Lezoko eta Pasaiako haur eta gazteen hizkuntza gaitasuna eta erabilera
Kokapena
Pasaia eta Lezoko Udaletako Euskara Zerbitzuek eskatuta, 2006an zehar herriko haur eta gazteen hizkuntza gaitasunean aztertu dira, gabezien azterketa eta deskribapena eginez. Gabezi hauek haur eta gazteen erabileran duten eragina ikertuko da ere. Gaitasunaren (eta bertan antzematen diren gabezien) azterketa egiteko, 1993. urteanbere garaian L. Erriondok eta X. Isasik eginiko “Elebiduntasun testa” ikerketan oinarrituko da. Erabilerari dagokionean, berriz, Lezoko Kale Erabileraren neurketak erabiliko ditugu (2001ean, 2002an eta 2004an SEIk egindakoak). Datu oinarri honekin osatuko da hausnarketa txostena, adituen zein herriko eragileen ekarpenekin. Behaketak egin dira eta datuen prozesaketa ere egin da. Momentu honetan txostenak prestatzen ari gara.



