Euskarazko gertuko telebistagintzaren lekua
Bederatzi dira, gaur egun, geure artean euskaraz aritzen diren herri telebistak. Bizkaian bat: Urdaibai TB; Gipuzkoan sei: Goiena TB, Kaito TB, Oarso TB, Telesko, Urnieta TB, eta Zarauzko TB; eta Nafarroan parea: Ttipi-Ttapa TB eta Xaloa TB.
Emisio-orduen erditik gora euskarazkoa daukaten telebista hauen artean gehiengoa mugimendu sozialen eraginez sortutakoa da, hizkuntza normalizazioa edota herri prentsaren sustapena helburu gisa hartuta.
Aipatu ditugun bederatzi kanal horiez gain, badira sailkapenetik hurbil dauden beste hiru, baina ez bertan bete-betean: Jaitxiki TB (Zarautz), Kanaldude (Aldude) eta Goierri TB (Lazkao).
GoiTBk, esaterako, egun osora zabaldu du bere emanaldia iragarkiez, agendaz, guardiako farmaziez, intereseko telefonoez eta abarrez osaturiko Karruselaren bidez, eta berariazko programazioa eguerdian eta iluntzean bakarrik zabaltzen du. Beste kanal batzuk, aldiz, artxiboko irudien eta erreportaien multidifusioan oinarritzen dira
Gertukotasunean indargunerik markatuena duten hemezortzi kanal hauen artean, nola ez, nagusi dira emisio-eremu gisa bakoitzaren herria daukatenak. Askotan, gainera, herri mugimenduengandik, elkarteengandik, eta bideo zaletuengandik sortutako kanalak izaten dira; horrek freskura eta partehartzea erraztu badezake ere, kanal modura bapatekotasuna eta ahuldade produktiboa, ekonomikoa, eta pertsonal aldetikoa izaten dute
azken hamarkadan ugaritu egin dira hiriburuen inguruan, etekin asmoz eratutako telebista enpresak; gehienek herrialde osoa dute (edo edukiko dute) emisio-eremu, eta asko Estatu espainiarrean sortu diren kateekin erlazionatuta daude [7]
Bi enpresa-garapen mota izaten dituzte, gehienean, katean integratuta egoten diren telebista hauek: lehendik zeuden kanal txikiak irentsiz (edo akzio multzo bat erosi) edota berariazko kanal berriak sortuz. Beti ere, hedakorrak izaten dira emisio-eremuari dagokionez, hiriburutik eskualdera eta hortik herrialde osoa estaltzera pasatuz; ondorioz, herri bakoitzean egon zitekeen tokian-tokiko garapena oztopatzen dute.
Orain arte ikusi ahal izan dugunaren arabera, egoeraren azterketak hiru eremu kontuan hartu behar izatera garamatza: herri gisako artikulazio sozio-politikoa, egituraketa mediatikoa, eta hezkuntza sistema eta hizkuntza normalkuntza. Hauetariko bakoitza bere aldetik dabil gaur-gaurkoz, eta sinergia falta horren ondorioa da telebistagintzaren egungo egoera kaotikoa ere.
Telebista lokalaren esangura distortsionatua izan da, eta noraeza kontzeptual hortaz baliatuz, izen bereko zakuan sartu dituzte herrialde oso baterako meso-telebistak, satelite bidezko seinalea zuzen-zuzenean “entxufatzen” dutenak, Madrildik emititzen duten enpresa baten katebegiak besterik ez direnak, internetez aritzen direnak [12] eta benetan hurbiltasuna lantzen duten telebistak.
Onar ezina litzateke oraintsu arte gertatu dena errepikatzea: ekimen pribatuz eta helburu komertzialez jaiotako telebistek sortu duten egoera desorekatuaren eta kaltegarriaren aurrean euskal instituzioek ezer ez egitea eta albora begira gelditzea, jasan ezina bihurtu den arte. Lurralde eta gizarte artikulazioak, eta hizkuntza normalizazioak telebistagintzan aliatu parekaezina du, baina, horretarako, erakundeen inplikazioa behar-beharrezkoa da.
SARRERA
Azken urteotako telebista kanalen biderketa aztoratuak medioaren garrantzia eta ahalmenak erakutsi ditu, baina baita galtzen utzi izandako denbora eta energiak zenbaterainokoak izan diren ere.
Egoera honetan, instituzioak, ikus-entzunezko industria, eta bestelako erakunde sozial eta kulturalak telebistagintzaren balio estrategikoaz jabetu eta pausuak ematen has daitezen garaia dela dirudi. Bestela, litekeena da, digitalizazioaren erlojuak markatzen dituen epeak kontuan hartzen ez badira, gertuko telebistagintza desagertuta edukitzea, normalkuntza sozial, politiko, eta linguistikoa desaprobetxatu izana eta herri honek hain beharrezkoa duen artikulazioan kale egitea, berriro ere.
