Europako hizkuntzak zenbakitan
Oharra: hemen esaten direnak El catal� , llengua d´Europa (Kataluniako Generalitateak eta Balearretako gobernuak argitaratua 2001. urtean) izeneko argitalpeneko 18-23 orrialdetan jasotakoaren itzulpena da eta bertakoak dira, halaber, irudiak.
ESTATUEN HIZKUNTZAK, BATASUNAREN HIZKUNTZAK
Europako Kontseiluak aho batez onartzen dituenak dira Europako Batasunean hizkuntza ofizialak. Hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten estatuen kasuan ofizialtzat hartzen den/diren hizkuntza/k, dagokion estatuaren eskariari erantzunez egiten da, estatu horretako legedia orokorrak agintzen duenaren arabera beti ere.
15 estatu biltzen dituen Europan hamaika dira hizkuntza ofizialak: alemanera (Alemania, Austria, Belgika), ingelesa (Erresuma Batua eta Irlanda), espainiera, daniera, suomiera, frantsesa (Frantzia eta Belgika), nederlandera (Herbehereak eta Belgika), grekoa, italiera, portugesa eta suediera (Suedia eta Suomi).
Hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzak
Hizkuntza ofizial guztiak lan hizkuntza ere badira. Hizkuntza ofizialak direnez, hizkuntza horretan bertan argitaratzen dira itun eta araudiak. Lan hizkuntza direnez, hizkuntza horietan argitaratzen dira barne agiriak eta tramitaziozkoak. Organo kolegiatuetako bilera guztiek dute, halaber, aldibereko itzulpen zerbitzua.
Batasuneko bi estatuk hizkuntza ofizial bat baino gehiago dute bere lurralde osoan: Irlanda (ingelesa eta irlandera) eta Luxenburgo (luxenburgera, frantsesa eta alemanera).Bietako bakar batek ere ez du eskatu beren berezko hizkuntzaren ofizialtasuna Europako instituzioetan, baina hala eta guztiz ere, tratamendu berezia ematen zaie. Bada beste bi estatu bere lurralde eremuaren zati batean soilik ofiziala den hizkuntza Batasuneko hizkuntza ofiziala ere badena, beste estatu baten hizkuntza ofiziala badelako. Hori da Belgika (frantsesa, nederlandera eta alemanera) eta Suomiren (suomiera eta suediera) kasua. Espainiak, lau hizkuntza ofizial izan arren, gaztelerarentzat soilik eskatu zuen Batasunean hizkuntza ofizial izateko estatutua.
Hala eta guztiz ere, Europako Batasunak Bartzelonan duen bulegoan, Europako instituzioekin harremanetarako katalanera erabil daiteke, Europako Legebiltzarrak 1990eko abenduaren 11an hartutako erabakiaren arabera.
Katalana Europako Batasuneko zazpigarren hizkuntza da
Europako Batasunak dituen hamaika hizkuntza ofizialekin alderatuz gero, katalana ofizialtzat duten Europako Batasuneko lurrek (Katalunia, Balearrak, eta Valentziako komunitatea) arestian aipatutako hizkuntza ofiziala horietako bostek baino populazio gehiago biltzen dute.
Lurralde eremu horietan hizkuntza ofiziala mintzatzeko gai diren hiztunen kopurua soilik aintzat hartuz, katalana daniera edo suomiera baino gehiago mintzatzen da.
Bizitasun ekonomikoari dagokionez, Batasuneko estatuen (BP (Barne Produktu Gordina) batez beste pertsonako 21.000 EPA da (EPA 1 = 134,07 pezeta). Hamabi estatuk batezbesteko kopurua baino BPG handiagoa dute eta hiruk txikiagoa. Katalanez mintzo diren aipatutako lurren barne produktu gordina (Katalunia, Balearrak eta Valentziako komunitatea) Grezia, Espainia edo Portugal baino handiagoa da.
1. Taula: Katalana eta Europako Batasuneko hamaika hizkuntza ofizialak
|
Hizkuntza |
Populazioa |
|
Alemanera |
90,2 M |
|
Frantsesa |
62,7 M |
|
Ingelesa |
62,2 M |
|
Italiera |
57,4 M |
|
Espainiera |
39,8 M |
|
Nederlandera |
21,2 M |
|
Katalanera |
10,8 M |
|
Grekoa |
10,6 M |
|
Portugesa |
9,8 M |
|
Suediera |
9,3 M |
|
Daniera |
5,2 M |
|
Suomiera |
5,1 M |
Datuen iturria; IDESCAT. INE. Panorama de la UE, 2000.
