Europako Hizkuntza politikaren oinarri orokorrak

Miquel Strubell
Aipamenak
Elkartearen ekimena eta Estatuen politika zehatzen arteko gainjartzeak gertatu izan dira, botere banaketa perfektua ezinezkoa baita. Zenbait eremutan, Batasunaren politikak bere bidea egin du, kide diren zenbait Estatuk egindakoaren aldean desberdina

Gure gogoetaren arabera, ezinezkoa da kultura eta hizkuntza aniztasuna errespetatzea babes horretatik erregioetako edo eremu urriko hizkuntzak baztertzen baldin baditugu. Errespetuak hizkuntza bakoitzaren eta bere komunitatearen beharrak asetzea eskatzen du, ez beren existentziaren aurrean ezikusiarena egitea

Oharra: Lan hau lan orokorrago baten hirugarren atala besterik ez da. Iturria, honako lan hau da: THE EUROPEAN UNION AND LESSER-USED LANGUAGES. CIEMEN-ek Europako Parlamentuarentzat egin zuen eta bertan izen handiko Europako hainbat adituk hartu zuen parte. Lanaren koordinatzailea, berriz, Miquel Strubell jauna izan zen, Universitat Obertako Humanitate saileko zuzendaria. Txosten osoa ezagutu nahi izanez gero, aldizkariaren erredakzioan eska dezakezu.

ELKARTEAK BERE BURUA ANTOLATZEKO DUEN BOTEREA.

Oro har, Batasuneko jardueran hizkuntza ofizial guztiak estatus bera dute. Aldi berean hamaika hizkuntza horiek lan hizkuntza dira eta Aldizkari Ofiziala horietako guztietan argitaratzen da. Berdintasun formal hau eleaniztasun integralaren printzipiotzat jo izan da. Dena den, Batasuneko zenbait erakundetan, eguneroko lanetan darabilten hizkuntza kopurua mugatu egin dute.

Europako Elkartea sortzeko Itunak hizkuntzari eta hizkuntza (eta/edo kultura) aniztasunari aipamen ugari egiten dio. Hiru dira nagusiak: 21, 290 eta 314. artikuluak. 314[1]ak adierazten du Ituna benetako hamabi bertsiotan idatzia izan dela: alemanera, frantsesa, nederlandera, italiera (jatorriz lau hauetan) eta daniera, ingelesa, suomiera, grekoa, irlandera, portugesa, espainiera eta suediera (Elkartea handitzen joan den neurrian). Artikulu honetan aipatutako hizkuntzak zenbaitetan “Ituneko hizkuntza�» deitzen dira. Bigarren, 21[2]. artikuluak Batasuneko herritar orori arestian aipatutako hizkuntzaren batean idazteko eta erantzuna hizkuntza berean jasotzeko eskubidea aitortzen dio. Honako erakunde hauetarako onartzen du: Kontseilua, Komisioa, Europako Parlamentua, Justizia Auzitegia, Kontuen Auzitegia eta Arartekoa.

Azkenik, Europako Elkarteko 290[3]. artikuluak ezartzen du Elkarteko erakundeen hizkuntza erabilera gidatzeko arautegia Kontseiluak zehaztu dezakeela, adostasunez baldin bada eta Justizia Auzitegiaren Prozedura Arautegia urratu gabe.

Artikulu hauek guztiek erakundeek darabiltzaten hizkuntzei egiten diete aipamena. Dena den, guk diogu artikulu hauetako bakar batek ere ez duela adierazten hizkuntza sustapen ekimenak hizkuntza horietara mugatzen direnik.

ESTATUEK HIZKUNTZEKIN DUTEN ARDURA.

