Ikastetxeetako erabileraren neurketak

Kokapena

Ikerketa honen helburua ikastetxeetan eta eskolaz kanpoko jardueretan haur eta gazteen erabilera neurtzea da. Horretarako Euskal Herri mailako Kale Neurketaren metodologiaz baliatzen gara. Horrez gain, aztergai dugun eremuaren -ikastetxeen- ezaugarrietara egokitzen dugu ikerketa-metodologia. Dagoeneko, Soziolinguistika Klusterrak (eta aurretik SEI Elkarteak) badu eskarmentua horrelako neurketetan, izan ere, 2001az geroztik ari baita ikastetxeetan erabileraren neurketak burutzeko metodologia garatzen. 2007an Tolosan, Eskoriatzan eta buruntzaldean egingo dira ikastetxeetako neurketak edo kirol eskoletako neurketak.