Formazioa: Soziolinguistika ikastaroak UEUn eta EHUn udako ikastaroetan
Kokapena
Uztailaren 15etik 16ra UEUko Baionako ikastaroetan SL Klusterrak soziolinguistikako ikastaroa antolatuko du. 2008ko gaia "EUSKARAREN LEGEAK: ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK ETA AUKERAK" izango da.
Azken hogeita bost urtetan, EAEn izan diren aurre-pausuak euskararen legeei dagokienez handiak izan dira. Ezin gauza bera esan Iparraldean eta Nafarroan. Ikastaro honen bitartez eztabaida bultzatu eta abian dauden legeak kontutan hartuta euskararen erabilera bultzatzeko eta erabiltzeko aukerak aztertu nahi ditugu. Horretarako ikastaro honetan batetik aurkezpen teoriko-historikoak izango dira, Euskal Herriaren gaur egungo egoeraren aniztasuna hobeto ezagutzeko eta lekuan lekuko aukerak eta mugak hobeto ezagutzeko. Bestetik saio praktikoak izango dira eragileen esperientzia ezagutzeko, parte-hartzaileen arteko eztabaida bultzatzeko eta denon arteko irtenbide eta aukera berriak sortzeko eta trukatzeko.



