
Kale Neurketa: Sexuaren Araberako Erabileraren Emaitzak Eta Horien Inguruan Sortutako Galderak
Gogoeta honi hasiera emateko, azkeneko Kale neurketan emandako aurrerapausoak nabarmendu nahi ditut, izan ere sexuaren araberako erabileraren datuen jasotzeari 1997an hasiera eman bazitzaion ere, 2001eko saioan aldagai horren inguruko hobekuntza interesgarriak egin direla deritzot. Hori dela eta, lehenengo aldiz, sexua aldagaia adinarekin gurutzatzeko aukera dugu. Berrikuntza horrek informazioa aberasten du, euskararen erabilera dela eta, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeak bereziki zein adin multzotan kokatzen diren agerian utziz. Esandakoa esanda, eta sexua aldagaiaren inguruan jasotako datuen analisiari helduz, informazio horrek hiru puntu hausnartzera bultzatzen nau eta horixe izango da artikulu honen helburua, hiru maila horietan laburki- murgiltzea.
Lehenengo hausnarketa motari dagokionez, Kale neurketak esaten digunaz arituko naiz. Hau da, datuak ikusita, ondorio batzuk ateratzen ahaleginduko naiz. Bigarren gogoeta batean Kale neurketak airean utzitako hainbat galdera jaso eta mahaigaineratuko ditut. Azkenik, eta aurreko puntuari lotuta, Kale neurketak planteatutako galdera horien inguruan suma daitezkeen gaiak, hipotesiak eta aztertu beharreko lan ildo batzuk aipatuko ditut.
SEXUEN ARTEKO ERABILERAN DAUDEN EZBERDINTASUNEI BEGIRATUZ, ZER ESATEN DIGU KALE NEURKETAK?
Euskal Herri osoan euskararen erabileraren igoera 0,5 puntukoa izan dela kontuan hartuta, Sexuen araberako datuei begiratzen badiegu igoera horretan emakumeek izan duten protagonismoa azpimarratu behar dela esango nuke. Ondorengo taulan azaltzen denaren arabera (1. taula), 2001eko neurketan emakumeen erabilera %13,8a izan da, gizonezkoena, aldiz, %13,4a. Dena den, datu garrantzitsuena azkeneko bi neurketen artean izandako bilakaera litzateke, izan ere, lau urte hauetan emakumezkoen portzetaian 0,7 puntuko igoera gertatu baldin bada, gizonezkoen kasuan, ez da igoerarik egon. Ondorioz, emakumezkoek 1997ko neurketan azaldutako joerari buelta eman diotela esan daiteke, gizonezkoen euskararen kaleko erabilerari aurrea hartuz. Azkenik, emakumeen erabileraren igoera Euskal Herri osoan batezbesteko orokorraren antzekoa izan den bitartean, gizonezkoena, batezbestekoaren azpitik geratu da.
1. taula. Emakumezko eta gizonezkoen erabilera: Euskal Herria.
|
Em.Erab. |
Giz.Erab. |
Em.Era.Alde[1] |
Giz.Era.Alde |
Neurketen arteko Em.Erab Eboluzioa |
Neurketen arteko Giz.Erab Eboluzioa |
|
|
1997 |
13,1% |
13,4% |
0,3% |
0,7 |
0,0 |
|
|
2001 |
13,8% |
13,4% |
0,4 |
Herrialdetako eta hiriburuetako datu orokorretan erreparatuz, emakumeen erabileran aipatutako gorakada hori salbuespenak salbuespen- nahikoa zabalduta agertzen den joera dela dirudi.
Taulan ikus daitekeenez, (2. taula) Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak antzeko eredua erakusten dute, Euskal Herri osorako agertutako joera nagusia hiru herrialdetan sumatzen baita. Bizkaiko datuak azpimarragarriak dirudite, egun sexuen arteko aldea oso txikia izan arren, 1997an gizonezkoen alde zegoen tartea emakumezkoek gainditu dutela agerian uzten baitute. Nafarroan eta Iparraldean, sexuen araberako datuetan gertaera deigarriagoak azaldu dira. Nafarroan emakumeek gizonezkoen erabilera erraz gainditu dute, 1997an antzemandako eredua itxuraldatuz. Bestalde, Iparraldean, gizonezkoen erabileraren igoerak emakumeen kasuan agertutako jaitsiera nabarmenagoa egin du, gainontzeko lurraldeetan emakumeek erakutsitako goranzko joera apalduz.
