Katalanera Kataluniako 'berezko hizkuntza' izatearena zertan den
Katalunian hizkuntzaren erabilpenaren arau multzoan, hizkuntza Zuzenbidea osatzen duen araudia interpretatu eta aplikatzen zalantza gehien sortu duen disposizioetako bat katalanera Kataluniako “berezko hizkuntza�» edo “lengua propiatzat�» jotzen duena da.
Urtarrilaren 7ko 1998/1 Legea oinarri hartuta (Hizkuntza Politikari buruzkoa) berezko hizkuntzaren printzipioaren taxukera indartu egin dela ikusten da. Eta ondorioz, baita araudi mailako bere ondorioetan ere.
“Berezko hizkuntzari�» buruzko azterketa hau, ikuspegi juridikotik, hiru eremu desberdinetan egituraturik dator2:
- “Berezko hizkuntza�» agindu estatutario moduan eta beronen arau bidezko garapena
- “Berezko hizkuntza�» normalkuntzaren oinarri moduan
- “Berezko hizkuntza�» printzipio orokor gisara.
(Ez dugu itzuli)
II.- “Berezko hizkuntza�» normalkuntzaren oinarri moduanKataluniako egoera soziolinguistikoak bereziki bihurritzen duen arren, hizkuntza katalanaren erabilera “normaltzea�» hainbat eremutan indarrean jarritako ekimen “politiko�» eta “sozialaren�» bidez lortu behar da. Ekimen horietako bat eremu legegilean gauzatu da, hizkuntza katalanaren erabilera “arautze�» zabala egin duenean hain zuzen, funtsezko ekimena izan arren, ordea, ez da aski.
Ondorioz, ikuspegi juridikotik 7/1983 eta 1/1998 Legeak, eduki arautzaile desberdinekoak izan arren, KAEren 3. artikuluaren garapena dira.
“Hizkuntza normalkuntza�» deitzen denaren berehalako oinarria KAEren 3.3 artikuluan dago. Berorrek normalkuntzak prozesu bat izan behar duela dio, eta instituzio mailako laguntza neurrietan nahiz hizkuntza katalanaren erabilera bultzatzean oinarritzen dela.
Hala da, normalizazioaren oinarria KAEren 3.3. artilukuan dago, honela baitio: “Generalitateak bi hizkuntzen (katalanera eta gaztelera) erabilera normal eta ofiziala ziurtatuko du, ezagutza bermatzeko egin beharrekoak egingo ditu eta, Kataluniako hiritarrei dagokionez, eskubide eta betebeharren mailan berdintasunera iristeko behar direnak ahalbideratuko ditu�».
Arau honen abiapuntua katalaneraren eta gazteleraren erabilera sozialen arteko diferentzian dagoenez, normalkuntzaren oinarri juridikoa hizkuntza katalanari legezko onarpena ematea dela ondorioztatzen da, KAEren 3.2 artikuloak aitortzen dion “ofizialtasuna�» legez gauzatzea.
Horretan oinarrituz, KAEren 3.3 artikulua hizkuntza katalanaren erabilera “normala�» ziurtatzeko agindutzat hartu da. Horren ondorioz, “Kataluniako herritarren eskubide eta betebeharrekiko�» erabateko erabilera berdintasuna ziurtatze aldera, ezagutza eta erabilera mailako berdintasuna erdiesteko urratsak lejitimatzen ditu. Beraz, normalkuntzaren ideia gehiegizko desoreka bat gainditzeko denborazko prozesutzat jo da. Ikuspegi honek etorkizunean berdintasunera iristeko ahaleginean sustapena, lehentasuna nahiz positiboki baztertzaileak diren neurriak hartzea ahalbideratzen du. Hitz gutxitan esanda, hizkuntza katalanaren mesederako soilik izango diren neurri “normalizatzaileak�» hartzea. “Ohi den hizkuntza�» izateak ez du esan nahi “mintzatzen den bakarra�» denik, eta, beraz, ezin bazter daiteke Kataluniako beste hizkuntza ofizialaren erabilera. Hori egiteak Konstituzioak ezartzen duen ofizialtasun bikoitzaren printzipioarekin bateragarria ez den betebehar bat inposatuko lieke herritarrei.
III.- “Berezko hizkuntza�» printzipio orokor gisara.Jakin badakigu Espainiako Konstituzioaren 3. artikulutik eta KAEren 3.etik eratortzen dela hizkuntza erabilerari dagokion araudia egituratzen duten funtsezko elementuak bi direla: hizkuntza ofizial izaera eta berezko hizkuntzaren izaera.
