Euskararen erabilera eta transmisio jardunaldiak

Kokapena

Maiatzaren 26an Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Areto Nagusian, Euskararen transmisioaren eta erabileraren inguruko jardunaldia izan zen Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Soziolinguistikako Klusterrak antolatuta. Euskara biziberritzeko prozesuan euskaldun berrien pisua gero eta handiagoa da, inmigrazio-tasa etengabe ari da gora egiten eta familiaren egitura errotik ari da aldatzen. Horrek guztiak euskararen geroratzea, eta bereziki familia-bidezkoa nola ari den gauzatzen zehatz-mehatz ezagutzeko beharra eta, aldi berean, prozesu horretan eragile diren gizarte-esparruen zeregina finkatzeko premia dakar. Helburu hori lortzeko urrats bat izateko asmoarekin, hain zuzen ere, antolatu zen euskararen erabilerari eta transmisioari buruzko jardunaldia.