
Zertan da udaletako euskara teknikarien koordinazioa? Nafarroako Euskarabidea eta Nuets.
EEPko Eiherabide zuzendariak kargua utzi du [Onintza Irureta]
Onartu dira hizkuntza koofizialak Espainiako Senatuan
"Mugarik Gabeko Telebista" kanpainak bildutako 559.759 sinadura ontzat eman dituzte
Zertan da udaletako euskara teknikarien koordinazioa? Arabako Euskara Foru Zerbitzua.
HIZNET: 10 URTE SOZIOLINGUISTIKAZ
II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia MIRAMON Kutxaesapazioan burutu zen Soziolinguistika Klusterrak antolatuta. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzenduta zegoen eta bertan elkartu ziren ehun bat lagun. Landutako gaiak Euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datuek eta informazio eta komunikazio teknologien erronka. (IKUS EGITARAUA)
Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko moduaz jardun dugu 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan adituak bildu ditu, besteak beste. Pilar Kaltzada eta Belen Uranga izan dira zuzendariak; irakasle-talde jantzia eta anitza izan du oinarri, eta ikuspuntu ezberdinetatik jorratu da gaia.
Soziolinguistika Klusterrak III. HAUSNARTU – 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA abian jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Soziolinguistika Klusterrak EUSKARA KOMUNIKATU: NOR-NORI-NORK ikastaroa antolatu du EHUko udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) izango dira zuzendariak eta bi egunetan zehar hainbat adituren ekarpenak jasotzeko aukera izango da. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian burutuko da ekainaren 22 eta 23an.