Hizkuntza politika, oro har, Estatu mailako edo Estatuaren mende dauden erakundeen eskumena dela uste da, inongo boterek ez baitio Elkarteari botere hori eman[4]. Dena den, Elkartearen ekimena eta Estatuen politika zehatzen arteko gainjartzeak gertatu izan dira, botere banaketa perfektua ezinezkoa baita. Zenbait eremutan, Batasunaren politikak bere bidea egin du, kide diren zenbait Estatuk egindakoaren aldean desberdina. Kontseiluaren Erabaki batek Multilingual Information Society programa sortu zuen (MLIS) 1996ean [5]. “Hizkuntza politika kide diren Estatuten eginkizuna�» dela aipatu arren, gai hau Elkartearen eginkizunen baitan ere badagoela deritzo, Europako hizkuntza ondarearen babesa baitago auzitan. “Hizkuntza prozesatzeko tresna modernoen garapena eta hauen erabilera sustatzeko lanetan Elkartearen ekimena beharrezkoa da, horren bidez hizkuntza eremu desberdinen arteko mailakatze ekonomikoa eta kohesioa erdiesteko�». Lan ildo horrek Europako Batasunari balio erantsia emango dio eta bere kohesio ekonomiko eta soziala indartuko ditu.

Beraz, hizkuntza politika, berez, kide den Estatu bakoitzak garatu behar duen eginkizuna da, Batasunak esparru horretan ez diharduen bitartean. Erakundeetan, Estatu bakoitzak ezartzen du Hizkuntza ofizialen erabilera, Batasunak bere erakundeetarako arautegiak ezartzen dituen bezala. Baina, Estatuek hizkuntza auzietan politika zehatzak gauzatu ditzaketen bezala, Batasunak beste horrenbeste egin dezake bere eremuan. Beraz, esaterako, Estatu baten legediak hezkuntza alorreko irizpideen artean hizkuntzarekin loturiko erabaki bat txerta lezake, adibidez, heziketa hizkuntza hautatzeko eskubidea; eta, bien bitartean, hezkuntza sistemaren edukiak eta antolaketari dagokion ardura osoa Estatuarena izan arren, Elkarteak, kalitatezko hezkuntza garatze aldera, eskolan atzerriko ahalik eta hizkuntza gehien ikastea aholka lezake, horren bitartez etorkizunean herritarren mugimendua errazagoa izan dadin. Hizkuntza gaien zeharkako izaerak ekintza publikoaren definizioa eta mugei dagokion zehaztasunean arazoak iragartzen ditu. Kasu honetan, auzitan dagoena Estatuen eta Batasunaren arteko botere banaketaren baitan dago. Are gehiago, Estatua eta Europako Batasunaren botereak banatzen dituen marra beti ez dagoenez behar bezain argi, eremu zehatz batean Estatuaren eta Batasunaren arteko gainjartzea gerta liteke. Dena den, Batasunak bere helburuak erdiesteko xedez jokatzen du, eta helburu horietako batzuk izaera linguistikoa dute. Horien artean, hizkuntza aniztasuna errespetatu eta sustatzeak urrats sendoak eman ditu.

EUROPAKO EKINBIDEAREN ZILEGITASUNA - HIZKUNTZA ETA MUGIMENDU ASKATASUNA

Elkarteak Merkatu Komuna garatzeko dituen eskumenak (EEko 2., 3., eta 94. artikuluak) auzitan daude. Hein berean, egia da langileen mugimendu askea Elkarteko politikaren zutarrietako bat dela (EEko 39. artikulua[6]). Arrazoi hori dela medio, langileen mugimendua eragozten zuten oztopoak kentzea erabaki zen. Arlo honetan, Europan dagoen hizkuntza aniztasuna ez da mugimendu askatasunari jarritako muga legal moduan[7] hartu, Batasunak errespetatu beharreko balore moduan baizik[8]. Horren ondorioz, Europako hizkuntzen ikaskuntza sustatzea langileen mugimendua errazteko bitartekoa bihurtu da (Erregioen Komiteak esan bezala, ikus arestian esandakoa). Batasunak, beraz, badu zer eginik hainbat arlotan (hezkuntza, lanbide heziketa…) Europako herritarren eleaniztasuna sustatzen. Egoera honetan, Justizia Auzitegiak ez dio oztoporik jarri –diskriminazio eza helburu- lan eskaintzetan hizkuntza gaitasun maila jakinak eskatzeari (ikus aurrerago, Groener vs. Dublin kasua).