Ondoren datorren mapan zehazten direnak:
- Hizkuntza ofizialaren izena eta zein estatutan duen onarpen maila hori - Hizkuntza hori ofiziala den estatu(eta)ko populazioa, biztanleen milioi kopuruan adierazia (M)1. Mapa: Katalana 7. hizkuntza da Europako Batasuneko hizkuntza ofizialekin alderatuz.
Datuen iturria; IDESCAT. INE. Panorama de la UE, 2000.

KATALANERA ETA EUROPAN SARTU BERRIAK DIREN ESTATUEN HAMAIKA HIZKUNTZAK
Hamabi estatu berri, hamaika hizkuntza berri
Europako Batasunak hamabi estaturen sarrera eskaria jaso du: Bulgaria, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Errumania, Txekiar errepublika, eta Zipre. Hauek guztiak Batasunarekin bat egingo dute datozen urteetan.
Estatu hauetako hizkuntza ofizialak bulgariera, eslovakiera, esloveniera, estoniera, hungariera, letoniera, lituaniera, maltera, poloniera, errumaniera, txekiera eta grekera dira. Hedatutako Europako Batasunak, beraz, hamaika hizkuntza berri izango ditu, lehendik hor dagoen grekaraz gain.
Egun Europako Batasuna osatzen duten estatuetan gertatzen ez bada ere, zenbait kasutan (Eslovakia eta Herri Baltikoetan) lurralde horretan bizi diren herritar guztiak ez da estatuaren hizkuntza ofiziala mintzatzeko gai.
Katalanera hirugarren hizkuntza da hamabi estatu hautagaietako hamaika hizkuntza ofizialen aldean
Hautagai diren hamabi estatuen biztanle kopuruari so eginez, bi baino ez dira katalanera ofiziala den lurralde eremuak baino populazio handiagoa dutenak: Polonia, 38 milioi biztanle baino gehiago dituena, eta Errumania, 22 milioi gainditzen dituena. Hamar estatuk 10 milioi biztanle baino gutxiago dute.
Katalana ofiziala den lurraldeetako biztanle kopurua Europako Batasuneko kide berrien lurraldean bizi den biztanle kopuruarekin alderatuz gero, katalanerak hirugarren lekua betetzen du eta eta beste bederatzi hizkuntzen aurretik dago.
2. Taula: Katalanera hirugarren hizkuntza da hamabi estatu hautagaietako hamaika hizkuntza ofizialak
|
Hizkuntza |
Populazioa |
|
Poloniera |
38,7 M |
|
Errumaniera |
22,5 M |
|
Katalana |
10,8 M |
|
Hungariera |
10,5 M |
|
Txekiera |
10,3 M |
|
Bulgariera |
8,3 M |
|
Eslovakiera |
5,4 M |
|
Lituaniera |
3,7 M |
|
Letoniera |
2,4 M |
|
Esloveniera |
2,0 M |
|
Estoniera |
1,4 M |
|
Maltera |
0,4 M |
Datuen iturria; IDESCAT. INE. Panorama de la UE, 2000.
Mintzatzeko gai den pertsona kopurua besterik ez badugu kontuan hartzen, katalanerak hautagai diren estatuetako sei hizkuntzek baino hiztun gehiago du.
Aktibitate ekonomikoari dagokionez, eta EPAtan eskura dugun pertsonako BPGren erreferentzia kontuan hartuz, Katalunia, Balearrak eta Valentziako komunitatearen batezbestekoari erreparatuz, katalanez mintzo den lurraldearen BPG estatu horietako edozein baino handiagoa da.
Ondoren datorren mapan zehazten direnak:
- Hizkuntza ofizialaren izena eta zein estatutan duen onarpen maila hori - Hizkuntza hori ofiziala den estatu(eta)ko populazioa, biztanleen milioi kopuruan adierazia (M)
KATALANA ETA GUTXITU�» DEITZEN DIREN EUROPAKO BATASUNEKO HIZKUNTZAK
Europako Batasunean badira hogeita hamasei hizkuntza erregional edo gutxitu�» izendatuak eta hogei milioi biztanlek mintzo dituzte.
