Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa

Kokapena

Eremu ez formaleko gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreak aztertu eta, horietan esku hartzeko, baliagarria izango den oinarri teorikoa eskaintzea da proiektu honen helburua. Horretarako, gazteen eta hizkuntzaren esparruetan aditu eta aritu diren pertsonekin osatutako lan talde batek, gaiaren analisi sistemiko faktoriala burutuko du. Era berean, tipologia ezberdineko gazte taldeekin lanketa bat burutuko da, aztergaia zuzenean osatzen dutenek duten pertzepzioa, aurrez egindako analisiarekin kontrastatzea ahalbidetuz.