Honi buruz ari garela, Itunean ezartzen den Europako Gizarte Funtsa aipatu behar da (146. artikulua). Elkarte barruan langileen enplegatzea erraztu eta hauen mugikortasun geografiko nahiz profesionala sustatzeko helburua du[9].

Ikuspegi honetatik, Batasunak badu hizkuntza alorrean eraginkortasunez jokatzeko zeharkako zenbait aukera. Hori, halaber, egingarria da beste zenbait boterez baliaturik, hizkuntzari dagozkion alderdiak zehazki aipatu nahiz ez. Nabarmentzekoa da hizkuntza aniztasuna EEko149. artikuluan aipatzen dela (EEko 151b artikuluak zehazki kultur aniztasunari soilik egiten dio aipamena[10]). Itunak hitzez hitz irakurriz gero ez dago aukerarik Elkarteak hizkuntzen gainean bereak dituen eta ez dituen botereen arteko bereizketa egiteko, ez hizkuntza ofizial diren horien kasuan, ez eta estatus hori ez dutenen kasuan.

Subsidiaritate eta osagarritasun printzipioak

Arestian aipatu dugunari buruz bi printzipio aipatu behar dira, Estatuen botereei dagozkienak: subsidiaritate printzipioa eta osagarritasun printzipioa.

Lehena EEko 5[11].. artikuluan jorratzen da. Bere lehen helburua kide diren estatuen botereak babestea da eta honela dio:

5. artikulua[12]

Elkartea Itun honek emandako botereen mugen barruan ihardungo da, eta bertan ezarri zaizkion helburuekin.

Bere eskumenekoak bakarrik ez diren eremuetan, Elkarteak parte hartu ahal izango du, subsidiaritate printzipioaren arabera, baldin eta kide diren Estatuek jarritako helburuak behar bezala bete ezin baldin badituzte eta, proposaturiko ekimenen ondorioak Elkarteak hobeto erdietsiko baldin baditu. Elkartearen inongo ekimen ezin da Itun honen helburuak lortzeko behar den horretatik haratago joan.

Honen eraginez, Elkarteak jarduteko gai izan dadin legean oinarritu behar du, eta, ekimen hori egokia eta beharrezkoa denean bakarrik baliatuko da bere botereaz. Egoera hori Estatuak, bere sistema konstituzionalaren baitan jokatuz, proposaturiko ekimenaren helburuak betetzera iristen ez direnean gertatzen da, orduan Elkarteak helburuok hobeto erdietsiko baldin baititu. Ekinbide hori zilegi da helburu bat Elkarteak errazago erdietsiko duela ondorioztatzeko arrazoiak irizpide kualitatibo eta , ahal denena, kualitatiboetan oinarritu direnean.

Hizkuntza gaiei dagokionez, estatuak jarduten ez badira edo behar beste egiten ez badute, Elkarteak bere helburu orokorrak babesteko lanari ekin diezaioke.

Hizkuntza aniztasunaren babesa eta sustapena hizkuntzazko gaiak jorratzen diren Elkarteko hamaika ekimenetan agertzen da. Horren adibide da, Socrates II[13] programa sortzera ematen duen 2000. urteko urtarrilaren 24ko erabakiaren 14. errezitala. Hezkuntza, kultura eta kontsumitzaileen eskubideen babesari dagozkion botereak, sarritan hizkuntzazko auziekin gainjartzen direnak, subsidiaritate printzipioaz baliatzea eskatzen dute.

1994ko Europako Parlamentuaren Ebazpenak[14] argi adierazten du eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen babesik ez dagoenean edo dagoena desegokia denean, Elkarteak Estatuen ekimena sustatuko duela. Halaber, hizkuntza horiek Batasunaren eta Europaren ondare direla eta beren babesa ziurtatzeko Elkarteak lege babesa nahiz behar diren diru baliabideak eman behar dizkiela ere badio.

Bigarrena, osagarritasun printzipioa, klausula batean jasota agertzen da. Horren bidez, Elkarteak Estatuen jarduera “babestu eta osatu�» egin behar duela dio (esaterako, EEko 149, 151 eta 153 artikuluetan agertzen da).