2. taula. Emakumezkoen eta gizonezkoen erabilera: Herrialdetako emaitzak
|
Araba |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Nafarroa garaia |
Iparraldea |
||||||
|
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
|
|
Em.Era. |
5,1% |
3,8% |
10,0% |
11,5% |
28,3% |
29,7% |
7,0% |
7,3% |
6,9% |
4,8% |
|
Giz.Era. |
4,6% |
3,0% |
10,1% |
11,2% |
28,1% |
29,4% |
8,6% |
5,5% |
8,3% |
8,7% |
|
Em.Era. Alde |
0,5% |
0,8% |
- |
0,3% |
0,2% |
0,3% |
- |
1,8% |
- |
- |
|
Giz.Era. Alde |
- |
- |
0,1% |
- |
- |
- |
1,6% |
- |
1,4% |
2,9% |
Hiriburuetako emaitzek (3. taula) lurraldeetako datuek nabarmendutakoa islatzen dituzte, Iruñeko kasuan izan ezik. Bertan, gizonezkoen erabilerak herrialde mailan gertatzen den joeraren aurkakoa egiten du, gizonezkoen indizeak emakumezkoenak gainditzen dutelarik.
3. taula. Emakumezkoen eta gizonezkoen erabilera: Hiriburuetako emaitzak.
|
Gasteiz |
Bilbo |
Donostia |
Iruñea |
|||||
|
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
1997 |
2001 |
|
|
Em.Era. |
4,7% |
3,0% |
4,0% |
5,2% |
12,9% |
15,8% |
3,4% |
2,2% |
|
Giz.Era. |
3,7% |
2,9% |
4,2% |
4,7% |
11,7% |
12,1% |
2,7% |
3,3% |
|
Em.Era. Alde |
1% |
0,1% |
- |
0,5% |
1,2% |
3,7% |
0,7 |
- |
|
Giz.Era. Alde |
- |
- |
0,2% |
- |
- |
- |
- |
1,1% |
Adin talde ezberdinei begiratzeak, datu orokorretan antzemandakoa xehetasun gehiagorekin aztertzeko aukera ematen du. Taulak erakusten duenez (4. taula), adinekoen taldean (65 urtetik gora) ez ezik, gainontzekoetan emakumeen erabilera altuagoa ageri da ia lurralde guztietan. Kasu honetan ere, Iparraldea salbuespena izan da, bertan gizonezkoen erabileraren joera irmo mantendu da adin multzo guztietan.
4. taula. Sexua eta erabilera adin multzoen arabera: Herrialdetako emaitzak 2001.
|
|
Araba |
Em/Giz Aldea |
Bizkaia |
Em/Giz Aldea |
Gipuzk. |
Em/Giz Aldea |
Nafarroa |
Em/Giz Aldea |
Iparralde |
Em/Giz Aldea |
|
Em.Erabil. Haurrak |
5,8% |
0,3% |
20,1% |
1,6% |
46,8% |
2,5% |
10,6% |
2,9% |
6,1% |
|
|
Giz.Erabil. Haurrak |
5,5% |
- |
18,5% |
- |
44,3% |
- |
7,7% |
- |
6,5% |
0,4% |
|
Em.Erabil. Gazteak |
6,6% |
3,9% |
10,0% |
2,3% |
34,9% |
7,2% |
6,1% |
2,4% |
1,1% |
- |
|
Giz.Erabil. Gazteak |
2,7% |
- |
7,7% |
- |
27,7% |
- |
3,7% |
- |
3,5% |
2,4% |
|
Em.Erabil. Helduak |
3,1% |
0,2% |
9,6% |
0,6% |
23,6% |
0,5% |
7,3% |
2,8% |
4,5% |
- |
|
Giz.Erabil. Helduak |
2,9% |
- |
9,0% |
- |
23,1% |
- |
4,5% |
- |
7,8% |
3,3% |
|
Em.Erabil. Adinekoak |
0,7% |
- |
10,4% |
- |
24,1% |
- |
3,8% |
- |
5,8% |
- |
|
Giz.Erabil. Adinekoak |
0,9% |
0,2% |
11,1% |
0,7% |
26,2% |
2,1% |
5,4% |
1,6% |
14,2% |
8,4% |
Hiriburuetako emaitzek (5. taula) lurralde mailan sumatutakoa berresten dute orokorrean. Salbuespenak adin talde zehatzetan agertu dira Gasteizen (ikus haur eta helduen erabilera), Bilbon (ikus helduen eta adinekoen erabilera) eta Donostian (ikus adinekoen erabilera). Bestalde, kasu bereziena Iruñean aurki dezakegu: herrialde mailan erakutsitako joerari kontra eginez, adin multzo guztietako gizonezkoek emakumezkoen erabilera indizeak gainditzen dituzte.