Ondoko lerroetan, besteak beste, euskaraz aritzen diren gertuko kanalen berezitasunak aipatzen dira, beti ere, telebistaren jabegoan eta kudeaketan gertatzen ari den kontzentrazio ekonomikorako eta industrialerako joera oso markatua dagoen marko orokorrean kokatuta. [1]
EUSKARAZKO GERTUKO TELEBISTAGINTZA
Bederatzi dira, gaur egun, geure artean euskaraz aritzen diren herri telebistak. Bizkaian bat: Urdaibai TB; Gipuzkoan sei: Goiena TB, Kaito TB, Oarso TB, Telesko, Urnieta TB, eta Zarauzko TB; eta Nafarroan parea: Ttipi-Ttapa TB eta Xaloa TB.
Kanal hauek bateragarri dituzten elementuetaz arituko garenez, lehenik eta behin, beraien jatorriari, izaerari eta eskaintzari errepaso labur bat emango diegu.
Emisio-orduen erditik gora euskarazkoa daukaten telebista hauen artean gehiengoa mugimendu sozialen eraginez sortutakoa da, hizkuntza normalizazioa edota herri prentsaren sustapena helburu gisa hartuta.Lokaltasun kontzeptura atxikita daudenez emisio-eremu txikira mugatzen dira enpresa-talde handien eskuetatik libre. Azkenik, beraien finantziazioan kontuan hartzeko moduko pisua daukate jatorri publikoko diru-laguntzek.
Emanaldiei dagokionez, kanal euskaldunen emisioak ikasturte osora (geroko utziko ditugu Kanaldude-ren berezitasunak) eta asteko egun guztietara zabaltzen dira, modu batera ala bestera. Edozein eguneko emanaldia egituratzerakoan, bi izaten dira konbinatzen dituzten elementuak: genero desberdineko saioez osaturiko berariazko programazioa (%51,3) eta Karrusela (agendaz, publizitateaz, kanalaren identifikagarriez, eta abarrez antolatzen den eskaintza) (%48,7). [2]
Aipatutakoaz gain, hiru dira, zalantza barik, kanal hauen elementu markatuenak: beraien kabuz erabakitzen dute programazio-taula, pantailaratzen dituzten programa guztiak beraiek ekoiztuak dira eta, nola ez, euskarak erabateko nagusitasuna du emanaldietan.
Kontuan hartzekoa da, bestalde, kanal hauen baliabide ekonomikoak, pertsonalak, eta produktiboak mugatuak direlako, multidifusio maila altua dutela (programak errepikatzea).
Programazio-taula eraikitzerakoan maizago erabiltzen dituzten generoak [3] Miszelanea (%37,7), Informazioa (%26,7), eta Kirolak (%10,4) dira.
Komunean dituzten elementu orokor horiek ezin dute ezkutatu, inolaz ere, euskaraz aritzen diren gertuko kanalen aniztasuna eta handia izatea beraien artean aurkitu daitezkeen berezitasunak. Euskarazko gertuko telebistagintzari egingo diogun hurbilketa nominalagoa izango den bigarren honetan, besteak beste, kanal horiek duten indar sortzailea eta eredu berriak eraikitzeko gaitasuna azpimarratuko ditugu.
Euskarazko telebista lokalaren errolda eta perfila
Izena |
Nondik
|
Noiztik
|
Nola
|
Taldean
|
Emisio-eremua (populazioa)
|
GoiTB |
Arrasate |
2000 |
Uhinez |
Ez |
Eskualdea (62.000) |
Kaito TB |
Azpeitia |
1986 |
Uhinez |
Ez |
Herri-gainekoa (25.000) |
Oarso TB |
Oiartzun |
1996 |
Uhinez |
Ez |
Eskualdea (60.000) |
Telesko |
Eskoriatza |
1985 |
Kablez |
Ez |
Herria (3.900) |
Ttipi-Ttapa TB |
Bera |
1997 |
Uhinez |
Ez |
Herri-gainekoa (15.000) |
Urdaibai TB |
Gernika |
2002 |
Uhinez |
Ez |
Eskualdea (30.000) |
Urnieta TB |
Urnieta |
1992 |
Uhinez; Kablez |
Ez |
Herria (5.500) |
Xaloa TB |
Elizondo |
1997 |
Uhinez |
Ez |
Herri-gainekoa (20.000) |
Zarauzko TB |
Zarautz |
1991 |
Uhinez; Kablez |
Ez |
Herri-gainekoa (28.000) |
Aurreko taulan ikus daitekeenez, bederatzi kanal hauen emisio-eremua herria eta eskualdea bitartekoa da. Herriz-gainekoen kasuan izaten da seinaleak fisikoki gainditu egiten duelako herri baten lurraldea eta ingurukoetan ere heltzen dela, eta besteetan, eskualdetasuna telebista proiektu horren abiapuntu eta erreferentzia sozialerako, kulturalerako, ala informatiborako muinean dagoelako.
