Unibertsitatea eta Euskara
Oharra: lan hau, EIREk antolatutako Euskal Unibertsitatea 2021 Kongresuan aurkezturiko txostenaren eta ondoren UEUk argitaraturiko liburuko artikulua da. Liburuaren erreferentzia: Euskal Unibertsitatea-2021, UEU, Bilbo, 2002, 491 or.
Oharra: lan hau, EIREk antolatutako Euskal Unibertsitatea 2021 Kongresuan aurkezturiko txostenaren eta ondoren UEUk argitaraturiko liburuko artikuluaren hainbat atalek osatzen dute. Liburuaren erreferentzia: Euskal Unibertsitatea-2021, UEU, Bilbo, 2002, 491 or.
Zein da UPV/EHUn
euskararen normalizazioaren inguruan egiten duzuen
diagnostikoa?
R.S.: Lehendabiziko diagnostiko bat izango zen, autonomia unibertsitarioan oinarrituz, unibertsitatea ez dela sartu beste administrazio publikoak sartu diren planetan. Horrek esan nahi du, unibertsitateko normalizazio plana eragin politikorik gabe egiten ari dela, zenbait interes korporatiboen arabera, eta horrek beste administrazio publiko batzuekiko ezberdintasuna eragiten du. Hortik begiratuta, hemengo normalizazio plana atzeratua dago beste administrazioekin alderatuta.
Lan hau “Unibertsitatea eta Euskara” izenburu orokorra duen dossierraren atal bat dela kontuan izanik, gure ustez, gaia bere osotasuneko ikuspegitik aztertzeko, nahitaez abiatu behar dugu Euskal Unibertsitatearen kontzeptutik, “euskal” osagarriak “euskaraz ari dena” esan nahi duela onartuz; alegia, eguneroko bizitzan bere barnean mota guztietako harremanetan nagusiki eta ardatz harturik euskaraz funtzionatuko duen unibertsitatearen ikuspuntutik. Zer esanik ez, horrek ez du inolako mugarik jartzen bertako kideek beste hizkuntzetan izan behar dituzten ezagutzari eta erabilerari dagokienez, oso gogoan hartzen baititugu gaur egungo munduan hizkuntza propioaz gain beste zenbait hizkuntza erraztasunez baliatzeak dakartzan onurak. Baina ondo baino hobeto dakigu abiapuntutik bertatik, munduko unibertsitate orok duela bere hizkuntza propioa (sarri egitate hori ezkutatu nahi izaten den arren), bertako atal guztietan lehentasuna duena (nahiz beste hizkuntzez baliatzeko aukera beti irekita dagoen); horregatik, Euskal Unibertsitateari dagokionez lehentasunezko hizkuntza hori euskara dela postulatzen dugu.
Artikulua hasi aurretik zenbait iradokizun eta jakinarazpen egin nahi genizkioke irakurleari. Aurrena, artikulu hau ez litzatekeela posible izango UEUko kide eta lagunen ekarpenak eduki gabe. Aipamen berezia egin nahi nioke INGUMA proiektuari. Bigarrena, eta iradokizun gisa har beza irakurleak, bi dokumentu interesgarri aipatu nahiko genituzke. Bat EIREk eginda eta UEUk argitaratutako Euskal Unibertsitatea 2021 liburua eta, bi, UEUren II. kongresuko liburukia. Biak aurki ditzake UEUn; zilegi bekit, bada, irakurleari UEUren erreferentzia ematea: www.ueu.org.
Mondragon Unibertsitateko Errektore naizen aldetik, EAEko Unibertsitate Sistema arautzea helburu duen lege-proposamena baloratzen hasi aurretik, nahitaezkoa iruditzen zait argibide batzuk ematea. Dena den, sistemaren antolamenduari lotutako alderdiak baino ez ditut izango hizpide, eta halaber, unibertsitate publikoa ez garenez, gugan eragina dutenak ere aipatuko ditut. Beraz, ez dut legearen oso alderdi garrantzitsu bat epaituko, hau da, Hezkuntza Sailaren eta Unibertsitate Publikoaren arteko harremanak arautzen dituena eta Unibertsitate horren ingurukoak xedatzen dituena.
Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen “Euskal Unibertsitate Sistema” arautzeko legean hizkuntzen inguruan eta bereziki euskararen inguruan artikulu hau idaztea eskatu zidatenean, nik behintzat ez nuen espero hain zaila egingo zitzaidanik euskararen inguruan legeak aipatzen dituen artikuluak hitzez hitz egoki interpretatzea. Hilabeteetan gora eta behera ibili ondoren, hasierako lege proiektuaren itzulketaren ostean, azkenean 2004. urtean “Euskal Unibertsitate Sistema” arautzeko legea bozkatu eta onartu egin zen. Lege horrek, halaber, kritika ugari jaso ditu eta unibertsitate sektore ezberdinenetan gogor kritikatua izan da, ikasleen aldetik, adibidez.
IBILBIDEA:
1998ko maiatzaren 25eko Sorbonne-ko adierazpenak goi-mailako hezkuntza-sistemen arkitekturarako harmonizazio urratsa eman zuen, goi mailako hezkuntzaren eremu europarra sortzeko, identitate nazionalen eta interes amankomunen elkarreraginez Europako goi-mailako hezkuntza jarraikorra eta eguneratua eskaintzerakoan unibertsitate europarrak nazioartean erreferentzia izateko, Europaren onerako, bere ikasleen eta bere hiritarren onerako.
Ezagutzaren Gizartean parte hartu nahi duen gizarte orok arreta berezia eskaini behar dio bere unibertsitateari. Ikuspegi horretatik, logikoa da unibertsitatearen jarduera-esparru berri bat egituratzen, antolatzen eta eratzen duen lege-ekimen batek jendearengan pizten duen interesa. Esparru berri horrek gure Unibertsitatea Europarantz orientatu behar du, Boloniako Adierazpenak markatutako Europa horretarantz; horrela, Adierazpena sinatu zuten herrialdeetan beren tituluak onartuak izatea ahalbidetuko die gure unibertsitatean sartzen direnei. Horretarako, ikasleen eta irakasleen mugikortasuna areagotu beharko da, egituraketa akademikoa berriz bideratu beharko da eta gure herrialdean dauden unibertsitate desberdinen artean lankidetza-esparruak sortu beharko dira. Eta hain zuzen ere horretarako, alegia Europako testuinguruan “higitzeko”, onartu dugu Euskal Unibertsitate Sistema egituratzen duen legea, Euskal Unibertsitate Publikoa (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea barne hartzen dituena.
SARRERA
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da, unibertsitate-eremuan aritzen dena, izenak berak dioskunez. Horrez gain, E.H.A.A.ko urriaren 16ko 280/1990 dekretuak Onura Publikoko aitormena esleitu zion.



