Ipar Euskal Herria

ikusi SEASKA [2005] : Gliseguna (Euskara)
ikusi BERCETCHE, Julie [2005] : Culture basque et espaces publics (Français) Soziolinguistika.org
ikusi Euskararen Erakunde Publikoa [2005] : Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren azterketa kuantitatiboa (Euskara) Soziolinguistika.org
Miren Garmendia

IKERKETAREN TESTUINGURUA

Hendaiako eta Urruñako eskolak Donibane Lohizuneko zirkunskripzioan kokaturik daude, eta, muga dela medio, problematika berezia dute. Tradizio historiko luze batek Hendaiako herria batik bat, baina baita Urruñakoa ere, mugaz bi aldetako nazioetan nahasirik bizitzera eraman ditu eta, halaber, hiru hizkuntza izatera; esan nahi baita frantsesa, euskara, eta gaztelera.

Mixel Etxeberri

 

SARRERA

Duela urtebete inguru abiatu zen Hezkuntek egitasmoa Ipar Euskal Herrian. Hausnarketa luze eta sakon baten ondoren, plantan ezarri da dagoeneko, eta erabilgarri izan da urtarriletik goiti, ikasleek ikasketa norabideak hautatu dituzten unean. Enpresa berriak eta euskaldunak sortzea da Hezkunteken helburua, eta, horretarako, ikasleen goi mailako formazioa bermatu nahi da. Heziketa teknikoa ezagutaraztea da lehen urratsa, ikasleei Euskal Herri osoan dauden eskolak, sareak, euskarazko formazioak, berezitasunak, eta haien arteko sinergiak ezagutaraztea.

Xarles Bidegain

 

Azaldu iezaguzu Baionako Unibertsitatea zein unibertsitateren baitan dagoen.

Bai, bada hor aipatzen duzun izendapenean berean gauza bat zuzendu behar dena. Jartzen delarik Baionako Unibertsitatea, de facto da Paueko Unibertsitatea da aipatzen dena. Pau eta Aturri aldeko herrietako Unibertsitatea. Unibertsitate horrek baditu kanpus batzuk, eta bat Baionan dauka. Baionako disziplinarteko Fakultatea deitzen da, eta hor Zuzenbidea nagusia da bederen ikasleen kopuruaren aldetik Zientzi Ekonomikoekin batera; gero, Letra Modernoak badaude adar xume batean eta azkenean gure Euskal Adarra. Gure Euskal Adarra Baionan ttipia da, eta Baionako kanpus hori berez ez da autonomoa; ez du unibertsitate bakarra osatzen; Paueko adar bat baizik ez da. Euskararen adar horrek, ttipia izanik ere, abantaila bat badu, osoa baita, erran nahi baita, lehen, bigarren, hirugarren urteko ikasleak lizentziatura arte biltzen dituela, bai eta ere ondoko urteko ikasleak tesiraino. Euskal adarrean ikerketa-lan guziak euskaraz egiten ahal dira. Lehen, tesia Bordeleko Unibertsitatean bakarrik egiten zen, eta orain bietan egiten da: Pauen edo Bordelen, baina beti gure euskal departamenduan. Bestela erranez, unibertsitateko maila guziak badauzka Euskal Adarrak. Honen izen ofiziala da Baionako Unibersitatearteko Euskal Ikastokia. Erran gabe doa hemen aipatzen dudan antolaketa aldatuko dela, heldu den urtean indarrean jartzeko den LMD deitu erreformarekin.

Erramun Baxok, Maite Oxandabaratz, Mixel Esteban, Pantxika Ibarboure, Pantxika Maitia

Iparraldean eskoletako euskal irakaskuntzak inoiz ez bezalako garrantzia dauka. Alabaina, 2001eko inkesta soziolinguistikoak erakusten digu familia bidezko transmisioa ez dela ongi egiten. Beraz, eskolaren gain da neurri handi batean euskararen jarraipena segurtatzea. Gainera, haurrak gero eta gehiago bi urtetan sartzen dira ama-eskolan, eta adin horretan lehen hizkuntza ez da oraino behin betiko finkatua.

 

Xabier Garagorri

Baiona eta Donostia artean dauden herri, giza- eta hizkuntza-talde hain desberdinak kontuan hartuta, etorkizunari begira gutasun edo komunitate sentimendua izango duen eurohiri bat osatzea nahi bada, horko biztanleriaren arteko harremanak erraztuko dituen komunikazio sare sendoa eraiki beharko da. Era guztietako komunikazio sareaz ari naiz: errepide, garraio, media, industria, merkataritza eta beste hainbat zerbitzuez. Hemen hizkuntzaren bidezko komunikaziora mugatuko gara, baina komeni da era guztietako komunikazio azpiegiturek hizkuntzaren bidezko komunikazioa baldintzatzen dutela jabetzea. Eta beste alde batetik begiratuz, elkarren arteko gutasuna sortzeko azpiegitura materiala eta funtzionala beharrezkoak dira, baina horrekin batera giza baliabideek hizkuntzaren bidezko komunikazioa ez badute konpartitzen, azpiegitura hori aparatu hutsa besterik ez dela jabetzea ere beharrezkoa da.

Eguzki Urteaga

SORRERA

Artikulu honek, SEI-k egindako Erabileraren IV. Kale Neurketa du abiapuntutzat, nahiz eta ez garen inkestaren datu soiletan oinarrituko kale neurketaren nondik norakoak ulertzerakoan. Inkesta honen diseinuaren oinarria aurrekoen bera izan da, alegia, “neurketa burutu den urte saioa, aste egunak eta orduak, aurreko neurketen berdinak izan dira eta neurtutako ibilbideak irizpide berekin aukeratuak izan dira�». Era berean, neurketa 2001-eko azaroaren 7-a eta 10-a bitartean egin dela esan beharra dago eta ipar Euskal Herriko 37 udalerrietan egin da (30 Lapurdin, 4 Nafarroa Beheran eta 3 Zuberoan), oro har, 9 264 pertsona entzun direlarik.

XML iturburua