Nagusi dira lurrazaleko uhin digitalez etxeetara heltzen direnak. Herriaren orografiak hala aginduta, Eskoriatzaren kasua da kablez soilik ikusi daitekeen bakarra; Urnieta TBk transmisio sistema biak erabiltzen ditu aldi berean.
Euskarazko gertuko kanal hauetan ez da talde mediatikoen parte hartzerik somatzen, “telebista lokalak” izeneko etiketapean sortu diren beste batzuetan bezala, geroxeago ikusiko dugunez.
Jaiotza-datari dagokionez, hiru urte-multzo aipatuko ditugu: 80ko hamarkada (GoiTBren jatorrian dauden Arrasate TB eta Atxabalta TB; Kaito TB eta Telesko TB), 90ekoa (Zarauzko TB, Ttipi-Ttapa TB, Oarso TB, Urnieta TB eta Xaloa TB ) eta mende berria, Gernikako Urdaibai TB delarik jaio berri bakarra.
Aipatu ditugun bederatzi kanal horiez gain, badira sailkapenetik hurbil dauden beste hiru, baina ez bertan bete-betean: Jaitxiki TB (Zarautz), Kanaldude (Aldude) eta Goierri TB (Lazkao).Jaitxiki TB-k, 1992an sortu zenetik (emanaldiak maiz eten dituen arren), erruz erabili izan ditu kanpo-produkzioko programak, eta horrek emanaldien erditik behera jarri du euskararen presentzia (%41,1). Hala ere, bere izaera bereziaren baitan mantentzen du programazio-taula propioa eraikitzeko autonomia, eta Zarautzera mugatzen du bere eskaintza.
Kanaldude, berriz, frantziar Estatuko legepean aritzen da, telebistagintza lokalak emanaldi iraukorrak egin ahal izateko oso baldintza zorrotzak bete behar lituzkeelako, eta ondorioz, noizbehinkakoa du bere emisio-jarduna. Aldudetarrak elkarteak bultzatzen duen kanal hau aurretik bideo-zinten bidez ere zabaldu izan da, eta azken emanaldia 2002ko neguan burutu zuen; euskara du komunikazio tresna eta bere emisio-eremuan kokatzen diren herrietan gertatutakoen aipamenek osatzen dute emanaldia. [4]
Azkenik, izen bereko gipuzkoar eskualde osora zabaltzeko egitasmoa duen Goierri TB aipatuko dugu. Aurki emititzen hastekotan den gertuko kanal hau euskaraz arituko da.
Lehenago ere esan dugun legez, emisio-eremuari dagokionez eta baita erreferentzia kulturalez eta sozialez gertutasuna abiapuntu modura izateari dagokionez ere, bederatzi dira gaur egun euskarazko kanalak. Gertuko telebista hauen emanaldiek, segidan ikusiko dugun bezala, barne-produkzioko programa kopuru altua dute; emititzen dituzten orduen erditik gora beraiek propio erabakitzen dituzte, horrek agerian uzten duelarik autonomia maila altua.
Euskarazko telebista kanal hauen emanaldia nola osatzen den aztertuko dugu jarraian. Horretarako, emanaldien egituraketa orokorrarekin hasi eta nagusi diren generoen errepasoa egingo dugu gero.
