Euskaini garapena
Kokapena
Euskaini herri batean euskararen eskaintza zenbatekoa den neurtzen duen adierazlea da. Eskaintza publikoa neurtzen du, alegia, gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, hedabideetan, e.a.) topatzen dugun hizkuntza eskaintza zenbatekoa den, eta indize zehatzetan adierazten digu. Euskaraz egiten den eskaintzaren argazki moduko bat eskaintzen digu, zehatza eta konparagarria, eta informazio iturri baliagarria da hizkuntza planifikazioan eta bere jarraipenean, bereziki udalerri mailan. Aukera ematen du udalerri bakoitzean dagoen eskaintza alderatzeko, orokorrean zein sektoreka eta bilakaerak aztertzeko.
Azpeitian, Laudion, Arrasaten, Durangon eta Hernanin egin izan dira Euskaini neurketak, eta baita Oarsoaldean ere (Lezo, Pasaia eta Oiartzun udalerrietan). Datu guztion tratamendua, berariaz sortutako aplikazio informatiko baten bidez egiten da.
2008an Arrasaten Euskainiren datu jasoketa bigarren aldiz egiten ari gara, datuak 5 urte lehenago eginiko neurketarekin (2003) alderatu ahal izateko.
Uztailetik aurrera Elgoibarren ere datu jaosketarekin hasiak gara. Herriko eskaintzaren lehen neurketa izango denaren emaitzak urte bukaerarako prest izatea aurreikusten da.



