Europako eremu urriko hizkuntzak eta bere partaidetza Europako Batasuneko egitasmoetan

Dònall O´Riagáin
Aipamenak
EBko edozein estatutan eremu urriko hizkuntza (EUH) hitz egiten duten komunitateen egoera aztertzerakoan, beharrezkoa da komunitate horiek sailkatzea. Baliteke sailkapen hori zientziaren ikuspuntutik ez izatea guztiz onargarria, baina EBko egitasmoak aurrera eramateko oso erabilgarria izango da

Eremu urriko hizkuntza asko desagertzeko arrisku larrian daude, eta, gainera, tresneria eta zerbitzu guztiak sortu beharrean daude, beren hiztunek hizkuntza hori erabiliko badute. Aldiz, mugez gaindiko hizkuntzak erabiltzen dituzten komunitateek, hizkuntza hori nagusi den herrialdean sortutako tresna eta zerbitzu sorta itzelaz balia ditzakete

Segur aski, Parlamentuaren esku hartzerik aipagarriena 1994ko otsailaren 9koa izan zen: Europar Batasuneko Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntz eta Kulturei buruzko Ebazpena5 onetsi zuen. Mark Killilea kide irlandarrak prestatu zuen txosten eta Ebazpen hura. 1992an Europako Kontseiluak onetsitako Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntzen Europar Gutuna zen ebazpen haren ardatza

2002ko urtarrilaren 15ean bere onarpen hitzaldian irlanderaz egindako pasarte labur bat zergatik sartu zuen azaltzerakoan, Pat Cox-ek, Europako Parlamentuaren Presidente hautatu berriak, hara zer esan zuen: “Nik nahi dudan Europan eta eraiki nahian gabiltzan Europan kultura eta hizkuntz aniztasuna ezinbestekoak direla azpimarratzeko egiten dut�»

Eremu urriko hizkuntzei dagokienez, argi geratu da EBren laguntzak ondorio sare eraikitzaileak izan dituela, eta hainbat modutan frogatu izan da hori, gainera. Katalizatzaile lana eginez, eremu urriko hizkuntzen sustapenaren alde lan egiten zutenen arteko informazio eta trebetasun trukea bateratu eta sustatu ditu

Europar Batasuneko erakundeetatik eremu urriko hizkuntzei emandako laguntzak baliagarri izan ziren batetik, hizkuntza horiek gorde eta sustatzeko lan egiten zutenen morala altxatzeko eta, bestetik, beren itxaropenak eta aukerak gehitzeko. Beraz, erabat penagarria da azken urteotan egondako gastu murrizpenak hizkuntza ekintzaile askoen jarreran izandako eragin negatiboa

Lingua egitasmoaren helburua hizkuntzak ikastea eta irakastea da. Ekintza honek babesten dituen proiektuak normalean unibertsitate, lanbide liberal eta hizkuntza eskola eta hezkuntza agintaritzatik datoz. Egitasmo honek 11 hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzez gain, irlandera, luxenburgera, islandiera eta norvegiera, eta EBko kide ez diren EIAko bi herrialdeen hizkuntzak

Leonardo EBren lanbide heziketarako egitasmoa da eta lehenagoko zenbait egitasmo bateratzen ditu

Hizkuntz gaitasuna hobetzea ere badu helburu. Prestakuntzari dagokien zatiak hizkuntzekin zehazki erlazionaturik ez dauden arren, hizkuntza trebakuntzarekin zerikusia dutenak Linguaren hizkuntz zerrenda jarraitzen dute

Interreg III egitasmoak eskualdeen arteko elkarlana sustatzea du helburu, hala nola, turismoa sustatzea, elkarlanerako sareak garatzea eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea. Hizkuntza ikaskuntzaren eta eskualdeen kultur baloreen sustapena kontuan hartzekoak izan daitezke

Hizkuntzekin erlazionatutako egitasmoak europar hizkuntza guztietara zabaltzea.

EBko hizkuntzekin zehazki erlazionatuta dauden egitasmo guztiak (adibidez, LINGUA edo garai bateko literatur lehiaketak) Europako hizkuntza guztietara zabaldu behar lirateke. Beharrezkoa balitz, eremu urriko hizkuntzak hitz egiten dituzten komunitateen behar zehatzak kontuan hartuko lituzketen egitasmo edo ekintzak sortu beharko lirateke

Oharra: Lan hau Europa Diversa izeneko adituen biltzarrean aurkeztu zuen egileak. Biltzarra Bartzelonan egin zen maiatzaren 30etik ekainaren 1era.

SARRERA OHARRA

Hitz batzuk azalpen gisa. Europa Diversa adituen biltzarrerako “eztabaida-txosten�» bat prestatzeko gonbidatu nindutenean nire txostena era sintetikoan prestatzea erabaki nuen, eta ez “legezko oin oharrez beteriko lan astun�» bat. Ahalik eta aipamen gutxien erabiltzen saiatu naiz, hauek amaiera oharren moduan aurkeztuz oin oharren ordez. Politikak eta egitasmoak identifikatzea eskatu zidaten, eta nik, emandako gai nagusitik nolabait aldenduz, aginduaz baino areago jo, eta nire ustetan bideratu behar diren zenbait arazo identifikatzen saiatu naiz.

Terminologia. Biltzarraren antolatzaileek eremu urriko terminoa aukeratu dute eztabaidagai izango diren hizkuntzak deskribatzeko. Honek ez dit inolako arazorik sortu, terminoak “balio neutroa�» duela uste baitut, EBko estatu zehatz baten hizkuntza batek duen de facto egoera deskribatzeko erabiltzeko balio duela, alegia. Beste jende eta antolatzaileek nahiago dituzte gutxiengo, gutxituak, eskualdeko, txikia, galzorian, mehatxupean edo arriskuan dauden antzeko terminoak. Nire ustez, terminoaren aukeraketa hizkuntz komunitate bakoitzak egin beharko luke. EBko zenbait egitasmotan “gutxien hedatuta dauden hizkuntzak�» edo “gutxien irakasten diren hizkuntzak�» aipatzen dira. Azpimarratu behar da aipamen hauek EBko hizkuntza ofizial eta lan hizkuntzei dagozkiela, Europa Diversak ulertzen dituen moduan, behintzat, eta ez eremu urriko hizkuntzei.

Nire aholkua da Europako herrien komunitate zabalari zuzentzerako orduan, terminologia eta kontzeptu positibo eta barneratzaileak erabiliz aurkeztu behar dugula gure auzia, esaterako, argi utzi behar dugu gure helburua gizakion hizkuntza eskubideak bultzatzea eta Europako hizkuntz aniztasuna gordetzea dela.

