
Dagoeneko eskuragarri daude Udaltop II. Topaketetako ponentziak
"Errazegi saldu zaio euskal gizarteari euskara ondo doala, eta hori ez da egia"
"Betidanik, euskal gizartea beste hizkuntzekin hartu-emanetan egon da"
Euskara bai, baina nola? [Iñaki Martinez De Luna]
Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskola eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin osatutako Proiektu taldeak 2008 eta 2009 urteetan zehar garatutako azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Gazteen hizkuntz erabileraren gaia landu duten eta gazteekin harreman zuzenean lan egin duten adituak eta profil ezberdineko gazteak izan dira erabileraren inguruan hausnarketa partekatua burutu dutenak.
II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia MIRAMON Kutxaesapazioan burutu zen Soziolinguistika Klusterrak antolatuta. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzenduta zegoen eta bertan elkartu ziren ehun bat lagun. Landutako gaiak Euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datuek eta informazio eta komunikazio teknologien erronka. (IKUS EGITARAUA)