Subsidiaritate printzipioak eta osagarritasun printzipioak Elkartearen ekimena ahalbidetzen dute, Elkartearen helburuak hobeto lortzeko, subsidiaritate printzipioaren bidez, edo estatuaren ekimena indartuz, osagarritasun printzipioaren bidez. Lehen kasuan estatuaren ekimena ordezkatua izan daiteke, bigarrenean, berriz, osatua.

Azkenik, 149(1) artikuluaren interpretazioa, irakurritako Itunen bertsioaren arabera dago[15]. Bi gairi dagokio interpretazioaren auziak: Elkarteak errespetatu behar duena kide diren Estatuen hizkuntza eta kultura aniztasuna den (hori da guk dioguna) edo kide diren Estatuek duten ardura bere baitako kultura eta hizkuntza aniztasunaren eremuan (hori da kontseiluak aintzat hartu duena).

Europako Komisioak, Groener auzian hartutako jarreran, argi utzi zuen hizkuntza gutxituen babesa Elkartearen interes orokorren artean dagoela[16]. Komisioaren itxurazko ardura Kontseiluaren ikuspegiarekin kontraesanean dago, izan ere, honek honela interpretatu du subsidiaritate printzipioa: “Subsidiaritate printzipioaren arabera, Elkarteko hizkuntza ofizialei dagozkien arautegi nagusiek Estatuei ez diete eragozten Europako erakundeei buruzko informazioa tokian tokiko hizkuntza ofizialean hedatze aldera maila nazionaleko neurriak indarrean jartzea�». Horrela zioen Kontseiluak idatzizko 1682/96[17] galderari erantzunez.

Justizia auzitegiak hizkuntzarekin loturiko auziak kudeatu izan ditu, eskubide subjektiboak izaera ekonomiko edo sozialeko itunek babesten zituztenenean[18]. Kasu interesgarri bat izan zen 2000ko ekainaren 6ko epaiak ezarri zuena[19]. Auzi horretan talka egiten zuten diskriminazio ezaren printzipioak, herritarren mugimendu askatasunak, legea urratzeari dagokion hizkuntza erregimenak eta hizkuntza gutxiengoen sustapenak. Auzitegiaren erabakia berdintasun irizpidean oinarritu zen: EEko 39. artikuluak galarazten du enplegatzaile batek lan deialdi batean parte hartzen duten langileei bere hizkuntza gaitasuna froga dezaten Estatu jakin bateko probintzia jakin batean bakarrik ematen den diploma bat eskatzea (kasu honetan, Hego Tirolen Italian).

LAGUNTZA POLITIKA

Azkenik, hizkuntza aniztasuna sustatzeko politikak Europako sustapen ekimenen bidez gauzatzen dira eta ez Elkarteak darabiltzan hizkuntzak arautuz. (Azken honek Europako instituzio bakoitzak hizkuntza arloan hartutako erabakiei egiten dio aipamena, Txosten honentzat saihetsekoa den auzia.). Ikusi dugunez, Europako ekimen hauetako bakoitza ekimen eremu batetan kokatzen dela, zeina berez Elkartearen helburu den bere horretan; eta bere baitan hartzen du hizkuntza aniztasunaren sustapena. Europako ekimen horiek, beraz, helburu bikoitza dutela esan daiteke.

Elkarteko egitasmoek zenbait eremutan proiektuak gauzatzeko helburua dute: ikusentzunezko industrietan, hedabideetan, hezkuntzan eta negozioetan, besteak beste. Sarritan bere baitan hartzen dute eremu horietan Europako hainbat hizkuntzen hedapen edo erabilera sustatzeko helburua (baina ez denak ezinbestean). Eskuhartze administratiboaren era berezi baten bitartez inplementatzen dira: laguntzak. Laguntza politika zenbaitetan sustatutako objektuarengandik bereizturik ager daiteke. Dena den, laguntza jarduera-esparru bati loturik doa eta gauzatu ahal izateko lege-oinarri zehatza behar du, gainerakoan Elkartearen ekimenak ez lirateke zilegi izango, ez bailirateke Itunetan baimendutako politikekin loturik egongo.