Europako kontinenteak eta Irla Britanikoek hamaika muga aldaketa, lurralde anexioa eta populazio mugimendu bizi izan dituzte bere historian. Horren ondorioz egun ia estatu guztiak dira eleaniztunak.
Hamabost estatuk osatutako Europaren baitan, Europako Batasunaren aginduz egindako Euromosaic txostenaren arabera, badira hogeita hamasei hizkuntza erregional edo gutxitu�» izendatuak. Hizkuntza horiek berrogeita hemeretzi hiztun taldetan banaturik daude eta onarpen juridiko eta sozialean maila desberdinak dituzte. Horietako bakar batek ere ez du estatu mailan onartutako ofizialtasun osoa.
Europako Batasunean herritartasuna ematen dien estatuko hizkuntza ofizialaz gain 20 milioi biztanle baino gehiagok hizkuntza horietako batez mintzo dira. Ia %50a Espainian bizi da eta %23a Frantzian. Gainerakoak batik bat Irlanda, Italia eta Herbeheretan bizi dira.
Sei hizkuntza gutxituk bakarrik gainditzen dute milioi bateko populazioa
Gutxitu�» deitzen diren 36 hizkuntzetarik seik besterik ez dute gainditzen milioi bateko hiztun kopurua (ikus hurrengo taula). Badira bi hizkuntza milioi erdia gainditzen dutenak (euskara eta galesa), eta seik 125.000 hiztunen kopurua gainditzen dute, milioi erdia izatera iritsi gabe (frisiera, friulera, luxenburgera, suomiera, bretoiera eta korsikera).
Katalana da Europako Batasunean hizkuntza erregional edo gutxitu�» deitutakoen artean hiztun gehien duena
Katalana da Europako Batasunean hizkuntza erregional edo gutxitu�» deitutakoen artean, hizkuntzarik jendetsuena mintzo diren pertsonen kopuruari dagokionez, eta zazpi milioi pertsonek mintzo dezaketen bakarra da.
Arrazoi historiko eta politikoengatik, katalanera hizkuntza talde honetan kokatzen dute nahiz eta bere errealitatea gainerakoetatik oso urrun gelditu, demografia, lege estatusa, egoera soziolinguistikoa eta hizkuntza legediari erreparatzen bazaio.
3. taulak katalana hiztun kopuruan milioi erdi batetik gora dabiltzan gainerako hizkuntza erregional edo gutxituekin�» alderatzen du.
3. taula: Katalan hiztunak eta zenbait hizkuntza gutxituetako�» hiztunak
|
Hizkuntza |
Hiztunak |
Estatuak |
|
Katalana |
7.200.000 |
Espainia, Frantzia, Italia, Andorra |
|
Galiziera |
2.420.000 |
Espainia |
|
Alemanera* |
2.220.000 |
Frantzia, Italia, Belgika |
|
Okzitaniera |
2.100.000 |
Espainia, Frantzia, Italia |
|
Sardiniera |
1.300.000 |
Italia |
|
Irlandera |
1.240.000 |
Erresuma Batua, Irlanda |
|
Euskara |
683.000 |
Espainia, Frantzia |
|
Galesa |
508.000 |
Erresuma Batua |
Datuen iturria; IDESCAT. INE. Panorama de la UE, 2000.
* Alemanera da Europako Batasunean hiztun gehien duen hizkuntza: orotara 92.420.000 hiztun. Alemania eta Austriatik kanpo hizkuntza gutxitutzat jotzen da.
Ondorengo mapak 125.000 hiztun baino gehiago dituzten hamalau hizkuntzak biltzen ditu. Horien artean, hiru nabarmentzen dira bere lurrean duten modernizazio maila eta ekonomiaren heldutasunari dagokionez: katalanera, euskara eta luxenburgera.

Hizkuntza gutxitu�» deitutakoen artean seik bakarrik dute milioi bat hiztun edo gehiago. Sei horien artean, katalanerak zazpi milioi baino gehiago ditu.
Datuen iturria: Euromosaic. Bertan egina 1996ko Populazioaren Estatistika Ofizialean oinarrituz.