Zein hizkuntza? EBko edozein estatutan eremu urriko hizkuntza (EUH) hitz egiten duten komunitateen egoera aztertzerakoan, beharrezkoa da komunitate horiek sailkatzea. Baliteke sailkapen hori zientziaren ikuspuntutik ez izatea guztiz onargarria, baina EBko egitasmoak aurrera eramateko oso erabilgarria izango da. Honako sailkapena proposatzen dut:

1 Estatu berriak EBean sartu ahala zuzendutako Ministroen Kontseiluko 1958ko apirilaren 15eko 1. Xedapenak zehazten duenez, nahiz eta EBko hizkuntza ofizial edo lan hizkuntzetariko bat izan, beren estatuan gutxiengo egoeran daudenak (adibidez alemanez hitz egiten dutenak Belgikako Ekialdeko Kantoietan, grezieraz hitz egiten dutenak Puglian eta Kalabrian, eta suedieraz hitz egiten dutenak Finlandian); 2 Irlandera. Nahiz eta hizkuntza ofizial eta lan hizkuntza ez izan, badago Batasuneko Itunaren jatorrizko bertsio bat hizkuntza honetan idatzia (Europar Batasuna Eratzeko Itunaren 314. artikulua). Irlanderaz EBko erakundeekin korrespondentzia mantendu daiteke, baita ere, (Itun beraren 21. artikulua). Horrez gain, bestelako zenbait zereginetarako ere erabil daiteke (1986ko azaroaren 14an Jacques Delors Batzorde Presidenteak Thomas Raftery Europako Diputatuak aurkeztutako 896/86 zenbakidun Idatzizko Galderari emandako erantzuna). Zenbait estatu eskatzailerentzat sailkapen hau baliagarria izan daiteke. Badago zenbait arrasto adierazten duena garai batean Malta egon zela malterarentzat halako estatusa onartzea hausnartzen ari zela, baina badirudi, gaur egun, Maltak “hizkuntza ofizial eta lan hizkuntzaren�» erabateko estatusa aukeratuko duela. 3 Luxemburgeko hizkuntza. Hizkuntza hori Sokrates Egitasmoko Lingua Action-ek jaso baina aurreko 1. eta 2. sailkapenetan sartzen ez diren hizkuntzetariko bat da. Bestalde, Lingua Action-ek islandiera eta norvegiera ere jasotzen ditu, Sokrates Programak EBko kide ez diren EIAko estatuak ere hartzen baititu. 4 Hitz egiten diren estatuetan nolabaiteko onarpen ofiziala duten hizkuntzak. Talde honetan sartzen dira Eskualdeko edo Gutxiengo Hizkuntzen Europako Gutunaren berrespen tresnetan zehazten direnak, adibidez katalanera, galiziera eta euskara Espainian; galesera, Eskoziako gaelera, irlandera, eskoziera eta Ulsterreko eskoziera Erresuma Batuan; eta frisiera Herbeheretan. Azpimarragarria da kategoria honek Batzorde Europarraren nolabaiteko de facto onarpena jaso zuela Hizkuntzen Urte Europarraren egitasmoa ezartzerakoan. “Europar Batasuneko estatuek eskubidedun jotzen duten beste edozein hizkuntza, eskualdeko eta gutxiengo hizkuntzak barne“ zioen deskripzioak. (Oin ohar baten bidez eskatzaileei ohartzen zitzaien beren “Erakunde Koordinatzaile Nazionalarekin harremanetan jartzeko zehaztasun gehiago behar izanez gero�»). Ohar horrek ia guztiz estatuetako agintarien esku uzten zuen hizkuntzak onartzea ala ukatzea. “Irtenbide�» hau ez da egokia, inondik ere, baina aukera ematen dio Greziari, besteak beste, bere jarrerari eusteko, ez baita gai bere lurraldeko hizkuntz aniztasuna onartzeko. 5 Hitz egiten diren estatuetan inolako onarpen ofizialik ez duten hizkuntzak, adibidez, aroumainera, arvanitera, pomakera and eslaviar-mazedoniera Grezian.

Sailkapen honek, hizkuntzen legezko egoeraz gain, EBko zenbait programatatik dirulaguntza jasotzeko aukerak ere adierazten ditu. EB ordezkatzailetasun printzipioa onartzea behartua dagoenez, erakundeek sentiberak izan behar dute hizkuntza bakoitzaren onarpen mailari dagokionez.

Kontuan hartu behar den beste arazo bat, “eremu urriko hizkuntzen�» (goiko 2, 3, 4 eta 5 kategoriak) egoera da, ez baita gutxiengoan dauden komunitateek erabiltzen dituzten “mugez gaindiko hizkuntzen�» egoera berdina (1. kategoria. Eremu urriko hizkuntza asko desagertzeko arrisku larrian daude, eta, gainera, tresneria eta zerbitzu guztiak sortu beharrean daude, beren hiztunek hizkuntza hori erabiliko badute. Aldiz, mugez gaindiko hizkuntzak erabiltzen dituzten komunitateek, hizkuntza hori nagusi den herrialdean sortutako tresna eta zerbitzu sorta itzelaz balia ditzakete (adibidez liburuak, pedagogia materiala, irratia eta telebista).

Nolako laguntza politikak? EBk eremu urriko hizkuntzak mantentzeko eta sustatzeko ematen duen laguntza politikoa, finantzarioa, eta psikologikoa da, bai eta sare eraikitzailea ere.

Laguntza Politikoa

Politikoa da, alde batetik, hizkuntza hauek babesteko Parlamentu Europarrak zenbait ebazpen garrantzitsu onetsi zituelako, eta, bestetik, Eskualdeko Batzordeak hizkuntz aniztasunari buruz jarrera guztiz positiboa erakusten zuten zenbait irizpen onetsi zituelako. ebazpen eta irizpen horien esanahia hobeto neurtu daiteke EBtik kanpo dauden erakundeen (adibidez Europako Kontseilua, Eskualde Europarren Batzordea, OSCE) beste lege batzuen eta politika garapenen testuinguruan ikusten baditugu.

Parlamentu Europarrak 1981eko urriaren 16an2 onetsitako ebazpena, Eskualdeko Hizkuntza eta Kulturen Erkidegoaren Gutuna eta Gutxiengo Etnikoen Eskubideen Gutunari buruzkoa, Europako Batasunaren erakunde batek publikoki eremu urriko hizkuntzen babesaren alde egiten zuen lehenengo ekimen garrantzitsua izan zen. Horregatik, garrantzi handikoa izan zen. Egileak, Gaetano Arfe Europako Diputatuak, eskariak luzatu zizkien Europar Batasuneko estatuko gobernuei eremu urriko hizkuntzak babestu eta sustatu zitzaten, bereziki hezkuntza eta komunikabide arloetan, guztiz ezinbestekoak baitira, bai eta bizitza publiko eta gizarte arazo arloetan ere. Batzordeari ere zenbait eskaera egin zizkion, hain zuzen, datu fidagarriak biltzeko eta proiektu pilotua sortzea. Interesgarria da, bestalde, Gaetano Arfek Eskualdeen Fondoa aipatu zuela honelako ekimenen finantza iturritzat.

Eztabaida garrantzitsua eta interesgarria izan zen mozioa ebazteko prestaketa garaian. Hau eremu urriko hizkuntzen beharrak bideratzeko ikuspegi egokienaren inguruan sortu zen eztabaida: gutxiengo etnikoentzat eskubideak per se eskatzea ala eskariak hizkuntza eta kultura ikuspegira bakarrik mugatzea (Ó Riagáin 2001: 22 eta 23). Azkenean, bigarren joera nagusitu zen. Bestalde, gutxiengo etnikoen eskubideentzat laguntza oinarria garatzeko egindako ahaleginak (adibidez Stauffenburg eta Alberenak) ez zuten lortu batzorde fasea ere gainditzerik.

Bi urte geroago, Parlamentu Europarrak eremu urriko hizkuntzei buruzko beste ebazpen bat onetsi zuen, hau ere Gaetano Arfe Europako Diputatuak3 aurkeztua. Gutxiengo Hizkuntz eta Kulturen Aldeko Neurriei buruzko ebazpen horrek agerian utzi zuen parlamentari batzuen ezinegona; izan ere, ebazpenak Batzordeari eskatzen zion “ahaleginak jarraitzeko eta areagotzeko�», eta Parlamentuari berri emateko, 1983aren bukaera baino lehen. Kontseiluari eskatzen zion, halaber, “Parlamentuaren ebazpenaren printzipioak praktikan errespetatzen direla ziurtatzea�».

