Hizkuntz Aniztasunerako Neurriak

Hizkuntza gutxituen aldeko Europako bulegoa
Aipamenak
Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak EBren Itun berrirako honako artikulua proposatzen du:

Elkarteak, bere eskumen eremuen barruan, Europako hizkuntz aniztasuna errespetatu eta bultzatuko du, aniztasun horren adierazpen eskualde edo eremu urriko hizkuntzak barne direlarik. Hori lortzeko Elkarteko Estatuen arteko elkarlana suspertu eta beste baliabide egokiak erabiliko ditu helburu hori sustatzearren

Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak, “hizkuntza�» hitza gehitzea proposatzen du “jatorri etnikoa�»ren ondoren, EBko Estatu Kide guztiek onartutako beste nazioarteko arauekin adostasun handiagoa izan dezan

Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak proposatzen du aldaketa bat egitea EEko 151. artikuluan: Ministroen Kontseiluaren bozketetan aho bateko onespenaren ordez gehiengo koalifikatua nahikoa izan dadin. Horrela, erraztu egingo litzateke kultur herentziaren sustapena, Europar interes orokor gisa, aldi berean errespetu osoa izanik estatu kideen eskumenen aurrean kultur politikaren arloari dagokionez

Europar Batasunean gutxienez 40 milioi biztanlek erabiltzen dute eskualde mailako edo eremu urriko hizkuntzaren bat. Eta badira, gutxienez, eremu urriko 60 europar hizkuntz komunitate. Tartean hizkuntza batzuk desagertzeko arriskuan izanik, hizkuntza hauek errespetatzeak, babesteak eta bultzatzeak izugarri laguntzen dio Europako ohitura eta aberastasun kulturalaren garapenari.

Hurrengo Gobernuarteko Konferentziaren bidea erraztearren, Europar Batasunaren Etorkizunari buruzko Batzarrari eginkizun bat eman zaio: Batasunaren etorkizuneko garapenarentzat sortzen ari diren gai nagusiei buruzko hausnarketa egitea, eta ahal izanez gero, baita EBko dokumentu konstituzional bat lortzea ere.

Batzarrak ateak zabalik izango ditu gizarte zibilaren proposamenen aurrean. Argitalpen honetan, Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak (EBLUL) Hizkuntz Aniztasunerako neurri sorta bat aurkezten du. Neurri horien helburu nagusia galdera honi erantzutea da: nola gauzatu 2000ko abenduaren 7ko Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Gutunaren 22. artikuluan ezarritakoa? Izan ere, bertan jasotzen denez, Batasunak kultur aniztasuna, erlijio aniztasuna eta hizkuntz aniztasuna errespetatuko ditu. Neurri sorta hau zabalik geratuko da bestelako ekarpenentzat ere.

“HIZKUNTZ ANIZTASUNA�» ETA “ERRESPETUAREN�» INTERPRETAZIOA

Hizkuntz aniztasunaren kontzeptua Europaren kultur eta hizkuntz herentzian oinarritzen da, azken hau europar nortasunaren elementu bizkor eta dinamiko gisa ulertuz. Hizkuntz aniztasunak aberastasun kulturala, gizarte garapena eta aurrerapen ekonomikoa sustatzen ditu. Kultur aniztasuna kontzeptu zabalago baten zati da, Europako Elkartea (EE) sortzen duen Itunaren 151. artikuluan ezartzen den moduan. Hizkuntz aniztasunaren kontzeptuak ez du bereizketarik egiten Estatu edo hizkuntza ofizialen artean, batetik, eta eskualde edo eremu urriko hizkuntzen artean, bestetik.

Errespetu kontzeptuak bere baitan hartzen du “diskriminaziorik eza�» Itun bereko 13. artikuluaren adieran. Eta honela uler daiteke: batetik, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Gaztediari buruzko 149. artikuluaren arabera hezkuntza baliabide gisa; bestetik, neurri positibo gisa ere bai, Kulturari buruzko 151. artikuluaren arabera.

Hizkuntz aniztasuna errespetatzeak berekin darama Europar hizkuntz guztiak berdinak direla onartzea ere, bai eremu zabalekoak, baita eremu urrikoak ere. 2001ko azaroaren 29ko ebazpenean, EBko Ministroen Kontseiluak adierazi zuen “kultura aldetik Europar hizkuntza guztiak berdinak dira balioz eta duintasunez, eta Europako kultura eta zibilizazioaren zatia osatzen dute�».

