
51. 2004ko ekaina. Lanbide heziketa eta euskara
Hezkuntza eta euskara da berriro ere zenbaki honetako gai monografikoa; hezkuntzako Lanbide Heziketa maila oraingoan, hain zuzen. Lanbide Heziketa izenak dion bezala, lan-munduari zuzenduta dagoen hezkuntza mota da eta, horregatik, askotan izan da aldatua eta eraberritua lan munduan hobeto egokitzeko. Hego Euskal Herrian, gaur egun, bi ziklo daude: Erdi Mailako Formazio Zikloa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoren, eta Goi Mailako Formazio Zikloa, Batxilergoaren ondoren. Barne antolakuntza konplexua eta dinamikoa ditu, nahiz eta euskararekiko jarduera apalagoak izan.
*Oharra:
artikulu honetan aipatzen diren zenbait ideia BAT 49. zenbakian argitaratuak dira (BAT aldizkaria, Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskurapena ,49. zenb.)
SARRERA
Euskararen Datu-Basea 1.0 –EDB 1.0- SEI Elkarteak eta Aztiker Soziologia ikerguneak elkarlanean buruturiko egitasmoa da. Datu-base honek Udalbiltzaren laguntza ekonomikoa jaso du. EDB 1.0 euskararen datu estatistikoen biltegi bat da. Iturri batetik eta bestetik datu asko jasotzen dira, baina datu horiek sakabanatuta geratu ohi dira. EDBren lehen bertsio honek datu horietako batzuk bildu eta bateratu egin ditu, eta gainera publikoki eskaintzen ditu www.sortu.org/edb web-gunean. Horrez gain, Euskal Herri mailako estimazioak egin dira, besteak beste. Hala, lehen aldiz Euskal Herri osoko hiztun guztien datu estimatuak ditugu, lurraldez lurralde banatuta, adinaren, sexuaren eta bilakaeraren arabera. Informazio hori guztia erraz ikusi eta aztertzeko, batetik, Internet teknologia erabili dugu; eta bestetik, irudi grafiko eta mapei garrantzi berezia eman diegu.
LANBIDE HEZIKETAREN EGOERA NAFARROAN
Lanbide Heziketaren egoera Nafarroan ona dela esan dezakegu. Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko aukerei buruz hitz egiten badugu, aldiz, egoera ez da horren baikorra.
Lerro hauetan, Berako Toki Ona Institutuan Lanbide Heziketan euskarak duen egoera zein den azaltzen saiatuko gara:
1) Toki Ona Institutuan, DBHko A, B eta D ereduez eta batxilergoaz gain, bi Lanbide Heziketa ziklo egiten ahal dira, bata erdi mailakoa eta bestea goi mailakoa. Biak industria munduko mantenuan ikasleak formatzeaz arduratzen dira. Erdi mailako zikloa Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa da, eta Goi mailakoa, berriz, Industri Ekipoen Mantenimendua.
Ugari dira azken urteotan Lanbide Heziketan gertatu diren aldaketak. Luze joko luke banan-banan aipatzea, eta gainera, ez da hori artikuluaren gaia. Bai, ordea, agertu nahi nuke Lanbide Heziketarako onuragarriak izan direla eta, geroari begira, erronka berriei behar den moduan aurre egiteko egitura eta baliabideak eman dizkiotela.
Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bitartean, gure haur eta gazteak euskaldundu behar eta euskaldundu nahi ditugu. Horretarako baditugu eredu desberdinak, A, B eta D eredu ezagunak eta eredu bakoitzaz egin dezakegu geure hausnarketa. Zer gertatzen da, ordea, ikasketa maila horiek amaitu ostean? Zer gertatzen da Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan, nahiz Lanbide Hastapeneko Ikastaroetan? Soilik A edo D ereduak ditugu eta inguruaren eta egoeraren arabera, aukera oso kaskarra da, are gehiago, aurrez egindako lana pikutara bidal dezakeelako. Eta honen aurrean, ikastetxe bateko eragile desberdinen arteko premiek, beharrek, eta interes desberdinek gatazkak sor ditzakete eta sortzen dira. Ikastetxe bakoitzak bere erantzunak ematen dizkio, ahal duen ondoen eta ahalik eta erantzunik onena, ziurrenera, baina guztien nahiak asetzen ez dituena.
SARRERA
Lerro labur hauen bidez, gure eskolako Lanbide Heziketan euskarak izan duen ibilbidea azaldu eta bidean izandako ahulune eta emaitzak argitaratzen saiatuko gara.
NON GAUDE
Gure ikastetxea Gipuzkoan Deba Goiena bailaran kokaturik dago ingurune ia guztiz euskaldun batean. Bergarako Goi Berariazko Miguel Altuna Institutua Hizkuntza Normalkuntza egitasmoan hasiera-hasieratik dago. Hastapenean lanbide heziketaz gain beste ikasketak ere batxilergoa, IEE, bagenituen, baina, gaur egun lanbide heziketa bakarrik irakasten dugu; hori bai, Goi Berariazko Lanbide Heziketa Orotariko garen aldetik, hiru heziketa motak irakasten ditugu: hau da, Hasierako Prestakuntza, Etengabeko eta Hastapeneko Prestakuntza.
SARRERA
TOLOSALDEA Goimailako Lanbide Heziketa Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da eta Tolosako Santa Luzia Hezkuntza gunean kokaturik dago.