Justizia Auzitegiak (1998ko maiatzaren 12ko epaian[20], gizarte bazterketaren kontrako Europako egitasmoak sustatzeko laguntzen inguruko auzi batean) laguntzek lege-oinarri hirukoitza behar dutela ohartarazi zuen: indarrean dagoen aurrekontu lerroak saldo egokia behar du izan; "base act" deitzen dena, hots, itunetatik eratorritako lege araua, zeinari loturik dagoen delako laguntza eta zeinak baimentzen duen betebehar hori (esanguratsua ez den elkarteko jarduera bat ez den bitartean, hots, prestaketa jarduera edo eredu pilotuak); eta itunen baldintza, Elkarteko politikari lege oinarria emateko balio duena[21]. Beraz, laguntzak Elkarteari Batasuneko kide diren Estatuek Itunetan aitortutako eskumenekin bat egin behar du. Honela, sustapen politika orok Europari dagokion eskumen zehatz batean oinarritu behar du. Itunek Elkartearen helburuak eta ekimen lerroak zehazten dituzte. Helburu eta ekimen lerro horiek ezagunak dira bere zehaztasun ezagatik, eta beraz, honako honetan ere, horrelakoak beharko dute izan.

ONDORIOZ

Elkarteak hizkuntza gaietan gaurdaino izan duen parte hartzeak zenbait lege-oinarri izan du (149, 150, 151 eta 157 artikuluak alegia) eta ez bat bakarra (nahiz eta batzutan bere ekinbidea hizkuntza ofizialetara mugatu den). Horrek, halaber, erregioetako edo gutxitutzat hartzen diren hizkuntzen sustapena eskatzen du; kultura da eremu nagusi horietako bat. Lege-oinarri horietako bakoitzaren aplikazioa banaka-banaka aztertu beharra dago. Hots, ea horren bitartez indarrean dagoen programak hizkuntzaren auzi orokorrari zein hizkuntza bakoitzari erantzuten dion. Eta hala baldin bada, zenbateraino diren sentibera hizkuntzek dituzten beharren aurrean. Hizkuntzari dagokion lege-oinarri bakoitza askoz orokorragoa den kultur politikaren aurretik egongo da. Hizkuntza auzietan, kultur politika sarritan zehatzagoak diren beste politikak baino generikoagoa da.

Ikusi ahal izan dugunez, zehazki “hizkuntza aniztasuna sustatzeko�» sortutako programetan (MLIS esaterako) hartutako erabakiak Europako Justizia Auzitegiaren babes osoarekin hartu izan dira, nahiz eta helburu hori ez den aipatzen 157. artikuluan, ez eta Itunean beste inon ere. Gure iritziz, eta txosten honetan jasotako irizpideen arabera, beraz, ez dago, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 22. artikulua aplikatu zain egon beharrik Batasuneko oinarrizko legedian hizkuntza aniztasuna sustatuko duen egitasmo zehatz bat txertatzeko.

Gure gogoetaren arabera, ezinezkoa da kultura eta hizkuntza aniztasuna errespetatzea babes horretatik erregioetako edo eremu urriko hizkuntzak baztertzen baldin baditugu. Errespetuak hizkuntza bakoitzaren eta bere komunitatearen beharrak asetzea eskatzen du, ez beren existentziaren aurrean ezikusiarena egitea: horren adibide da Lingua Action-en bidez eremu urria edo ikasketa sustapena ahulen duten hizkuntza ofizialen (eta horiekin batera luxenburgera eta irlandera) sustapenari eskaini behar zaion arreta berezia[22].

Gure argudioa izan da ez dagoela Elkarteko ekimenetatik erregioetako eta gutxitutako hizkuntzak baztertzeko lege oinarririk hizkuntza aniztasuna eta eleaniztasuna bultzatzea helburu duten egitasmoetan. Elkartea gaurdaino garatu dituen hizkuntza politiketan oinarri legalen bilaketa egina du. Eta horietako zenbaitetan erregioetako eta gutxitutako hizkuntzak baztertzea (programa hauetarako sarbidea espreski mugatuz nahiz hizkuntza multzo mugatu baten beharrekin soilik izanez sentibera) gure aburuz ez dago justifikaturik.

