Hizkuntza alorreko proposamenak Europaren etorkizunarentzat

Europa Diversa taldea
Aipamenak
Subsidiaritate printzipioa hizkuntza politika alorrean ere jasotzen dela ziurtatzea, gobernuko sail guztiek elkarrekin jardun daitezen, aski baliabiderekin, horrela hizkuntza aniztasuna gorde ahal izateko

Hizkuntza eskubideak giza eskubideen[11] oinarrizko atala direnez, bertan hizkuntzan oinarritutako diskriminazioa egokitzea besterik ez da egin behar

Europako Komunitateko hainbat egitasmo edo ekintza, hizkuntzari bideratutakoak izan arren, Europako zenbait hizkuntza baztertzeko moduan sortuak dira

Komunitateko instituzioek hizkuntzak kudeatzeko dituzten arauak berritzeko eztabaida publikoa abian jartzea eta beroriek Ituneko artikulu batean biltzea. Eta horren bidez, egun indarrean dagoen aurrekontu handiaren birbanaketa eta eraginkortasuna ziurtatu

Subsidiaritateak eskatzen duen araudi ereduak, Europako Komunitatearen Itunean jasotakoak subsidiaritatea estatuaren eremura mugatzen du, nahiz eta estatu askok eskumen garrantzitsuak itzuli dizkieten eskualdeetako autoritateei

Jaume Bofill Fundazioa, Kataluniako Universitat Obertako Humanitate eta Filologia fakultatea, Eurocongrés 2000 eta Unescoren Kataluniako Linguapax institutuak, elkar hartuta jardun ziren Europa Diversa izenaren pean.

· Ongi etorri esanez Europaren Etorkizunari Buruzko Konbentzioak Europako Batasunaren hizkuntza politikari buruzko ideiak plazaratzeko eskaintzen duen aukerari; · Iristear dagoen Batasunaren hedatzeari ongi etorri esanez; · Batasunaren hizkuntza erregimen orokorra berritzeko konpromisoa hartuta, sortu zuten sei estatuentzat egina izan baitzen; · Munduan zehar hedatzen ari den globalizazioak hizkuntza eta kultura aniztasunari dakarkion mehatxuaz jabeturik; · Hizkuntza eskubideek giza eskubideen atala direlakoan; · Europaren ondare linguistiko eta kulturalaz harro; · Hizkuntza aniztasunaren zenbait alderdiri buruz Kontseiluak[1], Erregioen Batzordeak[2] eta Parlamentuak[3] berriki hartutako zenbait erabaki gogora ekarriz; · Europako Batasunaren[4] Oinarrizko Eskubideen Kartaren 22. artikuluak hizkuntza aniztasuna babesteaz dioena aintzat hartuz; · HIZGABEren "Ljouwert Declaration on Linguistic Diversity and the Future of the European Union" agiria gogoratuz;[5] · Ondorengo belaunaldientzat gure ondarearen berezko zati hau gordetzeko dugun arduraz jabeturik;

Honakoa PROPOSATZEN DIOGU Europaren Etorkizunari Buruzko Konbentzioari, Europako Komunitateko instituzioei eta kide diren estatuetako gobernuei:

1. Europako Komunitatearen Itunean Europan hizkuntza eta kultura aniztasuna gorde eta sustatzeko artikulu bat txertatzea. Artikulu hau erabat berria izan daiteke edo 151[6]. artikuluaren (Kulturari buruzkoa) bertsio berrikusia edo zabaldua. Horrek argiago azalduko lituzke hizkuntza nahiz kultur aniztasunarekiko konpromisoa eta eremu honetan behar den politika aktiboa. 2. Europako Komunitatearen Itunaren 13. artikulua emendatzea, hizkuntzan oinarritutako diskriminazioa bertan txertatzeko. 3. Hizkuntza aniztasuna babestu eta sustatzeko hainbat urtetako ekintza programa komunitarioa sortzea. Programa honek proposaturiko artikuluak biltzen dituen printzipioak gauzatzeko bidea eskainiko luke (ikus 1. puntua). 4. Egun indarrean dauden Europako Komunitateko egitasmo guztiak, edo hizkuntzari dagozkion ekimen guztiak zabaltzea, Europako bertako hizkuntza guztiak babesteraino. 5. Komunitateko instituzioek hizkuntzak kudeatzeko dituzten arauak berritzeko eztabaida publikoa abian jartzea eta beroriek Ituneko artikulu batean biltzea. Eta horren bidez, egun indarrean dagoen aurrekontu handiaren birbanaketa eta eraginkortasuna ziurtatu. 6. Subsidiaritate printzipioa hizkuntza politika alorrean ere jasotzen dela ziurtatzea, gobernuko sail guztiek elkarrekin jardun daitezen, aski baliabiderekin, horrela hizkuntza aniztasuna gorde ahal izateko.