Euskarazko gertuko telebistagintza: emanaldiaren egituraketa
Izena |
Programazioa/Karrusela
|
Emisio propioa/
Katean
|
Barne/
Kanpo ekoizpena
|
Estrainaldi/
Errepikatua
|
Euskara+Elebiduna
|
|
GoiTB |
25,3/74,7 |
100/0 |
100/0 |
8,5/91,5 |
100+0 |
|
Kaito TB |
100/0 |
100/0 |
100/0 |
5,3/94,7 |
100+0 |
|
Oarso TB |
89,6/10,4 |
100/0 |
100/0 |
0/100 |
100+0 |
|
Telesko |
42,8/57,2 |
100/0 |
100/0 |
2,4/97,6 |
98 elebiduna |
|
Ttipi-Ttapa TB |
25,5/74,5 |
100/0 |
100/0 |
4,1/95,9 |
100+0 |
|
Urdaibai TB |
57,2/42,8 |
86,6/13,4 |
74,7/25,3 |
86,3/13,7 |
64,3+13,4 elebiduna |
|
Urnieta TB |
20,3/79,7 |
100/0 |
100/0 |
0,6/99,4 |
100 elebiduna |
|
Xaloa TB |
100/0 |
100/0 |
100/0 |
11,3/88,7 |
100+0 |
|
Zarauzko TB |
15,8/84,2 |
100/0 |
100/0 |
4,8/96,2 |
100+0 |
|
Multzoaren Batez bestekoa [5] |
51,3/48,7 |
100/0 |
100/0 |
11,3/88,7 |
100+0 |
|
Euskaraz aritzen diren gertuko kanal hauen oinarrietan oso presente daude emisio propioa antolatzeko gaitasuna, barne-produkzioko programen presentzia, eta euskarak duen nagusitasuna; agerian gelditzen da hori aurreko taulan ere. Horrez gain, aipatzekoa da Programazioa/Karrusela bikotearen konbinaketa nola egiten duen kanal bakoitzak eta, ia kasu guztietan, zein ugaria den errepikapenen erabilera.
Barne-produkzioko programen ehunekoa altua den arren, egia da ordu kopuru absolutuak datu hori erlatibizatu egiten duela, kanalen aurrekontua eta baliabide produktiboen eta pertsonalen eskasia dela medio. Muga hori gaindituz, kontsumo gehieneko orduen inguruan programazio-taula eraiki, multidifusioa erabili eta Programazioa/Karruselaren oreka adimentsua lortzea dago erabilitako formularen oinarrian.
Aipatutako azkenaren kasuan, GoiTBk, esaterako, egun osora zabaldu du bere emanaldia iragarkiez, agendaz, guardiako farmaziez, intereseko telefonoez eta abarrez osaturiko Karruselaren bidez, eta berariazko programazioa eguerdian eta iluntzean bakarrik zabaltzen du. Beste kanal batzuk, aldiz, artxiboko irudien eta erreportaien multidifusioan oinarritzen dira; esaterako, Oarso TB, Xaloa TB, edo Kaito TB.
Esan dugun modura, euskaraz aritzeak barne-produkzioko programetan oinarritu behar izatea dakar, eta horrek, askotan, Informazioa eta Miszelanea bezalako generoak puztea dakar, ondoko taulan ikus daitekeenez.
Euskarazko gertuko telebistagintza: genero nagusienen pisua
Izena |
Miszelanea
|
Informazioa
|
Kirolak
|
Hezitz/Dibul
|
Musika
|
Gainerakoak
|
GoiTB |
1,8 |
10,1 |
2,4 |
6,5 |
1,8 |
74,7 |
Kaito TB |
100 |
- |
- |
- |
- |
- |
Oarso TB |
89,6 |
- |
- |
- |
- |
10,4 |
Telesko |
- |
42 |
0,8 |
- |
- |
57,2 |
Ttipi-Ttapa TB |
- |
17,1 |
7,1 |
1,3 |
- |
74,5 |
Urdaibai TB |
28,3 |
15 |
1,5 |
- |
8,9 |
42,8 |
Urnieta TB |
- |
20,3 |
- |
- |
- |
79,7 |
Xaloa TB |
46,8 |
30,2 |
14,8 |
8,2 |
- |
- |
Zarauzko TB |
- |
11 |
2,4 |
- |
2,4 |
84,2 |
Multzoaren Batez bestekoa |
37,7 |
26,7 |
10,4 |
6,3 |
1,6 |
16,2 |
GERTUKOTASUNA MAITE DUTEN BESTE KANALAK
Orain arte, aztertutako telebista kanalen emanaldietan euskararen nagusitasunari, eta, aldi berean, emisio-eremu txikikoak izateari erreparatu badiogu bereziki, hemendik aurrera, bigarren osagarri horren inguruan antolatzen diren beste kasu batzuk aipatuko ditugu. Izan ere, oparoa da geure artean emisio propioa antolatzeko gaitasuna eta barne-produkzioko programez osatutako emanaldiak dituzten telebista lokalen errealitatea. Kanal hauen filosofian eta edukien erreferentzialtasunean, noski, gertukotasuna oso kontuan hartzekoa da, beti ere emisio-eremu txikiko telebista kanalak direlako.
Hego Euskal Herriari dagokionez, gehienbat gazteleraz aritzen diren telebista hauen artean bi multzo egin daitezke. Lehenengoan, Laudioko Canal 58 eta Durango TB daude, eta bigarrenean, Nafarroako Erriberan aritzen diren 16 herri telebistak (12 emanaldi iraunkorrekoak eta 4 noizbehinka emititzen dutenak).