Bi eragile hauek “kontzeptu juridiko�» edo “balore juridikotzat�» jo izan dira araudian duten eragina azpimarratzeko eta egun, 1/1998 Legearen aurretiko kapituluak “printzipio orokor�» gisara hartzen ditu. Hala ere, legearen hitzaurreak berak, “kontzeptutzat�» jotzen jarraitzen du, IV.1 kapituluan “legeak berezko hizkuntzaren eta hizkuntza ofizialaren kontzeptu juridikoak formulatzen dituela�» dioenean.
Hizkuntza legediaren “Printzipio orokortzat�» jotzeak elementu horiei funtzio bikoitza aitortzea dakar: funtzio normatiboa –zuzeneko lege arautze bezala- eta funtzio informatzailea –arau zehatzetan jasotzen diren printzipio nagusi bezala-, eta analogiaz aldez aurretik arautu edo zehaztugabeko egoerei ezar dakizkiekeenak.
Printzipio hauek formulazio eta proiekzio berezitua dute.
Formulatzeari dagokionez, ofizialtasuna katalaera zein gaztelerari aitortzen zaie, berezkotasun printzipioa, berriz, Katalunian katalanari soilik onartzen zaio. Espainian ez da beste horrenbeste egiten espainierarekiko. Gaztelera Espainia osoan hizkuntza ofiziala den arren ez da legez ezartzen Espainiako berezko hizkuntza denik. Bestalde, berezko hizkuntzaren printzipioa eta hizkuntza ofizialarena lurraldetasun irizpideen bidez formulatzen dira, gaztelera ofiziala baita Estatuko lurralde osoan, eta katalanera, berriz, Kataluniako lurraldeko hizkuntza ofizial eta berezkoa.
1/1998 Legea ezarri arte KAEren 3.1 eta 2 artikuluen interpretazioa, oinarrizko printzipio horien tratamendu juridikoari dagokiona, bitarikoa izan da.
Batetik, konstituzionaltasun eza argudiatuz euskara, katalanera eta galizieraren 10/1982, 7/1983 eta 3/1983 legeen kontrako sententzietan Auzitegi konstituzionalaren 1982, 83 eta 84 urteetako eta 1986ko ekainaren 26ko ebazpenek ezarritako hizkuntza ofizialaren kontzeptua soilik hartu da aintzat.
Bestetik, hizkuntza ofiziala eta berezko hizkuntzaren kontzeptuak aztertu izan duenik ere bada. Azken kontzeptu hau Auzitegi Konstituzionalak aztertu du, ahalki bada ere.
1/1998 Legearen aurretiko Kapituluan berezko hizkuntza eta hizkuntza ofizialaz egiten den formulazio juridikoa honela aurkezten da:
1.-HIZKUNTZA OFIZIALAREN PRINTZIPIOAREN TAXUKETA
Hizkuntza ofizialaren izaera da gehien aztertu dena eta, beraz, zehaztasunik handiena duena. Hori egitean, ordea, ezin izan da saihestu oso desberdinak diren bi ikuspegi egotea.
Lege berriaren 3.1 artikulua hizkuntza ofizialen onarpenari zuzendurik dago eta KEAren 3.2 artikuluaren arabera, ezartzen dute katalanera eta gaztelera direla “Kataluniako�» hizkuntza ofizialak, nahiz eta zehatzagoa zatekeen ezartzea “Katalunian�», katalanaera eta gaztelera hizkuntza ofizialak direla eta halaber, katalanera dela Kataluniako Generalitatearen hizkuntza ofiziala instituzio den heinean (Espainiako Konstituzioan 3.1 artikuluak gaztelera Estatuaren hizkuntza ofiziala dela ezartzen duen bezalaxe, hau ere Instituzio den heinean).
Bi hizkuntzei onartzen zaie hizkuntza ofizial izatea, eta 3.2 artikuluari begira, “herritarrek aktibitate publiko nahiz pribatuetan bata zein bestea inolako bereizkeriarik gabe erabil ditzaketela�» dioenean, herritarraren eremu subjektibo eta partikularrari atxikitzen zaio, eta beraz, norbanakoaren estatutuari.
Horrek berarekin dakar hautatzea. Hizkuntza ofizialaren kontzeptuak hautatzeko eskubidea dakar. Berezko hizkuntzaren kontzeptuak, berriz, Instituzioei ukatu egiten die halakorik, 2.2.a ataleko Instituzio eta Administrazio katalanetan hautu edo aldi bereko erabilera oro baztertzen baitu [eta ez, ordea, 2.2.b artikuluko instituzioei]. Instituzio katalanek katalanera izan behar dute hizkuntza bakartzat (agindu horrek, aldiz, ez du galarazten herritarrari hautatu duen hizkuntzan erantzutea).
“Ofizial�» kontzeptuaren definizioa 3.2 artikuluan egiten da (lehen atala), arau honek ofizialtasuna Instituzioekiko komunikazio harremanaren ikuspegitik begiratzen dionean. Alegia, herritarren erabilera eskubidea aktibitate publiko zein pribatu orotan. Eta, halaber, 3.2 artikuluan (bigarren zatia), arau honek ofizialtzat jotako bi hizkuntzetarik edozeinetan buruturiko ekintza juridikoen baliogarritasunaren arabera behatzen duenean ofizialtasuna. 3.2 artikulua (bigarren atala) dokumentu publikoei buruzkoa da soilik, izan ere, 15.1 artikuluaren arabera, eta dokumentu pribatuei buruz ari dela, hizkuntza inoiz ez da “baliogarritasun�» baldintza, honela, baliagarriak da edozein hizkuntzatan idatzitakoa, Katalunian ofiziala ez izan arren. Dena den, dokumentua Katalunian ofiziala ez den hizkuntza batean idatzita egoteak “eraginkotartasun�» mailan eragin dezake, eta beraz, beronen itzulpena beharrezkoa gerta daiteke.
Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan ofizialtasunaren kontzeptua zehaztu gabe dago, eta beraz, Auzitegi Konstituzionalak, Zuzenbide Publikoaren ikuspegitik, honakoa adierazi zuenean definizioa ezarri zuen: “hizkuntza bat ofiziala da, gertaera soziala den neurrian, duen errealitatea eta zama kontuan izan gabe, botere publikoen arteko zein subjektu pasiboekiko komunikaziorako ohiko bidea denean, erabateko balioa eta eragin juridikoak dituelarik�».
Botere publikoek ofizialtasunaz egiten duten definizio hau, eta beraien baitako nahiz beraien arteko, zein herritarrekiko komunikazioan eragiten duena, Aholku Kontseiluak3 ezarri zuen 35/1982 zenbakidun diktamenean.
Hizkuntza ororen ofizialtasuna aldarrikatzeak berarekin ekarri behar luke:
- a) Ofizialtasun ideia bakarra, hala ofizialtasunaren lege balorea berdin-berdina izango da eta ezin du bat bestea baino ofizialago egin.
- b) Hizkuntzaren egokitasuna botere eta Administrazio publiko zein herritarrekiko harreman eta ohiko komunikazio bide bezala.
- c) Lurralde eremu bata zein bestean izaera publiko nahiz pribatua duten ekintza juridikoen baliagarritasuna. Estatuko Administrazioaren antolaketa zentralistaren eraginez, ekintza edo negozio juridikoak bere lurralde eremutik kanpoko eragina duenean ezin du murriztu hizkuntza katalanaren erabilera Katalunian.
- d) Hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea. Eremu publiko zein pribatuan, Komunikazioaren hartzaile denak, ezin du behartu komunikazioaren subjektu aktibo dena hizkuntza ofizialez aldatzera edo esandakoaren itzulpena egitera.
- e) Ezagutzeko betebeharra, alegia, ezin dela legezko eraginkortasunez hizkuntza ofizialaren ezezagutza argudiatu (babesgabetasunaren kasuan izan ezik), nahiz eta herritarrak ez izan behar besteko gaitasuna hizkuntza ofiziala ahoz zein idatziz komunikatzeko.
Katalunian bi hizkuntza ofizialtzat jotzeak, beraz, ofizialtasun bikoitzeko sistema dakar (nahiz eta baden ofizialkidetasunaz mintzo denik Auzitegi Konstituzionalaren 82/1986 epaiak ofizialkidetasunaren ideia txertatu zuelako gaztelera estatu osoko hizkuntza ofizial “komuntzat�» jo zuenean).
Hala eta guztiz ere, ofizialkidetasunaren kontzeptu hori okerra da.
Auzitegi Konstituzionalaren 82/1986 epaiaz geroztik ofizialtasunaren bi kontzeptu sortu ziren: gaztelerari dagokion kontzeptu zorrotz bat eta Estatuan dauden gainerako lurraldeetako hizkuntzei dagokiena, desegokia dena eta gaztelerarekiko menpekotasunean jartzen dituena. Bereizketa hori Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluaren interpretazioan oinarritzen da, Auzitegi Konstituzionalak ezagutza eskubidea gaztelerari soilik aitortzen dionean, eta honela dio: “Estatu espainoleko hizkuntza ofizial moduan gaztelerak duen izaerarekin zuzen-zuzenean loturik, oro har espainiar guztiek berau ezagutzeko duten betebeharra dago, eta betebehar honek gainerako hizkuntzetatik bereizten du, berarekin batera ofizialak direnak dagokien Autonomi Erkidegoetan�».
Katalanera hizkuntza ofizial den heinean beronen ezagutzari dagokionez, nabarmendu beharrekoa da 1/1998 legearen atarikoan, III.2 parrafoan, aipamen programatiko hutsa egiten duela Kataluniako herritarrek “hizkuntza katalana eta espainola ezagutzeko beharra eta erabiltzeko eskubidea izango dutela�» adieraziz.
Bestalde, lege proposamenari egindako aldakinetako batzuek, katalanera ezagutzeko betebeharra txertatzea proposatzen zutenak, Aholku Batzordeak ez ditu Konsitituzioa eta Autonomia Estatutuari egokitutzat jo.
Hizkuntza katalana eta gaztelakoa “ofizialtzat�» jotzearen ondorio normatiboa, 4. artikuluaren arabera, bi mailatan gertatzen da: hautatzeko eskubidean eta normalizatzeko beharrean.
1) Hautatzeko eskubideaHizkuntza hautatzeko eskubidea Kataluniako lurraldean bi hizkuntza ofizial egotetik eratortzen da eta ofizialkidetasun edo aldiberekotasun oro baztertzen du, hautatzeak hizkuntza erabilera tartekatua esan nahi baitu.
Eskubide hau 4.2 artikuluan zehazturik dago “pertsona orok bere hizkutza erabiltzeko eskubidea�» duela dioenean.
Dena den, 4.1. artikuluak eskubide honen ezaugarriak garatzen ditu “hizkuntza eskubideak�» izenburupean.
Hautatzeko eskubidea norbanakoak bi hizkuntza ofizialetatik edozein erabiltzeko duen eskubide pertsonala da. Eskubide horren arabera hartzaileak ezin du komunikazioaren igorlea hizkuntza aldatzera behartu berak hala nahi ez badu. Beraz, hori hala baldin bada, 4.1. artikuluak ez du “hizkuntza ofizial bat erabiltzeko eskubidearen�» edukia deskribatu besterik egiten.
Honela, hizkuntza ofizial bat edo bestea erabiltzeak berarekin dakar:
a) Bi hizkuntza ofizialak ezagutzea
4.1.a artikuloak ezarritako bi hizkuntzen ezagutza da erabiltzeko eskubidearen oinarria, ezin egon daiteke erabiltzeko eskubidea aldez aurretik ezagutzeko eskubiderik ez baldin badago.
b) Bi hizkuntza ofizialetatik edozein erabiltzea
4.1.b artikuluak ezartzen duenez pertsona guztiek dute “ahoz zein idatziz, harreman eta ekintza publiko eta pribatuetan bi hizkutza ofizialetatik edozeinetan komunikatzeko eskubidea�» eta 4.1.d artikuluak berak, berresten du, “eremu guztietan bi hizkuntza ofizialetatik edozein�» erabiltzeko eskubidea dagoela.
Formulazio hauekin hizkuntza hautatzeko eskubidea, dela ahoz, dela idatziz, hizkuntza batena zein bestearena, inolako mugarik gabe harreman edo ekintzetan eremu pribatu nahiz publikoan, erabiltzeko aukera libre gisara irudikatzen ari da.
c) Bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan artatua izateko eskubidea
Hizkuntza ofizial bat erabiltzeko eskubideak berarekin dakar komunikazio harreman orotan, hartzaileak komunikazioaren sujektu eragileari hizkuntza aldaketa aldarrikatu ezin izatea. Hau dela eta, esan daiteke beharrezkoa dela hizkuntza ofizialen jakite mailan korrespondentzia, eta korrespondentzia hau, gaztelerarekiko konstituzioaren arabera aurrez ezarritakoa, hizkuntza katalanaren ezagutzara hedatu behar dela erabilera eskubidea bermatzeko. Erabilera eskubidea ezagutzeko “betebeharrarekin�» lotura erabatekoan dago. Eta hori harreman sozial orotarako bada ere, ezinbestekoa gertatzen da herritarra eta Herri erakundeen artean oro har. Izan ere, beroiek ezin dute inoiz, bi hizkuntzetariko baten ezezagutza edo inposaketa dela medio, erabilera eskubidea galarazi.
4.1.c artikuluak bi hizkuntzetarik edozeinetan artatua izateko eskubidea formulatzen du eta eskubide hori “indarreango legeak ezarritakoaren�» arabera gertatzen dela nabarmentzen du.
Artatua izateko eskubideak berarekin lekarke erantzuna hizkuntza horretan jasotzea, Administrazio publikoen eremuan gutxien-gutxienik, bai katalanera berezko hizkuntzatzat duten erakunde katalanetan, bai estatu mailakoen artean “lehentasunezko�» hizkuntzatzat dutenetan. Izan ere, horren gainetik beharturik daude herritarrak hautatu duen hizkuntzan erantzutera. Hala eta guztiz ere, Aholku Kontseiluaren diktamenaren arabera, artatua izateko eskubideak “ez dakar berez eskaera egiteko erabili den hizkuntza berean erantzun beharra, horrek berorrek bi hizkuntzetarik edozein erabiltzeko onarturik dagoen askatasun eta eskubidea ukatuko bailituzke�». Honelako argudiatzea hautatzeko eskubide hori bera duten subjektuen arteko harremanaz ari garenean soilik da baliagarria. Aldiz, hautatzeko eskubidea duen subjektua eta oro har instituzio publikoen arteko harremanaz ari baldin bagara, zeinak ez duten hautatzeko eskubiderik, orduan, artatua izateko eskubideak ezinbestean erantzuna hautatutako hizkuntzan jasotzeko eskubidea dakar.
Ñabardurak artatua izateko eskubidearen mugei erantzuten dio, eta beraz, legeak, eremu sozioekonomikoan eta izaera publikoa ez duten enpresekiko, 32. artikuluaren kasuan gertatzen den bezala, ez du argi eta garbi ezartzen bi hizkuntzetan artatzeko betebeharra.
d) Ez baztertua izatea hizkuntza arrazoiak direla medio.
Hautatutako hizkuntza dela medio baztertua ez izateak soziolinguistikoki desorekatuta dagoen egoera bati soilik erantzuten dio eta erabateko berdintasuna lortzeko irizpide bezala erabiltzen da; zinez, ez diskriminatzeak ezin dio ofizialtasunaren indar juridikoari erreferentzia egin, hizkuntza baten ofizialtasuna aitortzeak berez baitakar berdintasunezko tratamendua. Ezin izan daiteke, halaber, gutxiagoko egoeran dagoen hizkuntzarekiko diskriminazio positiboa helburu duten neurri politikoak hartzeko aukerari buruzkoa.
Bestalde, hautatzeko eskubidea pertsonari dagokion berezko eskubidetzat jotzen da, eta subjektuari dagokion eskubide oro bezalaxe, dagokion ekintza judiziala du bere baitan. Honela, subjektuak hizkuntza hautua defendatzeko ekimen oro indarrean jartzeko legitimaturik daude.
Hizkuntza hautatzeko babes juridikoa eskubidearen murrizketa edo ukazioa indargabetzeko neurriak hartzean gauza daiteke, eta baita eskubidearen jabe denari eragin zaizkion kalteak dirutan jasotzean ere, nahiz eta izaera ez patrimonialeko eskubidea izan.
4.3 artikuluak hizkuntza hautatzeko eskubidearen jabe direnek Generalitateari edo SÃndic de Greuges-i “kexuak�» adierazi ahal izatea aurrikusten du, hautatzeko eskubideaz baliatzea ziurta dezaten. Honelako arau batekin badirudi zalantzan jartzen dela subjektuak hautatutako hizkuntza ofizialaz baliatzeko ezarritako lege babesa.
2) Normalkuntza beharra4.1 artikuluak horixe azpimarratzen du behin eta berriro4, “hizkuntza eskubide eta betebeharren mailan erabateko berdintasunera iristeko behar diren baldintzak sortzearren�» hizkuntza katalana normalizatu beharra baitago.
2.- BEREZKO HIZKUNTZAREN PRINTZIPIOAREN TAXUKERA
1/1998 legeak, bere 2. artikuluan bereziki, lehen aldiz legez gorpuzten du berezko hizkuntzaren printzipioa eta beronen arauzko edukia ezartzen du.
2.1 artikuluak, KEAren 3.1 artikuluak bezalaxe, “katalanera Kataluniako berezko hizkuntza�» dela dio, horrezaz gain, ordea, Katalunia “herri gisara bereizten�» duela ere badio. Halaber, Legearen atarikoaren IV. atalean, “berezko hizkuntzaren kontzeptua katalanerari ezarrita, Kataluniako botere publikoak eta instituzioak (katalanera) babestu, eskuharki erabili eta maila orotan erabilera publikoa sustatzera behartzen ditu�».
Katalanerari berezkotasuna Kataluniako lurraldean soilik aitortzen zaio, eta ondorioz, berezko hizkuntza bakarra dago bertan, hizkuntza ofizialak bi izan arren, 3.1 artikuluaren arabera.
Berezko hizkuntzaren kontzeptu onartzeak berez dakar hizkuntza katalana izatea Katalunia zer den zehaztu, nabarmendu eta ezaugarritzen duena.
“Berezko�» balorea KEAren 26.2 artikuluan erabiltzen da Kataluniako “berezko zuzenbidearen�» ezaugarri zehaztaileen aipamena egitean.
Kataluniari dagokion eragile baten “berezko�» izaera aldarrikatzeak berarekin dakar Kataluniari berezkoak ez zaizkion horiekiko bereizketa eta arroztasuna.