1987ko urriaren 30ean Parlamentuak Europar Batasuneko Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntz eta Kulturei buruzko ebazpen4 bat onetsi zuen, Willy Kuijpers Europako Diputatu flandriarrak prestatutakoa. ebazpen hark Arferek ordura arte egindakoak baino askoz ere aurrerago jotzen zuen, eta askoz ere helburu zabalagoak zituen. Eskaera zehatzak egin zituen alorretan banatuta, esaterako, hezkuntza, legezko neurriak, komunikabideak, neurri sozial eta ekonomikoak eta mugez gaindiko elkarlana. Nabarmentzekoa da, baita ere, Kontseiluari eta Batzordeari “Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrarentzat aurrekontu baliabide egokiak�» ematea eskatu zietela.

Segur aski, Parlamentuaren esku hartzerik aipagarriena 1994ko otsailaren 9koa izan zen: Europar Batasuneko Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntz eta Kulturei buruzko Ebazpena5 onetsi zuen. Mark Killilea kide irlandarrak prestatu zuen txosten eta Ebazpen hura. 1992an Europako Kontseiluak onetsitako Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntzen Europar Gutuna zen ebazpen haren ardatza. “Eremu urriko hizkuntzen laguntzarako eta sustapenerako tresna eraginkor baina malgutzat�» jotzen zuen gutuna; eta, beraz, estatuetako gobernuei Gutuna “premiaz sinatzeko�» eskatzen zien eta beren parlamentuei, berriz, berresteko. Zenbait eskaera zehatzak egin zituen txostenean, hala nola EBren politikak prestatzerakoan, eremu urriko hizkuntzen hiztunen beharrak kontuan hartzeko. EBko zenbait egitasmo eta ekintza aipatzen zituen bereziki (LINGUA, YOUTH FOR EUROPE, ERASMUS, TEMPUS, ESF & MEDIA). Berriz ere eskatu zuen, gainera, Bulegoari babesa ematen jarraitzeko.

1988tik 1998rainoko hamar urteko tartean eremu urriko hizkuntzei eta beren hiztunen beharrei buruzko aipamenak agertzen dira zenbait ebazpenetan. Aipamen horiek, besteak beste, eskualdeko politika, zinema eta telebista industria, ekintza kulturalak, liburuak eta irakurtzeko zaletasuna sustatzea, hezkuntza eta Nekazaritza Hitzarmen Europarra sortzeko beharrari buruzkoak ziren (Ó Riagáin 1998: 17 – 28).

1983an, Parlamentuak Gutxiengo Hizkuntzentzat Batzorde Mistoa sortu zuen, eta bilerak egiten jarraitu du geroztik. Gaur egun, Batzorde Mistoetatik iraunkorrenetarikoa da.

Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarra 1982an sortu zuten, Parlamentuan Talde Sozialistak antolaturiko mahai inguru batean. Zenbait ebazpenetan ikus daitekeenez, Parlamentuak Bulegoarekin lan harreman berezia eta estua duela adierazten du (laguntza politikoaren beste adibide bat).

1992an Hezkuntza eta Kulturari buruzko artikulu batzuk sartu ziren Europar Batasuna Eratzeko Itunean. Hauetan “kultura eta hizkuntz aniztasuna�» eta “nazioetako eta eskualdeetako aniztasuna... errespetatzea�» aipatzen ziren.

Maastritch-eko Itunak Eskualdeko Batzordea sortzea ekarri zuen. Hasieratik, erakunde berri honek jarrera positiboa azaldu zuen eremu urriko hizkuntzenganako, eta horiei buruzko aipamen baliagarriak agertzen dira zenbait irizpenetan. 2001eko ekainaren 13an Eskualdeko Batzordeak Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntzei6 buruzko aldeko Irizpena onetsi zuen. Txosten egileak Tony Mckenna eta Jose Muñoa Ganuza ziren, Irlandakoa eta Euskal Autonomia Elkartekoa, hurrenez hurren.

Azken urteetan zenbait atzerapauso larri7 izan diren arren, gertakizun guztiak ez dira negatiboak izan. Oinarrizko Eskubideen Gutunean8 “hizkuntz aniztasunari�» buruzko aipamen bat sartzea, esaterako, positibotzat jo genezake, nahiz eta zabala eta zehaztasunik gabekoa izan.

Positiboa da, baita, 2001. urteko abenduaren 13an Europar Parlamentuak Eskualdeko eta Eremu Urriko Hizkuntzei buruz onartutako ebazpena. Ebazpen hura eremu urriko hizkuntzentzat dirulaguntzaren, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 22. artikulua ezartzearen, eta Europar Batasuneko estatuetako gobernuek Eskualdeko eta Gutxiengo Hizkuntzen Gutuna sinatzearen eta berrestearen aldekoa zen erabat, eta talde politiko desberdinetako zenbait parlamentarik aurkeztu zuten (Martens, Pack, Morgan, Esteve, Eurig Wyn eta Fraissek).

Pozgarria da ere 2001eko azaroaren 23ko Kontseiluak hizkuntz aniztasunari eta hizkuntzen ikaskuntzari buruz onartu zuen ebazpena, “Hizkuntzen Urte Europarra 2001�»9 egitasmoaren helburuak ezartzerako. Ebazpen hartan honakoa azpimarratu zuen Kontseiluak:

Kultura aldetik Europar hizkuntza guztiak berdinak dira balioz eta duintasunez, eta Europako kulturaren eta zibilizazioaren zati integrala dira.

2002ko urtarrilaren 15ean bere onarpen hitzaldian irlanderaz egindako pasarte labur bat zergatik sartu zuen azaltzerakoan, Pat Cox-ek, Europako Parlamentuaren Presidente hautatu berriak, hara zer esan zuen: “Nik nahi dudan Europan eta eraiki nahian gabiltzan Europan kultura eta hizkuntz aniztasuna ezinbestekoak direla azpimarratzeko egiten dut�».

Laguntza Finantzarioa

1983an eremu urriko hizkuntzentzat aurrekontu sail bat ezarri zen Parlamentuak eskatuta. Parlamentu Europarrak eremu urriko hizkuntzei eskainitako laguntza zenbatekoa zen begi bistan uzten du hurrengo hamarkada eta erdian aurrekontu sailak izandako hazkundeak. Beheko taulan ikus daitekeenez, lehendabiziko urtean diru kopurua €100.000 besterik ez zen izan, baina 1998rako €4 milioikoa zen.

Urtea

83

84

85

86

87

88

89

90

91

92

93

94

95

96

97

98

M€

0·1

0·2

0·34

0·68

0·86

1

1

1·1

2

2·5

3·5

3·5

4

4

3·7

4

Aurrekontu saila ezartzearekin bat, Batzordea partehartzaile zuzena bihurtu zen. Aurrekontu hornidura, apala izanagatik ere, proiektu sorta zabal bati dirulaguntza emateko erabili zuten, bai eta Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrari laguntzeko ere (ikus Jacoby: 1991, Wynne eta Bray: 1998 eta Bray: 1998). Aurreneko urteetan hezkuntza izan zen laguntzez gehien baliatu zen arloa; baina beste zenbait arlok ere jaso zuten diru laguntzarik, esaterako, komunikabideek, gertakizun kulturalek, hiztegiek, gramatikek eta horrekin lotutako kontsulta lanek, administrazio publikoak eta gazte ekintzek. Bestelako egitasmo europarrak ere kontuan hartzen hasi ziren, bereziki, hezkuntza eta kulturarekin lotzen zirenak, baina bai eta hizkuntzarekin harremanik ez zutenak ere, eremu urriko hizkuntzen hiztunek horietatik etekinak aterako zituzten ustez eta asmoz.