Sailkapen honetan bete-betean sartzen ez diren kanalak ere badaude, Plentzia TB kasu. Izan ere, telebista bizkaitar hori berezia da barne produkzioa euskaraz duelako, baina bere txikitasunean oso maiz ingelesezko satelite bidezko seinaleetara jotzen duelako emanaldia osatu ahal izateko; beraz, desorekatu egiten ditu euskararen presentziari dagozkien kopuruak, eta desitxuratu bere oinarrian daukan gertukotasunerako joera.
Gertuko telebistagintza: errolda eta perfila
Izena |
Emisioa
|
Noiztik
|
Nola
|
Programazioa /Karrusela
|
Estreinaldi/
Errepikatua
|
Euskara+
Elebiduna
|
Buñuel TV |
Noizbehinka |
1996 |
Kablez |
- |
- |
- |
C.L. de Funes |
Noizbehinka |
1997 |
Kablez |
- |
- |
- |
C.L. Mendavia |
Noizbehinka |
1996 |
Kablez |
- |
- |
- |
C.L.Arguedas |
Noizbehinka |
1996 |
Kablez |
- |
- |
- |
Canal 58 |
Iraunkorra |
1998 |
Uhinez |
6/94 |
5,9/94,1 |
0 |
Canal Peralta TV |
Iraunkorra |
1999 |
Kablez |
2,1/97,9 |
2,1/97,9 |
0 |
Durango TB |
Iraunkorra |
2002 |
Uhinez |
35,1/64,9 |
13,4/86,6 |
15,2+70 elebiduna |
Ribaforada TV |
Iraunkorra |
1999 |
Kablez |
5/95 |
0,5/99,5 |
0 |
Tele Marcilla |
Iraunkorra |
1996 |
Kablez |
1,8/98,2 |
0,9/99,1 |
0 |
Telecadreita |
Iraunkorra |
2001 |
Kablez |
1,7/98,3 |
1,3/98,7 |
0 |
Telecaparroso |
Iraunkorra |
1996 |
Kablez |
0,9/99,1 |
0,9/99,1 |
0 |
Telecascante |
Iraunkorra |
1995 |
Kablez |
3,4/96,6 |
2,2/91,8 |
0 |
Telefusti |
Noizbehinka |
1996 |
Kablez |
- |
- |
- |
Telerrrebote |
Iraunkorra |
1996 |
Kablez |
4,7/95,3 |
1,2/98,8 |
0 |
TV Cirvonera |
Iraunkorra |
1997 |
Kablez |
1,8/98,2 |
0,9/99,1 |
0 |
TV de Milagro |
Iraunkorra |
1996 |
Kablez |
8,3/91,7 |
0/100 |
0 |
TV Villafranca |
Iraunkorra |
1996 |
Kablez |
1,2/98,8 |
0,6/99,4 |
0 |
Valtierra TV |
Iraunkorra |
1996 |
Kablez |
2,2/97,8 |
1,5/98,5 |
0 |
Multzoaren batez bestekoa [6] |
- |
- |
- |
6,3/93,7 |
17,9/82,1 |
0 |
Gertukotasunean indargunerik markatuena duten hemezortzi kanal hauen artean, nola ez, nagusi dira emisio-eremu gisa bakoitzaren herria daukatenak. Askotan, gainera, herri mugimenduengandik, elkarteengandik, eta bideo zaletuengandik sortutako kanalak izaten dira; horrek freskura eta partehartzea erraztu badezake ere, kanal modura bapatekotasuna eta ahuldade produktiboa, ekonomikoa, eta pertsonal aldetikoa izaten dute oso agerian. Nafar Erriberakoen kasuan, udal diru-laguntzetatik edaten dute, beraien aurrekontu apala osatuz. Kasu batzuetan, Martzillan, Kaskanten, Kaparroson, edo Milagron, esaterako, udalak bideo enpresa txiki batzuei agindu dizkie programen ekoizpen lanak.
Gertukotasuna berezkoa duten kanal hauen emanaldian pisu handia du Karruselak, iragarpen ofizialak egiteko, ekitaldien berri emateko, eta publizitatea zabaltzeko. Emisio-ordu kopuru oso mugatua duten arren, errepikapenei esker (%82,1) pantailaratzen dituzten edukietatik ia ehuneko ehuna barne-produkziokoa da.
Gertuko telebista kanal hauen programazioa informazioaren inguruan antolatzen da, eta zirrikitu txikiren bat soilik gelditzen zaio Miszelaneari eta Kirolari.
