Arrue ikerketa-lana
Kokapena
Soziolinguistika Klusterra Hezkuntza Sailarekin batera eta haren eskariz ari da garatzen Arrue programa. Haur eta gazteen eskola giroko hizkuntza erabileran inguruko ikerketa-ildoa da, Ulibarri programaren testuinguruan sortua 03-04 ikasturtean.
04-05 ikasturtean Barnetegietan egin ziren datu-bilketak, eta 05-06 ikasturtean ikastetxeetan, LMH6ko ikasleen artean, 50 bat ikastetxe ezberdinetan.
06-07 ikasturtean, 7 ikastetxeetan azterketa kualitatiboagoak egin ziren eta, horrez gain, ikerketa-lanaren helburuak eta orain arteko emaitza nagusien berri emateko argitalpen bat prestatu zen.
07-08 ikasturtean datu jasoketa berri bat jarri da martxan eta prestatutako argitalpena ikasturte amaierarako kaleratzea aurreikusten da.