Aurrekontu sail hau (B3-1006) 1998an bertan behera utzi zuten Europako Auzitegiaren ebazpen10 baten bitartez. Parlamentu Europarrak 2002ko aurrekontuan sail hori berrezartzeko €m 1 jartzea botatu zuen, baina orain arte Batzorde Europarrak oztopoak jarri ditu lege arazoak direla eta. EBren aurrekontuko A sailean horretarako dirua jartzea onartu zuten, eta horri esker, Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak eta Mercator Zentroek beren lanekin jarraitzeko aukera izan zuten. EBk hizkuntz aniztasunaren sustapenari buruzko politika garatzen huts egiten badu, ziurrenik, sail hau aztertzen eta kolokan jartzen hasiko dira.

Aurrekontu sail honetaz baliatzen ziren zenbait elkartek ezin izango zituzketen irudimen handiko proiektu berritzaile asko burutu, lortutako dirulaguntzengatik izan ez balitz. Kasu batzuetan, EBren dirulaguntza apal batek bestelako diru iturriak zabaldu ditu nazio edo eskualde mailan, eta, hala, proiektuak martxan jartzeko aukera izan dute.

Hau esanda, erraza litzateke eremu urriko hizkuntzentzat EBko dirulaguntzak izan duen garrantzia puztea. Eta argi izan behar da, azken finean, nazio edo eskualdeko gobernu batzuek emandako baliabideekin alderatuz gero, nahiko txikia izan dela.

Efektu sare eraikitzailea

Eremu urriko hizkuntzei dagokienez, argi geratu da EBren laguntzak ondorio sare eraikitzaileak izan dituela, eta hainbat modutan frogatu izan da hori, gainera. Katalizatzaile lana eginez, eremu urriko hizkuntzen sustapenaren alde lan egiten zutenen arteko informazio eta trebetasun trukea bateratu eta sustatu ditu. 1981ean onetsitako Arferen lehen ebazpenak Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarraren sorketa eragin zuen 1982an. Honek, berriz, Mercator Zentroen sorrera eragin zuen 1988an. Bestalde, Batzorde Europarrak urtero mintegi bat antolatzen du Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarraren laguntzarekin, arlo honetan izandako aurrerapenak berrikusteko; eta, gainera diruz lagundu ditu hainbat konferentzia eta mintegi, hizkuntzaren babesaren eta sustapenaren inguruko gaiak are eta zehatzago lantzeko. Bulegoaren Study Visit egitasmoak, Contact-Bulletin izeneko bere egunkariak, argitalpen askok eta Eurolang izeneko albiste agentziak argi erakutsi dute sare eraikuntza eta informazio trukea errazteko eta sustatzeko baliabide eraginkorrak direla. Laburturik, EBren laguntza garrantzitsua izan da eremu urriko hizkuntzen defendatzaileei erakusteko Europa mailan elkartuta hitz egin eta ekin zezaketela, eta, hala, bakarka ekinez gero lortuko ez zituzketen emaitzak lortu ahal izango zituztela.

Laguntza Psikologikoa

Baina segur aski EBren laguntzaren pisu psikologikoa izan zen garrantzi handiena izan zuena. EBko erakundeak eremu urriko hizkuntzen alde azaltzeak eta laguntza hautemangarria eskaintzeak sekulako bultzada morala eman zien hizkuntza komunitate txiki eta baztertuei. Europa berrian berentzako lekutxoren bat bazela sumatzen zuten. Azpimarratu beharko litzateke, horrez gain, aurreneko urteetan Batzordeko funtzionario batzuek eta Europako Diputatu batzuek azaldutako konpromiso pertsonala eta gogo biziak izugarri handitu zutela dirulaguntzek izan zezaketen eragina. Batzordeak, halaber, ChildrenÂ’s European Publishing Secretariat (Umeen Idazkaritza Argitaratzaile Europarra) eta eremu urriko hizkuntzen eskualdeen garapen ekonomikoa sustatzen zuen Agora forua sortzen lagundu zuen.

Adierazi dugunez, 80ko hamarkada eta 90eko hamarkadaren lehen erdian Europar Batasuneko erakundeetatik eremu urriko hizkuntzei emandako laguntzak baliagarri izan ziren batetik, hizkuntza horiek gorde eta sustatzeko lan egiten zutenen morala altxatzeko eta, bestetik, beren itxaropenak eta aukerak gehitzeko. Beraz, erabat penagarria da azken urteotan egondako gastu murrizpenak hizkuntza ekintzaile askoen jarreran izandako eragin negatiboa.

Nolako egitasmoak? Aztertu behar ditugun egitasmoak bi kategoriatan banatu genitzake: eremu urriko hizkuntzekin duten erlazioaren arabera, eta arlo orokorraren arabera.

Eremu Urriko Hizkuntzekiko Erlazioa

A Eremu urriko hizkuntzen babesa zehazki helburutzat duten egitasmo/ekintzak. Hauek gorago deskribatu ditugu eta, alderdi praktikoei dagokienez, amaituta daude; B Hizkuntza ardatz duten egitasmo/ekintzak, eta eremu urriko hizkuntzaren bat ala guztiak kanpo utz ditzaketenak. C Hizkuntza ardatz ez izan arren, hizkuntzekin zerikusia duten egitasmo/ekintzak; eta D Hizkuntzekin zerikusirik ez duten egitasmo/ekintzak, baina eremu urriko hizkuntza hitz egiten duten komunitateei kultura, gizarte edo ekonomia aldetik laguntza emateko baliagarriak izan daitezkeenak.

Egitasmoen Lan Esparru Nagusiak

1 Hezkuntza ekintzak, esaterako, Sokrates Egitasmoaren ekintzak; 2 Hezkuntza ardatz nagusi izan ez arren, Sokrates egitasmoarekin erlazionatuta dauden egitasmoak; 3 Komunikabideekin zerikusia duten egitasmo/ekintzak; 4 Kulturarekin zerikusia duten egitasmo/ekintzak 5 Egitura Fondoetako birekin (EEGAF eta EFS) lotutako ekintzak 6 Bestelako egitasmoak.

Egitasmo hauek taula moduan azaltzen dira A Eranskinean. Zerrenda ez da erabat zehatza; izan ere, litekeena da eremu urriko hizkuntza batzuek bestelako egitasmoak eta ekintzak ere erabiltzea, beren egoera hobetzeko.

Hauek dira egitasmo nagusiak:

Sokrates EBren hezkuntza egitasmoa da, eta eremu urriko hizkuntzentzat oso egokiak diren zenbait ekintza eramaten ditu aurrera; besteak beste, Erasmus, Comenius, Lingua, Minerva, Arion eta Adult Education. EBk edozein proiektuari emandako laguntzak, dena dela, ezin du inoiz %75etik gorakoa izan.

Comenius egitasmoak,bestalde, eskola hezkuntza (lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza) du ardatza. Kulturen arteko hezkuntza sustatzen duten nazioarteko proiektuak eta irakaskuntzan jarduten dutenen trebakuntza iraunkorrarentzat ematen ditu dirulaguntzak. Hizkuntzarekin erlazionatutako proiektuetan Europar Batasuneko bi estatutako bi eskolen partaidetza beharrezkoa da, eta atzerriko hizkuntzen ikaskuntza izan behar dute ardatz. “Gutxien erabili eta irakasten diren hizkuntzei�» emango zaie lehentasuna. Hainbat herrialde izan daitezke programa horretan parte hartzeko hautagai, proiektua aurkeztu besterik ez dute; baina, beti ere, baldin eta irakaskuntzan eremu urriko hizkuntza bat erabiltzen badute. Hizkuntzarekin lotutako proiektuek, ordea, ez lituzkete eremu urriko hizkuntzak direnak soilik hartuko kontuan; adibidez, katalana, euskara.