5. taula. Sexua eta erabilera adin multzoen arabera: Hiriburuetako emaitzak 2001.
|
Gasteiz |
Em/Giz Aldea |
Bilbo |
Em/Giz Aldea |
Donostia |
Em/Giz Aldea |
Iruñea |
Em/Giz Aldea |
|
|
Em.Erabil. Haurrak |
3,8% |
- |
14,3% |
3,1% |
27,1% |
6,5% |
5,4% |
- |
|
Giz.Erabil. Haurrak |
4,9% |
1,1% |
11,2% |
- |
20,6% |
- |
7,4% |
2% |
|
Em.Erabil. Gazteak |
7,2% |
4,2% |
5,8% |
1,9% |
23,1% |
12,6% |
2,1% |
- |
|
Giz.Erabil. Gazteak |
3,0% |
- |
3,9% |
- |
10,5% |
- |
2,4% |
0,3% |
|
Em.Erabil. Helduak |
2,2% |
- |
4,0% |
- |
11,7% |
1,1% |
1,8% |
- |
|
Giz.Erabil. Helduak |
2,9% |
0,7 |
4,4% |
0,4% |
10,6% |
- |
2,7% |
0,9% |
|
Em.Erabil. Adinekoak |
0,2% |
- |
1,5% |
0,2% |
6,1% |
1,8% |
0,4% |
- |
|
Giz.Erabil. Adinekoak |
0,3% |
0,1% |
1,3% |
- |
4,3% |
|
0,6% |
0,2% |
Adin taldeen araberako bilakaera orokorra aztertuz gero, belaunaldi gazteenetan euskararen erabilerak gora egin duela azpimarratu behar da: haurrak (%19) eta gazteak (%13,6) dira indize altuenak dituztenak. Halere, aipagarria da sexuen arteko banaketa, izan ere emakumezkoen eta gizonezkoen erabileraren portzentajeetan jaso diren alde nabarmenenak hiztun gazteen artean gertatu baitira. Iparraldeko emaitzak alde batera uzten baditugu, gainontzeko lurraldeetan 2-14 (%1,8 emakumeen alde) eta 14-25 (%3,4 emakumeen alde) adin multzoetan azaldu dira sexuen arteko euskararen erabileran alde handienak, Gipuzkoako nerabeen artean azaldutako datuak izanik adierazgarrienak (%7,2 emakumeen alde).
Datuek, beraz, kale erabileraren argazki orokorra eskaini digute, informazio erakargarria luzatuz. Dena den, nire ustez, indizeek erakusten dutena bezain interesgarria da zenbaki horien azpian ezkutuan aurki daitezken galderak eta hipotesiak. Horietako gutxi batzuk aukeratu ditut artikulu honetan mahaigaineratzeko.
SEXUEN ARTEKO ERABILERAN DAUDEN ALDEAK IKUSITA, ZEIN GALDERA SORTZEN DIZKIGU KALE NEURKETAK?
Kale neurketan agertutako emaitzek, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeaz ohartarazten gaituzte. Halere, datu horiek interpretatzeko garaian hutsune nabaria topatzen da. Gainontzeko aldagaiekin gertatzen ez den bezala, orain arte hiztunen sexua ez da behar bezala kontuan hartu. Aipatu dudan bezala, 1997an erreparatu zen lehenengo aldiz hiztunen sexuaz (nahiz eta orduan informazio hori adin multzoka ez jaso). Horren ondorioa nabarmena da, konparaketa eta interpretazio sakonagoak egin ahal izateko urte batzuk pasa beharko dute. Azken lau urteetako bilakaera ezagutzen dugu baina, ibilbidearen nondik norakoa ezagutzeko euskarri ahula da oraindik. Horretaz gain, datuak esku artean edukita, ikerlarioi kezka larriago bat sortzen zaigula deritzot, izan ere zenbaki eta portzentajeak alboan izanda, egun euskal soziolinguistikan material enpiriko eta teoriko eskasa dugu sexuen artean ematen diren hizkuntz ezberdintasunak ulertzeko eta azaltzeko. Nire ustez, hutsune hori konpontzen ez den bitartean, Kale neurketa bezalako ekimenek eman ditzaketen etekin oparo asko bidean galduko dira edo, gutxienez, ez dira behar bezala aprobetxatuko. Aldi berean, marko teorikoak garatzen ez diren bitartean, metodologiari dagokionez beharrezkoak diren aurrerakuntzak nekez emango dira. Hau da, gizonezkoen eta emakumezkoen artean euskararen erabilerari (baita ezagupena edo motibazioari) dagokionez ematen diren ezberdintasunak zergatik ematen diren, edo zein aldagaik bultzatakoak diren hobeto ezagutzen ez dugun bitartean oso zaila egingo zaigu hizkuntz errealitatera hurbiltzeko behar ditugun galderak topatzea.
