Euskara eta etorkinak

Julen Arexolaleiba

SARRERA

Arrasaten jaioa naiz ni. Beste herri askotan bezala, Arrasaten ere hainbat auzotan batu gara bai baserrietatik etorritakoen ondorenak, eta baita 60ko hamarkadan Espainia osotik etorritako jendea ere. Gure auzoaz, San Andres izenekoaz alegia, honakoa esan ohi da: “Extremadura tres: Cáceres, Badajoz y San Andrés”. Argigarria, ezta? Hala, bada, etorkinen eta horrek dakarren hizkuntza-gatazkaren harira, ohitu samar gaudela esan nahi dut.

Josep M. Serra

Hezkuntza etorkinak gizarteratzeko faktorerik garrantzitsuenetakoa da. Agian, helduei dagokienez, baieztapen hori ez da erabat zuzena izango, baina, haien seme-alabei dagokienez, ez dago zalantzarik izugarri garrantzitsua dela. Hezkuntzaren bidez, herrialdeko hizkuntza –edo hizkuntzak– ikasi, gizartean bizitzeko egokiak diren trebetasunak eta ezagutzak eskuratu, eta gehiengoa duen taldeko haurrekin bizi dira. Gainera, batzuek zein besteek elkarrekin bizitzen ikasten dute. Eskola, beraz, elementu garrantzitsuenetako bat da.

Agustin Unzurrunzaga

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bi miloi zortziehun mila pertsona inguru bizi gara, bi milioi berrehun mila EAEn eta seiehun mila Nafarroan. 2002ko abenduaren 31n, 24.201 atzerritar bizi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, indarreko egoitza baimena zutenak; Nafarroan, 18.956 pertsona. Administrazio egoera irregularrean dauden pertsonen kopurua zehaztea ez da lan erraza. Erroldaren zenbakiak eta Osakidetzak eta Osasunbideak banatutako osasun txartelen kopurua aintzat hartuta, EAEn zazpi mila inguru eta Nafarroan hamabost mila inguru direla uste da. Beraz, EAEn 32.000 pertsona lirateke (herritarren % 1,45), eta Nafarroan 44.000 (herritarren % 7,3). Barne Ministerioko zenbakiek, indarreko lan baimenei eta egoitza baimenei buruzkoek, errealitatea beheratzeko joera dute. Erroldak, aldiz, zenbakiak puzten ditu, mugikortasuna ia-ia kontuan hartzen ez duelako —kontuan hartzekoa da mugikortasuna nahiko handia dela egoera irregularrean dauden etorkinen artean—.

Iñaki Agirre

Arrazoi ezberdinengatik (ekonomikoak, gerrak, jazarpen politikoak eta erlijiosoak...) gero eta nabarmenagoa da etorkinen presentzia Euskal Herrian. Hezkuntzak ere, beste sektoreekin batera, modu egokian erantzun behar dio gizatalde honek eskatzen duen aniztasun egoerari. Baina etorkinen integrazioa egiteke dugun gaietako bat da, nahiz eta hainbat urrats eman direla aitortu behar den.

Iñaki Garcia, Nekane Arratibel

Lan honetan, talde arteko harremanetan testuinguru aldaketa baten aurrean (kultura batetik bestera igarotzean) etorkinen egokitzapena harrera-gizartera nola gertatzen den azaltzen duen eredu teorikoa aztertzen da: akulturazio eredua hain zuzen ere (Berry, 1980, 1989). Akulturazioaren fenomenoa norabide bikoitzekoa bada ere, hau da etorkin nahiz harrera-gizartearen aldetik eskatzen ditu egokitzapenak, lan honetan etorkinek harrera-gizartera egokitzeko abian jartzen dituzten estrategiak aztertzen ditugu soilik.

Matilde Sainz

SARRERA

Betidanik izan dugu aniztasuna gure eskolan: maila bereko ikasleak ezberdinak dira, gela bereko ikasleak ere ezberdinak dira, etab. Halere, eskolari kosta egiten zaio aniztasun hori ikustea eta, are gehiago, berari egokitzea, berari aurre egitea, beretik ikastea, bera aprobetxatuz guztiok aberastea.

Felix Etxeberria

DIFERENTZIA, ANIZTASUNA, EZBERDINTASUNA

Begi-bistakoa da gure gizartean diferentziak daudela. Era guztietako diferentziak: ohiturak, hizkuntzak, jatorriak, sexua, gaitasunak, erritmoak, interesak... Baina, badaude zentzu positiboa duten diferentzia batzuk (hizkuntzak, ohiturak, interesak... esaterako) eta hierarkia, statusa, boterea, diskriminazioa, giza klasea, hots, nolabaiteko ezberdintasun soziala, adierazten dutenak. Aniztasuna eta ezberdintasuna ez baitira gauza bera.

Felix Etxeberria

DIFERENTZIA, ANIZTASUNA, EZBERDINTASUNA

Begi-bistakoa da gure gizartean diferentziak daudela. Era guztietako diferentziak: ohiturak, hizkuntzak, jatorriak, sexua, gaitasunak, erritmoak, interesak... Baina, badaude zentzu positiboa duten diferentzia batzuk (hizkuntzak, ohiturak, interesak... esaterako) eta hierarkia, statusa, boterea, diskriminazioa, giza klasea, hots, nolabaiteko ezberdintasun soziala, adierazten dutenak. Aniztasuna eta ezberdintasuna ez baitira gauza bera.

Mariaje Imaz, Meltxor Artetxe

  1. SARRERA: GAIAREN KOKAPENA ETA OINARRIZKO GOGOETAK:

Azken urteotan, munduaren Hegoaldetik Iparralderako eta Europa barneko migrazioen fenomenoaren ondorioz, etorkin kopurua handitu egin da Euskal Herrian eta ondorengo urteetan norabide berdineko joera sendotu egingo dela aurreikusten da.

Itziar Aramaio

EAE-KO ESTATUZ KANPOKO ETORKINEN INGURUKO ZENBAIT DATU

Euskal gizartea emigratzailea izan da aspalditik. Hala ere, XIX. mendearen amaieran, bereziki Bilbo-Handia eskualdean industriak hartu zuen indarra bide, estatu espainiarreko etorkin ugari iristen hasi ziren. Hala, XX. mendean, EAEk bi prozesuak bizi izan zituen: euskal emigrazioa kanpoalderantz (bereziki Ameriketarantz) eta immigrazio espainiarra Euskadirantz.

XML iturburua