Erasmus egitasmoak unibertsitateetako eta beste goi mailako hezkuntza erakundeek babesten ditu dirulaguntzak emanez erakunde horietako irakasleen, administratzaileen, eta, bereziki, ikasleen higikortasuna eta trukea errazteko. Higikortasun ekintza horren barruan, bestalde, hizkuntza prestakuntza ere eman dezake. Erasmus programaren arauetan inolako eragozpenik ez dago eremu urriko hizkuntzetaz arduratzen diren fakultateak egitasmoaz baliatzeko adibidez, Ikasketa Zeltikoen mintegiak aukera izan dezakete Erasmus egitasmoaz baliatzeko.

Lingua egitasmoaren helburua hizkuntzak ikastea eta irakastea da. Ekintza honek babesten dituen proiektuak normalean unibertsitate, lanbide liberal eta hizkuntza eskola eta hezkuntza agintaritzatik datoz. Egitasmo honek 11 hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzez gain, irlandera, luxenburgera, islandiera eta norvegiera, eta EBko kide ez diren EIAko bi herrialdeen hizkuntzak.

Minerva egitasmoaurrutiko irakaskuntzari eta irakaskuntza ez jarraituari dagokio, eta garrantzi berezia ematen dio eskola eta unibertsitateen arteko baltzuei, multimedia eta informazio teknologiaren arloari, argitaratzaileei, gobernuko sailei, elkarteei eta adituei. Ez dago zehazki hizkuntzekin erlazionatua.

Arion egitasmoa hezkuntza adituentzat eta erabaki hartzaileentzat prestaturiko truke programa da. Informazio eta esperientzia trukatzea du helburu, eta truke programa multilateralak antolatzen dituzte. Hizkuntzaren irakaskuntza lantzen du, besteak beste. Ez dago zehazki hizkuntzekin erlazionatuta, eta eremu urriko hizkuntzak irakasten dituztenek edo irakaskuntzan eremu urriko hizkuntzaren bat erabiltzen dutenak balia daitezke egitasmo honetaz.

Grundtvig programak ikaskuntza iraunkorra sustatzea du helburu, eta besteak beste, elkarlan proiektuak, hezkuntza baltzuak, eta trebakuntzarako higikortasuna eta helduen hezkuntzan jarduten dutenentzat sare eraikuntza bultzatzen ditu.

Leonardo EBren lanbide heziketarako egitasmoa da eta lehenagoko zenbait egitasmo bateratzen ditu, hala nola, Comett, Eurotecnet, Force, Petra eta baita Linguaren hizkuntza saila. Langabezia arazoari heltzen dio eta trebakuntzaz eta lanbide eskola, unibertsitate eta industriaren arteko elkarlanaz arduratzen da. Hizkuntz gaitasuna hobetzea ere badu helburu. Prestakuntzari dagokien zatiak hizkuntzekin zehazki erlazionaturik ez dauden arren, hizkuntza trebakuntzarekin zerikusia dutenak Linguaren hizkuntz zerrenda jarraitzen dute.

Youth for Europe egitasmoaren asmoa gazte jendea suspertzea da, Europaren eraikuntzan lagundu dezaten, gizarte, hezkuntza eta kultura mailan. Bestalde, gazteek Europar hiritartasunaren kontzientzia handitu dezaten ere badu helburu. Lehentasuna ematen zaie dimentsio linguistikoa edo kultura artekoa duten proiektuei. Hizkuntza trebakuntzarekin erlazionatutako trukeetan, Lingua egitasmoaren irizpideak ezartzen dira. Halaber, eremu urriko hizkuntzak hitz egiten diren eskualdeko gazte taldeak YFE egitasmoaz baliatu daitezke antzeko esperientziak partekatzeko.

Media II Europar ikus-entzunezko produktuen garapenaz eta banaketaz arduratzeaz gain, profesionalen trebakuntzaz arduratzen da. Hizkuntza eta kultura aniztasunarekiko errespetua da Media II egitasmoaren helburu nagusietako bat. Horren harira, arreta berezia eskaintzen zaie produkzio gaitasun urria duten herrialdeen behar zehatzei, edota hizkuntza edo geografia aldetik murriztuta daudenei.

EContent egitasmoak MLIS eta INFO2000 egitasmoek egindako lanari jarraipena ematen dio. Egitasmo honen helburuetako bat Europar eduki digitalak produzitzea, erabiltzea eta sare globaletan banatzea da, bai eta informazioaren gizartean HIZKUNTZ ANIZTASUNA sustatzea ere. Itxura batera, egitasmo honek izugarrizko potentziala izan dezake eremu urriko hizkuntzentzat.

Culture 2000 egitasmoa sustapen kulturalaz arduratzen da, eta lehenagoko zenbait egitasmo bateratzen ditu, hala nola, Raphael, Kaleidoscope, Ariane eta Connect. Egitasmoak dirulaguntza eskaintzen die ikuspegi eleanitza eta teknologia digitala erabiltzen duten elkarlan proiektuei, besteak beste, kultura ondare komun, arte eta literatur sorkuntza edo Europako herrien historia eta kulturaren sustapenaren arloko proiektuei. Ekintza sorta zabala du egitasmo honek literatur itzulpenak, esate baterako, eta interesgarria da aipatzea eremu urriko hizkuntzan idatzitako lanak edo eremu urriko hizkuntzara itzulitako lanak egitasmoaren laguntza jaso dezaketela, berdin-berdin. Informazio oharrak dioenez “lehentasuna emango zaie Europako gutxien erabiltzen diren hizkuntzetan idatzitako lanei –eskualdeko hizkuntzak barne- edo hizkuntza hauetara itzulitakoei�».

http://europa.eu.int/comm/culture/eac/call2002_en.pdf

Honek politika aldaketa erakusten du aurreko egitasmoekin alderatuz gero; izan ere, ordura arte “ituneko hamabi hizkuntzetan�» idatzitako lanek baino ezin zuten egitasmo honen laguntza jaso.

Europako Eskualdeen Garapenaren Aldeko Fondoak [EEGAF] xede diren eskualdeetako berezko potentziala babesten du, hau da, normalean garatu gabe egoten diren eskualdeen potentziala. Eremu urriko hizkuntzak hitz egiten dituzten komunitate asko honelako eskualdetan bizi direnez, EEGAFek balio berezia izan lezake gazteak hirietara joan beharrik izan ez dezaten, bai eta eskualdeen hizkuntza eta kultura nortasunaren euskarri izan daitezkeen jarduera ekonomikoak sustatzeko ere (adibidez, turismo kulturala).

Europako Fondo Sozialaren [EFS] helburua giza baliabide eta lan merkatu politikari buruzko ekintzak babestea da. Diru fondoaren zati handi bat langileak trebatzeko edo birziklatzeko erabiltzen da. Gaur egun, kultura arloak garapen ekonomikoaren aldetik aukera itzelak eskaintzen dituela geroz eta onartuagoa dagoenez, eremu urriko hizkuntzak hitz egiten dituzten komunitateak ESFren diruz baliatu daitezke beraien ekonomiak garatzeko, beren hizkuntza eta kulturentzat onuragarri den moduan.

