Elkarrizketa: Carme JunyentBartzelonako Unibertsitateko Katedraduna
Elkarrizketaren egilea:
Oharra: Carme Junyent anderea gurekin izan genuen Iruñeko Hizkuntza Eskolan Qué bueno es aprender varias lenguas�» izeneko hitzaldia ematen (2001-12-13). Hitzaldi horren hariari jarraituz egindako elkarrizketa duzue honakoa.
Adituak eta ikertzaileak mundu mailako hizkuntza aniztasunaren galera makroprozesu�» bat iragartzen ari zarete. Eman dituzun datuen arabera, gaur egun munduan ditugun 6.000 hizkuntzetatik, mende honen amaieran 600 baino ez ditugu izango. Azalduko al zeniguke laburki zein den egoera eta prozesuaren dimentsioa?
Prozesu hau beste zenbait prozesuren baturarekin hasi zen (erromanizazioa, Islamaren zabalkundea, txinatar inperioaren zabalkundea...) eta XVI. mendetik aurrera mundializatu�» egin dira kolonizazio handiekin. Azken bostehun urteotan munduko hizkuntza kopurua erdira gutxitu da dagoeneko. Gaur egun, prozesu guzti honen amaiera bizitzen ari gara, eta gainera nabarmen azkartu da mugikortasun eta komunikazio erraztasunen ondorioz. Hitz gutxitan, hau da egoera:
- Europan, prozesua ia erabat bukatua dago - Australian, Siberian, Brasilen, Kanadan eta AEB-etan biltzen da azken hiztunak�» baino ez dituzten hizkuntza kopuru handiena. - Ozeano Barearen inguruan ari da gertatzen gaur egun hizkuntza ordezkapen prozesu gehien (bertako hizkuntza bat ere jada ez da lehen hizkuntza�»). - Amerikar kontinentean Brasil, Kanada eta AEB-etan ezik- hizkuntza amerindiorik batere hitz egiten ez den lurraldeen ondoan badira beste batzuk hizkuntza amerindioen hiztunen proportzio esanguratsuak dituztenak, baina dena den, hauetako batek ere ez du bere geroa ziurtaturik. - Asia kontinentalean, bertako hizkuntza ofizialen zabalpenak gainerako hizkuntzak mehatxatzen ditu - Afrikan gordetzen da oraingoz hizkuntza aniztasunik gehien eta hala ere, hizkuntzen %20 bat beste afrikar hizkuntza batzuen mehatxupean dago
Hizkuntzak ikastea izan daiteke antidoto�» moduko bat guzti honen aurrean?
Ezin dugu ahaztu homogeneizazio prozesua hizkuntzak ikastearen ondorio dela beste hizkuntza bat ikasi behar da norberarena ordezkatzeko- baina ikaste hau ordezkatzeko izan ordez gehitzeko denean oso antidoto garrantzitsua da. Eleaniztasunak asko mugatzen ditu beste hizkuntza bateko hiztunekin aritzeko zubi�» hizkuntza batera jo beharra dakarten kasuak. Bestalde, oso gutxi sustatu izan da familia bereko hiztunen arteko ulergarritasuna: katalan batek italiar batekin hitz egiteko ingelesera jotzea nahiko zentzugabea da bi hizkuntzen arteko ulergarritasuna kontuan izanik, eta antzeko kasuak askotan ematen dira. Horrek eragiten duen bakarra da hizkuntza menperatzaileen erabilera esparruak beharrik izan gabe gehiago zabaltzea.
Hizkuntzak ikasteaz ari garenean, jende askok frantsesa edo ingelesa bezalako hizkuntza hedatuetan�» pentsatzen du, eta askoz erraztasun gehiago daude hauek ikasteko; baina zer gertatzen da gainerakoekin? Denek ikasi beharko genuke hizkuntza gutxiagotu�» bat? Homogeneizazioaren aurkako konponbidea hori al da?
Ez da hainbeste ikasten dugun hizkuntza hori gutxiagotua izatea, baizik eta gure ingurunekoa izatea. Kontua da hizkuntza jokaera ez izatea hizkuntza menperatzaileen zabalpenerako eragile bat. Irlandar batek Irlandan askoz ere ekarpen handiagoa egingo dio hizkuntza aniztasunari gaelikoa ikasten badu zuluera ikasten badu baino, nahiz eta edozein hizkuntza ikastea beti ona izan.
Zure esperientziatik, eman iezazkiguzu hizkuntza ezberdin bat ikastearen hiru abantaila:
Hizkuntzak ikastearen esperientziarik bat-batekoena da barneratzen dugula gauzak beste modu batean egin daitezkeela. Hizkuntza guztiak dira hizkuntza batetik erabat naturala iruditzen zaigun hura, beste hizkuntza batetik ezberdina da edota, besterik gabe, ez dela erakusteko bezain ezberdinak.