Bestalde, kable bidez emititzen duten nafar hegoaldeko kanaletan euskarak ez du inongo lekurik, eta baxua Durango TB bezalako batean (berariazko emanaldien %15,2 bakarrik da euskaraz; horri, euskaraz zein gazteleraz eskaintzen duten Karrusela gehitu ahal zaio: emisio-orduen %70 inguru, kualitatiboki bigarren mailako edukiak). Plentzia TBren adibidea bestelakoa da. Bertan, erabatekoa da barne-produkzioko saioetan euskararen presentzia; hala ere, ekoizpen maila hori txikia denez, satelite bidez eta euskara ez den hizkuntzez osatzen dute eguneroko emanaldiaren %97,6.
HERRIALDE MAILAKO TELEBISTA KANALAK.
Telebistagintzaren inguruan egun dagoen zurrunbiloan, kontzeptuala ere badena, “telebista lokala” izeneko etiketa erabili izan da, barra-barra eta modu atrofikoan, garatu den telebista panorama berria sailkatu asmoz. Baina, zalantzarik ez dago, orain arte landu ditugunak direla gertukotasuna abiapuntu eta helburu gisa daukatenak; hirugarren azpi-atal honetan aztertuko ditugu, berriz, estatu ala nazio mailatik behera egonik ere, zintzoa izanik, gertukotasunaren eremuan koka ezin daitezkeen kanalak.
Izan ere, lehen ere aipatu dugun modura, azken hamarkadan ugaritu egin dira hiriburuen inguruan, etekin asmoz eratutako telebista enpresak; gehienek herrialde osoa dute (edo edukiko dute) emisio-eremu, eta asko Estatu espainiarrean sortu diren kateekin erlazionatuta daude [7] . Meso-telebista hauek, legearen aplikazio eza eta erakundeen arduragabekeria aprobetxatuz, etorkizunera begira status quo berria sortu dute. Edozelan ere, enpresarialki, politikoki eraginkor eta publizitate aldetik kudeatzeke legokeen merkatu zatian ondo kokatuta egon nahi izan dute, eta lortzen ari dira.
Erakunde publikoen utzikeriaz ugaritu egin dira kanal hauek, telebistagintzaren erakusleihoan aukera berri gisa agertuz, baina kalitatea eta edukien, iritzien, zein generoen aniztasuna bermatu gabe [8]. Gainera, lokaltasunaren etiketapean ugaldu diren handikako telebista hauek Estatu mailan egituratutako programazio-parrilen deskonexio lana besterik ez dute egiten, gertukotasunarekin zerikusirik ez dutela frogatuz, behin eta berriro.
Bi enpresa-garapen mota izaten dituzte, gehienean, katean integratuta egoten diren telebista hauek: lehendik zeuden kanal txikiak irentsiz (edo akzio multzo bat erosi) edota berariazko kanal berriak sortuz. Beti ere, hedakorrak izaten dira emisio-eremuari dagokionez, hiriburutik eskualdera eta hortik herrialde osoa estaltzera pasatuz; ondorioz, herri bakoitzean egon zitekeen tokian-tokiko garapena oztopatzen dute. Ikuspegi orokorrago batetik, meso-telebista hauen asmoen artean daude Vocento ala Prisa bezalako talde mediatikoen ikus-entzunezko sailaren garapen sinergikoa eta, bigarren enpresaren kasuan bereziki, estatu mailako telebista kate berri bat sortzea.
Lehenago ere esan dugun modura, erakunde publikoen utzikeriaz egoera neurriz kanpo dago, eta orain arte betearazi ez dituzten legeak eta baldintza teknologikoak (digitalizazioaren atarian gaude) epe laburrean aplikatzeak egoera oso zailak sor ditzake.
