43. 2002ko ekaina. Kale erabileraren IV. neurketa, 2001...

Maria-Jose Azurmendi

Iritsi zaigu “Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketa” izeneko ikerketaren berri ematen duen zenbakia. Euskararen erabilera zertan den eta zein bilakaera duen ezagutzea premiazkoa zaigu aldez edo moldez euskara geroratzen laguntzeko konpromezua hartu dugunoi. Bai baitakigu, euskararen erabilera mailak gure hizkuntzaren normalkuntza maila zintzo adierazten duela.

Olatz Altuna

Sarrera

Euskararen Kale Neurketa 1989az geroztik lau urtean behin egiten den ikerketa da. Euskal Herri osoan kalean euskarak duen presentzia du aztergai. Behaketa zuzenaren metodologiaz baliatuz neurtzen da kaleko elkarrizketetatik zenbat diren euskaraz.

Aurreko atalean aztertu dugu ikerketaren ibilbidea eta metodologia, jarraian ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko ditugu: Euskal Herri mailako eta lurraldekako erabilera, bilakaera, eta gaitasun-maila eta erabileraren arteko korrelazioa. Datu horiez gain, badira neurtu diren beste aldagai batzuk ere, esate baterako adin taldeak, sexua eta haurren presentzia. Aldagai horiek BAT aldizkariko ale honen beste artikuluetan aurkezten dira.

Jose Felix Diaz de Tuesta

1.- SARRERA.

Neurtzen ez dena ezin da hobetu. Horixe da, behintzat, kalitatea ardatz duten kudeaketa sistemen irizpideetako bat. Errealitate bat neurtzea, ordea, ez da erraza edo, hobeto esanda, errealitatearen neurketa fidagarriak egitea ez da erraza. Are gutxiago baliabideak urriak direnean. Edonola ere, gogoan izan beharra dago, goian esandako kudeaketa sistemen arabera, aurrera egiten ez duenak atzera egiten duela.

Zein da gaur egun Euskal Herriko hizkuntza egoera? Euskararen egoerak hobera ala txarrera egin du azken berrogei edo hogei urteotan? Hori da behin eta berriro hizkuntza normalkuntzan ari garenok geure buruari eta elkarri galdetzen dioguna. Eta ez da erraza izaten horretan ados jartzea.

Mikel Arregi

SEI elkarteak 2001ean euskararen erabilera kalean neurtu zuen. Egin den laugarren neurketa izan da, lehenengoa 1989an egin zen eta ondoren lau urtero errepikatu ditu kale neurketa horiek. Kale neurketaren helburua begibistakoa da: behaketa zuzenaren bidez zenbatzea kalean entzuten diren elkarrizketetakik zenbat diren euskaraz. Alderdi metodologikoen azalpena aurrerago egin denez ez naiz luzatuko. Beraz, goazen harira

DATUEN AURKEZPENA

Neurketa Nafarroako 41 herritan egin zen. Herriak aukeratzeko irizpide demografikoak hartu dira aintzat: 5.000 biztanletik gorako herri guztiak eta gainerakoen artean % 10. Nafarroako datuen azalpen hau idazteko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioa hartu da kontuan. Banaketa hau kontuan hartzea bi arrazoiengatik izan da:

Jone Miren Hernandez

Gogoeta honi hasiera emateko, azkeneko Kale neurketan emandako aurrerapausoak nabarmendu nahi ditut, izan ere sexuaren araberako erabileraren datuen jasotzeari 1997an hasiera eman bazitzaion ere, 2001eko saioan aldagai horren inguruko hobekuntza interesgarriak egin direla deritzot. Hori dela eta, lehenengo aldiz, sexua aldagaia adinarekin gurutzatzeko aukera dugu. Berrikuntza horrek informazioa aberasten du, euskararen erabilera dela eta, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldeak bereziki zein adin multzotan kokatzen diren agerian utziz. Esandakoa esanda, eta sexua aldagaiaren inguruan jasotako datuen analisiari helduz, informazio horrek hiru puntu hausnartzera bultzatzen nau eta horixe izango da artikulu honen helburua, hiru maila horietan –laburki- murgiltzea.

Eguzki Urteaga

SORRERA

Artikulu honek, SEI-k egindako Erabileraren IV. Kale Neurketa du abiapuntutzat, nahiz eta ez garen inkestaren datu soiletan oinarrituko kale neurketaren nondik norakoak ulertzerakoan. Inkesta honen diseinuaren oinarria aurrekoen bera izan da, alegia, “neurketa burutu den urte saioa, aste egunak eta orduak, aurreko neurketen berdinak izan dira eta neurtutako ibilbideak irizpide berekin aukeratuak izan dira�». Era berean, neurketa 2001-eko azaroaren 7-a eta 10-a bitartean egin dela esan beharra dago eta ipar Euskal Herriko 37 udalerrietan egin da (30 Lapurdin, 4 Nafarroa Beheran eta 3 Zuberoan), oro har, 9 264 pertsona entzun direlarik.

Imanol Esnaola

SARRERA

Euskararen egoera eta bilakaera jarraitzeko neurtzen diren adierazleen artean adin taldeena da, seguruaski, ikusmin gehien pizten duena. Urteek eta egindako bideak erakutsi digute, ordea, honelakoetan ez dagoela “magia�» egiterik. Arraia eta ogia mugagabe biderkatzen ziren egunak urrun daude historian.

Erabileran eragin nahian ari garenok badakigu, edo behar genuke jakin, ez garela magoak. Metafora egoki baten bila jarrita, erabileraren soroan ari dena lorazainaren pareko zerbait dela esan dezakegu (eguraldiaren eta urte sasoien arabera, pazientzia handiz erein, ureztatu, kimatu, ongarria eman eta politiki poliki gure baratza eremu bizi eta osoa izan dadin lan egiten duena).

Olatz Olaso

Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketaren emaitzak lasaitasun apur batekin begiratzeko astia izan dugun ostean, ez gara jarriko datu guztiak aipatzen, aurreko orrietan egin duten bezala. Hausnarketa txiki bat egitearekin konforme. Ia bi orrialde hauetan interesgarria den zerbait esateko moduan gauden.

EMAITZEN GIZARTERATZEA

Gertutik begiratuta behintzat, inoiz baino hobeto zaindu da Kale Neurketa honetan emaitzen argitaratzea. Alde batetik, datuak argitaratu aurretik, ondo hausnartu da zein datu egin publiko eta baita, datu horiei buruz egin beharreko hausnarketa ere. Kale Neurketaren metodologia ezagututa, ondorio batzuk ateratzeko beharrezko ditugu, alde batetik, lagin esanguratsu bat izatea, eta bestetik, nolabaiteko segida bat lortzea. IV. Neurketa honetan, aukera egokia sortu da horretarako. Hala ere, zorionez, aurre egin zaio datu desglosatu guztiak emateko tentazioari. Hainbat udal txikitan Euskal Herri mailarako diseinaturik dagoen Kale Neurketak erabili nahi dituzte beraien udalerriko egoeraren argazki bat izateko, eta horrek ondorio okerrak ekar ditzake, neurketarentzat berarentzat eta batez ere metodologiarentzat.

Paula Kasares

Hondar kale neurketek emandako datuak aztertzeak zirrara gazi-gozoak eman dizkit. Zirrara gozoa, orain bitartean, neurketaz neurketa, Euskal Herri osoari dagokion erabilera datua igo baita, oso igoera apala izanda ere, eta gainera, euskararen erabileraren igoera hori gizarte talde gazteenetan gertatu da.

Zirrara gazia, aldiz, azken neurketaldiak erakutsi bezala, igoera mantsotu baita eta ez dirudi mantsotze edo galgatze hori gertaera puntuala denik. 1989ko neurketalditik heldu den joera da.

Euskal Herri osoari dagokion datu orokorraren azpian bi erabilera eredu agertzen zaizkigu, biak oso ezberdinak eta beren joeretan egonkorrak:

Battittu Coyos
Lerro labur horietan Euskararen erabileraren kale neurketaren emaitza nagusien txostena ez dugu artoski aztertu nahi, baina zenbait gogoeta eta galdera baizik egin. Ipar Euskal Herriko datuak erabiliko ditugu bereziki.

1) INKESTAREN BALDINTZEZ

Lehenik inkestaren baldintzei buruzko galdera bat etortzen zaigu. Nola banatua izan den biztanle kopurua adinaren arabera, haurren, gazteen, helduen eta adinekoen taldeetan? Haur taldea zein adinera, etab? Eta beraz beha ziren inkesta egileek ondotik galdetu duteajendeari zein zen haren adina, jakinez neurketa «hizketan ari direnari ezer galdetu gabe» egina izan zela ? Beraz kale neurketa horren berezitasun bat da datuak objektiboak direla, baina duda bat dago hiztunen adinaz.

XML iturburua