Proposamen hauei buruzko azalpen testuak

1.- Europako Komunitatearen Itunean Europan hizkuntza eta kultura aniztasuna gorde eta sustatzeko artikulu bat txertatzea. Artikulu hau erabat berria izan daiteke edo 151[7]. artikuluaren (Kulturari buruzkoa) bertsio berrikusia edo zabaldua. Horrek argiago azalduko lituzke hizkuntza nahiz kultur aniztasunarekiko konpromisoa eta eremu honetan behar den politika aktiboa.

Munduko inguru linguistiko eta kulturala inguru fisikoa baino askoz egoera larriagoan dago. Zientzialari ugarik uste du egun munduan dauden 6.000 hizkuntzen artean %90 utziko zaiola mintzatzeari 21. mendea amaitu aurretik. Munduko hizkuntzen zati txiki bat bakarrik da Europakoa. Horien artean daude munduan zehar nazioarteko komunikaziorako erabiltzen diren bi hizkuntza eta baita eremu urriko[8] hamaika hizkuntza ere. Azken multzo honetan daude mendebaldeko munduan bizirik dauden hizkuntzetariko zaharrenetariko batzuk. Horietako askok literatura eta herri tradizio aberatsa dute. Kide diren estatuek alor honetan dituzten eskubide eta betebeharrei dagokionez, Europako Komunitateak jarrera garbia hartu behar du, eta bere esku dago Europako ondare linguistikoa gorde eta sustatzeko kide diren estatuetako gobernu eta autoritate erregionalen ahaleginak babestea.

Honelako artikulu batek kultur eta hizkuntza aniztasuna errespetarazteko deia egia bihurtuko luke, Oinarrizko Eskubideen Kartaren 22. artikuluan adierazita dagoena.

2.- Europako Komunitatearen Itunaren 13. artikulua emendatzea, hizkuntzan oinarritutako diskriminazioa bertan txertatzeko.

13. artikuluak indarrean jarritako irizpideen arabera, Komunitateak sexu, arraza edo jatorri etnikoa, erlijioa edo sinestea, elbarritasuna, adina edo joera sexuala dela medio egindako edozein bereizkeria borrokatzeko ekinbide egokia har dezake. Hizkuntzari ez zaio aipamenik egiten.

Hala ere, Europako Batasunaren Itunaren 6. artikuluak Giza Eskubideen babeserako Europako Konbentzioari eta Oinarrizko Askatasunei aipamena egiten die. Konbentzioaren arabera, 14. artikuluak jasotako eskubide eta askatasunek behar lukete "ziurtatuak izan, sexu, arraza, kolore, hizkuntza, erlijio, politika edo bestelako iritzi, jatorri nazional edo soziala, gutxiengo nazional batekiko kidetza, jabegoa, jaiotza edo bestelako estatus ororen gainetik"[9]. Artikulu hau Europako Batasuneko Kide diren Estatu guztiek berretsi dute.

Hein berean, Oinarrizko Eskubideen Kartaren 21. artikuluak, diskriminazio ezari buruzkoak, honakoa ezartzen du: "Edozein diskriminazio sexu, arraza, kolore, jatorri etniko edo soziala, ezaugarri genetiko, hizkuntza, erlijio edo sineste, politika edo beste maila bateko iritzi, gutxiengo nazional bateko kidetza[10], jabegoa, jaiotza, elbarritasun, adina edo joera sexualaren araberakoak debekatua izan behar du."