[1] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre258.html

[2] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre203.html

[3] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre257.html

[4] EEko 308. artikulua.

[5] Ikus 44. oharra.

[6] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre210.html:

39. artikulua (Lehen 48.a zena) 1. Elkarte barruko langileen mugimendu askea ziurtatu egin behar da. 2. Mugitzeko askatasun horrek kide diren Estatuetako langieen artean naziotasunean oinarritutako diskriminazio oro desagertaraztea esan nahi du, enplegatzea, ordain saria edo bestelako enplegatze edo lan baldintzei dagokionez […]

[7] Errepara iezaiozu Arautegiaren 3.1 artikuluaren azken paragrafoari (EEE), 1968ko urriaren 15eko Kontseiluaren 1612/68 zenbakia duena, Elkarte barruko langineen mugimendu askatasunari buruzkoa. OJ L 257, 19.10.1968, 2-12 or.

http://europa.eu.int/eur-lex/en/lif/dat/1968/en_368R1612.html

3. artikulua

1. Arautegi honen pean, kideden Estatu baten lege xedapenak, arautzeak edo ekinbide administratiboak zein praktikak ez ditu indarrean jarriko:

- where they limit application for and offers of employment, or the right of foreign nationals to take up and pursue employment or subject these to conditions not applicable in respect of their own nationals; or

- where, though applicable irrespective of nationality, their exclusive or principal aim or effect is to keep nationals of other Member States away from the employment offered.

Baldintza honek ez dagokio bete behar den lanpostuak eskatzen duen hizkuntza gaitasunari.

[8] Esaterako, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 22. artikulua.

[9] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre232.html

[10] EEko 149. Artikuluak egindako bereizketa, kultur aniztasuna eta hizkuntza aniztasuna bereizten dituena, ezin da sahiestu; bereizketa bera egiten du Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 22. artikuluak.

[11] Era honetan txertatu zen Maastricht-eko Itunaren 3B artikuluan.

1992ko urriaren 16an Birmingham-en egindako Europako Kontseiluaren ondorioetan, eta subsidiaritate printzipioaren ikuspegi nagusiak, 1992ko abenduaren 11-12an Edinburgon egindako Europako Kontseiluan adostutakoak, bideratzen dute Batasuneko erakundeen ekinbidea, bai eta subsidiaritate printzipioaren aplikazioaren garapena ere. Erakundeen arteko 1993ko urriaren 25eko Hitzarmenean, Europako Parlamentua, Kontseilua eta Komisioaren artekoa, subsidiaritate printzipioa gauzatzeko prozedurak adostu zituzten. Aurrerago egindako azalpen batean Protokolo izaera eman zitzaion, subsidiaritate printzipioa eta proportzionaltasunaren aplikazioari buruzkoa, Europako Elkartearen Itunari erantsitakoa, Amsterdam-go Itunak ezarri zuen bezala: http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre345.html

[12] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre202.html

[13] Europako Parlamentuaren 253/2000/EC zenbakidun erabakia eta Kontseiluaren 24.1.2000 erabakia, Socrates Education programaren bigarren atala sortzen duena. OC L 28, 3.2.2000, 1.16 or. http://europa.eu.int/comm/education/socrates/decsoc2_en.pdf,

http://europa.eu.int/eur-lex/en/lif/dat/ 2000/en_300D0253.html

[14] Ref. A3-0042/94, Kultura, Gaztedia, Hezkuntza eta Hedabideen Batzordeak Europako Elkarteko Hizkuntza eta Kultur gutxiengoei buruz egindako txostena. Erabakiaren argitalpena: OJ C 61, of 28.2.94, 110 or.

http://www.troc.es/ciemen/mercator/UE23-GB.HTM and http://www.riga.lv/minelres/eu/re940209.htm

[15] EEko 149.1 artikulua: Elkarteak hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko du kide diren estatuen arteko elkarlana sustatuz eta beren ekimena osatuz, kide diren Estatuek hezkuntza egitasmoaren eduki eta antolaketan nahiz kultur eta hizkuntza aniztasunari dagokionez duten ardura erabat errespetatuz beti ere.