Begien bistakoa den beste kontu bat da hizkuntzek pertsona eta kultura ezberdinen arteko loturak sortzeko aukera ematen digutela, eta horrek elkarbizitza errazten du, batez ere hierarkizazioa ekiditen duelako.
Azkenik, hizkuntza berriak ikasteak ezagutza zabaltzeko aukera ematen digu, batetik kategorizazioak ezberdinak direlako hizkuntza bakoitzean eta bestetik, dena itzuli daitekeen arren, ezagutza asko gauzak ikusteko moduaren parte direlako, eta hori neurri handi batean hizkuntzaren baitan dago.
Zure hitzaldian, hizkuntzak ikastea egoera eta testuinguru ezberdinetara egokitzeko baliabide�» gisa definitu duzu, bizirauterako baliabide�» gisa. Azal iezaguzu kontzeptu hau pixka bat, mesedez
Hizkuntza baliabide gisa ikustea oso berria da eta ia aldi berean agertzen ari da linguistikan eta herrien kontzientzian. Linguistikan, ikuspegi ekologikoa barneratzeak erakusten digulako hizkuntza ez dela soilik komunikazio sistema bat, baizik baita ingurunera egokitzeko sistema bat ere, gure inguruneari buruzko informazio maila bat ematen digun neurrian: erraza da hortaz konturatzea hausnartzen badugu zergatik izendatu izan diren zenbait espezie babestu gisa. Funtzio bat betetzen duten hainbat animalia (sugeak, arranoak, apoak, e.a.) hiriko kulturan arriskutsutzat�» sailkatzen ditugu, jendea batetik bestera mugitzen denean (oporrak, asteburuak, e.a.) lurralde horretan garatutako ezagutza ez duten pertsonek animalia hauekiko modu erasokor batean jokatzen dute beraientzat etsaia�» direlako, beraien egokitze sistemak ez die esaten ingurunearen parte direla.
Komunitateei dagokionean, hainbeste hizkuntza galtzen aritzeak eta egungo komunikaziorako erraztasunek hizkuntza ordezkapenaren ondorioak ezagutzeko aukera eman digute: hizkuntza bat galtzea ez da soilik kode bat galtzea, baizik denbora kontatzeko modu bat, espazioan orientatzeko modu bat... beharrezkoak direnak hazkunde jasangarri baterako. Eta berauen desagertzeak biziraupen arazo asko ekarri ditu baliabideen gehiegizko ustiaketak.
Hizkuntza gutxiagotuen kasuan, hizkuntza ezberdinak ezagutzea gurea mantendu ahal izateko bereziki garrantzitsua dela zenion...
Gaur egun ia ezinezkoa da gure hizkuntza komunitateko kideekiko kontaktuan bakarrik bizitzea, beraz, beharrezkoa da beste hizkuntza batzuk jakitea; baina kasu gehiegitan bai irakaskuntzak, bai hizkuntza politikak berak, komunikabideak, e.a. bigarren hizkuntza bakar baten ikaskuntzara bultzatzen gaituzte, eta honek sortzen du elebitasun sozial bat ordezkapenerako lehen urratsa dena. Ondorio zital hau ez litzateke gertatuko hizkuntza ezberdinak ikasiko bagenitu, lehenengoak beharrezko izaten jarraituko lukeelako.
2001a Europako Hizkuntzen Urte izan zen. Ekarri al du horrek kontinenteko hizkuntzentzat aldaketa garrantzitsurik, edo irudi mailan geratu da gehiago? Zein jarrera izan dute Espainiako gobernu estatalak eta autonomikoek horren aurrean?
Nik uste Europako Hizkuntzen Urtea galdutako aukera handi bat izan dela, Europan aniztasunaz hitz egiten denean hizkuntza ofizialetan baino ez delako pentsatzen eta beraietara zuzendu direlako proiektu eta baliabide gehienak. Espainiako estatuaren kasuan, baliabiderik gehienak Cervantes Institutura bideratu dira eta autonomiek kondarrak baino ez dituzte jaso. Nik uste aukera on bat zela sentsibilizaziorako, benetako hizkuntza aniztasunaren berri emateko, menperatutako hizkuntzen aitortza bat egiteko, baina soilik balio izan du aldez aurretikako berdintasunik eza iraunarazteko.
Zure lanetan argudiatu izan duzu hizkuntza aniztasuna planifikatzearen beharra. Zein planteamendu behar ditugu ikuspegi ekologiko�» batean oinarrituriko planifikazioa egiteko Europa mailan edo gure ingurunean?