Leader + egitasmoak nekazaritza giroko arlo guztietan ekintza berriztatzaileak suspertzea du helburu. Egitasmoaren estrategia kulturala lau mailan jarduten da: eskualdeko nortasuna sustatzen, ondare kulturala esplotatzen, kultur azpiegitura iraunkorrak sortzen eta kultur ekintza zehatzak antolatzen. EEGAF egitasmoarekin gertatzen den bezala, Leader + egitasmoaren laguntza jasotzeko hautagai izan daitezkeen eskualdetan bizi dira eremu urriko hiztunen komunitate asko. Eremu urriko hizkuntzak hitz egiten diren zenbait eskualdetan egitasmo honetaz baliatu izan dira, arrakasta handiz baliatu ere.

Informazio Gizartearen Teknologiak [IGT] eta Giza Hizkuntzen Teknologiak [GHT] egitasmoek lehenagoko zenbait egitasmo bateratzen dituzte, eta ikerkuntza arlokoak dira, batez ere. Eleaniztasuna, gizakien eta konputagailuen arteko elkarrekintza naturala eta hizkuntzen arteko kudeaketa lantzen dituzte. Eremu urriko hizkuntzen komunitate horiek arlo horiek duten garrantziaz jabetu behar dute, gero eta premia handiagoz, gure hizkuntzak bidean atzera geratzea nahi ez badugu.

Interreg III egitasmoak eskualdeen arteko elkarlana sustatzea du helburu, hala nola, turismoa sustatzea, elkarlanerako sareak garatzea eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea. Hizkuntza ikaskuntzaren eta eskualdeen kultur baloreen sustapena kontuan hartzekoak izan daitezke. Egitasmo honek izugarrizko aukerak ematen dizkiete elkarren ondoan egonagatik ere, bestelako jurisdikzioan dauden komunitateei, adibidez euskaldunei eta katalanei, Espainian eta Frantzian. Pugliako greziar komunitate txikia egitasmoaz baliatu da, eta bere nortasun eta kultura greziarra indartu du ahal izan du hala.

Bake Egitasmoa berezia da, 1995ean sortutakoa, harreman baketsuei laguntzeko eta Ipar Irlandan eta Irlandako Errepublikaren mugako konderrietan adiskidetasuna sustatzeko. Bere bost lehentasun arloak enplegua, nekazaritza eta hiri guneak berrindartzea, mugaz gaindiko garapena, gizarteratzea eta industria garapena dira. Umeak eta gazteak gizarteratzea helburu duen azpiegitasmo bat erabili dute irlanderazko hezkuntza sustatzeko eta kultur ezaugarri komunak eta kultur aniztasuna egon badagoela onartzeko.

Beraz, zer nahi dugu?

EBren iraganeko egitasmoen eta indarrean dauden egitasmoen azterketak erakusten digu zer zegoen eta zer dagoen gure esku eremu urriko hizkuntzak babesteko. Lingua Diversaren lan nagusia Europa berrian gure hizkuntzentzat zein etorkizun dagoen definitzea denez, gure buruari zenbait galdera egin behar dizkiogu.

Ezin hobean, zer nahiko genuke? Pragmatikoki, zer espero genezake lortzea? Zein dira gure lehentasunak: gure hizkuntzentzat erabateko legezko onestea, Europan hizkuntza eta kultura aniztasuna gordetzearen garrantziaren onartzea, gure hizkuntzei hizkuntzekin erlazionaturiko egitasmo guztietara sarbidea ematea, berentzako berezia den egitasmo jakina ala inoiz ez bezalako baliabideak ematea?. Segur aski galdera horren erantzuna horiek guztiak eta beste batzuk izango litzateke.

Hizkuntza Ofizial eta Lan Hizkuntzak Eremu urriko hizkuntza guztiak EBko hizkuntza ofizial eta lan hizkuntza izendatu behar al lirateke? Gaur egun,

EBk 11 hizkuntza ofizial eta lan hizkuntza11 ditu. (Irlandera “itun hizkuntza�» da, hau da, badaude irlanderaz idatzitako itunen jatorrizko bertsio ofizialak eta hizkuntza EBko erakundeetan erabili daiteke; zenbait baldintza zehatzekin, beti ere). Hizkuntza ofizial eta lan hizkuntzen zerrenda azkar luzatzen hasiko da estatu berriak sartzen diren heinean. Luze baino lehen, segur aski, hainbat hausnarketa praktikoko agertuko dira azalera, adibidez, kostua, lehenengo eztabaidak errazteko behar diren itzulpenek izan ditzaketen atzerapenak, etab.). 1994an egindako ikerketa batek aipatzen du de facto (de jure ez bezala) bi lan hizkuntza bakarrik daudela EBn: frantsesa eta ingelesa12.

EBko bi estatu subiranoren hizkuntzak (adibidez, Irlanda eta Luxenburgo) ofizialtzat hartzeko, eta gaur egun hizkuntza ofizial eta lan hizkuntza diren hizkuntza batzuen (adibidez, daniera eta finlandiera) hiztun kopurua gainditzen duten hizkuntzak sartzeko (adibidez, katalana) arrazoi osoz argudiatu daiteke; baina zentzuzko al litzateke modu horretan aurrera egitea, baldin eta horrek ez badu ezer egingo eremu urriko hizkuntza ahulenen alde, adibidez, galesera, friulera, euskara, frisiera eta abarren alde.

Baina jarrera ofiziala beti izango da “inongo beharrik gabe�» hizkuntza ofizial eta lan hizkuntzak onartzearen kontrako. Agian kontuan hartu beharko litzateke, baita ere, bi hizkuntz kategoria bereizteko lan egin behar dela.

  1. Barneko lan hizkuntzak, bi edo hiru hizkuntza nagusi izan daitezke. Hau da, gaur egungo de facto egoera legitimatu.
  2. Zerbitzu hizkuntzak, kategoria honetan hizkuntza ofizial eta lan hizkuntza guztiak eta ahalik eta eremu urriko hizkuntza gehienak egongo lirateke. Honek berarekin lekarke urteroko txostenak, Parlamentu Europarrean onetsitako ebazpenak, Kontseiluaren Erabakiak eta egitasmoei buruzko informazioa hizkuntza horietan guztietan argitaratzea. Laburtuz, eremu urriko hizkuntza bat hitz egiten dutenek aukera izango dute informazio guztia –berei interesatzen zaiena, behintzat- beren hizkuntzan jasotzeko, bai eta EBko erakundeekin korrespondentzia beren hizkuntzan izateko ere.

Lantokian Jarduera Baztertzaile oro Ezabatzea. Ezabatu egingo dira hizkuntza gaitasuna neurtzeko ama hizkuntza pareko gaitasuna ez izateagatik egiten diren bazterketa guztiak, lanpostuan nahiz beste edozein arlotan. Izan ere, gaur egun, EBko zenbait lanpostu betetzeko gai izateko, hautagaiek Europar Batasuneko hizkuntza ofizial eta lan hizkuntzetako bat ama hizkuntza izan behar dute. Horrek ama hizkuntza eremu urriko hizkuntza bat dutenak erabat baztertzen ditu.

Hizkuntzekin erlazionatutako egitasmoak europar hizkuntza guztietara zabaltzea. EBko hizkuntzekin zehazki erlazionatuta dauden egitasmo guztiak (adibidez, LINGUA edo garai bateko literatur lehiaketak) Europako hizkuntza guztietara zabaldu behar lirateke. Beharrezkoa balitz, eremu urriko hizkuntzak hitz egiten dituzten komunitateen behar zehatzak kontuan hartuko lituzketen egitasmo edo ekintzak sortu beharko lirateke. Adibidez, LINGUA katalana eta euskarara zabalduko balitz ere, gaur egungo proiektuek balio murriztu samarra izango lukete. Izan ere, ziurrenik, hizkuntza horien ikasleak Espainiako estatukoak izango lirateke, eta ez “atzerriko�» herrialdeetakoak.