Hizkuntza eskubideak giza eskubideen[11] oinarrizko atala direnez, bertan hizkuntzan oinarritutako diskriminazioa egokitzea besterik ez da egin behar. Europako Konbentzioan eta/edo Gutunaren 21. artikuluak biltzen dituen ezaugarriak 13.ean agertzea proposatzen dugu. Eta, horrezaz gain, 21. artikuluan agertzen den "behar" hitzaren ordez testu berrian "behar luke" agertzeko proposamena egiten dugu, Batasunak alor honetan jarrera proaktiboa izan dezan.

3.- Hizkuntza aniztasuna babestu eta sustatzeko hainbat urtetako ekintza programa komunitarioa sortzea. Programa honek proposaturiko artikuluak biltzen dituen printzipioak gauzatzeko bidea eskainiko luke (ikus 1. puntua).

Programa honek Europan hizkuntza aniztasunaren ulermena eta errespetua sustatzeko ekintza multzo bat izan behar luke, bai eta hizkuntza aniztasuna bultzatzeko neurri praktikoak bultzatzeko ere.

Ekintza hauetako zenbait eremu urriko hizkuntzentzat bideratuak izan behar lukete, horietako askok baitute bultzada baten beharra bizirik irauteko. Ekintza horien baitan proiektu pilotuak, informazio trukearen sustapena, mugaz gaindi egindako elkarlana eta "jarduerarik eredugarriak" sustatu behar lirateke hizkuntza irakaskuntzan, hezkuntzan oro har, hedabideetan eta administrazio publikoan. Programa horrek alor honetan Komisioak 20 urtez emandako laguntza berrezartzea ziurtatu behar luke, Europako Legebiltzarraren bultzadarekin, eta urtero 4 milioi eurotako kopurua osatuz.

Programa horrek errefuxiatuak edo etorkinak bizi diren inguruetarako tokiko hizkuntza egokiak ikasteko erraztasunak ematera bideratutako egitasmoentzat laguntzak ere izango ditu, bai eta haien hizkuntza eta kultura gordetzeko ere. Egitasmo hauek kide diren Estatuen mailakoak nahiz eskualde edo herri mailakoak izango dira.

4.- Egun indarrean dauden Europako Komunitateko egitasmo guztiak, edo hizkuntzari dagozkion ekimen guztiak zabaltzea, Europako bertako hizkuntza guztiak babesteraino.

2001eko azaroaren 29an[12] Bruselan egindako 2391. Kontseiluak honakoa azpimarratu zuen: "Kulturaren aldetik erreparatuz gero, Europako hizkuntza guztiak berdinak dira balioa eta duintasunari dagokionez eta, halaber, Europako kultura eta zibilizazioaren berezko zatia�». Ikuspegi honi eragin praktikoak eman behar zaizkio.

Europako Komunitateko hainbat egitasmo edo ekintza, hizkuntzari bideratutakoak izan arren, Europako zenbait hizkuntza baztertzeko moduan sortuak dira. Lingua egitasmoa, Socrates Programaren baitakoa, da horren adierazlerik nabarmenena, ez ordea, bakarra. Europako Komunitatearen Itunaren azken bertsioaren 290. artikuluak (lehen 217. artikulua zenak)[13] honakoa ezartzen du: "Komunitateko erakundeetako hizkuntza erabilerak arautzen dituzten arautegiak (...) Kontseiluak zehaztuko ditu". Eta horrek, gure ustez, bazterketak justifikatzen ditu hizkuntza gaietara bideratutako programa eta ekimenen baitan.

Hizkuntzarekin lotura duen egitasmo eta ekimen orok Europako hizkuntza guztientzat zabalik egon behar luke tara. Are gehiago, egokiak izanez gero eta irizpide orokorragoek premia horiei behar bezala erantzun ezin dietenean, eremu urriko hizkuntzen beharrak ezagutzeko ekimen edo/eta proiektu zehatzak txertatu behar lirateke,.