Oraindik bide luzea irudikatzen baldin bada ere, galdera horiek bilatzeko prozesua jada hasia dago hainbat esparrutan. Batetik, lurralde, hiri eta herri ezberdinen errealitate soziolinguistikoa gero eta osatuagoa agertzen zaigu inkesta eta mapa soziolinguistikoen bidez. Bestetik, egitasmo ezberdinak direla eta, hezkuntza, kultura eta arlo sozioekonomikoaren hizkuntz egoeraren berri eskuragarriago dugu. Azkenik, urteotan haur eta gazteei lotuta dauden hainbat gaien lanketari esker, belaunaldi berriek hizkuntzaren inguruan dituzten asmoak eta jarrerak irudikatzeko aukerak zabaldu dira. Lehentasunek beste bide batzuk eragin dituztelako edo beste arrazoi batzuen ondorioz, urrats horiek ez dira eman sexuen arteko ezberdintasunak argitzeko garaian. Ahalegin horiek osatu ezean benetan zaila egingo zaigu Kale neurketak edo antzeko ikerketek eskaini ditzaketen datuak aztertzea eta interpretatzea. Derrigorrez, erronka horri heldu beharko zaio lurralde bakoitzean ematen ari diren sexuen arteko ezberdintasunak ulertu nahi baldin badira, edota adin talde bakoitzean gizonezko eta emakumezkoen artean antzematen diren aldeei erantzuna bilatu nahi bazaie. Bide honetatik abiatzekotan ordea, genero eta hizkuntzaren arteko loturak aztertzen dituzten zenbait teoria eta metodologia ezagutzen eta lantzen hastea ezinbestekoa dela deritzot.
SEXUEN ARTEKO ERABILERAN AZALTZEN DIREN ALDEAK DIRELA ETA, ZEIN GAI ETA LAN ILDO PLANTEATZEN DITU KALE NEURKETAK?
Generoa sexuen arteko ezberdintasun sozialengana hurbiltzeko oinarrizko kontzeptua dugu. Penelope Eckert soziolinguista amerikarrak azaltzen duenez,
Gender roles and ideologies create different ways for men an women to experience life, culture and society.[2]Hori horrela bada, sexuen arteko aldeak ulertzerakoan, sexu bakoitzari sozialki egokitutako arauak, rolak, aurreikuspenak... kontuan hartu behar ditugu. Azken finean, elementu horiek osatzen duten ideologiak emakumezkoek eta gizonezkoek hizkuntzarekiko azaltzen duten harremanetan funtsezko partehartzea izango baitute. Ikuspuntu horretatik, hizkuntza abiapuntu izanda ere, ezin du helmuga izan, generoak eragiten dituen ezberdintasunak ulertu nahi badira, gizartean sexuaren aldagaiarekin batera elkarrekin garatzen diren bestelako aldagaiak kontuan hartu behar dira; adina, maila sozioekonomikoa edo arraza bezalako aldagaiak, besteak beste. Eckert and McConnell-Gineten hitzetan:
(...) gender constructs are embedded in other aspects of social life and in the construction of other socially significant categories such as those involving class, race, or ethnicity. This implies that gender is not a matter of two homogeneous social categories, one associated with being female and the other with being male.[3]Konplexutasun handiko gaiak topatzen ditugu beraz, generoaren inguruko azterketak planteatzerakoan. Konplexutasun horri aurre egiteko, orain arte sexuen arteko hizkuntz ezberdintasunak azaltzeko garatutako zenbait uste eta teoria berraztertu behar ditugulakoan nago. Horien artean prestigioaren teoria izan da erabiliena gure artean. Euskal Herrian sexu aldagaiari arreta eskaini dioten lan gutxik emakumezkoen hizkuntz joeren aldakortasuna nabarmendu dute hainbatetan. Badirudi, hizkuntza ukipeneko egoeretan, emakumezkoen jokaerak hizkuntzak duen prestigioarekin lotuagoak[4] daudela gizonezkoen kasuan baino. Kike Amonarrizek azaltzen duenez, euskararen inguruan normalizazio prozesua dela eta- emandako urratsak eragin zuzenagoa izan dute hiriko emakume gazteengan gizon gazteengan baino. Hori dela eta, euskararen erabilpenaren feminizazioa sumatzen dela dio egileak.[5] Emakumeen hizkuntz jokaeraz ere, ohartu dira Jose Mª Sánchez Carrión, Txepetx eta Xabier Erize Nafarroako baserri ingurunea ikertu izan dutenean[6]. Bi egileek, sexuaren aldagaiarekin batera, bestelako aldagaien garrantzia azaleratu dute, eta emakumezkoen hizkuntz erabilerak prestigioarekin duen lotura estua planteatu izan dute.
