Hizkuntza eskubideak eta lege eremua

Erramun Baxok

Hau da, hain zuzen, J.A. LAPONCE quebectarrak idatzi zuen liburuaren izenburua (Langue et territoire, Québec 1984). Ez da nire xedea liburu ezagun horren laburpena egitea, baina idea nagusi batzuk hartuko ditut euskararen egoera aztertzeko.

Problematika

Hizkuntz legeak aztertzen direlarik, bi printzipio erabiltzen dira jurilinguistikan eta ondorioz hizkuntz antolaketan: lurraldetasunaren printzipioa eta nortasunarena. Lurraldea oinarri duen legeak hizkuntzaren eskubideak zaintzen ditu. Besteak, aldiz, hiztunen eskubideak ditu helburutzat.

Hizkuntzaren eta lurraldearen lotura esplika daiteke bai politika mailan, bai soziolonguistikaren bidez. Frantziako iraultzaz geroztik nazioaren kontzeptuak juntatzen ditu herria, lurraldea eta hizkuntza bakarra, lehenago erregearen pertsona sakratuak erresumaren batasuna finkatzen zuen bezala. J.A. LAPONCE hizkuntzalariak beste esplikazio bat ematen digu: "Hizkuntzek eremu mugatu batean dagoen hiztunen kontzentrazioari esker diraute, erlijioak eta etniak ez bezala. Egunero badut auzoekin hitzegiteko, elkar ulertzeko beharra, aldiz, ez dut heiekin beti "erlijiotzerik", ez eta "etniatzerik" ere". (Langue et droit 1989).

Imanol Esnaola

Euskaltzaindiak 1999ko irailaren 25ean Aramaion Jagon sailaren jardunaldiak egin zituen. Jardunaldi hauetan euskararen sustapena eta euskal hiztunon hizkuntza eskubideak izan ziren mintzagai. Juan San Martin, Erramun Baxok, Andres Iñigo eta Andres Urrutia bera izan ziren hizkuntza eskubideen gaiaren jorraketan.

Biziki interesgarriak dira bertan azaldutakoak eta irakurleak zuzen zuzenean ezagutu nahi izanez gero jo beza irakurleak Euskera aldizkariaren 1999ko 2. zenbakiaren separatara.

Hitzaldi guztien artean, ordea, Jagon sailak bere baitan Sustapen Batzordea sortzeko hartutako erabakia izan zen guretzat azpimarragarriena. Proposamenaren egilea Andres Urrutia euskaltzaina izan zen eta beregana jo dugu proposamenaren nondik norako nagusiak ezagutzeko.

Antoni Mirambell i Abancó
SARRERA

Katalunian hizkuntzaren erabilpenaren arau multzoan, hizkuntza Zuzenbidea osatzen duen araudia interpretatu eta aplikatzen zalantza gehien sortu duen disposizioetako bat katalanera Kataluniako “berezko hizkuntza�» edo “lengua propiatzat�» jotzen duena da.

Urtarrilaren 7ko 1998/1 Legea oinarri hartuta (Hizkuntza Politikari buruzkoa) berezko hizkuntzaren printzipioaren taxukera indartu egin dela ikusten da. Eta ondorioz, baita araudi mailako bere ondorioetan ere.

“Berezko hizkuntzari�» buruzko azterketa hau, ikuspegi juridikotik, hiru eremu desberdinetan egituraturik dator2:

Oinarriak

OINARRIZKO PRINTZIPIOAK

OINARRIAK. ITURRIAK

Bartzelonako deklarazioa (1996.eko ekainaren 6an) Llei de Normalització lingüística a Catalunya (1983.eko apirilaren 18an) Euskal Autonomi Elkarteko legea (1982.eko azaroaren 24an) Vascuenceren legea (1986.eko abenduaren 15ean)

PRINTZIPIO OROKORRAK

l.- Euskara hizkuntza ofiziala da Nafarroako lurralde osoan.

2.- Hizkuntza eskubide zuzenen definizioa ezin da gelditu status politiko edo administratibo baten menpe edo kodifikazio gradua edo hiztun kopurua bezalako irizpideen menpe. Hizkuntza guztiek eskubide berdinak dituzte eta ez da bereizketarik egin behar. Nafarroa lurralde elebiduna da eta ondorioz, bertako hizkuntza ofizialak erabiltzen dituzten herritarrek eskubide berdinak dituzte.

XML iturburua