Meso-telebistagintza: errolda eta perfila [9]
Izena |
Taldea
|
Nondik
|
Noiztik
|
Emisio propioa/Katean |
Barne/Kanpo ekoizpena |
Estreinaldi/Errepikatua
|
Euskara+
Elebiduna
|
Alava 7 |
Vocento |
Gasteiz |
2002 |
47,3/52,7 |
47,9/52,1 |
46,9/53,1 |
0 |
Alto Nervión TV |
Localia |
Laudio |
2000 |
0/100 |
0/100 |
94,7/5,3 |
0 |
Bilbovisión |
Vocento |
Bilbo |
2000 |
45,2/54,8 |
43,7/56,3 |
49,8/50,2 |
0 |
Canal 23 |
Cadena Local TV |
Bilbo |
2003 |
- |
- |
- |
- |
Canal 4 |
Localia |
Iruñea |
1994 |
28/72 |
23,4/76,6 |
54,7/45,3 |
0,4 |
Canal 6 |
Promecal |
Iruñea |
2002 |
58,2/41,8 |
36,3/63,7 |
82,7/17,3 |
1 |
Canal Bizkaia |
Localia |
Bilbo |
1997 |
23,3/76,7 |
25,5/74,5 |
85,7/14,3 |
0+0,7 elebiduna. |
Canal Gastéis |
Localia |
Gasteiz |
1996 |
34,9/65,1 |
32,8/67,2 |
64,9/35,1 |
6,2 |
Ermuko TB |
- |
Ermua |
1995-2001 (desagertua) |
- |
- |
- |
- |
Gran Bilbao TV |
- |
Bilbo |
2003 |
- |
- |
- |
- |
Ikas TB |
Ez |
Donostia |
1994 |
0/100 |
0/100 |
100/0 |
0 |
Jaitxiki TB |
Ez |
Zarautz |
1992-1995-2001 |
100/0 |
41,1/58,9 |
61,1/38,8 |
41,1 |
Kanal On |
Ez |
Andoain |
1988 |
0/100 |
0/100 |
100/0 |
0 |
Kateberria |
Ez |
Eibar |
1994 |
10,9/89,1 |
10,9/89,1 |
92,7/7,3 |
0 |
Localia Gipuzkoa |
Localia |
Donostia |
2001 |
44,3/55,7 |
44,3/55,7 |
61,5/48,5 |
1,5 |
Mendaro TB |
Localia |
Mendaro |
2002 |
46,4/53,6 |
46,4/53,6 |
60,6/39,4 |
3,6 |
Popular TV Navarra |
Cope |
Iruñea |
2003 |
- |
- |
- |
- |
Tafalla TV |
Cadena Local TV |
Tafalla |
1996 |
4,2/95,8 |
4,2/95,8 |
46,2/53,8 |
0 |
Tele 7 |
Ez |
Barakaldo |
1989 |
43,8/56,2 |
32,2/67,8 |
86,3/13,7 |
0 |
Tele San Sebastian |
Cadena Local TV |
Donostia |
2003 |
- |
- |
- |
- |
Telebilbao |
Cadena Local TV |
Bilbo |
1992 |
44,9/55,1 |
69,6/30,4 |
56,5/43,5 |
0 |
Teledonosti |
Vocento |
Donostia |
1994 |
24,2/75,8 |
24,2/75,8 |
57,9/42,1 |
0 |
Televitoria |
Cadena Local TV |
Gasteiz |
1995 |
5,1/94,9 |
2,9/97,1 |
44,2/55,8 |
1,5 |
Txingudi TB |
Localia |
Irun |
1997 |
17,9/82,1 |
18,2/81,8 |
61,4/48,6 |
0,6 |
Uribe Kosta TB |
Ez |
Sopela |
2000 |
33,3/66,7 |
0/100 |
15,6/84,4 |
0 |
Urola TB |
Ez |
Urretxu |
1998 |
35,1/64,9 |
33/67 |
65,4/34,6 |
0 |
Multzoaren Batez bestekoa [10] |
- |
- |
- |
30,4/69,6 |
28,8/71,2 |
69,1/30,9 |
1,1 |
Telebista kanal hauek (27, Ermuko TBk dagoeneko emititzen ez duelako) kontrolik gabe garatu den meso-telebistagintzaren emaitzak dira, kasu gehienetan. Ikusi dugun modura, horietariko batzuk satelite bidez zabaltzen diren seinaleen bitartekariak dira (Ikas TB, Kanal On, Kateberria, eta Urola TB) eta barne-produkzioko programazio soilari kanpotik etorritakoaz osatzen dute emanaldia. Gertukotasunean eta erreferentzialtasun propioan galdu duten kanal hauek etorkizun latza dute konzentrazio ekonomikoaren politika nagusi den honetan; digitalizazioaren erronkak beraientzako ere gaindiezina dirudi.
Behin baino gehiagotan esan dugun modura, katean ari diren kanalak, aldiz, etorkizuneko apustu teknologikoan, publizitarioan, politikoan, eta komunikatiboan presente egon nahi dute, ez kanal gisa, baizik eta kate bateko partaide diren neurrian. Gaur egun, telebista bitartekari lana betetzen ari diren hauek, irrati-frekuentzia espektroaren kolonizazioa amaitu, eta gertukotasuna helburu modura izan zezaketen kanalen zangotrabatze lana egiten dute.
Tele 7ren salbuespenarekin, meso-telebista kanal hauek goitik beherako garapena daukate gehienetan, eta beraien edukiak, programazio-taula, eta ekoizpen autonomia oso mugatuak dira.