Dena den, Eckert-ek dioenez, gizonezkoen eta emakumezkoen erabileran dagoen aldea azaltzeko garaian prestigioaren inguruko teoriek arrakasta handia izan badute ere, horiek ezer gutxi frogatzen dute. Emakumezkoen kasuan hizkuntza erabilerak prestigioarekiko duen lotura hori ulertzeko, jarrera horren arrazoiaren muinera jo behar dugu, hau da, emakumezkoek boterea ez izatearengana. Eckert-en hitzetan,
When social scientists say that women are more status conscious than men, and when sociolinguists pick up in explaning sex differences in speech, they are stumbling on the fact that, deprived of power, women must satisfy themselves with status. It would be more appropiate to say that women are more status bound that men.[7]Egilea berak azpimarratzen duenez, prestigioa ez da derrigorrez era hierarkiko batean ulertu behar. Bere ustez, gizonezkoek eta emakumezkoek gure ingurune hurbilari lotzen diogu prestigioa edo statusa gehienetan: bertan uztartuta egotea bilatzeari eta onartuta izatearen nahiari. Pertsona baten ingurunea komunitate ezberdinez osatuta dagoela dio Eckert-ek, eta horien partaide izatea izango du helburua. Horretan datza, alegia, gizarte zientzialariok gizarteratze prozesua bezala ezagutzera eman duguna. Prozesu horretan hizkuntzak ezinbesteko garrantzia hartzen du: honen bitartez, gizabanakoa bere identitatea definituz doa, hurbileko errealitatea osatzen duten komunitate edo talde horien eraketa finkatzen eta zehazten joaten den heinean. Prozesu horretan hiztuna egile eta eragile bihurtzen da, hizkuntzarekin egiten duena komunitate horiekiko duen lotura mota eta komunitate horien ezaugarrien isla izanik. Interpretazio honen azpian hizkuntz komunitatearen definizio berria antzeman daiteke, eta horixe da hain zuzen, Eckert-ek eta McConnell-Ginet-ek Community of practice [8](CofP) kontzeptua proposatzerakoan planteatu izan duten erronka.
CofPen teoriari egokitutako komunitate ereduak arrakasta handia izan du genero eta hizkuntzaren arteko harremana ikertzeko garaian, eta teoria feministari loturiko hainbat ikerketa berritzaile burutu dira azkeneko hamarkadetan AEBetan eta Erresuma batuan. CofP-en muinean praktika nozioa kokatzen da, giza talde ezberdinak (komunitateak) gizakion eraginez (elkarreragiten) osatzen direla nabarmenduz. Elkarreragite horretan generoa bezalako kategori sozialak gorpuztu eta azaleratu egiten dira, prozesu horretan hizkuntzak berebiziko garrantzia hartzen duelarik. Victoria L. Bergvall-ek dioenez, hizkuntza generoa eraikitzeko eta islatzeko tresna genuke:
At the end, it may be that the only truly global generalizations are that gender is a point of differentiation in societies, reflected in and constructed through language.[9]CofP teoriaren garapenak ideia eta metodologia mailan berrikuntza ugari bultzatu ditu: paradigma berri horietatik speech community bezalako oinarrizko kontzeptuak berraztertzen ari dira jada, eta hiztunek, hurbileko (praktika) komunitate horietan zein hizkuntz jokaerak erakusten dituzten ikertzeko, etnografia bezalako teknika fokalizatua edota mikro mailakoa garatzeko proposamena nagusitzen ari da.
