Soziolinguistika alorreko Teknikari eta Eragileentzat Formazio Premiak

Kokapena

Hizkuntzaren normalkuntza eta hizkuntza plangintza orain dela 25 urte abian jarri zen eta egitasmo horiek burutzeko hainbat teknikari kontratatu dira hainbat udaletxe, enpresatan e.a. Teknikari horien prestakuntza profesionala soziolinguistikaren arloari eta hizkuntza soziologiari dagokienez nahiko urria izan da formazio eskaintza ez zegoelako orain gutxi arte. Hutsune honi aurre egiteko hainbat formazio sortu dira haien artean HIZNET edota Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Teknikari programa (dagoeneko lanean diharduten teknikariei zuzenduta dagoena). Hala ere, hainbat adituen iritzia jarraituz eta teknikari askoren eskaerari erantzunez, Soziolinguistika Klusterrak ezinbestekotzat jo du Teknikari eta profesionalen formazio premiak identifikatzea. Proiektu honek bi helburu nagusi izango lituzke. Hasteko indarrean eta arlo profesional guztietan Euskal Herrian hizkuntza normalkuntzaren arloan lan egingo duten teknikariei zuzendutako formazioak zerrendatuko ditugu. Lehenengo fase honetan egindako diagnosia kontutan hartuta proiektu honen bigarren helburua teknikari eta profesionalen formazio premiak zerrendatzea izango da.