149 (1) artikulua Kontseiluak interpretatu izan du Elkarteak kalitatezko hezkuntza sustatzen lagundu behar duela adieraziz, […] bi eremutan Estatuek duten ardura erabat errespetatuaz beti ere: (a) hezkuntza egitasmoaren edukiak eta antolaketa eta (b) bere kultura eta hizkuntza aniztasuna. Honakoa ondorioak frantsesezko testuan irakurriz gero uler daiteke. Ingelesezko, Italierazko, Frantsesezko edo portugesezko testuak, esaterako, honakoa egiten du: Elkartea (a) kide diren Estatuek hezkuntzaren edukiak eta antolaketan duten ardura erabat errespetatzera behartzen du, bai eta (b) bere kultura eta hizkuntza aniztasuna erabat errespetatzera ere. Hots, Elkarteak bere eginkizunak bete beharko ditu, beti ere kide diren estatuen kultura eta hizkuntza aniztasuna erabat errespetatuz. Honek Itunen izpiritu nagusiarekin adostasun handiagoa duela dirudi.

[16] Anita Groener v. Dublin kasuan (C-379/1987) Komisioak Justizia Auzitegiari egindako oharretan bezala, Justizia Auzitegiak 1989ko azaroaren 28an ebatzia. European Court reports 1989, 3967. Or.

http://europa.eu.int/smartapi/cgi/sga_doc?smartapi!celexapi!prod!CELEXnumdoc&lg=EN&numdoc=61987J0379&model=guichett Opinion of the Advocate-General:

http://europa.eu.int/smartapi/cgi/sga_doc

http://www.cbs.dk/departments/law/matsamlinger/cell/eudommeeng/1987_379.htm

[17] E-1682/96 zenbakidun galdera, Jaak Vandemeulebroucke jaunak egina, 1996ko ekainaren 24an; erantzuna 7.11.96, OJ C-k argitaratua 385, 23-24. or, 19.12.96

http://www2.europarl.eu.int/omk/OM-Europarl?PROG=WQA&L=EN&PUBREF=-//EP//TEXT+WQA+E-1996-1682+0+DOC+SGML+V0//EN&LEVEL=4&SAME_LEVEL=1

[18] Europako Justizia Auzitegia data erreferentzia hau dutenak: 5.7.67, 13.12.72, 18.2.75, 6,12.77, 1.7.85, 28.11.89, 18.6.91, 22.9.92 and 30.3.93, besteak beste.

[19] C-281/98 zenbakidun kasua,European Court reports 2000 Page I-4139. 61998J0281.

http://europa.eu.int/smartapi/cgi/sga_doc?smartapi!celexapi!prod!CELEXnumdoc&lg=EN&numdoc=61998J0281&model=guichett . 61998J0281.

[20] Ref. 61996J0106, (Rec. 1998, p. I-2729). Ikus gorago.

[21] Epaiak Europako Parlamentua, Kontseilua eta Komisioaren artean erakundearteko bi hitzarmen bideratu zituen: horietako baten data: 1998ko urriaren 13a, aurrekontuaren lege-oinarria eta gauzatzeari buruzkoa (ikus http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre6_c.html), eta bigarrena, aurrekoa ordezkatu zuena, 1999ko maiatzeko data duena, aurrekontu disziplina eta prozeduren hobetzeari buruzkoa (OJC 172, 18.6.1999, 1. Or.). Ikus http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre612.html

[22] Europako Parlamentuaren 253/2000/EC erabakiari dagokion 2. eranskina eta 2000ko urtarrilaren 24n Kontseiluak hartutakoa, Socrates programaren hezkuntza alorreko ekimen planaren bigarren fasea bideratzen duena. OJ L 028, 3.2.2000, 1-15. or. http://europa.eu.int/eur-lex/en/lif/dat/2000/en_300D0253.html.