Apustu berri horien artean Eckert-ek berak burututako ikerketak erreferente gisa har ditzakegu. Egile honek urte asko pasa ditu genero eta hizkuntzaren arteko harremana gazte munduan zertan gauzatzen den aztertzen. Beste zenbait ikerlarirekin batera, Eckert AEBetako nerabeen artean generoaren inguruan ematen diren banaketa sakonaz interesaturik agertu da eta, ezberdintasun horren muinera iristeko hizkuntza aukeratu du sarbidetzat. Lan askoren abiapuntua, Daniel Maltz eta Ruth Borker-ek garatutako hipotesiaren bidez labur daiteke[10]. AEBetan gizonezkoak eta emakumezkoak azpitalde soziolinguistiko ezberdinetan hazi eta hezten omen ari dira, eta ondorioz, batak eta besteek hizkuntz erabilera eredu ezberdinak garatzen dituzte. Neska eta mutilen arteko ezberdintasun horiek gaztaroan azaltzen dira, adin horretan generoa erabateko eragina duen aldagaia baita. Eckert-en hitzetan,
Adolescents are quite aware of the gender differences (...) particularly since they are at a life stage in which the issues of gender roles becomes crucial. By the time they arrive in high school, adolescent girls (...) are getting over the early shock of realizing that they do not have equal access to power.[11]Nerabezaroan beraz, haurtzaroan zehar neskek eta mutilek garatutako hizkuntz eredu ezberdinak areagotu egiten dira, eta batak eta besteek statusa lortzeko eta adierazteko dituzten berezko tresnak garatu egiten dituzte. Prozesu honetan neska eta mutilak modu berean jokatzen dute, eta bakoitzak sexu bereko taldeetan bilatzen ditu erreferenteak. Ondorioz mutilek eta neskek sexu bakoitzaren ereduak zorrotz finkatzen dituzte, unibertso zehatz batekiko lotura adieraziz. Unibertso ezberdin horietan hizkuntzak funtzio ezberdina betetzen omen du. Eckert-ek AEBetako eskoletan egindako azterketetan azaldu duenez mutilek ezberdintasun objektiboetan oinarritzen dute beraien arteko lehia (indarra edota abilezia erabiliz); neskek aldiz, adiera sinbolikoetan oinarritzen dute beraien arteko mugatze jarduna. Kasu honetan, itxura fisikoa, arropa edo hizkuntz erabilera nesken identitate adierazgarri garrantzitsu bilakatzen dira. Analisi honen azpian arestian aipatutako botere ezaren teoria kokatzen du Eckert-ek.
Whereas men can justify and define their status on the basis of their accomplishments, possessions, or institutional status, women must justify and define theirs on the basis of their overall character.[12]Esandakoaren ondorioz, mutilek zer egiteko�» gai diren erakutsi behar dute. Neskek, aldiz, bere izaera zertan datzan�» adieraztea dute helburu, eta desio horretan hizkuntzak erabateko garrantzia izango luke, izan ere, hizkuntza pertsonaren aurkezpenari oso lotua dagoen elementua baita. Gauzak horrela, hizkuntzaren inguruan gertatzen diren izaera ezberdinetako aldaketak nabarmenagoak agertzen dira emakumeentzako, hizkuntzarekiko eta komunikazioarekiko arreta bereziagoa landu izan baitute.