Garrantzizkoa da Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Gutunaren 53. artikuluak dioena gogoratzea, hau da: “Itun honetako xedapen bat ere ezin da ulertu giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen murriztaile edo kaltegarri gisa, bakoitza bere aplikazio esparruan onartzen den bezala; izan ere, bai Batasuneko Zuzenbideak, bai Nazioarteko Zuzenbideak, bai estatu kideek eta baita estatu kideetako konstituzioek onartutakoak errespetatu behar dira (esate baterako Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena)�».

“HIZKUNTZ ANIZTASUNA�»REN TXERTAKETA EB ITUN BERRIAN

22. artikuluari esanahi osoa ematearren (“EBk (...) hizkuntz aniztasuna errespetatuko du�») Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak Europako Elkartea Eratzeko Itunari zuzenketa hauek egitea proposatzen du: 1. Hizkuntz Aniztasunari buruzko artikulu bat sartzea berariaz Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Gutunaren 22. artikuluan. 2. “Hizkuntz arrazoiak�» zehazki aipatzea diskriminazioen kontrako EEko 13. artikuluan. 3. EEko 151. artikuluan, Politika kulturalei buruzkoa, Ministroen Kontseiluen bozketetan aho bateko onespenaren ordez gehiengo koalifikatu baten onespena nahikoa izatea.

(1) HIZKUNTZ ANIZTASUNARI BURUZKO ARTIKULU BAT

Europar Batasuneko askatasun, segurtasun eta justizia eremuaren barruan hizkuntz aniztasuna errespetatu eta bultzatzearren, Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak EBren Itun berrirako honako artikulua proposatzen du:

1. Elkarteak, bere eskumen eremuen barruan, Europako hizkuntz aniztasuna errespetatu eta bultzatuko du, aniztasun horren adierazpen eskualde edo eremu urriko hizkuntzak barne direlarik. Hori lortzeko Elkarteko Estatuen arteko elkarlana suspertu eta beste baliabide egokiak erabiliko ditu helburu hori sustatzearren. 2. Elkartearen ekintzen artean bereziki honako hauek egongo dira: - Esperientzia eta praktika onen trukea bultzatzea. - Estatu, eskualde eta toki agintaritzen arteko elkarlana eta proiektu bateratuak sustatzea. - Egokitzat jotzen denean, mugez gaindiko elkarlana bultzatzea. - Gizarte zibileko erakundeen arteko elkarlana bultzatzea. 3. Elkarteak eta estatu kideek nazioarteko erakunde eskumendunekin elkarlana sustatuko dute hizkuntz aniztasuna bultzatzeko orduan, bereziki Europako Batzordeak. 4. Europar Batasunak ahalegin berezia egingo du honakoa ziurtatzearren: ez direla Europako hizkuntz aniztasunarentzat kaltegarriak diren politika edo neurriak onetsi edo ezarriko EBn aldetik. 5. Artikulu honetan adierazitako helburuen lorpenean laguntzeko, Batzordeak: n 251. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera ekinez, Ekonomi eta Gizarte Batzordea eta Eskualdeen Batzordea kontsultatu ondoren, neurri egokiak hartuko ditu, Elkarteko Estatuek edozein lege eta erregelamenduzko harmonizazioa baztertuta. n Batzordearen proposamenak gehiengo koalifikatuaz onartuz, gomendioak onetsi beharko ditu.

JUSTIFIKAZIOA

Hizkuntz Aniztasunari buruzko Artikulu berria honela uler daiteke: Batasuneko Estatu kideetako hizkuntzak babestu eta bultzatzeko lehen politika eta lege gisa –kontuan izanik bai estatu mailako hizkuntza ofizialak, baita eskualde edo eremu urriko hizkuntzak ere–. Definitze lan hau benetan premiazkoa da, zeren eta Europar Batasunak, bere hazkuntza prozesuan, herrialde eskatzaileen hizkuntz eskubideen babesari ekiteko eskakizunak aurkituko baititu.