Eremu urriko hizkuntzen aldeko urte anitzeko ekintza egitasmo berezi bat garatzea. Ezin hobean, mota honetako egitasmo batek 149. eta 151. artikuluak izango lituzke legezko oinarritzat; baina arrazoi politikoengatik zailegia suertatuko balitz, halako egitasmoek hezkuntzaz soilik arduratu ahal izango lukete, 151. artikuluak eskatzen duen guztien adostasuna saihestuko litzatekeelako.

EEko Itunean hizkuntza eta kultura aniztasunari buruzko artikulu bat sartzea. Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak bere “Hizkuntz Aniztasunaren Aldeko Neurriak�» idazkian horren adierazpide garbia eman zuen.

Europako Erkidegoaren Itunaren 13. artikulua zuzentzea. Gaur egun, artikulu honek ez du hizkuntzagatiko bereizketarik debekatzen. Halako bereizketa debekatzeko zehazpena sartu beharko litzateke.

Hizkuntz Aniztasunari buruzko Batzar Iraunkorra sortzea. Hizkuntza eskubide eta hizkuntza politika gaiak maiz agertuko dira datozen urteetan. Gaur egun, Batzar Iraunkorraren alde dauden nazioetako eta eskualdeetako gobernuek ez dute inolako egiturarik helburu komunak lortzeko sortzeak ekartzen dituen kezkak azaltzeko eta estrategiak eztabaidatzeko. Europa Diversaren proposamenen alde egiteko egituratu diren estrategia pan-europarra garatzea izan daiteke honelako egitura aurrera eramateko plataforma egokia.

Itunak aldatzeko edo hizkuntza politika funtsean bideratzeko edozein erabaki Europako Kontseilu mailan hartzekoa denez, funtsezkoa izango da aldaketa horiek egitearen alde dauden hiruzpalau estatuen gobernuek horretan parte hartzea.

1 Eranskina

EGUN EBko EKINTZEK BABESTEN DITUZTEN EUHkin LOTUTAKO EKINTZEN LABURPENA

Taula honek EBko egitasmoen deskripzio laburra egiten du. Egitasmo horiek martxan daude gaur egun, eta eremu urriko hizkuntzak edota haiekin erlazionatuta dauden kulturak sustatzeko helburua dute.

Egitasmo/ekintzak sei kategoriatan taldekatu ditzakegu:

EGITASMOAREN ETA EKINTZEN IZENA

ARLOA

DESKRIPZIO LABURRA

EUHen SUSTAPENERAKO BALIAGARRITASUNA

Comenius

Sokrates/

Hezkuntza

Eskola baltzuak, hezkuntza proiektu europarrak, eta praktikak egiten ari diren irakasleentzat dirulaguntzak, heziketa iraunkorra eta irakasle eskolen arteko elkarlanaren sustapena laguntzen ditu. Hizkuntzekin erlazionatutako ekintzetan Gutxien erabili eta irakasten diren hizkuntzei ematen zaio lehentasuna.

Hau “Lingua hizkuntzei�» dagokio eta ez lirateke EUHkin nahasi behar.

Comenius egitasmoaren zenbait elementu interesgarriak izan daitezke EUHk irakatsi edo EUHk irakasteko erabiltzen dituzten eskola eta unibertsitate fakultateentzat. Zenbait instantziatan erakundeak Comenius egitasmoaz baliatu izan dira.

Erasmus

Sokrates/

Hezkuntza

Erasmus hirugarren hezkuntzaz arduratzen da eta ikasleen eta irakasleen higikortasunerako laguntzak ematen ditu eta curriculumaren garapena batzen du.

Erasmus ez dago zehazki hizkuntzekin lotuta, eta ez dago ezer fakultateei EUH irakaskuntzan erabiltzea debekatzen dienik. Era berean, EUH irakasten jarduten diren hainbat unibertsitate fakultatek erabili dezakete, adibidez, Ikasketa Zeltikoen fakultateak.

Lingua

Sokrates/

Hezkuntza

Hainbat ekimen: hizkuntza irakasleak trebatu, heziketa iraunkorra bultzatu atzerriko hizkuntzen arloan, irakasle laguntzaile postuak sortu hizkuntza irakasle izango direnentzat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako hezkuntza proiektuak bateratu.

Hamaika hizkuntza ofizial eta lan hizkuntzak gain, Linguak irlandera, luxenburgera, islandiera eta norvegiera ere babesten ditu. Zenbait komunitatek EUH erabiltzen dituztenez, Lingua egitasmoak zenbait aukera eskaintzen ditu, murriztuak izan arren.

Arion

Sokrates/

Hezkuntza

Ikasketa bisitak goi mailako hezkuntza erakundeen zuzendari, hezkuntza aditu eta erabaki hartzaileentzat.

EUHk irakasten dutenek edo EUHk irakaskuntzan erabiltzen dituztenek jaso dezakete egitasmo honen laguntza.

Minerva

Sokrates/

Hezkuntza

Urrutiko unibertsitateentzako eta unibertsitate irekientzako curriculum garapena eta informazio trukea.

Ez dago murrizketarik hizkuntza aldetik, baina bere garrantzia mugatua izan liteke.

Grundtvig

Sokrates/

Hezkuntza

Helduentzako hezkuntza iraunkorraren jarduten diren erakundeen arteko sare europarra. Dimentsio europarra sustatu nahi du, hezkuntza sozialaren eta kulturalaren bitartez.

Ez dago murrizketarik hizkuntza aldetik eta, zalantzarik gabe, interesgarria izan liteke EUHentzat.

Leonardo

Lanbide

Hezkuntza

Lanbide heziketa trukeak hezkuntza erakundeekin, bai eta arlo pribatuarekin ere. Hizkuntza prestakuntza ere egitasmoaren barne dago, eta “gutxien erabili eta irakasten diren hizkuntzek�» lehentasuna dute.

Eremu urriko hizkuntzak erabili ohi izan dira irakaskuntza baliabidetzat Leonardo egitasmoak lagundutako trebakuntza ikastarotan. Segur aski garrantzi mugatukoa da.

Youth for Europe

Gaztedia

Youth for Europek boluntario lana, gazteen elkartrukeak, gazte ekimenak eta langile gazteen ikustaldiak babesten ditu. EBko estatu bakoitzean agentziak sortu dituzte.

Aukera garrantzitsuak eskaintzen ditu beste EUHko komunitateak bisitatu nahi dituzten gazteentzat, eta EUH hitz egiten dituzten gazte elkarteen arteko elkarlana sustatzeko.

Media II

Irratia/TB/

Zinema

Profesionalen trebakuntza, produkzio proiektuen eta enpresen garapena, zinema lanen banaketa eta sustapena, azpititulatzea eta bikoizketa.

Dirudienez ez du mugarik hizkuntza aldetik. Erabiltzeko aukera garrantzitsuak izan ditzake EUHn telebistako saioen ekoizleentzat.

eContent

Informazioaren

Teknologia

Egitasmo berria. Besteak beste, “edukien produkzioa hobetzea giro eleanitz eta kultur anitzean�» du helburu.

Dirudienez potentzial handia izan dezake.

