Ondarroako gazteen hizkuntza ohiturak aztertu eta ekintza-proposamenak aurkeztea
Kokapena
Gazteen hizkuntza ohiturak aztertu eta ekintza zehatzak abian jarri nahi ditu Udalak. Ondarroako Euskara Biziberritzeko Planak 2005erako ekintza-planean zehaztu duenaren arabera, hain zuzen ere, Herriko gazteen hizkuntza ohituren gaineko azterketa egingo da jakiteko hizkuntzak erabiltzean zein joera hartzen duten herriko gazteek euren arteko harreman informaletarako eta, diagnostikoan oinarrituta, arlo horretarako behar diren ekintzak planifikatzeko.
Gazteen euskararen kale neurketa urrian egin da.



