XI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2019. Euskaraldia aztergai

Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak elkarlanean antolatuko dute Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hamaikagarren edizioa.

Euskaraldia euskararen biziberritzeari begira martxan jarritako ekimen berritzailea eta zabala izan da. Milaka herritarrek zuzenean parte hartu dute hizkuntza-ohituretan eragiteko ariketa sozial erraldoian. Gainera, hamarnaka erakunde, elkarte, entitate eta batzorderen arteko elkarlanari esker izan zen posible ekimena. Emaitzak mahai gainean jarri eta hobekuntzarako ikasgaiak ateratzea helburu hartuta, soziolinguistikan diharduten ikerlari eta teknikariei, erakunde publikoetako arduradun eta langileei, euskalgintzako dinamizatzaile eta aktibistei zein euskaltzale eta herritar orori zabalik dago Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena.

Egitaraua (pdf)

09:00

Dokumentazioaren banaketa

09:15

Sarrera

09:30

Euskaraldiaren ikerketa: emaitzen aurkezpena – Pello Jauregi eta Uxoa Anduaga

11:00

Atsedenaldia

11:30

 

 

 

Beste Ikerketak

  • Euskaraldia zenbakitan (Parte Hartzea) - Gaindegia
  • Nerabeak Euskaraldian (Lasarte Oria) - Ebete
  • Aktibaziorako gakoak Euskaraldian – Soziolinguistika Klusterra

12:30

Tailerrak: emaitzen azterketa elkarlanean

14:00

Bazkaria

15:15

 

 

 

Panela: Euskaraldiaren ondorioei eta ikasgaiei hiru begirada

  • Paula Kasares
  • Josu Amezaga
  • Garikoitz Goikoetxea

17:00

Itxiera

 

 

Izen ematea

 

Argibide gehiagorako:

kluster@soziolinguistika.eus
943 592 556

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: