako Unibertsitate Librea sortu zuten. Estatu unibertsitateei zegokienez, biek lanean jarraitu zuten, bai Gent-ekoak eta bai Liejakoak ere. Hizkuntz alorrean: 1817 eta 1830 bitartean irakaskuntzan erabilitako hizkuntza latina izan bazen ere, aurrerantzean frantsesak hartu zuen leku hori Belgikako lau unibertsitateetan, bai Flandriakoetan (Gent eta Lovaina), bai Waloniakoan (Lieja) eta bai Bruselakoan ere

Independentziaren ondoren, Belgikako unibertsitateetan frantsesak nagusitasun esklusiboa zuen. XIX. mendeko azken hamarkadan zehar elkarte flandriarrek ozenki eskatu zuten Gent-en neerlanderazko unibertsitatea sortzea, eta arazo horri dimentsio nazionala eman zioten. 1896an "unibertsitate batzorde flandriarra" sortu zen. Mac Leod profesoreak aurkeztu zuen batzorde horren manifestua 1897an, eskaera zehatz bat eginez: Gent-eko unibertsitatearen neerlandizazioa. Erradikalenek berehalako neerlandizazio osoa eskatzen zuten. Laster L. De Raet izango da erradikalen buruzagitza hartzen duena: neerlandera administrazioaren eta irakaskuntzaren hizkuntz gisa sartzearen aldekoa da, eta bizkor sartzearen aldekoa gainera, unibertsitate osoan, eskola bereziak barne

Herri katoliko flandriarrak eta apaizgo txikiak ere Lovainako Unibertsitate katolikoa neerlandizatu nahi zuten. Gotzainak gehiago zeuden asmo horren aurka alde baino. Lovainako Unibertsitateko zuzendaritzak 1935etik aurrera atal flandriarra sortzea erabaki zuen, frantsesekoa zegoen bezala utzita. Elebakartasuna nagusitu zen Walonia-n eta Flandrian, eta elebitasuna Bruselan. Lovainako Unibertsitatea salbuespena zen: Lovainako hiriak, argi eta garbi flandriar izanik, frantseseko unibertsitatea (atala) zuen oraindik. 1968an agintariek erabakiren bat hartu behar izan zuten eta "Université Catholique de Louvain" beste campus berri batera eraman zuten, Waloniara. Lovainan, berriz, "Katholieke Universiteit Leuven" soilik geratu zen

Hutsune izugarriak zeuden neerlanderazko liburu eta testuliburuei zegokienez, baina arazo hori erraz konpondu zela. Holandan sortu eta argitaratutako materialei esker, han bai baitzegoen unibertsitate irakaskuntza osoa neerlanderaz. Hizkuntz egokitzapen prozesua izugarri erraztu zuela flandriarrek beren dialektoei zieten leialtasunak. Flandriarrek neerlandera estandarra oso ondo ezagutzen ez bazuten ere, ia guztiek (% 95etik gora) erabiltzen zuten dialekto flandriarren bat (neerlandera) eguneroko bizitzan

Flandrian irakaskuntza unibertsitarioa neerlandizatu ondoren kritika ugari egin zioten flandriarrek unibertsitateen finantzazio sistemari denbora luzez, instituzio frankofonoak mesedetzen zituelako. Gaur egun badirudi arazo hori konponduta dagoela, hizkuntz komunitate bakoitzak bere aurrekontua kudeatzen duelako irakaskuntzaren alorrean. Une honetan banaketa irizpide finkatu baten bidez egiten da; oraingoz aurrekontuaren % 56,5 flandriarrentzat da eta % 43,5, berriz, frankofonoentzat

1911ko martxoaren 31n hiru alderdi politiko flandriarrek lege proiektu bat aurkeztu zuten elkarrekin, 1916-1917 ikasturtetik aurrera Gent-eko Unibertsitate osoa neerlandizatzeko asmoz. Proiektu horrek aurkari asko izan zituen. 1921eko martxoaren 21an oso lege proiektu herabeti bat aurkezten da. Horren arabera neerlandera bi fakultatetan soilik sartuko litzateke eta Gent-eko Unibertsitateak frantsesari eutsiko lioke. 1921eko abenduaren 21ean, horren ordez testu "berri" bat aurkeztu zen: Van Cauwelaert proiektua. Hurrengo asteetan beste hiru proiektu aurkeztu ziren. 1923ko uztailaren 31n aldarrikatu zen flandriar erradikalek "baraque Nolf" deitzen zuten legea. Erdibideko legea zen, eta beraz, ez zen inor gustura geratzen. Mugimendu flandriar erradikalek instituzio berria boikoteatzeko agindua eman zuten. Ezinbestekoa zen Gent-eko Unibertsitatearen erabateko neerlandizazioa

25. zk / 1997ko abendua

 

DOSSIERRA

euskal kulturaren batzarrea

baleazaleen kalea 12- 1. / 20011 Donostia

1. Unibertsitate sarea Belgikaren independentzi garaian (1830)

Antzinako Erregimenaren garaietan Herbehereetako hegoaldeak (gerora Belgika izango zenaren oinarriak, alegia) unibertsitate bat besterik ez zuen: Leuveneko Unibertsitate Katoliko ohoragarria, 1425ean sortua.

1795ean Herbehereetako hegoaldea Frantzia iraultzaileari lotu zitzaion. Handik bi urtera, 1797an, laikotasun prozesuaren testuinguruan murgildurik, Leuvenko Unibertsitate Katolikoa desagertarazi egin zuten.

Napoleonek 1815ean alde egin ondoren sortu zen Herbehereetako Erresuma Batua. 1816-1817 urteetan Gillermo I.a erregeak bi unibertsitate estatal sortu zituen, bat Gent-en eta bestea Liègen; baita Leuvenen unibertsitate bat berrezarri ere. Gaur egun Leuvenekoak estatu unibertsitate statusa du, besteek bezalaxe.

1830eko iraultza belgikarra etorri zen orduan. Iraultzaren zioak anitzak dira, baina garbi dago belgikarren egonezina adierazten zuela honako hiru arlo hauetan: askatasunak (politikoak), erlijioa eta hizkuntza.

Beraz, ez da harritzekoa Belgika independenteak irakaskuntza unibertsitarioaren antolaketa bere eskuetan hartu zuenean berrikuntzak egin izana hiru alor horietan. Apezpikutzak berriro Leuvenekoa zabaltzea lortu zuen 1834an, eta gainera unibertsitate katoliko gisa zabaldu zen (Holandako errege protestanteak egin ez zuena, alegia); liberalen erreakzioa bat-batean etorri zen: unibertsitate libre-examinista sortu zuten, hau da, Bruselako Unibertsitate Librea. Estatu unibertsitateei zegokienez, biek lanean jarraitu zuten, bai Gent-ekoak eta bai Liègekoak ere. Hirugarren berrikuntza hizkuntz alorretik etorri zen: 1817 eta 1830 bitartean irakaskuntzan erabilitako hizkuntza latina izan bazen ere, aurrerantzean frantsesak hartu zuen leku hori Belgikako lau unibertsitateetan, bai Flandriakoetan (Gent eta Leuven), bai Waloniakoan (Liège) eta bai Bruselakoan ere. Egoera hori ez zen ia aldatu ere egingo mende batez (hau da, 1930era arte).

2. Unibertsitate flandriarren neerlandizazioaren inguruko errebindikazioak

Independentziaren ondoren ahots bakan batzuk salaketak egiten hasi ziren, Belgikako unibertsitateetan frantsesak zuen nagusitasun esklusiboa zela-eta. Baina erreakzio horiek gutxi izan ziren mendearen amaiera arte (lortutako gauzen artean 1855ean Gent-eko unibertsitatean literatura neerlandarrari buruzko ikastaro librea zegoen, baina 1830aren abenduan kendu zuten, iraultzatik hiru hilabetera).

XIX. mendeko azken hamarkadan zehar errebindikazio horiek egituratu eta gertakariak ugaritu egin ziren, bata bestearen ondoren: 1890ean eta are gehiago 1892an elkarte flandriarrek ozenki eskatu zuten Gent-en neerlanderazko unibertsitatea sortzea, eta arazo horri dimentsio nazionala eman zioten.

Unibertsitate horren egoitza Gent-en kokatzeak ez zuen inongo arazorik sortarazi: garai horretan unibertsitate libreak (Brusela eta Leuven) nahiko libreak ziren legegileen aurrean, azken horiek ezin baitzuten esku hartu estatu unibertsitateen administraziotik kanpo; beraz, Gent-ekoa zen horretarako aukera zuen unibertsitate bakarra.

1896an «unibertsitate batzorde flandriarra» sortu zen. Mac Leod irakasleak aurkeztu zuen batzorde horren manifestua 1897an, eskaera zehatz bat eginez: Gent-eko unibertsitatearen neerlandizazioa, «eskola berezietan» (hau da, fakultate teknikoetan) izan ezik.

Flandriarren artean, ordea, ez zegoen iritzi bateraturik neerlandizazio modu zehatzei zegokienez. Erradikalenek berehalako neerlandizazio osoa eskatzen zuten; moderatuek, aitzitik abagune arrazoiak direla medio erdibideko soluzioak onartu zituzten, eta hizkuntza frantsesari lekua egiten jarraitu zuten zenbait fakultatetan egia esan guztietan (elebitasun orokortua). Laster L. De Raet izango da erradikalen buruzagitza hartu zuena: neerlandera administrazioaren eta irakaskuntzaren hizkuntz gisa sartzearen aldekoa da, eta bizkor sartzearen aldekoa gainera, unibertsitate osoan, eskola bereziak barne.

Esan behar da De Raet sistema elebidunaren aurka (hau da, Gent-en fran-tsesak zuen presentziaren aurka) egotearen arrazoia ez dela lurraldetasun printzipioan soilik oinarritzen. Garai hartan ia inork ez zuen esaten fran-tsesa erabat baztertu behar zenik Flandriako bizitza publikoan; beste hi-tzetan esanda, garai hartan normaltzat hartzen zen Flandria elebiduna izatea. De Raet-en argumentuak beste maila batekoak ziren, maila tekniko eta praktikokoak: haren ustez neerlanderazko unibertsitatea sortuz gero alferrikakoa litzateke unibertsitate frankofono oro Gent-en.

«Sistemen arteko borrokak» oso bortitzak izan ziren 1907. urtera arte (Unibertsitate Batzorde Flandiarraren 2. txostenaren agerpena arte, alegia). 1910etik aurrera kanpaina hori parlamenturaino eraman zuten hiru diputatu flandriar gaztek (L. Franck liberalak, F. Van Cauwelaert katolikoak eta C. Huymans sozialistak).

3. Gent-eko Unibertsitatearen neerlandizazioa: 1911-1930

1911ko martxoaren 31n hiru alderdi politiko handitako sei parlamentario flandriarrek lege proiektu bat aurkeztu zuten elkarrekin, 1916-1917 ikasturtetik aurrera Gent-eko Unibertsitate osoa neerlandizatzeko asmoz.

Proiektu horrek aurkari asko izan zituen. Haien argumentuak antzekoak ziren: neerlandera ez da nazioarteko hizkuntza eta, beraz, ezin du iharduera zientifikoen oinarri izan; neerlandizazioak uxatu egingo ditu ikasle atzerritar guztiak, baita flandriar asko ere, eta hori oso kaltegarria izango da Unibertsitatearen izenarentzat; azkenik leku guztietatik esaten zen horrelako iniziatibak kaltegarriak direla batasun nazionalerako, eta herrialde horretan haustura prozesua martxan jartzeko arriskua zegoela. Eliza katolikoaren buruzagiek ere aurka egin zuten, baina herria eta apaizgo txikia maiz erradikal flandriarzale sutsu gisa agertu ziren, eta beraz, neerlandizazioaren alde; eta ez soilik Gent-eko unibertsitate estatalean, baita Leuveneko Unibertsitate Katolikoan ere.

Dena den, atzerapen maniobra oso handiak egin zirenez, 1911ko lege proiektua ez zen onartu Lehen Mundu Gerra lehertu arte (1914). Une horretan okupatzaileak laster egin zuen parlamentu belgikarrak egin ez zuena: Gent-eko Unibertsitatean neerlandera nagusitzen da 1916-1917 ikasturtearen hasieran, hau da, 1911ko lege proiektuan aurreikusitako urtean. Hala ere, Gent-eko Unibertsitateko irakasle guztiek, zazpik izan ezik, nahiago izan zuten dimititzea «von Bissing-en Unibertsitatea» martxan jar-tzen lagun-tzea baino (izen hori Belgika okupatuan agintzen zuen gobernadore nagusi alemaniarrarena da); politikari flandriar ospetsu gehienek _baita neerlandizazioaren aldekorik sutsuenek ere_ euren haserrea adierazi zuten okupatzailearen ekimenaren aurrean, horrek oso eragin larriak izan zitzakeelako errebindikazio flandriarren etorkizunean.

Izan ere, garbi dago agintari okupatzaileei laguntza emateak asko atzeratu zuela neerlandizazio prozesua gerraren ondoren. Armistizioaren ondoren «von Bissing-en Unibertsitatea» desagertu egin zen, noski, baina aldi berean gobernuak eta Albert erregeak, bere izenean, hitza eman zuten neerlanderazko unibertsitate bat ipiniko zutela Gent-en. Oposizioa, ordea, askoz bortitzago bilakatu zen. Gerrako gertakariek identifikazio korapilatsua sortu zuten neerlandizazioaren eta etsaiarekin kolaboratzearen artean. Flandriarren aldeko errebindikazio orori berehala ipintzen zitzaion garai hartan oso zabaldua zegoen ezizen bat: «Flaminboche». Horrenbestez, gerra ondorengo lehen gobernuak (batasun nazionalekoak) ez ziren ausartzen lege proiektu konkreturik aurkeztera; ahal zuten guztia egiten zuten arazo horren inguruko erabakiak atzeratzeko, iritzi publikoaren zati batentzat onartezinak izan zitezkeelako. 1921eko martxoaren 21era arte itxaron beharko da oso lege proiektu herabeti bat aurkezteko. Horren arabera neerlandera bi fakultatetan soilik sartuko litzateke eta Gent-eko Unibertsitateak frantsesari eutsiko lioke.

Proiektu hori ez zen botazioetara iritsi; 1921eko abenduaren 21ean horren ordez testu «berri» bat aurkeztu zen: Van Cauwelaert proiektua. Praktikan 1911ko proiektuaren edukiak jasotzen ditu oso-osorik; proposatutako aldaketak 1922-23 ikasturtean sartuko ziren indarrean. Hurrengo asteetan beste hiru proiektu aurkeztu ziren: lehenak Gent-en bi unibertsitate izatea aurreikusten zuen, bat flandriarra eta bestea frantziarra; bigarrenak Antwerpen-en unibertsitate flandriarra sortzea; eta hirugarrenak, azkenik, Gent-eko Unibertsitatearen berehalako neerlandizazio osoa proposa-tzen zuen. Hirurak bertan behera geratu ziren.

Van Cauwelaert proiektuak Diputatuen Ganbararen onespena jaso zuen oso aldaketa sakonak egin ondoren, baina Senatuak atzera bota zuen 1923ko ekainean. Horrela, Zientzia eta Arteen Ministroak, P. Nolf-ek, tarteko proiektu bat aurkeztu zuen gobernuaren izenean: Gent-ek bi atal izango zituen elkarren ondoan, bata frantsesa eta bestea neerlanderazkoa; biak elebidunak izango ziren, bakoitzak bere ikasketen 2/3 lehen hizkuntzan eta 1/3 bigarren hizkuntzan emango baitzituen.

1923ko uztailaren 31n aldarrikatu zen flandriar erradikalek «baraque Nolf» (Nolf-en txosna) deitzen zuten legea. Erdibideko irtenbideko legea zen, eta beraz, ez zen inor gustura geratzen. Mugimendu flandriar erradikalek instituzio berria boikoteatzeko agindua eman zuten. Horrek eta flandriarren deskontentuzko eta gogortzearen aldeko adierazpen elektoral ba-tzuek (esate baterako 1928an A. Borms aukeratu izana parlamenturako, nahiz eta etsaiarekin kolaboratzeagatik kondenatuta egon) agerian utzi zuten jende guztiaren aurrean zein zen errealitatea: ezinbestekoa zen Gent-eko Unibertsitatearen erabateko neerlandizazioa.

Horrenbestez, 1929ko irailaren 10ean gobernuak proiektu berri bat aurkeztu zuen, puntu hauek aurreikusiz:

- Gent-eko Unibertsitatean eskolak neerlanderaz emango ziren 1930-31 ikasturtetik aurrera;

- neerlandera izango zen unibertsitate horren administrazio hizkuntza;

- trantsizio sistema baten bidez frantsesez ikasten ari ziren ikasleek ikasketak frantsesez amaitzeko aukera izango zuten;

- eskola berezietan Nolf sistemari eutsiko zitzaion eta neerlandizazioa ez zen hasiko 1935-36ra arte;

- aukerazko ikastaroak ere antola zitezkeen frantsesez;

- beren karguak osorik edo partzialki galtzen zuten langileek euren mailari eta tituluei eutsi ahal izango zieten lege berriaren ezarpenaren ondoren.

Oraingoan garbi geratu zen eztabaidetan Flandriaren elebakartasuna eta beraz, lurraldetasun printzipioa tartean zegoela. Negoziazio horietan liberalak eta frankofonoak konpentsazioak lortzen saiatu ziren; esate baterako, unibertsitatearen neerlandizazioaren truke «familiaburuaren askatasuna» zelakoa bermatzea eskatzen zuten, hau da, lehen eta bigarren hezkuntzako eskolak frantsesez emateko aukera izatea Flandrian. Une horretan flandriar gehienak elebakartasunaren aldekoak dira eta printzipio horretan oinarrituz egiten diote aurre Gent-en unibertsitate fran-tsesa izateari. Haien asmoak 1930eko apirilaren 5ean bete ziren, Gent-eko estatu unibertsitatearen erabateko neerlandizaziora eramango zuen legea aldarrikatu zenean, alegia.

4. Brussela eta Leuven-eko unibertsitate erdibituak: 1935-1968

Ikusi dugun bezala, herri katoliko flandriarrak eta apaizgo txikiak ere Leuveneko Unibertsitate katolikoa neerlandizatu nahi zuten. Hori ez zegoen, ordea, parlamentuaren eskuetan, gotzainenean baizik. Jakina zen gotzainak gehiago zeudela asmo horren aurka alde baino. Laster, ordea, konkurrentziaren joko sinpleak erabaki bat hartzera behartzen du. Ikasle flandriar asko Gent-era joateko arriskua zegoela konturatu zenean Leuveneko Unibertsitateko zuzendaritzak 1935etik aurrera atal flandriarra sortzea erabaki zuen, frantsesekoa zegoen bezala utzita. Garai berean Bruselako Unibertsitate libreak ere antzeko erabaki bat hartzera behartuta ikusi zuen bere burua.

Beraz, Bruselan eta Leuvenen atal frantsesa eta neerlanderazko atala elkarren ondoan izan dira 1935 eta 1968 bitartean. Leuveneko kasuan garbi zegoen arazoak sortuko zirela azkenean. Belgika gero eta erradikalkiago antolatu zen lurraldetasun printzipioaren arabera alor guztietan: elebakartasuna nagusitu zen Walonia-n eta Flandrian, eta elebitasuna Bruselan. Leuveneko Unibertsitatea salbuespena zen: Leuveneko hiriak, argi eta garbi flandriar izanik, frantseseko unibertsitatea (atala) zuen oraindik. Frantsesez egiten zuten milaka ikasleen eta irakasleen presentzia mehatxu gisa hartzen zuten flandriar askok, haien ustez Leuveneko eskualde osoa pixkanaka frantsesteko arriskua ikusten baitzuten.

Horrenbestez, gero eta indar handiagoa hartu zuen bi atalen arteko banaketa administratiboaren aldeko mugimenduak; banaketaz gain atalen autonomia eta atal frantsesa Walonia-ra bidaltzea eskatzen zuen mugimendu horrek. 1968an manifestazio horiek oso bortitz bilakatu zirenez, agintariek erabakiren bat hartu behar izan zuten eta «Université Catholique de Louvain» beste campus berri batera eraman zuten, Waloniara (Louvain-la-Neuve). Leuvenen, berriz, «Katholieke Universiteit Leuven» soilik geratu zen. Urte berean, 1968an, Bruselako Unibertsitatea bi unibertsitate autonomotan banatu zen, bakoitza bere administrazio eta kokapen geografiko propioa izanik: «Université Libre de Bruxelles» eta «Vrije Universiteit Brussel» (biak gera daitezke Bruselako udalerrian, Bruselako hiria ofizialki elebiduna delako; horixe da, hain zuzen, lurraldetasun elebakarraren printzipioak duen salbuespen garrantzitsu bakarra; beste salbuespena, puntuala bada ere, beste zenbait udalerritan gutxiengoei zenbait «erraztasun» eskaintzea da).

5. Zailtasun praktikoak

Sistema berriak neerlandizazio bizkorra eta erradikala sartzen zuen, eta ez 1897ko 1. Unibertsitate Batzorde Flandriarraren proposamenik zaharrenak bezala (neerlandera ez zekiten irakasleen galerak joandako edo hildako irakasleenak konpentsatu nahi baitzuen 1897ko proposamen hark). Neurri berri horrek praktikan zailtasun ugari izan zituen. Bai, izan ere, ikastaro guztiak neerlanderaz irakasteko gai ziren irakasleak behar ziren, nahiz eta egoera haren ondorioz Belgikan ez zegoen unibertsitate ikasketak flandrieraz egin zuen ikaslerik.

Baina ulertzekoa da, noski, neerlandizazioaren gertakariei buruzko dokumentu gutxi izatea. Normalean nahiago izaten da alderdi positiboak eta lorpenak aipatzea, eta ez hainbeste alderdi negatiboak eta arazoak. Arazo horiei buruzko ikerketa historiko serioek oraindik hutsuneak dituzte. Zenbait anekdota aipatu besterik ez da egiten: Hezkuntza Ministeritzak diziplina neurriak hartu behar izan zituela zenbait irakasle tematiren aurka; halako irakasle batek eskolak frantsesez ematen jarraitzen zuenez ikasleek beraiek gelatik bota zutela eta abar.

Gauza bat dago garbi: hutsune izugarriak zeudela neerlanderazko liburu eta testuliburuei zegokienez, baina arazo hori erraz konpondu zela. Holandan sortu eta argitaratutako materialei esker, han bai baitzegoen unibertsitate irakaskuntza osoa neerlanderaz. Horrela egiaztatu ahal izan zen berriro ere Holandaren existentzia bera laguntza handia izan dela errebindikazio flandiarrentzat. Egia da holandarrek ez dietela inoiz berariaz-ko laguntza masiborik eskaini flandriarrei beren borrokan, baina hala ere, Holandaren existentzia bera izan da herrialde batek neerlandera hizkuntza ofizial bakartzat hartuz arazorik gabe bizi daitekeela frogatzen zuen adibiderik onena, eta bizitza publikoko alor guztietan erabil zitekeela, gainera. Garbi dago elementu hori beti izan dela garrantzi handiko faktore material eta psikologikoa.

Ukatu ezin den beste gauza bat honako hau da: irakasle zahar eta berriek aitzindari lana egin behar izan zutela, hizkuntza zientifiko eta teknikoaren maila eskuarki baxua baitzen, bai irakasleen eta bai ikasleen aldetik ere. Orain, beraz, baieztapen hori xehetu eta ezinbesteko faktore bat azpimarratu behar dugu: hizkuntz egokitzapen prozesua izugarri erraztu zuela flandriarrek beren dialektoei zieten leialtasunak. Flandriarrek neerlandera estandarra oso ondo ezagutzen ez bazuten ere, ia guztiek (% 95etik gora) erabiltzen zuten dialekto flandriarren bat (neerlandera) eguneroko bizitzan. Nahikoa zuten, beraz, dialekto hori pixka bat «akademikoagoa» bihurtzea «zulo hartatik» ateratzeko. Horrek esan nahi du lehen uniber-tsitari flandriarrek erabilitako hizkuntzak elementu dialektal ugari zituela, baina aldi berean neerlandera zela (neerlanderaren barietate bat, alegia); garbi zegoen ez zela frantsesa. Gainera, egia esan, beti ezagutu izan zen neerlandera estandarreko barietate bat Flandrian, lehen mailako hezkuntza neerlanderaz eman baitzen betidanik, eta 1883tik aurrera bigarren hezkuntzan ere erabili izan zelako.