Aniztasuna planifikatzeko oinarrizko printzipioa da ez duela ezertarako balio hizkuntzak modu isolatu batean planifikatzeak eta planteamendu orokor bat behar dela. Europako kasuan, bistakoa da hizkuntza bati buruz dugun ikuspegi homogeneoa, mugak ongi definituta dituena ez dela egokiena aniztasuna planifikatu ahal izateko. Gauza bitxia irudituko zaigu, baina aniztasuna aitortzeak hizkuntza zonaldeak eta continiumak berrindartzea ahalbidetuko luke (erromanikoa, germaniera, eslaviera...) eta horrek ekarriko luke ingurune horretan ingelesaren beharra gutxitzea (espainol batek eta italiar batek elkarrekin komunikatzeko ingelesera jo beharra itxuragabekeri hutsa da) eta aurreztu egingo luke itzulpenen biderkatzea, orain Europako Komunitatearen arazo larria dirudiena.
Gure kasuetara etorriz, katalanaren kasuan, zein izan dira azken urteetako lorpenik garrantzitsuenak eta zein dira erronka berriak? Zer botatzen duzu faltan Generalitatearen hizkuntza politikan?
Gehien nabarmendu daitekeena irakaskuntza bidezko ezagutzaren gorakada da; badira beste batzuk baina eta hau ulertzea da gehien faltan botatzen dudana- ez dira ezinbestekoak hizkuntzaren biziraupenerako. Uste dut hizkuntza politikak sortu duela gauzak ondo doazenaren irudi bat, eta beraz dela beharrezkoa hortaz kezkatzea. Uste dugu irakaskuntza katalanez egiten dela, baina institutu askotan klaseak gaztelaniaz ematen dira nahiz eta testu-liburuak katalanez izan. Duela gutxi oso inkesta esanguratsu bat argitaratu da: Bartzelonako inguruetan (50 km-ko erradio batean gutxi gora behera) katalana lehen hizkuntza gisa dutela aitortzen dutenen proportzioa % 33,2koa da (1995ean % 37koa zen), garai bateko % 50 mitiko hura, komunitateen jatorriaren arabera ebaluatzen zena, nabarmen gutxitzen ari da, eta gutxitze hori ez da demografia datuekin azaltzen, hemen begien bistako hizkuntza ordezkapen prozesu bat dago. Hortaz, erronka hizkuntza biziberritzea da, erabilera esparruak eta hiztunak berreskuratzea.
Hizkuntza politikari dagokionez, alaitasuna botatzen dut batez ere faltan, mezua erratua da eta modu horretan zaila da norbait katalanen hizkuntza komunitateko kide bihurtu nahi izatea.
Gatozen euskararen kasura. Hitzaldian ikuspegi positibo bat eman diguzu, aipatu duzu ikusten dituzula aukerak arrakastaz garatutako normalizazio prozesu bakarretako bat izateko...
Ez bakarrenetako bat, hebraieraren ondoren bigarrena baizik. Egia da abiapuntuko egoera oso gogorra zela, baina agian horrek eragin zuen konponbideak irudimena erabiliz bilatzea eta ez jotzea Nebrijaren hizkuntza politikara[1], askotan egiten den bezala. Asko miresten dut egiten ari den dinamizazio lana, hizkuntza elkarbizitzarako tresna bat bihurtzeko saiakera. Harrigarria da, baina uste dut hau izan dela sektore gogorretatik gaizkien ulertu dena, baina nik jarduera hauetan bizitzeko eta bizitza emateko nahi handi bat ikusten dut, eta horregatik uste dut hizkuntza biziberritu eta berreskuratu daitekeela.
Bukatzeko, zein aukera berri eta zein arrisku berri dauzkagu hizkuntza gutxiagotuek globalizazioaren�» aurrean? Zertan jarri behar genuke indarra bereziki?
Arriskurik bistakoena da komunikazioa baloratzea komunikatu behar den haren gainetik eta hizkuntza aniztasuna oraindik gehiago gutxitzea. Aukerak dira, hizkuntza ezberdin gehiagorekin kontaktua gehitzen dugun neurrian eta guztiak baloratzeko gai garen neurrian elkartruke eta elkarrekikotasun dinamika bat sortzea guztiei zerbait eman eta jasotzeko aukera emango diguna. Aniztasunak, mugatzen ez bada, aniztasuna ekartzen du, hori da itxaropena.
[1] Nebrija izan zen XV. Mende amaieran gaztelaniarako Gaztelan hitz egiten zen barietatea eredutzat hartu eta zabaldu zuena. Politika honek esan nahiko luke hizkuntza horren barietate bat eredu gisa hartu eta gainerakoak gutxiestea.