Aipatutakoaren ildotik, sexu bakoitzean identitate eraketan parte hartzen duten elementuak eta horren arteko tentsioaz erreparatzeko nerabezaroa genuke, bizitzak dituen aro ezberdinen artean, garrantzitsuena. Horrekin batera, egun beste elementu bat agertzen zaigu gaztetxoen hizkuntz jokaerei lotuta: mendebaldeko gizarteetan belaunaldien arteko haustura handitzen ari den heinean, gazteek dituzten hizkuntz jokaerak, gizarteak (orokorrean) erakusten duenarekiko bereizteko joera omen du. Prozesu horrek hizkuntz mailan ondorioak ekarriko dituela ukaezina dirudi. Panorama konplexu honen aurrean, hizkuntzari lotuta dauden aldagai sozial ezberdinen (generoa barne) arteko harremanei arreta berezia jartzea proposatzera ausartuko nintzateke. Azken finean, aldagaien arteko elkarreragite horrek bultzatzen ditu gizarte talde ezberdinek garatzen dituzten hizkuntz adierazpen eta loturak; talde horien identitatearen ikurrak, alegia. Proposamen hori bat dator, Joan Pujolarrek generoaren inguruan garatutako ikerketen ildotik ondorioztatzen duenarekin,
(...) the different aspects of social identity are constructed through patterns of practice and speech genres that incorporate them all an inextricable way. Possibly, this means that holistic and interdisciplinary approaches should not only applied in the restricted spaces of academic speculation, but also in those areas where decisions are taken and positive actions are initiated.[13]Kale neurketak erakusten dizkigun portzentaje eta indizeen atzean, beraz, prozesu eta gertaera askoz ere sakonagoak daudela azaldu nahi izan da lerro hauen bidez. Kale neurketa bera tresna interesgarria bada ere, harantzago joateko lagungarri beharko luke. Nahi izanez gero, hor dago erronka.
[1]. Em.Era.Alde/Giz.Era.Alde = Aldagai horretan EMAKUMEZKOEN edo GIZONEZKOEN indizeen arteko diferentzia agertzen da. Indizea Emakumezkoen aldekoa denean Em.Era.Alde�» karratuan agertuko da; Gizonezkoen aldekoa denean berriz, Giz.Era.Alde�» karratuan.
[2]. Eckert, P. (1996): The Whole Woman: Sex and Gender Differences in Variation�» in Brenneis, D. eta Macaulay, R. (arg.) (1996): The Matrix of Language. Colorado: Westview Press; 117-118 orriak.
[3]. Eckert, P. eta McConnell-Ginet, S. (1995): Constructing Meaning, Constructing Selves�» in Hall, K. eta Bucholtz, M. (arg.) (1995): Gender Articulated.New York: Routledge; 470 orria.
[4]. Emakumezkoen hizkuntz jokaeren inguruan teoria ezberdinak daude. Horien artean, emakumezkoek prestigio edo statusarekiko lotura aldarrikatzen dutenak dira ezagunenetarikoak. Eckert-ek dioenez, teoria horiek, zera proposatzen dute: (...) what it assumes more specifically is that women respond to their powerlessness by developing linguistic strategies for upward mobility, that is, that the socioeconomic hierarchy is the focus of social strategies. Ikusi: Eckert, P. (1996): The Whole Woman....�»;op.cit. 120 orria.
[5]. Ikusi: Amonarriz, K. (1995) Euskararen erabilpenaren feminizazioa�»; BAT Aldizkaria, 15zk.
[6] Ikusi: Sánchez Carrión; J.M. (1981): La Navarra Cantábrica�»; Fontes Linguae Vasconum. 37 zka.; Erize, X. (1997): Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa. 1863-1936. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
[7]. Eckert, P. (1996): The Whole Woman...�»; op.cit., 126 orria.
[8]. Egile hauen hitzetan: A CofP is an aggregate of people who, united by a common enterprise, develop and share ways of doing things, ways of talking, beliefs, and values in short, practices. A CofP can develop out of a formally or informally constituted entreprise: a choir, a gang, a secretarial pool, a family, a garage band, a frienship group, or an academic department. Once launched, it has its own life and develops its own trajectory. The development of shared practices emerge as the participants make meaning of their enterprise, and of themselves in relation to this enterprise. Eckert, P. eta MacConnell-Ginet (1999): New generalizations and explanations in language and gender research�»; Language in Society 28; 186 orria.
[9]. Bergvall, V. (1999): Toward a comprehensive theory of language and gender�» in Language in Society, 28.; 289 orria.
[10]. Maltz, D. eta Borker, R. (1982): A cultural approach to male-female miscommunication�» in Gumperz, J. (1982): Language and Social Identity. Cambridge: Cambridge University Press.
[11]. Eckert, P. (1996): The Whole Woman...�»; op.cit., 128 orria.
[12]. Ibidem,126 orria.
[13]. Pujolar, J. (2001): Gender, Heteroglossia and Power. Berlín: Mouton de Gruyter. ; 298 orria.