Katalunia elementu bereizgarrien titular moduan agertzen da eta horrek berarekin dakar Katalunia “nazionalitate�» moduan ikustea, autogobernua lortu duena eta Autonomi Erkidego moduan antolatzen dena Bartzelona, Girona, Lerida eta Tarragona herrialdeei dagokien lurralde eremuan, KEAko 1 eta 2. artikuluen arabera.
Ondorioz, hizkuntza eta zuzenbidea dira lurraldetasun estatutuaren elementu bereizgarriak. Alegia: berarekin dakartela:
- KAEren 7.1. artikuluak ezartzen duen bezala, komunitate juridiko bakarra egotea, lurralde osoan indarrean dagoen berezko zuzenbide arau bakar batekin.
- Lurralde horretako komunitateko kide izateko irizpide batzuk exigitzea, hala nola, Kataluniako ezein udalerritan erroldaturik egotea eta katalantasun politikoa ematen duena KAEren 6. artikuluaren arabera, eta auzotasun zibila, Kataluniako Zuzenbide zibilari, Konpilazio katalanaren 3. artikulua eta Kode Zibilaren 14.enaren arabera.
- Kataluniako lurralde eremuaren barruan banakotasunaren arabera neurtu beharrekoak onartzea, salbuespen moduan beti ere, eta, halaber, banakotasunaren arabera arautu beharreko egoerak, lurraldetasun irizpidearekiko salbuespen moduan.
“Herri bezala bereizten du�» esamoldeak honakoa adierazten du: herri den heinean, katalanera etxeko hizkuntzatzat duen pertsona komunitateari dagokiola eta herrialdea den heinean, berriz, Kataluniako lurraldean kokaturik dagoela. Era honetan adierazita irakurketa hertsi, errazkeriazkoa eta nahastailea galarazten da. Alegia, lurraldeek hizkuntzarik ez dutela edo lurraldean berezko hizkuntzak bi direla dioten irakurketak. Gauza bat baita hizkuntza batek Katalunia bereiztea eta beste bat Katalunian herrialdean berezkoa ez den hizkuntza ofizial batean mintzo diren herritarren eskubideak babestea, edo herritarrek berezkoa edo ofiziala ez den hizkuntza baten erabilera errespetatzea. Kontuan izan behar da KEAren 1/1998 Legearen 3.1. artikuluaren aldean CEren 3.1 artikuluak gaztelera Estatuaren (Instituzioaz ari da) hizkuntza ofiziala dela ezartzen duela, eta ez da esaten Espainiako berezko hizkuntza denik, ez eta herriarena edo Espainiako herritarrena denik ere.
Laburbilduz, berezko hizkuntzaren kontzeptua, lehentasuna eman eta bereizketa egiteko onartzen zaion ezaugarriarekin, eremu objektibo eta orokor batera hedatzen da, eta horrela lurraldetasun eta instituzio mailako ezaugarriei lotzen zaio.
2.2 artikuluak honakoa ezartzen du:
“Katalanarena, berezko hizkuntza denez, honakoa da:
- Kataluniako instituzio guztien hizkuntza, eta bereziki Generalitateko Administrazioarena, Udal Administrazioarena, Korporazio Publikoena, enpresa eta zerbitzu publikoena, hedabide instituzionalena, hezkuntzarena eta toponimiarena.
- Katalunian Estatuko Administrazioak, berak egoki irizten dion moduan, gainerako Instituzioek eta, oro har, publikoari zerbitzuak eskaintzen dizkioten enpresa eta entitateek lehentasunez erabiliko duten hizkuntza.�»
2.3 artikuluak honakoa agintzen du: “2. atalean esandakoak berau ezagutu eta herritarren artean erabilera bultzatzeko ardura berezia eskatzen du, katalanera eta gaztelera ofizialak izan arren.
Agindu hauen arabera, katalanerari “berezko�» izaera onartzeak “hizkuntza bakarra�» izatea eta “lehentasunezko hizkuntza�» izatea bereiztea eskatzen du, baldin eta 2.2.a eta 2.2.b artikuluak bereizten baldin baditugu, eta hiru mailatan gertatzen da:
1) 2.2.a artikuluaren arabera, katalanera Kataluniako instituzio guztien hizkuntza da, eta bereziki Generalitateko Administrazioarena, Udal Administrazioarena, Korporazio Publikoena, enpresa eta zerbitzu publikoena, hedabide instituzionalena, hezkuntzarena eta toponimiarena.