6. Irakaskuntzaren federalizazioa

Flandrian irakaskuntza unibertsitarioa neerlandizatu ondoren kritika ugari egin zioten flandriarrek unibertsitateen finantzazio sistemari denbora luzez, instituzio frankofonoak mesedetzen zituelako. Gaur egun badirudi arazo hori konponduta dagoela, duela gutxitik hizkuntz komunitate bakoitzak bere aurrekontua kudeatzen duelako irakaskuntzaren alorrean. Ondoren, instituzio belgikarrak federalizazio gero eta handiagora eraman dituen prozesuaren etapa nagusiak aurkeztuko ditugu, hau da, irakaskuntzaren eremuan ere eskualde eta komunitate konstitutiboen autonomia gero eta handiagora eraman duten etapa nagusiak.

Lehen urratsa autonomia kulturalaren onespena izan zen, 1970ean. Bitxia bada ere, irakaskuntza neurri handi batean erreforma horretatik kanpo geratu zen eta konpetentzia nazional izaten jarraitzen zuen, nahiz eta Hezkuntza Ministeritza bitan banatuta egon: Ministeritza flandriarra eta Ministeritza frankofonoa. Zergatik, beraz, erresistentzia horiek irakaskuntzaren federalizazioaren aurrean?

Gogoan izan behar da Flandriaren eta Waloniaren arteko diferentzia bakarra ez dela hizkuntza, orientazio ideologiko nagusia ere baizik. Walonia aspaldi industrializatutako eskualdea izanik, ezkertiarragoa, sozialista eta ez oso erlijiosoa (katolikoa) da; Flandria, berriz, nekazaritza tradiziokoa da, kontserbadoreagoa eta katolikoagoa. Alta, Belgikako irakaskuntza bi saretan banatuta dago: bata «ofiziala», ez-konfesionala, eta bestea katolikoa. Diferentzia ideologikoak direla-eta irakaskuntza katolikoa da nagusi Flandrian; Walonian, berriz, irakaskuntza ez-konfesionala da nagusi. Horren ondorioz eskualde bakoitzean biztanlegoaren zati bat beldur da gutxiengo gisa isolatuta edo kaltetuta geratuko ote den autonomia erregional edo komunitario handia sartuz gero irakaskuntzaren munduan. Walonian katolikoak gutxiengoa direnez ez zuten nahi horrelakorik gertatzea eta, beraz, presioa egin zuten flandriar katolikoengan gauza bera egin zezaten; Flandrian, berriz, «laikoak» egoera berberean zeuden eta homologo waloniarren beroaldi federalistak epeltzen saiatzen ziren.

1980ko erreforma instituzionalak autonomia erregionala eta komunitarioa beste zenbait eremutara ere zabaldu zuen, baina irakaskuntza gobernu nazionalaren eskuetan geratu zen. Instituzioen azken erreforma arte (1988-89) ez da komunitarizatu irakaskuntza. Aginte nazionalaren konpetentziak hiru puntura mugatu dira: derrigorrezko eskolaratzearen adina, diplomak emateko gutxieneko baldintzak (hau da, lehen, bigarren, goi mailen arteko bereizketa eta abar) eta irakaskuntza langileen pentsioei buruzko araudia. Irakaskuntzaren finantzazioari dagokionez, une honetan banaketa irizpide finkatu baten bidez egiten da; oraingoz aurrekontuaren % 56,5 flandriarrentzat da eta % 43,5, berriz, frankofonoentzat. Irakaskuntza unibertsitarioari dagokionez xedapen berezi bat sartu da ikasle atzerritarrek unibertsitate frankofonoetan duten presentzia handiaren ondorioak orekatu ahal izateko kreditu berezi baten bidez.

7. Azken gogoetak

Konklusio gisa zenbait puntu azpimarratuko genituzke:

a) Parlamentuan eta bestelako iritzi eztabaidetan zenbaitek jarraitu dute esaten neerlandera ez dela gai zientziaren oinarri gisa arituko den hizkuntza izateko, ez duelako nahikoa eragin edo proiekzio nazioarte mailan, eta eguneroko hizkuntza gisa «hizkuntza txikia» hartzen duen unibertsitatea nahitaez isolatuta geratzen delako nazioarte mailan. Une honetan garbi dago beldur horiek ez zutela oinarri sendorik: unibertsitate flandriarrak indartsu daude, Leuveneko unibertsitate flandriarra da Belgikako unibertsitaterik garrantzitsuena eta nazioarte mailan lortu duen ospea gutxienez frankofonoena adinakoa da. Horrek ongi erakusten du unibertsitate baten kalitatea eta ospea ez dela haren hizkuntzaren araberakoa, bere dinamismoaren eta politikaren araberakoa baizik.