Bere eskumenen esparruaren barruan, Europar Batasuna dagoenekoz arduratzen da hizkuntz aniztasunarekin zerikusi duten arazoez. Etorkizunean Europar integrazioak politika gehiago beharko ditu arlo honetan, bereziki hizkuntz anitzen hezkuntzaz eta aniztasun kulturala bultzatzea komunikabideetan eta artean. Alde honetatik elkarlana eta elkar proiektuak gero eta garrantzitsuago dira, zeren eta Europako integrazio prozesuak ezinbestean dauka alde kultural bat eskualde, estatu eta nazioarte mailan.

(2) DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO 13. ARTIKULUAREN ZUZENKETA

Europako Elkartea Eratzeko Itunaren 13. artikuluak zera dio: “Itun honetako beste xedapenen kalterik gabe, eta itunak Elkarteari emandako eskumenen mugen barruan, Kontseiluak, aho batez, Batzordearen proposamenaren gainean eta Europako Parlamentuari aholkua eskatu ondoren, sexua, arraza edo jatorri etnikoa, erlijio edo sinesmen, ezgaitasuna, adina edo joera sexuala arrazoi dituen bereizkeriaren kontra borrokatzeko egokiak diren ekintzak onar ditzake�». Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak, “hizkuntza�» hitza gehitzea proposatzen du “jatorri etnikoa�»ren ondoren, EBko Estatu Kide guztiek onartutako beste nazioarteko arauekin adostasun handiagoa izan dezan (besteak beste Nazio Batuen Gutuna, Giza Eskubideen Aldarrikatze Unibertsala, Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Itunak, eta Giza Eskubideak Babesteko Europako Hitzarmenarekin).

Jatorri etnikoaren kontzeptuak bere baitan hartu izan ohi du hizkuntza ere, baina gizabanako eta komunitate batzuek beren identitatea hizkuntzan soilik oinarritzen dute. Eta horrelakoetan, berariazko hizkuntz babesik ez izateak zeharkako bereizkeria ekar lezake.

Hala eta guztiz ere, esan beharra dago Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Gutunaren 22. artikuluak behintzat adierazten duela ezin dela hizkuntzan oinarritutako bereizkeriarik egin.

Anna Diamantopolou andreak (Europako Batzordearen kide eta Lan eta Arazo Sozialetarako arduraduna) honela erantzun zion Europako Parlamentuko kide batek idatziz egindako galderari:

“Bereizkeriaren Aurkako Egitasmoa EEko 13. artikuluan oinarritzen da. Artikulu honek zehazten du Elkarteak “behar diren neurriak hartu ditzakeela sexu, arraza edo jatorria, erlijio edo edozein sinesmen, ezgaitasun, adin edo sexu joeran oinarritutako bereizkeriaren aurka�». Artikulu honetan ez da aipatzen hizkuntzan oinarritutako bereizkeriarik. Beraz, Egitasmo honek ezin ditu hizkuntzan oinarritutako bereizkeria borrokatzeko asmoz egindako ekintzak bete. Ez EEko 13. artikuluan, ezta 2000/43/CE arteztarauan ere, hizkuntzan oinarritutako bereizkeria ez da jasotzen jatorri etnikoan oinarritutako bereizkeriaren kontzeptuaren barruan�».

Beraz, argi dago EBk ez lukeela nazioarteko gutxieneko arauen azpi geratu behar baizik eta, aitzitik, nazioarteko arauen garapen berriei erantzun behar liekeela, adibidez, Giza Eskubideak Babesteko Europarako Hitzarmenarentzat Protokolo 12a, legez adierazitako edozein eskubideri onura ateratzeko bereizkeriaren aurka debeku orokorra ezartzen duena. Azkenik, “hizkuntza�» hitza EEko 13. artikuluan sartzeak koherentzia handiagoa emango lioke Oinarrizko Eskubideen Europar Batasuneko Gutunarekin orokorrean, eta bereziki Arautegi bereko bereizkeriaren kontra buruzko 21. artikuluarekin.

(3) GEHIENGO KOALIFIKATUAREN ONESPENA KULTUR POLITIKEI BURUZKO EEKO 151. ARTIKULUAN

Eremu Urriko Hizkuntzetarako Bulego Europarrak proposatzen du aldaketa bat egitea EEko 151. artikuluan: Ministroen Kontseiluaren bozketetan aho bateko onespenaren ordez gehiengo koalifikatua nahikoa izan dadin. Horrela, erraztu egingo litzateke kultur herentziaren sustapena, Europar interes orokor gisa, aldi berean errespetu osoa izanik estatu kideen eskumenen aurrean kultur politikaren arloari dagokionez.