Hori dela eta, ikuspegi aktibotik katalanera Kataluniako instituzio eta administrazioen eta oro har enpresa eta zerbitzu publikoen hizkuntza bakarra da; honela, katalanerak autogobernu “sistema publikoa�» zein den esaten digu, eta, aldi berean, hizkuntza hautatu edo biak aldi berean erabiltzeko aukera erabat baztertzen du. Horrek, noski, ez du ukatzen herritarrak hizkuntza hautatzeko eta hizkuntza ofizial bietako edozeinetan artatua izateko duen eskubidea.
2.2a artikuluaren arabera, katalanera hezkuntza eta toponimiaren berezko hizkuntza dela zehazteak hezkuntza eta toponimian ere hizkuntza hautatzeko aukerarik ez dagoela esan nahi du; honela bada, berezko hizkuntzaren kontzeptuak aldi berean bi funtzio betetzen ditu: hizkuntzaren ezagutza ziurtatu eta hizkuntza katalanaren presentzia soziala ziurtatu.
2) 2.2.b artikuluaren arabera, katalanera Katalunian Estatuko Administrazioa eta “gainerako Instituzioen�» lehentasunezko hizkuntza da. Alegia, Administrazio honen menpeko edo berari loturiko izaera publikodun instituzioak eta “oro har, publikoari zerbitzuak eskaintzen dizkioten enpresa eta entitateak�», hots, izaera pribatuko Instituzioak, nahiz eta publikoari zerbitzuak eskaintzen dizkiotenak soilik izan.
Estatuko Administrazioak katalanera lehentasunez erabiltzeari dagokionez, 2.2.b artikuluak honela dio: “berak egoki irizten dion eran�». Ñabardura hau ez zegoen lege proposamenean ez eta Kultur Politikako Batzordearen diktamenean ere, legeari beranduago txertatu zitzaion. Izan ere, Aholku Kontseiluaren diktamenaren arabera lege katalanak Estatuko Administrazioak Katalunian katalanera lehentasunez erabili behar duela zehaztea “Generalitatearen gaitasun legegileari formalki ez dagokion ardura hartzea da, eta beraz, Konstituzioaren kontrakoa, ez baitagokio berari erabakitzea zein den Kataluniako lurraldean Estatuko Administrazioak lehentasunez erabili behar duen hizkuntza�». Honelako aipamenak zalantzan jarri behar dira kontuan hartzen baldin badugu, KAEren 3.3 artikuluaren arabera, Kataluniako Generalitatearena baita bere lurralde eremuan eta hizkuntza normalkuntzari dagokionez, hizkuntza mailako ardura. “Berak egoki irizten dion moduan�» esateak, halaber, ez du indargabetzen Estatuko Administrazioak Katalunian lehentasunez erabili behar duen hizkuntza katalanera dela dioen araua.
3) 2.3. artikuluak 2. ataleko instituzioek –hitzaren adierarik zabalenean- “hiritarren artean, katalanera edo gazteleraren ofizialtasuna gora-behera, beronen ezagutza sustatu eta erabilera bultzatu behar dutela�» ezartzen duenean, “ardura berezitzat�» agertzen da katalaneraren normalkuntza, eta, azken batean, normalkuntza prozesua ez dio hizkuntza ofizialaren kontzeptuari soilik lotzen, baita berezko hizkuntzarenari ere.
3.- BEREZKO HIZKUNTZA PRINTZIPIOAREN ARAU MAILAKO ONDORIOAK 1/1998 LEGEAN
1/1998 legearen arauak gainbegiratzea aski da “Hizkuntza ofizial�» eta “berezko hizkuntza�» oinarrizko printzipioen izaera normatiboaz jabetzeko.
Hizkuntza ofizialaren irizpidean oinarrituz 9, 10, 12, 17, 31 eta 32 artikuluetan aurrikusten da edozein hizkuntza ofizialetan egindako ekintza judizialen baliogarritasuna eta eraginkortasuna berezko hizkuntzaren printzipioarekiko. Hizkuntza ofizialak ezagutzeko eskubidea 21, 23, eta 38.etan ezartzen da eta bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan artatua izatearena 11, 13, 14, 17, 21, 24 eta 32.etan. Hala ere, arreta berezia jarri behar da berezko hizkuntza printzipioaren alderdi arautzailean.
Berezko hizkuntzaren printzipioa dela eta, beronen ondorioz datozen lege arauek honako irizpide hau dute abiapuntutzat: Kataluniako Administrazio eta Instituzioek (adierarik zabalenean hartuta, enpresa, entitate eta zerbitzu publikoak) hizkuntza katalana dutela “bakartzat�», edo, “normalean�» edo “gutxienez�» hizkuntza katalana erabili behar dutela nahiz eta horrek ezin duen eragotzi herritarrek bi hizkuntza ofizialetatik edozein erabiltzea, hizkuntza hautatzeko eskubidea dutenez.
