Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa

Kokapena

Euskal Herri mailako ikerketa da, eta kaleko ahozko erabilera du aztergai. Orain arte bezala, lau urtean behingo maiztasuna mantenduz gero, 2005ean egin beharko genuke V. Kale Neurketa. Baina, hemendik aurrera neurketaren urtea zentsuarekin eta errolda urtearekin parekatzea erabaki da; beraz, neurketa 2006an egin da. 2005an metodologia doitzeko eta sendotzeko ahalegina egin da, besteak beste. Horrekin batera, metodologia egokituko da gune txikietan eta itxietan neurketak egiteko diseinua egokituz. Izan ere, geroz eta handiagoa da lantokietan, ikastetxeetan, saltokietan... erabileraren neurketak egiteko metodologia zientifiko kontrastatu bat lantzearen beharra. (Lotura: http://www.soziolinguistika.org/node/13)