Raphael

Culture 2000

Kultura ondareaz arduratzen da

Zalantzarik gabe interesgarria da hizkuntzarekin erlazionatutako bere ondarea gorde nahi dituzten EUHk hitz egiten dituzten komunitateentzat.

Kaleidoscope

Culture 2000

Bizitza kulturalekin lotutakoa

RML komunitate batekin erlazionaturiko kultur ekintzen zenbait ikuspegi sustatzeko erabilgarria izan liteke.

Ariane

Culture 2000

Liburuak eta irakurketak

Hizkuntza guztietara zabalik dago, eta RML liburuak eta RML irakurtzea sustatzeko erabil daiteke.

Connect

Culture 2000

Hezkuntza, kultura, trebakuntza, eraberritze, ikerkuntza eta teknologi berrien arloko egitasmoak bateratzen ditu.

RML erlazionatutako proiektuei laguntza eman die iraganean.

Europako Fondo Soziala

Giza Baliabideak

Lan merkatuaren politika eta giza baliabideak garatzeko.

Jakintzat jotzen da kultura arloak enplegua sortzeko aukerak eskaintzen dituela, beraz, fondo honen laguntza izan dezake.

Europako Eskualdeen Garapenaren Aldeko Fondoa

Eskualdeko Garapena

Egitasmo hau EBren egitura fondoetako bat da eta eskualdeko garapena du helburu, eskualde zehatzetan.

Ez dauka hizkuntz elementu zehatzik. Hala ere, EUH hitz egiten dituzten komunitate asko garatu beharreko eskualdetan bizi direnez, garrantzi handikoa izan liteke komunitate hauen bideragarritasun ekonomiko eta soziala ziurtatzeko.

Leader +

Nekazal Garapena

Komunitate garapena eta jarduera ekonomikoa sustatzeko nekazaritza eremuetan.

Zenbait komunitatek irudimen handiz baliatu dute egitasmo hau hizkuntza eta kultur proiektuentzako laguntza lortzeko. Zenbait Leader proiektu EUH baten bitartez kudeatu dira.

Interreg III

Eskualdeko Garapena

Mugaz gaindiko, nazioarteko eta eskualdeen arteko elkarlana sustatzeko. Proiektu kulturalak eskubidedun dira.

Oso interesgarria. EUH hizkuntza ekintzaileak ondo baliatu izan dira egitasmo honen laguntzaz komunitateko garapena eta kultur turismoa garatzeko.

IGT-GHT

Ikerkuntza

Informazio Gizartearen Teknologiak eta Giza Hizkuntzen Teknologiak

Aukerak eskaintzen ditu RMLkin erlazionaturiko ikerkuntzarako.

Peace Programme (Ipar Irlanda)

Bakea eta Adiskidetasuna

Ipar Irlandan eta Errepublikako mugako konderrietan bakea eta adiskidetasuna sustatzeko.

Umeak eta gazteak gizarteratzea du helburu azpiegitasmo hau baliatu dute, hezkuntza irlanderaz emateko eta kultur aniztasuna bultzatzeko.

BIBLIOGRAFIA HAUTATUA

Bray, Zoë, 1998: Compendium of projects promoting autochthonous minority languages in the European Union financed by the European Commission in 1996. Brusela, 1998, European Bureau for Lesser Used Languages.

Jacoby, Lucien, 1991: European Community Activity in Favour of Lesser Used Languages and Cultures – 1983-1989. Dublin, 1991, European Bureau for Lesser Used Languages.

Ó Riagáin, Dónall (ed.), 1998: Vade-Mecum – A guide to legal, political and other official international documents pertaining to the lesser used languages of Europe. Dublin, 1998, European Bureau for Lesser Used Languages.

Ó Riagáin, Dónall, 2001: Many Tongues but One Voice: a Personal Overview of the Role of the European Bureau for Lesser Used Languages in Promoting Europe’s Regional and Minority Languages [O’Reilly, Camille (ed.) Language, Ethnicity And the State, 1. Liburukia]. Basingstoke eta New York, 2001, Palgrave.

Wynne, Carys & Bray, Zoë, 1998: Compendium of projects promoting autochthonous minority languages in the European Union financed by the European Commission in 1995. Brusela, 1998, European Bureau for Lesser Used Languages.

AMAIERAKO OHARRAK


2 [A1-965/80] 16.10.81 ojc 297 57. or.

3 [A1-1254/82] 11.02.83 OJC 68 [14.03.93] 104. or

4 [A2-0150/87] OJC 318 [30.11.87] 144. or.

5 [a3-0042/94] OJC 061 110. or.

6 CdR 86/2001 fin EN/o

7 Zenbait faktorek giroa aldatu zuten 1990eko hamarkadaren amaiera aldera. Faktore horien gertakaririk aipagarriena 1998. urtean, Europako Justizia Epaitegiak onartutako epaia izan zen; izan ere, horren ondoren, hainbat aurrekontu sail kendu zituzten, besteak beste, gutxien erabilitako hizkuntzena.

Europar Batzordeak erretiratu egin zien laguntza hainbat erakunderi, esate baterako, Mercator-Franceri; Children´s European Publishing Secretariat Britainia Handikoari; Galesko Agorari; Luxenburgeko Bureau´s Education Secretariat. Europar Batzordeak askotan berretsi zuen Bulegoa berregituratu egin behar zela, eta, ondorioz, erakunde horren Dublingo bulegoa itxi zuten 2001. urtean. Europar Batzordeak behin eta berriz adierazi du zenbait erakunderi eta ekintzari diru laguntza kentzea finantza ikuspuntutik justifikagarria dela. Gutxien erabilitako hizkuntzentzako aurrekontua arrazoi legalen ondorioz gertatu zen, dudarik gabe; dena dela, hainbat ebidentziak eta hainbat dokumentuk (Liga Zeltiarraren zenbait prentsa adierazpen, adibidez) argi erakutsi dute gutxien erabilitako hizkuntzen aldekoek, gero eta gehiagok, uste dute gorago aipatutako aldaketak Europar Batasunaren atzerakadaren seinale direla, gutxien erabilitako hizkuntzekiko jarrerari dagokionez. Nahiz eta uste hori ez egon justifikatuta, ez litzateke baztertu behar, aintzat hartu behar litzateke; izan ere, behar beharrezkoa da Europar Batasuneko erakundeen eta gutxien erabiltzen diren hizkuntzen aldekoen artean konfiantza egotea, funtsezkoak baitira politikak garatu ahal izateko eta horiek ezarri ahal izateko.

8 22. artikulua. Honakoa dio: Batasunak aniztasun kulturala, erlijiosoa eta linguistikoa errespetatu behar du.

9 13795/01 – EDUC 133

10 Lege hori Europako Justizia Epaitegiak onartu zuen 1998ko maiatzaren 12an, C-106/96 kasuan.

11 Hauek ez dira itunetan azaltzen baizik eta noizbehinka zuzentzen den Ministroen Kontseiluaren 1/1958 ebazpenean.

12 Duisburgeko Gerhard-Mercator Unibertsitateak egindako ikerlan batek, New Language Planning Newsletter argitaratua, 9. liburukia 4. zenbakia [1995eko ekaina], adierazten duenez, EBko erakundetan hizkuntzen erabilera hauxe da:

HIZKUNTZEN ERABILERA EBKO ERAKUNDEETAN

EBkoe erakundeak

EBko estatukideak

EBkoak ez direnak

Ahozkoa

Idatzizkoa

Ahozkoa

Idatzizkoa

Ahozkoa

Idatzizkoa

Frantsesa

69

75

54

56

30

28

Ingelesa

30

25

42

41

69

71

Alemana

1