Aholku hau Europa Erdialde eta Ekialdeko demokrazia berriei laguntzeko helburua duten programetara hedatu behar litzateke (esaterako, Phare eta Tacis). Nahiz eta Europako Kontseiluak, 1993ko ekainaren 21 eta 22an Kopenhagen egindako bileran Batasunean sartu nahi zuten estatuei "giza eskubideak eta gutxiengoen babesa" ziurtatzea eskatu, hori ez da behar bezala sustatu Phare eta Tacis programan eta honen modukoetan.

5.- Komunitateko instituzioek hizkuntzak kudeatzeko dituzten arauak berritzeko eztabaida publikoa abian jartzea eta beroriek Ituneko artikulu batean biltzea. Eta horren bidez, egun indarrean dagoen aurrekontu handiaren birbanaketa eta eraginkortasuna ziurtatu.

Komunitateko instituzioetan hizkuntzen erabilera arautzen dituen arautegia Kontseiluak zehaztu zituen 1958an eta geroztik ez dira aldatu. Bien bitartean, kide kopurua 6tik 15era pasa da eta laster 20tik gora izango dira. Egun Europako Komunitateak nazioarteko beste edozein erakundek baino lan hizkuntza gehiago du (esaterako, Europako Kontseilua, NATO, Nazio Batuak eta OSCE). Kide kopurua handitzeak hizkuntza arloan dakarren konplexutasunari ezin zaio luzaroago eutsi, eta egokitu beharra dago. Auzitan daude irekitasuna eta barne trinkotasuna; Europako Komunitateko erakundeen eraginkortasuna; berez urriak diren baliabideen erabilera egokia eta oroz gain, Europako Komunitatea oinarritzen duten printzipio demokratikoak. Horiek guztiak hartu behar dira aintzat eta behar bezala uztartu.

Halaber, Europako Batasunari buruzko Itunaren idazkerak ez du behar bezala jasotzen legetasuna, 53[14]. artikuluan soilik baitago aipamenen bat, eta hor Itunaren testuari erreferentzia besterik ez zaio egiten.

Are gehiago, Komunitatearen hedatzeak, zalantzarik gabe, interpretazio eta itzulpenetan gastua erantsiak ekarriko ditu. Lanerako hizkuntza kopuru mugatu bat hartuta, berriz, aurreztuko litzatekeen diruarekin, egitasmoan hizkuntza auzi berriak txertatzeak ekarriko lituzkeen gastu erantsiak ordainduko lirateke. Proposamen honekin Komunitate eraginkorragoa, batuagoa eta demokratikoagoa izango genuke.

Gure aburuz, erakundeen hizkuntzak arautzearen auziari ezin zaion irtenbide egokia eman denei[15] Kontseiluko arautegi batean “ofizial eta lan hizkuntza�» izendatuta soilik.

Europako Batasuneko instituzioetan hizkuntzarekin loturiko eginkizunak ugari dira. Horien artean dago Erakunde bakoitzak behar beste hizkuntzatan lan egin beharra. Eginkizun horiei buruzko eztabaida publikoa behar da, aditu, funtzionario eta politikoz osatutako talde batek gidatua, horren bidez eginkizun bakoitzari konponbide egingarri bat aurkitzeko.[16]

6.- Subsidiaritate printzipioa hizkuntza politika alorrean ere jasotzen dela ziurtatzea, gobernuko sail guztiak, aski baliabiderekin, elkarrekin jardun daitezen. Eta horren bidez hizkuntza aniztasuna gorde ahal izateko.

Subsidiaritatean oinarritutako botere eta eskumen banaketa batean, estatuaz beheitiko eskualde edo maila lokaleko autoritateek bere kabuz arautzeko boterea izan behar lukete, horiek sarritan baitaude hizkuntza komunitateekin lotuta. Subsidiaritateak eskatzen duen araudi ereduak, Europako Komunitatearen Itunean jasotakoak subsidiaritatea estatuaren eremura mugatzen du, nahiz eta estatu askok eskumen garrantzitsuak itzuli dizkieten eskualdeetako autoritateei. Europako Komunitatearen Itunaren 151. artikuluak 4. paragrafoan ezarritakoa gora-behera, Europako Komunitateak badirudi ez duela aintzat hartzen Europako Komunitateak hizkuntza arloan erabakitakoak eskualde mailan ezinbestean izan behar duten eragina.

