Buruntzaldeko transmisioa indartzeko programa

Kokapena

Buruntzaldeko sei herritan garatzen ari den egitasmoa da: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil. 05-06 ikasturtean jarri zen martxan eta geroztik jarraipena eman zaio. SL Klusterrak beste erakunde batzuekin batera hartzen du parte bertan: egitasmoa bertako Euskara teknikarien ekimena da eta HABEko, HPSko eta Hezkuntzako teknikarien lankidetza eta babesa ere badu. Egitasmoaren helburua Familia bidezko transmisioa indartzea da. Orain arte ikastetxeen bidez landu da gehienbat, eta baita Osasun Zentroen bidetik ere. Gurasoen hizkuntza ohituretan eragiteko baliagarriak izango diren tresnak edo bideak lantzea da, besteak beste, proiektu honen jomuga.