b) Hizkuntz gaietan politika horrek banaketa funtzionalaren printzipioan oinarritu behar du, hau da:

- «eremu urriko hizkuntza» erabiltzen duen unibertsitatean barne iharduera eta argitalpen guztiak bere publikoari zuzendutakoak, alegia hizkuntza horretan soilik egin daitezke (egin behar dira);

- nazioarteko publikoari zuzendutako iharduera eta argitalpenak, ordea, eremu zabaleko hizkuntzetan egitea komeni da (batzuetan ezinbestekoa ere bada). Hizkuntza horiek ezagutzea eta erabiltzea ez da mehatxugarria izaten ongi definitutako banaketa funtzionalaren bidez egoera orekatua eta lasaitzeko modukoa lortzen denean.

d) Horrek esan nahi du eremu urriko hizkuntza batez hitz egiten denean politika eraginkorra aplikatu behar dela, atzerriko hizkuntzen itzulpen eta ikasketa serioak bultzatuz.

e) Bestetik, esan daiteke «hizkuntza txikia» mintzatzea ez dela nahitaez muga izaten; aitzitik, maiz abantaila handia izaten da. Jakina da «hizkuntza handia» mintzatzen dutenek autosufizientzia sentimendua dela medio eta mundu guztiak bere hizkuntza ezagutzen duela pentsatzen dutelako (maiz gezurra izan arren) ez dutela beste hizkuntzak ikasteko joerarik, eta «hizkuntza txikiak» erabiltzen dituztenek, aldiz, bai. Horren adibide gisa, duela gutxi egindako inkesta batzuek frogatu dute Europako Elkarteko itzultzaile eta interpretarien artean neerlanderaz mintzo direnak direla atzerriko hizkuntza kopururik altuenak eta hobekien ezagutzen dituztenak. Hizkuntza txikia, beraz, ez da nahitaez isolamendu faktorea; mundura zabaltzen laguntzen duen faktore indartsu izan daiteke, norberaren hizkuntzaren mugez pixka bat jabetuz gero eta hori egoera normalizatu samarrean biziz gero (pertsekuzio konplexurik gabe, beste hizkun-tzen «inperialismoaren» aurrean etengabe beldur izateak eragindako erreakzio defentsiborik gabe, beldurrik gabe, alegia). Banaketa funtzionalaren sistema koherenteak zera lortzea ahalbidetu behar du: hizkuntzarik garrantzitsuenak erabiltzen ikastea, baina norberaren hizkuntza txikia baztertu gabe.

f) Europa ez da inoiz izango entitate monolitikoa hizkuntzari dagokionez. Hizkuntza bakar baten (adibidez ingelesaren) erabateko gailentasunera eraman beharrean Europaren garapenak atzerriko hizkuntzen ezagu-tza bultzatuko du. Hizkuntzen irakaskuntzak izan behar du, beraz, etorkizunerako lehentasunetako bat.

UNIBERTSITATEAK BELGIKAN, HERRIALDE ELEBIDUNEAN*

 

Kass Deprez

Antwerpen eta Leuven Unibertsitateetako irakaslea, UIA eta soziolinguistika irakaslea

Armel Wynants

Liège Unibertsitateko irakaslea, ISLV eta Voeren-Fouronseko hizkuntz komisaria

Itzultzailea: Joseba Ossa

(*) Aurkezpen honetan ez da aipatuko Belgikako hirugarren hizkun-tza, hots, alemaniera. Izan ere, alemanieraz mintzo diren 60.000 belgikar inguruk ez dute unibertsite irakaskuntzarik haien hizkuntzan.

Kas Deprez eta Armel Wynants - Unibertsitateak Belgikan, herrialde elebidunean

Unibertsitateak Belgikan, herrialde elebidunean - Kas Deprez eta Armel Wynants

 

«Antzinako Erregimenaren garaietan Herbehereetako hegoaldeak (gerora Belgika izango zenaren oinarriak, alegia) unibertsitate bat besterik ez zuen: Lovainako Unibertsitate Katolikoa, 1425ean sortua. 1795ean Herbehereetako hegoaldea Frantzia iraultzaileari lotu zitzaion. Handik bi urtera, 1797an, laikotasun prozesuaren testuinguruan murgildurik, Lovainako Unibertsitate Katolikoa desagertarazi egin zuten. Napoleonek 1815ean alde egin ondoren sortu zen Herbehereetako Erresuma Batua. 1816-1817 urteetan Gilermo I.a erregeak bi unibertsitate estatal sortu zituen, bat Gent-en eta bestea Liejan; baita Lovainan unibertsitate bat berrezarri ere. Gaur egun Lovainakoak estatu unibertsitate statusa du, besteek bezalaxe»