Arazo hori 5. artikulua emendatuz konpon daiteke, eta/edo hizkuntza irizpideak era zehatzagoan irudikatuaz garrantzitsuak izan daitezkeen Kontseiluaren erabaki eta arautzeetan.

Are gehiago, bereizketa argia egin beharra dago, esaterako zuzentarauak, auzi honi dagokionez Batasunaren eginkizun ez direnak, eta hizkuntzarekin loturiko babes eta sustapen programen artean, garai batean Komunitateak plazaratu zituenak eta etorkizunean sustatu beharrekoak.


[1] Europako Hizkuntzen urtea 2001-aren helburuak inplementatzeko hizkuntza aniztasuna eta ikaskuntza sustatzeko Kontseiluaren Erresoluzioa, 2002ko otsailaren 4koa: Ref. 32002G0223(01). OJ C 050 , 23/02/2002 P. 1-2. http://europa.eu.int/eur-lex/pri/en/oj/dat/2002/c_050/c_05020020223en00010002.pdf

[2] Doc. COM-7/030. Brusela, 2001eko ekainaren 27a. Erregioen Komitearen IRITZIA, 2001eko ekainaren 13koa, Erregioetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Sustapen eta Babesari buruzkoa. Ref. CdR 86/2001 fin EN/o. http://www.toad.cor.eu.int/cdropinions/scripts/viewdoc.asp?doc=cdr862001_fin_ac.doc〈=EN&terms

[3] Europako Parlamentuaren erresoluzioa Europako hizkuntza erregional eta eremu urrikoei buruz, 2001-12-13an erabakitakoa (Behin behineko edizioa). Refs. B5-0770, 0811, 0812, 0814 and 0815/2001. http://www3.europarl.eu.int/omk/omnsapir.so/pv2?PRG=CALDOC&FILE=011213&LANGUE=EN&TPV=DEF&SDOCTA=31&TXTLST=1&Type_Doc=FIRST&POS=1

[4] “Every citizen of the Union may write to any of the institutions or bodies referred to in this Article or in Article 7 in one of the languages mentioned in Article 314 and have an answer in the same language�». http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre203.html

[5] 2002ko ekainaren 15a. http://www.eblul.org/pajenn.asp?ID=80&yezh=saozneg

[6] 151. artikulua, Europako Komunitatea Sortzeko Itunaren behinbetiko bertsioan. http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre234.html

[7] 151. artikulua, Europako Komunitatea Sortzeko Itunaren behinbetiko bertsioan. http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre234.html

[8] Erregionala/Gutxiengoa/Gutxitua

[9] Egileek nabarmendua. http://conventions.coe.int/treaty/en/WhatYouWant.asp?NT=005

[10] Egileek nabarmendua. http://www.europarl.eu.int/charter/pdf/text_da.pdf

[11] Dr. Fernand de Varennes jaunak ederki azaltzen du puntu hau: ‘Language Rights as an Integral Part of Human Rights’ UNESCOren MOST Journal on Multicultural Societies Vol.3, No.1. http://www.alltheweb.com/go/1/H/web/http/www.unesco.org/most/vl3n1var.htm

[12] Education and Youth Affairs.

http://db.consilium.eu.int/newsroom/LoadDoc.asp?MAX=1&BID=92&DID=69170&LANG=1

[13] http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre257.html

[14] “This Treaty, drawn up in a single original in the Danish, Dutch, English, French, German, Greek, Irish, Italian, Portuguese and Spanish languages, the texts in each of these languages being equally authentic, shall be deposited in the archives of the government of the Italian Republic, which will transmit a certified copy to each of the governments of the other signatory States�».

“Pursuant to the Accession Treaty of 1994, the Finnish and Swedish versions of this Treaty shall also be authentic.�»

http://europa.eu.int/eur-lex/en/treaties/selected/livre109.html

[15] Irlanderarentzat ezik, honek estatus berezia du.

[16] Puntu honi dagokion eranskina, labur beharrez, ez dago honekin batera. Ezagutu nahi izanez gero, jo aldizkariaren erredakziora.