Euskararen kale-erabilera. Txillardegiren eredu matematikoa
Dagoenekoz EKBren euskararen kale-erabileraren hirugarren eurketaldia buruturik, bildutako datuen deskribapen hutsaletik haruntzago joateko araia iritsi zaigu. Ez da bakarrik azken hamar urte hauetan pilatutako datu ndanak dakarkigun deskribapen zorrotza, eta ez da gutxi, batez ere, garatutako etodologiak eta lortutako formalizazio mailak ekarpenaren muina osotzen ute. Alderdi horretan, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, irakaslearen rakaspenak soziolinguistikaren ildo berria ireki digute. Hari bihoakio bada, ure esker ona berarengandik eta berari ikasi ahal izan diogunarengatik.
Azken hamar urte hauetan enpirikoki behatutakoari forma emateko garaia ritsi zaigula esaten genuen. Beste era batera, TXILLARDEGIREN EREDU ATEMATIKOA azaldu eta garatu nahi genuke.
TXILLARDEGIREN EREDU MATEMATIKOA
Jose Luis Alvarez Enparantza irakasleak hizkuntza gutxiagotuaren rabileraren auzia ebazteko 1984. urtez geroztik eredu matematiko zehatza garatu zan du. Eredu matematiko hori, funtsean, prozesu estokastikoaren eskribapenean datza. Hizkuntza gutxiagotuaren erabilera maila hiru osagaien funtzio uzena izango litzateke, elebidunen proportzioa (ex ), mintzakide taldearen amaina edo solaskide kopurua erabilera askean wi ) eta hizkuntza utxiagotuarekiko leialtasuna mB). Horrela, erabilera maila kalkulatzeko formula ndorengoa izango litzateke:
Ikusten denez, mintzakide kopurua bikotetik laukoteraino mugatu dugu. zan ere, elkar hizketa askea solaskide gehiagoren artean gertatzea oso robabilitate txikiko jazoera baita. Hau da, bost edo hiztun gehiago biltzen direnean lkar hizketa laukote edo azpitalde txikiagotan banatzen dela suposatzen dugu. ola nahi ere,wi pisu estatistikoak dira, ponderazioak alegia.
Horiek horrela, eredu honetan ondorengoak bete beharrekoak dira nahi ta nahi ez:
eta ondorioz erabilera maila ere:
EKBek 1993. eta 1997. neurkataldietan solaskide kopurua behatu zuen. au da, behatutako elkar hizketak bikoteetan, hirukoteetan, laukoteetan, oskoteetan edo talde handiagoetan gertatzen zirenen arabera, bikote, hirukote, aukote, boskote kopuruak zenbatu eta haien artean zeintzuk egiten zuten uskaraz zehaztu ere.
Bi neurkataldi horietan solaskide kopuruaz, guk wi pisu estatistikoak deitutakoaz, jasotako datuetatik abiaturik, laukoteetara mugatu dugu hiztun aldeen tamainaren eragina eta w2, 3 eta w4 pisu estatistikoak balio finkotzat jo. orrela, batenaz beste bikote, hiruko eta laukoteen pisuak ondorengoak inkatu ditugu:
Gure ustetan, balio horiek -beti kale-erabileraz ari garela gogoan izanda-, ldagaitzak dira. Hori horrela dela ondorioztatzeko 1993 eta 1997ko eurketaldien datuez baliatu gara, urte eta udalerri desberdinetan behatutako atuak erkatuz. Horrek, jakina, ez du esan nahi boskote, seikote edo hiztun talde andiagokoetan hitz egiten ez denik, orokorrean tamaina horretako hiztun alde horien eragin estatistikoa hutsaren hurrena dela baizik. Azken finean, aleko hizkuntzaren erabilera neurtzerakoan laukotetik gorako taldeen ekarpena z da esanguratsua. Bide batez, esan dezagun, balio horiek aldagaitzat artzeak nahiko errazten digu kalkulu prozedura eta, aurrerantzean erabileraren eurketa prozesu astuna arindu ere.
Zehazkizunak zehazkizun, eredu matematikoaren formalizaziorako zarpenerako baldintzak eta beharrezko definizioak argitu behar ditugu.