«1830an iraultza belgikarra etorri zen. Belgika independenteak irakaskuntza unibertsitarioaren antolaketa bere eskuetan hartu zuen. Apezpikutzak berriro Lovainakoa zabaltzea lortu zuen 1834an, eta gainera unibertsitate katoliko gisa zabaldu zen; liberalen erreakzioa bat-batean etorri zen: Bruselako Unibertsitate Librea sortu zuten. Estatu unibertsitateei zegokienez, biek lanean jarraitu zuten, bai Gent-ekoak eta bai Liejakoak ere. Hizkuntz alorrean: 1817 eta 1830 bitartean irakaskuntzan erabilitako hizkuntza latina izan bazen ere, aurrerantzean frantsesak hartu zuen leku hori Belgikako lau unibertsitateetan, bai Flandriakoetan (Gent eta Lovaina), bai Waloniakoan (Lieja) eta bai Bruselakoan ere»

«Independentziaren ondoren, Belgikako unibertsitateetan frantsesak nagusitasun esklusiboa zuen. XIX. mendeko azken hamarkadan zehar elkarte flandriarrek ozenki eskatu zuten Gent-en neerlanderazko unibertsitatea sortzea, eta arazo horri dimentsio nazionala eman zioten. 1896an "unibertsitate batzorde flandriarra" sortu zen. Mac Leod profesoreak aurkeztu zuen batzorde horren manifestua 1897an, eskaera zehatz bat eginez: Gent-eko unibertsitatearen neerlandizazioa. Erradikalenek berehalako neerlandizazio osoa eskatzen zuten. Laster L. De Raet izango da erradikalen buruzagitza hartzen duena: neerlandera administrazioaren eta irakaskuntzaren hizkuntz gisa sartzearen aldekoa da, eta bizkor sartzearen aldekoa gainera, unibertsitate osoan, eskola bereziak barne»

«Herri katoliko flandriarrak eta apaizgo txikiak ere Lovainako Unibertsitate katolikoa neerlandizatu nahi zuten. Gotzainak gehiago zeuden asmo horren aurka alde baino. Lovainako Unibertsitateko zuzendaritzak 1935etik aurrera atal flandriarra sortzea erabaki zuen, frantsesekoa zegoen bezala utzita. Elebakartasuna nagusitu zen Walonia-n eta Flandrian, eta elebitasuna Bruselan. Lovainako Unibertsitatea salbuespena zen: Lovainako hiriak, argi eta garbi flandriar izanik, frantseseko unibertsitatea (atala) zuen oraindik. 1968an agintariek erabakiren bat hartu behar izan zuten eta "Université Catholique de Louvain" beste campus berri batera eraman zuten, Waloniara. Lovainan, berriz, "Katholieke Universiteit Leuven" soilik geratu zen»

«Hutsune izugarriak zeuden neerlanderazko liburu eta testuliburuei zegokienez, baina arazo hori erraz konpondu zela. Holandan sortu eta argitaratutako materialei esker, han bai baitzegoen unibertsitate irakaskuntza osoa neerlanderaz. Hizkuntz egokitzapen prozesua izugarri erraztu zuela flandriarrek beren dialektoei zieten leialtasunak. Flandriarrek neerlandera estandarra oso ondo ezagutzen ez bazuten ere, ia guztiek (% 95etik gora) erabiltzen zuten dialekto flandriarren bat (neerlandera) eguneroko bizitzan»

«Flandrian irakaskuntza unibertsitarioa neerlandizatu ondoren kritika ugari egin zioten flandriarrek unibertsitateen finantzazio sistemari denbora luzez, instituzio frankofonoak mesedetzen zituelako. Gaur egun badirudi arazo hori konponduta dagoela, hizkuntz komunitate bakoitzak bere aurrekontua kudeatzen duelako irakaskuntzaren alorrean. Une honetan banaketa irizpide finkatu baten bidez egiten da; oraingoz aurrekontuaren % 56,5 flandriarrentzat da eta % 43,5, berriz, frankofonoentzat»

«1911ko martxoaren 31n hiru alderdi politiko flandriarrek lege proiektu bat aurkeztu zuten elkarrekin, 1916-1917 ikasturtetik aurrera Gent-eko Unibertsitate osoa neerlandizatzeko asmoz. Proiektu horrek aurkari asko izan zituen. 1921eko martxoaren 21an oso lege proiektu herabeti bat aurkezten da. Horren arabera neerlandera bi fakultatetan soilik sartuko litzateke eta Gent-eko Unibertsitateak frantsesari eutsiko lioke. 1921eko abenduaren 21ean, horren ordez testu "berri" bat aurkeztu zen: Van Cauwelaert proiektua. Hurrengo asteetan beste hiru proiektu aurkeztu ziren. 1923ko uztailaren 31n aldarrikatu zen flandriar erradikalek "baraque Nolf" deitzen zuten legea. Erdibideko legea zen, eta beraz, ez zen inor gustura geratzen. Mugimendu flandriar erradikalek instituzio berria boikoteatzeko agindua eman zuten. Ezinbestekoa zen Gent-eko Unibertsitatearen erabateko neerlandizazioa»