Hizkuntza neurketa metodologiari buruzko jardunaldiak

Kokapena

Hizkuntzaren normalkuntza eta hizkuntza plangintza arloen inguruan lan egiten duten teknikarien formazioa osatzeko asmoz, Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntza plangintzaren metodologiari buruzko jardunaldi batzuk antolatzea aurreikusita dauka. Jardunaldi horietan hizkuntza plangintzari buruzko bi teori eta aplikazio berri aurkeztuko dira. Bi teori eta aplikazio horiek Elebiduntasunari Buruzko Testa (EBT) eta Euskaran Erabileraren Kale Neurketa dira. Bigarren horiek ezagunagoak badira ere, gure asmoa EBT-rekin batuta egiten diren ikerketen emankortasuna aurkeztea da. EBT test psikometrikoa da gazteen euskara erabilera eta hizkuntzen arteko orreka neurtzeko balio duena. Test honen bitartez gazteek zein den erabiltzen duten hiztegia eta bi hizkuntzetatik zein den oparoena eta normalizatuena zehaztea lortuko dugu. Jardunaldi horietan beraz, bereziki jorratuko den gaia hizkuntzaren erabilera areagotzeko helburua duten tresnak izango dira eta egoera soziolinguistikari buruzko diagnosia egiteko tresnak. Elebiduntasunari Buruzko Testaren alderdi teorikoa eta bere aplikazioaren emaitzak aurkeztuko dira hain zuzen ere.