KALE-ERABILERA
Hizkuntza gutxiagotuaren erabileraz hitz egiterakoan, inplizitoki izkuntzen arteko ukipen egoera jakina aipatzen dugu. Egoera horretan, guk efinitutako horretan, lurralde jakineko hiztun guztiak A hizkuntza ezagutu eta rabiltzeko gai izanik, haien arteko batzuk B hizkuntza ezagutu eta erabiltzeko gai ira. Azken hauek elebidunak dira, gure kasuan euskaldunak. Hizkuntza goera horretan bada, kale-erabilera hiztunek beren kasa, inolako eraginik jasan abe, darabilten hizkuntzari esaten diogu. Esango genuke kale-erabilera omunikazio askeari dagokiola.
Hizkuntzaren erabilera horrela ulerturik zorizko gertaera edo jazoera stokastikoa da. Hots, behatzaileen ikuspegitik hiztunek hizkuntza bat edo bestea rabiltzea probabilitateen legepeko gertaera da. Edozelan ere, hizkuntza baten do bestearen erabilera, diogun erabilera, elkarren artean ANTIMETRIKOAK ira, A erabiliz gero B ezin erabili eta aitzitik, B erabiltzekotan A ezin erabil aiteke. Beste era batera honela adieraziko genuke:
Komunikazio eza, testuinguru zehatz honetan, hiztunen artean ezin gerta aiteke beraz.
Txillardegik garatutako eredu matematikotik alderdi bat besterik ez dugu hartu. Hizkuntzen arteko ukipen egoerari aplikatuko diogu. Egoera horretan, san dugunez, B hizkuntzako hiztun elebakar multzo esanguratsurik ez dago, hiztun guztiak A hizkuntzaren jabe diren bitartean, haien arteko batzuk B hizkuntza jakin eta erabiltzeko moduan daude. Hau da, A hiztun elebakarrak eta /B edo B/A motako elebidunak, besterik ez.
Elebidunen aldetik B hizkuntzaren erabilera gertaera estokastiko gisa definitu dugu. Azken buru, ez dugu ezagutzen aldez aurretik zein den elebidunen ortaera linguistikoa. Biztanle bakoitza eta guztien artean momentu jakinetan hizkuntza harremanen bat gerta daitekeela suposatzen badugu, orduan B hizkuntzaren erabilera maila elebidunen proportzioaren funtzio zuzena izaten da. Hizkuntzaren erabileraren ikuspegitik, egoera horri egoera isotropikoa esaten diogu. Edozein bi biztanleren artean hitzezko harremana gertagarria dela nartzen badugu, B hizkuntza soilik erabil daiteke solaskide biak elebidunak direnean, eta erabilera hori, besteak beste, beraien baitan dago. Hori azaldu izan digu maisuki Txillardegik Soziolinguistika Matematikoa liburuan.
Edozelan ere, abiaburua egoera isotropikoaren azterketan datza.
ISOTROPIA / ANISOTROPIA
Arestian esan dugunez, B hizkuntzaren ageriko erabilera zorizko ertaeratzat jo dugu. Nonnahi eta noiznahi ager daitekeen jazoera dela esan nahi ugu. Gure eredua eredu estokastikoa dela esaterakoan, B hizkuntzaren rabilerari buruzko aurreiritzi guztiak baztertzen ditugu, zuzenak zein okerrak, ez ugu aurreiritzi bakar bat onartzen. Esaten dugu, B hizkuntzaren erabilera, lebidunak dauden bitartean, gertaera probablea dela, besterik ez. Orokorrean, ontrako frogatu ezean, gizartea linguistikoki isotropikoa da; B hizkuntzaren rabilera, printzipioz, elebidunen proportzioaren funtzio zuzena da.
Honaino ez dago arazorik. Baina zer gertatzen da mB faktorea bat baino handiagoa gertatuko balitzaigu? Aurrenik eta behin, esan dezagun atematikoki hori onartezina dela. mB) faktorearen balioa enpirikoki bat baino andiagoa gertatzekotan, eta gerta daiteke, leialtasunaren muga gainditu egiten da ta ondorioz, ezinbestean, anisotropia dagoela onartu beharrean gaude. Kasu orietan elebidunek B hizkuntzaren erabileraren muga estatistikoa gainditu giten dute eta giza talde hori anisotropikoa dela agerian utzi. Aurrerantzean elduko diogu arazo horri, momentuz zehatz ditzagun zeintzuk diren aipatu hizkuntzaren erabileraren muga estatistikoak.
Erabileraren behe-goi mugak ezaguturik, eredu matematikoari jarraiki, ziurtasun osoz eta irmotasunez ondorengoa esan dezakegu: HIZKUNTZA UTXIAGOTUAREN ERABILERA MAILA ELEBIDUNEN PROPORTZIOA BAINO TXIKIAGOA DA BETI. Kasurik onenean, erabilera erabateko leialtasunaz eta bikoteka gauzatzen denean, hizkuntza gutxiagotuaren goren mailako rabilera tasa elebidunen proportzioaren berredura besterik ez litzateke izango. Eta hori, berriz diogu, erabileraren izugarrizko maila jasoa izango litzateke, ia ezinezkoa. Elebidunen proportzioa eta erabileraren proportzioa bat etor aitekeela pentsatzea ezjakintasun gorria da.
HIZKUNTZAREKIKO LEIALTASUNA
Txillardegiren eredu matematikoan, deitutako hizkuntzarekiko leialtasuna mB) zentzu hertsian pisu estatistiko bat besterik ez da. Formalizazio rozesuan ezinbesteko ondorio gisa ulertu beharra dago. B hizkuntzaren erabilera lebidunei eta soilik horiei dagokie, mB faktorea gure ereduan aintzat hartuko z bagenu elebidunen B hizkuntzaren erabilera, posible den guztietan, de facto gertaera segurua dela adieraziko genuke. Eta hori, begi bistakoa da, ez da orrela. Eredu matematikoaren koherentziak eskatzen du mB) faktorea aintzat hartzea. Beste kontu bat da, ostera, nola definitzen dugun sustantiboki izkuntzarekiko leialtasuna. Operazionalki, eredu matematiko honen estuinguruan, berriz, honela defini genezake: zehaztutako giza talde jakineko lebidunen artean B hizkuntza erabiltzeko batenaz besteko joera.
Ezin nahas daitezke kalean (orokorrean) behatutako hizkuntzaren erabilera ta elebidunen artean (soilik haien artean) izan daitekeen erabilera, guretzat eialtasuna dena. Oso joera arrunta da behatutako erabilera eta izkuntzarekiko leialtasuna nahastea. Ez da zuzena. Behatutako hizkuntzaren erabilerak oilik zeharka adieraz baitezake hizkuntzarekiko atxikimendua.
ANISOTROPIA KOEFIZIENTEA
Euskaldunak, hiztunen artean, gutxiengoa direla gauza jakina da, gutxiengo izaki, zein neurritaraino jaso dezakete euskararen erabilera gizarte mailan? Ahozko erabilera publikoari gagozkiolarik, euskararen erabilerak mugarik a ote du? Printzipioz, eta hori da Txillardegik egin zuena, hiztunen artean, euskaldunak zein erdaldunak izanda, diferentziarik ez dagoela suposatzen dugu. Hau da, pertsona normalak direla eta ez diotela beraien bizimodu arruntari uzten arrazoi linguistikoengatik. Beste era batera, euskaraz edo erdaraz egiteagatik edo ez egiteagatik, salbuespenak salbuespen, pertsona arrunt orok egiten duena da, bizi, harremanetan sartu, komunikatu alegia.
Hori horrela, euskara pertsona gutxiren batzuen hizkuntza den heinean, erabilera mugatua izan behar du halabeharrez. Muga hori enpirikoki kalkula daiteke. Hizkuntza egoera isotropikoan eta euskaldunen arteko harreman posible guztietan euskaraz egingo balute, ikusi dugunez, erraza da erabileraren goren muga zein den kalkulatzea. Hala ere, Euskal Herriko udalerri gehienetan uga hori gainditzen dela behatu izan da.
Gogora dezagun hasieran aipatutako formula:
Demagun Euskal Herriko hizkuntza egoera, euskara eta erdara (frantsesa ein gaztelera) hizkuntzen arteko ukipen egoera. Horrelakoetan euskararen rabilera, B hizkuntza, elebidunen esku dago.
Elebidunen pisu demolinguistikoa Wx) eta elebidunen proportzioa ex) balio bera izango balira, W2+W3+W4=1 izanik, orduan:
Horiek horrela, behatutako erabilera PB) eta euskaldunen proportzioaren ex) arteko erlazioak euskararekiko leialtasuna mB) adierazten ote du? Gure ustez ez, kasu honetan ANISOTROPIA KOEFIZIENTEAREN aurrean gaude. este era batera, esan genezake Txepetxek proposaturiko trinkoketaren dierazle enpirikoa dela
Hau da, behatutako erabilera eta elebidunen proportzioa bat baletoz izkuntza bateko eta besteko hiztunak bi talde berezietan banatuta bizi direla entsatu beharko genuke.
ANISOTROPIA ETA GIZARTERATZE-TASA
Txillardegiri berari jarraituz (BAT aldizkaria, 3/4. alea 67. or) honela aratuko genukeen anisotropiaren neurketarako eredua:

(1. Irudia: eredu anisotropikoa, HA eta HX azpimultzoek bi hizkuntza sare esberdinak adierazten dituzte.)
Egindako apimultzoen banaketa horretan hizkuntza harreman sare akoitzean leudekeen hiztunen proportzioak horrela kalkula genitzake:
wA eta wX azpimultzo bakoitzaren pisu estatistikoak dira beraz.
Aipatuaz gaindi, ondorengoak betetzen dira:
Hizkuntza sare bakoitzari dagozkion proportzioak kalkulatuz:
Lehenengo irudian adierazitako azpimultzoen azterketari lotzen agatzaizkio eta HA azpimultzoa momentuz aparte uzten badugu, X azpimultzoan ezagutza tasak honela kalkulatuko genituzke:
Azpimultzo hori, ezagutza tasen arabera irudian adierazita:
Horiek horrela, B hizkuntzaren erabilera egoera anisotropikoan gX ezagutza tasa, mB hizkuntzarekiko leialtasuna eta X azpimultzoaren pisuaren araberakoa izango da. Horiek guztiak formula orokorrera ekarrita:

Gizarteratze-tasa berrriz, honako hau da:
Gizarteratze-tasa ezagutzeko, aurrenik wX kalkulatu behar dugu eta, ndorioz, hurrengo ekuazioa ebatzi:

Ekuazio hori, oro har, honela idatz dezakegu:
non m, n eta p koefizienteak hurrenez hurren ondorengoak diren:

Ebazpideari jarraituz, Cardanoren formula erabiliko dugu eta horretarako ehenik, ondorengo aldagai-truke egin:

Behin transformaturik, honako hau dugu:
beste era batera idatzita,
eta, orain, Cardanoren formula,
gero,
ebatziz,
izarteratze-tasa jakin dezakegu.
Gizarteratze-tasa Txillardegiren eredu matematikoan nola kalkulatzen den ta zeri dagokion argi dago. Baina zer da gizarteratze-tasa? Txillardegiren itzetan euskaldunen hizkuntza harremanen sareetara bildutako erdaldunen roportzioa da. Neurri batean guri Txepetxen trinkoketa dakarkigu gogora, nisotropiaren adierazlea izan daiteke. Euskaldunok zein neurritan bizi iren beraien artean eta zenbat erdaldun erakartzen duten haien hizkuntza arremanen sareetara.
EUSKARAREN KALEKO ERABILERAREN EBALUAKETA
Kaleko euskararen erabilera, orokorrean, azkeneko urteotan (89-97) reagotu dela dudarik ez dago. Azkeneko neurketaldiko emaitzak (1997) BAT ldizkariko ale honetan bertan ikus ditzake irakurleak xehe-xehe eta zabal-zabal. atuez haruntzago joanik zenbait hausnarketa egin nahi dugu. Euskararen geriko erabilera -behagarria-, edo erabilera publikoa, oro har, hiru faktoreen enpekoa dela esan dezakegu.
- Euskaldunen kopurua.
- Euskaldunen banaketa.
- Euskararekiko leialtasuna, atxikimendua
Euskaldunen kopurua oso handia bada ere -Bilbon eta Donostian 50.000 baino gehiago bizi dira- erdaldunen multzo handiak irensten du eta haien eragina ez da ia apenas somatzen. Horregatik erabiltzen dugu estatistiko bat, roportzioa hain zuzen ere. Proportzioak biztanleria orokorrean euskaldunek daukaten pisua adierazten digu. Horrela, euskaldunen proportzioa txikia izateak ez du adierazten euskaldun gutxi edo asko direnik, euskaldun/erdaldun arteko erlazioa baizik.
Bigarren faktorea, euskaldunen banaketa, neurri batean, proportzioan bertan islaturik dago. Hala ere, proportzioak ez digu «banaketa geografikoaz» eus ere adierazten, ez dakigu euskaldunak lurraldejakinean nola banatzen diren. Begi bistakoa da, elkarrengandik hurbil egonez gero, euskaraz egitea robableagoa dela elkarrengandik urrun egonda baino.
Hirugarren faktorea bakarra baino faktore multzo gisa ulertu beharko genuke. Hizkuntzarekiko leialtasuna edo atxikimendua, printzipioz, norbanakoari badagokio ere, aldagai askoren araberakoa da. Aldagai horiek izaera sikologiko (jarrerak adibidez), linguistiko (ezagutza maila, besteak beste) eta sozialekoa (lanbidea eta beste asko) da.
Hiru faktore horien artean lehenengo biak, euskaldunen kopurua eta beraien banaketa, objektiboak dira, behagarriak eta neurgarriak alegia. Egia da, bi aktore horiek soilik, ez dutela guztiz azaltzen euskararen erabilera, berau ulertzeko hirugarren faktorea ezinbestekoa dela. Hala ere, faktore objektiboek erabilera gertatzeko oinarri-oinarrizko baldintzak zehazten dituzte. Euskararen aleko erabilera neurtzerik badugu, eta hori da EKBk zuzen eta egoki egiten duena, lehenengo bi faktoreen ekarpena zein den jakin dezakegu eta, inferentziaz, hirugarren faktorearen eragina zein nolako den ere. Honetan, rabakigarria da Txillardegiren ekarpena, bere bitartez erabileraren muga teorikoak (isotropia egoeran) zeintzuk diren jakin dezakegu. Bide beretik hizkuntzarekiko eialtasuna zein nolakoa den jakiterik badago eta, azkenik, hizkuntza egoera anisotropikoan, emandako leialtasuna maila jakinerako gizaterakuntza-tasa zenbatekoa den kalkula dezakegu.
Euskal Herriko egoerari lotuz, euskaldunen pisu demolinguistikoa (%22,5) txikia dela jakina da, bederatzi biztanletik bi dira euskaldunak, gutxi gora-behera. Horrela, biztanleriako bederatziren bi horrek euskararen kaleko rabilera % 13raino eramaten du. Hizkuntza egoera isotropiko batean, euskaldunek euskaraz egiteko aukera guztietan euskaraz egingo balute, zein erabilera maila espero zitekeen? Ondorengoa2:

Ehuneko hiru koma hamabost da, hain zuzen ere, egoera isotropiko atean espero daitekeen erabilera mailarik altuena. Zer gertatzen da? Hizkuntza goera ez dela isotropìkoa, anisotropikoa baizik. Euskaldunak, euren artean, rinkoago bizi direla, hizkuntza hartu emanak harreman endogamikoak direla, aburrago euskaldunak erdaldunekin baino euren artean bizi direla.
Hurrengo formulan itxaron daitekeen erabilera EAEko 1996ko datuekin alkulatu dugu.

Gogorarazi beharra dago erabilera tasa horrek adierazten duela biztanle uztien arteko zorizko hizkuntza harreman posibleetan euskaldunek euren rtean beti euskaraz egiten dutela. Hau da, mB = 1 egin dugu.
Ondorengo taulan EKBeren 1989, 93 eta 97 urteetako neurketaldien datuak ta EUSTATetik (1991 zentsukoak) jasotakoak erabili ditugu. 1989, 1993 eta 997ko erabilera datuez (EKB 89, EKB 93, EKB 97) gaindi, udalerri bakoitzean egoera isotropikoan- espero zitekeen goren mailako erabilera (KALEAN) eta uskararen etxeko ohiko erabilera maila euskaldun kopuruarekiko ETXEAN).bildu ditugu.
(Euskararen kale erabilpenaren neurketen emaitzak hemen aurki ditzakezu).
EKBren erabilera neurketek, oro har, euskararen kaleko erabileraren ilakera hazkorra erakusten dute. Hori horrela izanik, behaketa sozialetatik biatuta zaila da euskaldunen hizkuntza-leialtasunaz hitz egitea, gizabanakoa eta izartearena dimentsio desberdinak baitira. Behatu eta neurtutako erabilera, zatez, soziala da, gizarteari dagokio. Behatutakoaren arabera, zalantza zipirik ez dago Euskal Herriko gizartea linguistikoki anisotropikoa dela. Hau da, uskaldunak haien artean sartzen dira harremanetan, maiztasunaren kuspegitik itxaron daitekeena baino gehiago. Txillardegiren eredu matematikoari esker zehaztasunez ezagut dezakegu euskaldunen hizkuntzaren erabilera portaera soziala isa. Hala ere, metodologia horren bitartez norbanakoaren ortaera zein nolakoa den nekez ezagut genezake. gizartea anisotropikoa dela akinik, euskaldunaren (singularrean) hizkuntza leialtasunaz hitz egitea spekulazioa besterik ez da.
Euskararen erabilera soziala -kaleko erabileraz ari gara-, handia dela, ori ukaezina da. Baina, zergatik da handia? Erantzunik sinpleena ondorengoa a: euskaldunak, euskaldun gehienak behintzat, elkarren artean bizi direlako. txuraz, elkarren artean bizi diren euskaldun gehienek, euren artean, euskaraz giten dute, behinik behin EKBk hori behatu eta neurtu du. Zergatik egiten ute euskaraz? Erantzun bat baino gehiago eman dakioke galdera horri: hituragatik, euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen direlako, solaskideak uskaraz hitz egiten diolako, kontzientziagatik... Horiek guztiak, hizkuntza eialtasuna izendatzen badugu ez legoke arazorik. Alabaina, entzule eta irakurle ehienek euskararekiko leialtasuna edo txikimendua euskararen aldeko portaera onsziente gisa ulertzen dute. Dudarik ez dago izaera psikologikoko aldagai hori adela izan. Hizkuntzen arteko ukipen egoera honetan, gutariko bakoitzak adu bere baitan, neurri batean edo bestean, halako hizkuntza kontzientzia bere hizkuntza portaera bideratzeko. Baina kontzientzia horrek ez du guztiz ehazten elebidunak une orotan erabili behar duen hizkuntza. Euskaraz egiteko beti do gehienetan hitz egin nahi izateak ez dakar, besterik ezean, euskaraz beti do gehienetan jardutea.
Gizarte mailako baldintza objektiboak, euskararen egoera txarrean ehintzat, askoz erabakiorragoak dira norbanakoaren kontzientzia edo nahia baino. Hori da, bederen, erabileraren neurketetatik erator daitekeen inferentzietariko at. Euskara gehiago eta intentsitate handiagoz erabiltzen da udalerri uskaldunetan erdaldunetan baino, horrela antzematen baita anisotropia oefizienteetan. Baina horrek ez du adierazten udalerri euskaldunetako elebidunek uskararekiko leialagoak direnik gainontzekoak aino.
Oro har, euskaraz egiteko zenbat eta aukera gehiago dagoenean orduan ta euskara gehiago erabiltzen da. Hori da, gure ustez, EKBren neurketetan eha daitekeen joera nagusia.
Adibidez, Azpeitian 11.565 euskaldunetatik %91,11k 1996ko udal-erroldan esan zuen euskara zeukatela etxeko-ohiko hizkuntza, EKBk 1997an, alean %78,15eko erabilera neurtu zuen. aurreko neurketetan, 1991ko zentsuan, zpeitiko euskaldunen %89,61ek zeukan euskara etxeko-ohiko hizkuntza ta EKBk 1993an, kalerako erabilera %78,25ekoa zela neurtu zuen. Ondorioz, zpeitian euskararen erabilerak atzera jo du zerbait kalean eta aurrera unturen bat etxean. Iruzkin gehiago egin baino lehenago segi dezagun dibidearekin. Bilbon 1996ko udal-erroldan 50.758 euskaldun zenbatu ziren, horien rtean %10,95ek aitortu zuen euskara etxeko ohiko hizkuntza zuela eta EKBk 997an kalean %4,6ko erabilera neurtu zuen. Bost urte lehenago (1991ean) ia 0.000 euskaldun gutxiagorekin, etxeko-ohiko hizkuntza zeukaten euskaldunen roportzioa %16,27koa zen eta 1993an, EKBk %4,33ko erabilera behatu zuen alean. Ondorioz, kaleko erabilera zerbait hobetu den bitartean etxeko rabilerak zeharo okerrera jo du.
Tentuz egin behar dira datu estatistikoen irakurketa. Aurreko adibidean gindakoa sinpleegia da. Kaleko erabilerari dagokionez, Bilbo zein Azpeitiako asuetan 1993 eta 1997ko neurketak nahikoa beretsuak dira, goranzko edo eheranzko joera txiki bat antzeman dezakegu baina askoz gehiagorik ezin san, EKBren metodologiaren tinkotasunaz ez bada. Etxeko erabileraz berriz, txuraz, Azpeitian irabazi eta Bilbon galtze joera dagoela dirudi, ia 2 puntuko goera Azpeitian eta 5 puntu inguruko galera Bilbon, hain zuzen ere. Irudiagatik, stera, datu horietatik ezin erator daiteke euskaldunek etxean euskara gero ta gutxiago erabiltzen dutenik. Zergatik? Oso arrazoi sinpleagatik, gero eta uskaldun gehiago egonik, euskaldunberri askok etxean euskaraz egiteko ukerarik ez duelako, etxeko euskaldun bakarra delako. Hori da, seguru asko, ilbon gertatzen dena, 1991tik 1996ra bitartean 20.000 euskaldun gehiago izatera ritsi diren horretan. Azpeitian behatutakoa berriz, etxeko ohiko hizkuntzaren euskara) erabilera areagotu dela esan dezakegu.
Horrenbeste datuen artean, zer esan dezakegu Azpeitia eta Bilboko lebidunen euskararekiko atxikimenduaz? Ezer gutxi. Azpeitian % 78,15eko rabilera behatu zen eta itxaron zitekeen %70,63. Bilbon, kaleko erabilera 4,33raino iritsi zen, %1,23 itxaron zitekeelarik. Gizarte zientzietan kontuz ibili eharra dago zenbakiek iradokitzen digutenarekin. Esan dezagun, behingoz, herri uskalduna eta erdaldunaren arteko erkaketa oso zaila dela. Ezin esan aitekeela Bilboko emaitza hobea dela behatutako erabilera ia lau bider handiagoa elako itxarondakoa baino. Ezin esan daitekeen moduan Azpeitikoa hobea enik behatutako eta itxarondakoen artean gipuzkoako udalerriaren kasuan 4 untu handiagoa delako Bizkaiko hiriburukoa baino.
Horrela okerrik ez izateko sortu dugu anisotropia koefizientea. zpeitian %89,43 eta Bilbon %32,01 dira hurrenez hurren. Portzentaia horiek ehatutako kaleko erabilerak euskaldunen proportzioarekiko duen pisu erlatiboa dierazten du. Hein batean udalerri bakoitzeko euskaldungoaren trinkoketa enbatekoa den.
Azpeitian %87,39 euskaldunak dira, kalean euskara %78,15ean entzuten a; Azkoitian %79,71 euskaldunak dira eta kalean euskaraz %73,64an entzuten a .Azpeitian anisotropia %89,43koa da eta Azkoitian %91,44koa, Azkoitiako uskaldungoa linguistikoki trinkotuago bizi da beraz. Bilbon %14,37a uskalduna da nahiz kalean euskaraz %4,33an entzun; Iruñean, berriz, %6,71 da uskalduna eta kalean %2,86an entzuten da. Iruñean anisotropia %42,65ekoa a eta Bilbon, ostera, %32,01koa. Iruñako euskaldunak bilbokoak baino utxiago izan arren linguistikoki trinkotuagoa bizi dira. Datuak datu, zein uskaldunek erakusten du leialtasun maila handiagoa euskararenganako, Azkoitia, zpeitia, Bilbo edo Iruñeakoak? Batek daki.
