44. 2002ko iraila. Europako Batasunaren geroa I Hizkuntz...
Aldizkariaren zenbaki honetan “hizkuntza-plangintza” da aztergai nagusia. Bertan bildu nahi izan dira Europako Batasunari buruzkoak (EB), Dosierrari dagokion atalean. Eta Euskal Herriari buruzkoak (EH), Gurean izeneko atalean. Hizkuntza antolaketaren eremuan aldaketa garaia bizi da eta bildutako edukietan horren berri emango duten argibideak batzen saiatu gara. Hizkuntzen arteko konkurrentzia, eskubideen aplikaziorako printzipioak, hizkuntza legedien helburuak, estatu eta herrien parte hartzea, politikaren eta plangintzaren aplikazio mailak, etorkizunean sakontzeko proposamenak… Horiek guztiak gertutik aztertzea da bilduma honen helburua. Europa eta Euskal Herri mailan gorpuzten ari dena azpimarratu nahi izan da gehien bat. Ondoko lanek irakurleari horretan lagunduko diotelakoan hautatu dira.
1. SARRERA
Azalpen honen helburua hizkuntz eskubideen babesaren gaiari heltzean sortzen diren kontzeptu eta gai nagusiak labur aurkeztea da, batez ere Europa arloko esperientzia konstituzional eta legegileetatik abiatuta.
Europako erreferentzia esparru hori eleanitza da batik bat. Eleaniztasun hori munduko estatu guztiek dute ezaugarri: gutxi gorabeherako datuen arabera, estatuen %90 eleanitzak dira, eta %75ek hizkuntz klausulak dituzte euren konstituzioetan[1]. Europako estatuei dagokienez, bereziki Europar Batasuneko estatu kideei dagokienez, gehienak estatu eleaniztunak dira, gutxi batzuk izan ezik (Portugal, Islandia eta sortu berri diren estatu nazionalak, hala nola, Kroazia...); alegia, estatu horietako lurraldean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen da. Hala ere, gizabanakoen eta hizkuntz gutxiengoen hizkuntz erregimenarekin lotutako printzipioak eta eskubideak aitortzeari eta arautzeari dagokienez, aniztasun handia dago, aipatutako estatu horietan dagoen aniztasun historikoaren, soziologikoaren eta politikoaren ondorioz.
Oharra: Txostenean EE erabiltzen da (EB erabili ordez), hizkuntz politikari dagokion erakundea/entitatea azpimarratzen baitu deitura horrek
1. SARRERA
Oraintxe egiten hasia da ageriko egungo gizartearen antolaketa edo konfigurazioa hainbat geruza edo mailen nahasketak osatzen duela; are eta gehiago, gobernatzeko moduei buruzko ideiak ere fenomeno hori islatzeko eta errazteko moduan antolatuta daude. Hori hala dela erakusteko adibide soil eta lineal bat erabiliko bagenu, esan genezake EE globalizazioaren eta estatu kideen artean kokatzen dela, nonbait; eta estatu kideak, aldi berean, zubi bat (edo, beste ikuspuntu batetik, oztopo bat) dela EEren eta estatu bateko eskualdeen artean. Botereen banaketari dagokionez, edo, bestela esanda, funtzioak finkatzeari dagokionez, EEren gobernu egitura subsidiariotasun printzipioan oinarritzen da batik bat hau da, ardura hartzen du bermatzeko ekiteko ahalmena gobernu maila egokienari emango zaiola, zenbait gairen inguruan gobernu maila batek baino gehiagok ekiteko aginpidea duten kasuetan.
1.- LANBIDE HEZIKETA EUSKARAZ: LAB-EN ONDORIOAK
Jardunaldietan egoeraren nondik-norakoak aztertu eta gero,hainbat ondoriotara heldu gara egin diren eztabaidetan. Hauek guztiak jaso dira garatutako txostenean zehar. LABeko Lanbide Heziketako talde teknikoak bere ondorio propioak aurkeztu nahi ditu, Jardunaldietan jorratutako ideia guztiak aztertu ondoren. Administrazioek bideratu beharko diren negoziazioetan gure jarrera zehazteko erabiliko ditugun ondorioak, alegia.
-Zikloen euskalduntzea:
Plana egin, euskarazko eskaintzarik ez dagoen eskualde/familietan aukerak zabaltzeko. Administrazioari dagokio indarrean jarri nahi duen LHko planaren barruan euskarazko eskaintza-egitasmoak aurkeztea.