Irizpide orokor horretan oinarrituz, berezko hizkuntzaren arau mailako ezaugarriak zenbait arautan ezartzen dira:
1) Katalanera Kataluniako instituzio guztien hizkuntza dela ezartzen denean, -bereziki Generalitateko Administrazioarena, Udal Administrazioarena, Korporazio Publikoena, enpresa eta zerbitzu publikoena, hedabide instituzionalena, hezkuntzarena eta toponimiarena- 2.2.a) artikuluaren garapena honela gertatzen da:
- “Kataluniako administrazioen hizkuntzari dagokionez�» 9. artikuluak ezartzen du “katalanera erabili behar�» dutela barneko ekimenetan eta hauen arteko harremanetan. Salbuespen bakarra ezartzen da: herritarra hizkuntza hautatzeko duten eskubideaz baliatzen denean, orduan komunikazio eta jakinarazpenak gazteleraz egin behar dira; 10. artikuluak prozedura administratiboetan “katalanera erabili behar dela�» agintzen da, hizkuntza hautatzeko eskubidea kaltetu gabe; eta azkenik 11. artikuluak Administrazio katalanetan lan egin behar dutenentzat bi hizkuntza ofizialetan ahozko zein idatzizko gaitasun egokia exijitzen du.
- Entrepresa publikoei dagokionez, 30. artikuluak “normalean katalanera erabili behar dutela�» aurrikusten du, eta zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten entitate publiko edo pribatuei dagokionez, 31. artikuluak “katalanera gutxienez errotulazio eta megafoniako komunikazioetan�» erabili behar dutela agintzen du.
- Hedabideentzat, berriz, 25. artikuluak kataluniako Geralitateak edo udalek kudeaturiko irrati eta telebistetan “normalean erabilitako hizkuntzak katalana izan behar duela�» agintzen du. 27. artikuluan, berriz, Generalitatea nahiz udalen ardurapean dauden idatzitako hedabideak eta aldizkako argitalpenetan normalean erabilitako hizkuntzak katalana izan behar duela, ezartzen da.
- Hezkuntzaren eremuan, 20. artikuluak katalanera, kataluniako berezko hizkuntza denez, “hezkuntza maila eta mota guztietakoa ere�» badela zehazten du, eta, bestalde, ikasguek katalanera bere hezkuntza eta administrazio mailako ohiko adierazpen era bihurtu behar dutela. 21. artikuluak ezartzen du katalanera “komunikazio eta ikasketa hizkuntza izan behar duela�» unibertsitate mailakoa ez den hezkuntzan, eta unibertsitate mailan, berriz, 22. artikuluak irakaslegoa beronek hautatzen duen hizkuntzan mintzatzeko baimentzen badu ere,, 24. artikuluak bi hizkutza ofizialak ezagutzea agintzen du, unibertsitateko irakasleriaren eginbeharrek eskatzen duten bezala.
- Toponimian 18. artikuluak agintzen du Kataluniako toponimoen adierazpen ofizial bakarra katalana dela�», Aran bailarakoak izan ezik, hor aranerarena baita.
- Seinalizazio eta kontsumitzaileekiko komunikazioetan, 32. artikuluak (36.4 artikuluak ere bai) “gutxienez katalanez idatzita�» egon behar dutela zehazten du, eta 34.2 artikuluak jatorrizko izendapena duten produktuak eskualde edo kalitate jatorria dutenak eta artisau produktuentzat ezartzen du “derrigortasunez, gutxienik katalanez�» izan behar duela.
2) 2.3 artikuluaren garapena –instituzioek herritarren artean “ezagutza sustatu eta erabilera bultzatu behar dutela dioenean�»- legearen arau zenbaitetan egiten da adiera bikoitzean: orokorrean, Generalitateko gobernua eta udalei hedabideak, kultur industriak eta instituzionalki bultzatzeko arauei dagokionez (26tik 29rako eta 35etik 37rako artikuluak) eta, bereziki, Instituzio jakinei dagokionez, adibide moduan 22 (unibertsitate edo goi-ikasketa ikasguei dagokionez) edo 35.2, 36.1 eta 2 artikuluetan ikus daitekeen moduan (eskola profesional eta lantokiei dagokionez).
Ondorio orokor moduan, 1/1998 Legearen helburuetako bat KAEren 3. artikuluaren garapen osoa lortzea baldin bazen, legearen atariko atalak helburu hori bete betean erdiesten du; hizkuntza ofizial eta berezko hizkuntzaren konfigurazio zehatzagoa egiten du, hizkuntza Zuzenbidean batez ere; eta berezko hizkuntzaren printzipioan, legeak lehen aldiz zehazten duelako batez ere, bere arau mailako edukia ezarri eta lantzen du, ofizialtasun printzipioarekin batera, hizkuntza normalkuntzaren oinarri legez.