ESPERO DAITEKEEN BILAKAERA
Azken urteotan izandako bilakaera aztertuz gero, ezagutza eta rabileraren arteko joera desberinak antzeman ditzakegu. Hego Euskal Herriko zagutza maila 1986-91 epealdian % 21,63 izatetik % 23,16 izatera iritsi en3. Epealdi horretan Hego Euskal Herriko biztanleria zertxobait urritu zen. alkulatzen badugu urteko batazbesteko hazkuntza tasa, bi era honetara egin dezakegu:
Formula horretan P2 eta P1 biztanleria 2. eta 1. momentuan adierazten ute, eta t tartean igarotako urte kopurua. Emaitzak (Tc) urteko batenaz besteko azkuntza tasa adierazten du. Genionez, bi eratara kakulatu dugu hazkuntza asa, batetik euskaldunen kopuruak erabiliz eta bestetik euskaldunen proportzioak.
Desberdintasun hori biztanleriaren hazkuntzan izandako joerak azal ezake. Hau da, neurri batean behintzat, euskaldunen proportzioaren hazkuntza iztanleriaren tamaina txikiagotzearen baitan legoke.
Erabileraren kasuan berriz, EKBek 1993 eta 1997 urteetan egindako eurketen datuak darabiltzagu. Horien arabera urtez urteko hazkuntza tasa honako zango litzateke:
Horiek horrela, erabileraren hazkuntza abiada handiagokoa da zagutzarena baino, ia bi bider handiagoa hain zuzen. Luzaro begira ostera, esberdintasun hori ezinezkoa da. Izan ere, ezagutzak erabileraren muga zehazten baitu ta muga hori ezin baitezake sekulan gainditu.Edozelan ere, demagun azkuntza tasa horiek beroriek direla eta denboraren jarioan egonkorrak direla, ez irela urte batetik bestera aldatzen alegia. Orduan datozen urteotako bilakaera ndorengo irudian azal genezake:

Hiru funtzio marraztu ditugu. Aurrena -goikoa- ezagutzaren bilakaera, urrena -erdikoa- behaturiko erabilerarena eta, atzena -behekoa- esperotutako rabileraren funtzioa. Guztietan hazkuntza geometrikoa izan daitekeela uposatzen dugu.
Irudian iradokitzen dena bilakera posibleetariko bat besterik ez da. Ezin ar daiteke eredu finkotzat, aurkezte berak ere eragiten baitu ondorengo ilakaera. Problema hori, metodologian, eredugintzan zehazki, ohikoa da. Jaso itugun azkeneko datuen arabera (1996koak), badirudi bilakaera zertxobait uzendu egiten dela, ezagutza eta erabileraren arteko erlazioa denboraren arioan onargarriagoa dela alegia.
Joerez hitz egiterakoan euskararen berreskurapena prozesu motela dela iurtasun handiz esan dezakegu. Ezagutzak, euskaldunen proportzioak, rabilera errazten duela eta erabilerak, anisotropia gisa ulerturik, ezagutzaren azkuntza biziagoa dakarrela dirudi. Bilakaera demografiko orokorra, beste lderditik, azken urteotan erraztu egin du euskararen berreskurapen prozesua, iztanleria ia egonkorra, euskaldunen arteko euskararen berezko geroratze aila handia izateak, batetik, eta hezkuntza euskaldunaren hedapenak, estetik, euskaldunen hazkuntza erlatiboa esanguratsua ekarri dute. Biztanleriaren azkuntza berriz hasiko balitz erdaldungoaren hazkuntza handiagoa txaron daiteke, euskaldunena baino multzo handiagoa delako. Edozelan ere, uskaldunen gizaldi berrien portaera prozesuaren giltzarria da. Gizaldi berri oriek euskararen berezko geroratzeari lotzen bazaizkio eta hezkuntza uskalduna gehiago zabaltzen bada, prozesuaren bizkortze adierazgarria gerta aiteke datozen urteotan.