Oharra: Honakoa bi irakasleok Andorran 2001eko azaroan egin zen Hizkuntza Plangintzari buruzko nazioarteko kongresuan emandako hitzaldiaren laburpena da. Hitzaldiaren izenburua Al·loglotisme, territorialitat i "ius linguae": tres eixos per vertebrar una política lingüística europea top-down�»
HITZAURREA:
Hitzaldia abiatzeko Yzaguirre eta Gelpík bere buruari Europa mailan gutxiengoak errespetatu eta babestuko dituen hizkuntza politika baten beharrik badagoen galdetu zioten. Galderari erantzuna ere berehala eman zioten, hau da, Maastricht-eko itunaren edukiak gauzatu behar baldin badira eta aldi berean Europak berez duen hizkuntza eta kultura aniztasuna galera berririk eragin gabe gorde nahi baldin badira ezinbestekotzat jotzen dute kontinente mailan lan zorrotz eta orekatzailea egin beharra, eta hori Europa osoa hartzen duen eta estatuak gainditzen dituen politika baten bitartez soilik egin daitekeela deritzote. Are gehiago, gaur egun indarrean dauden zenbait hizkuntza politika genozidatzat jotzen dute eta horiek gainditzeko ikusten dute Europa mailako politika baten beharra. Maastricht-eko hitzarmenetik, besteak beste, honakoak azpimarratzen dituzte:
Oharra: lan hau E. Boix eta F. X. Vila irakasleen Sociolingüística de la llengua catalana (1997, Bartzelona, Ariel argitaletxea) liburuan oinarritua dago.
1.- HIZKUNTZA POLITIKA ETA ESTATUAREN ERAKETA
Estatu gehienak eleanitzak dira, nabardura eta gradu desberdinetan agertzen bada ere, eleaniztasun hori ukaezina da. Horixe da Boix eta Vila jaunak azpimarratzen duten lehen ezaugarria, hizkuntza politikaz mintzatzera doazelarik. Non dago, ordea, estatuen arteko aldea? Abiapuntu bera izan arren, errealitate eleaniztun horren aurrean duten jarrerak bereizten ditu estatu batzuk besteengandik. Boix eta Vila jaunen asmoa da liburuaren atal honetan hizkuntza politiken arteko aldeak azaltzea.
Euskararen egungo egoeraz arduratzen diren hainbat ikerketa eta lan ikusita, lan honetan etorkizuna da helburua, gaur egun euskeraren inguruan hartzen diren neurriek hemendik mende batera zein ondorio izan ditzaketen aurrikusteko tresna izateko. Oinarrian gaur egungo neurri demografikoak hartzen dira populazio orokorraren norabidea islatzeko eta euskal eredu eta helduen euskalduntzeko matrikulazioen datuak. Vensin programa oinarri izanik, denbora kontutan hartzen duen eredu baten eraikuntza prozesua azaltzen dugu. Eraikitako eredu horrek bi tendentzia posible islatzen dizkigu, bata positiboa dena, eta euskal populazioaren hazkuntza suposatzen duena, eta bestea negatiboa, euskararen inguruko utzikeria dela eta talde honen murrizketa islatzen duena.
Hedapenaren ondoren, Europar Batasuneko instituzioen gaur egungo hizkuntz sistemak eta sistema horren bideragarritasunak izango duten etorkizuna zenbait ikuspegitik iker daiteke (eta egin ere, horrela egin da). Legearen ikuspuntutik instituzioen eleaniztasunaren beharra azpimarratzeko joera dago Europako hiritarren segurtasuna ziurtatzeko; izan ere, horiei aplikatzen zaie zuzenean Batasunaren jurisdikzioa. Ikuspegi politikotik, aldiz, beste bi alde azpimarratzen dira: batetik, Europako aniztasun linguistikoa hiritar guztientzat zabalik egongo den eztabaida gune baten sorrerarekin bateragarri egitea; eta, bestetik, Europako hiritar eta herri guztiek instituzio dinamikan parte hartzeak izan ditzakeen ondorio linguistikoak. Azkenik, azterketaren abiapuntua instituzio eleaniztasuna izango balitz, orduan, arreta hizkuntz sistemaren kostuari, eraginkortasunari eta funtzionaltasunari emango litzaioke.
BAT aldizkariak zenbaki honetan aldizkariko zuzendari eta EKBko lehendakari izan zirenei elkarrizketa egin nahi izan die. Izan ere, biak izan ditugu BAT aldizkariaren sorreran eta garapenean laguntzaile. Ardura horiek utzi dituztelarik eta euskalgintzan ibilbide luze eta sakona egina dutenez, euskara eta honen geroari buruz elkarrizketa bat egin nahi izan diegu.
Euskalgintzan ardura lanak bete dituzuen bi gizon zarete. Euskararen berreskurapena eta normalizazioaren zurrunbiloan bete-betean sartuta egon ondoren, orain zezenei hesiaren beste aldetik�» begiratzen diezue.
Zuen ibilbideak euskarak eta Euskal Herriak izan dituen erronken eboluzioa ikusteko aukera eman dizue. Zein bilakaera izan dute erronka horiek? Zein ziren euskararen erronkak frankismo garaian? Behar bezala erantzun al zitzaien?
SARRERA.