Multzo honen batez besteko datuetan begiratzea besterik ez dago emisioa antolatzean eta barne-produkzioko kopuruetan katearekiko menpekotasuna zenbaterainokoa den konturatzeko, eta beraz, komunikazio eremu propioa eta hurbileko informazioa eta erreferentzialtasuna transmititzeko dituzten mugez jabetzeko.
ESKARMENTUZ, ETORKIZUNERA BEGIRA
Prado eta de Moragas-en (2002) [11] iritziak abiapuntu modura hartuta, gertuko telebistagintzak, telekomunikazio eta ikus-entzunezko sistema orokorragoen baitan eta berauekin erlazioan, hurbiltasuna landu behar du. Ez, ordea, igorlearen eta jasotzailearen arteko hartuemanak soilik ahalbideratuz, baizik eta lurralde batean kokatuta dagoen populazioaren zerbitzura, komunitatearen interesak asetuz, nortasun propioa eraikiz, komunikazio beharrak bideratuz, eta kolektibo gisa integratuz, sendotuz, eta egituratuz ikuspegi sozialetik, kulturaletik eta politikotik.
Irizpide hauen ildotik, gertuko telebistagintzak bere jardunean (programazio-taula, edukiak, hizkuntza eredua, balioak...), emisio-eremu eta helburu zabalagoak dituzten beste telebistekin erlazioan, Euskal Herriko komunikazio esparru propioarekin, erreferentzialtasun komunitarioarekin, egituratze mediatikoarekin, hezkuntza sistemarekin, eta behar sozial eta kulturalekin bat etorri behar du.
Orain arte ikusi ahal izan dugunaren arabera, egoeraren azterketak hiru eremu kontuan hartu behar izatera garamatza: herri gisako artikulazio sozio-politikoa, egituraketa mediatikoa, eta hezkuntza sistema eta hizkuntza normalkuntza. Hauetariko bakoitza bere aldetik dabil gaur-gaurkoz, eta sinergia falta horren ondorioa da telebistagintzaren egungo egoera kaotikoa ere.
Izan ere, Euskal Herrian daukagun erakundetze ugaria eta sarritan antagonikoa (estatu bien aginte-egitura, gobernu autonomikoak, diputazioak, udal-elkarteak, udalak...) ez da batere lagungarri izan gizarte eta gizabanako modura ditugun komunikazio beharrak asetzeko; esku artean daukagun gaiari dagokionez, ikus-entzunezkoekin eta telebistarekin erlazionatutakoez ari gara. Azken urte hauen errepaso arin bat eginez gero, Estatu espainiarrean birritan egin izan dira legedi bereziak gertuko telebistagintza arautu asmoz; baina alperrik: 1995ekoa ez zen inoiz aplikatu eta 2002koak telebistagintzaren digitalizazioan dauka bere abiapuntua eta, aldi berean, galgarik handiena. Frantziako kasua guztiz desberdina izan arren, ez da gauza izan modu arinean eta eraginkorrean hurbileko telebistagintza bideratzeko.
Eusko Jaurlaritzak, espainiar Gobernuaren lege amaraunean harrapatuta, ez du nahiko abileziarik eduki sistema propioa artikulatzeko. Nafarroako Gobernuak, ikus-entzunezko kontseilua sortu zuen arren, ez du lortu interes politiko eta sozialen arteko orekarik, eta “goragotik” datozen aginduen zain dagoela dirudi. Testu-inguru honetan, estatu mailako eta autonomi erkidegotik beherako telebistagintza sistema bere kabuz eraiki da eta modu atrofikoan garatu da, beti ere interes sozial, politiko, eta ekonomiko (sarritan) kontrajarrien, zurrunbiloaren erdian.
Hasierako giza mugimenduek bultzatuta, eta parte hartze soziala eta komunikazio tresna propioak sortu asmoz jaiotako herri mailako telebisten ondoan, lukru asmoz edota eragin politiko zuzena eduki guran beste batzuk jaio izan dira.
Egun, telebista “lokal” etiketapean berrogeita hamar kanaletik gora daude, gertukotasuna abiapuntu eta helmuga gisa hauetariko bakar batzuek besterik ez daukaten arren. Zalantzarik ez dago Localia Gipuzkoa, Canal 4, Televitoria, edo Bilbovisión, esate baterako, telebista kanalak direnik. Modu berean, ordea, esan daiteke beraien jardunarekin eta eskaintzen dituzten edukiekin ez dutela herri artikulatua, integratua, eta sozialki osatua eraikitzeko askorik egiten. Are gutxiago, daukaten emisio-eremua, erreferentzialtasun kulturala, eta informatiboa ikus-entzuleen interesez haratago zabaltzen bada, eta hiritik herrialde osoko herrietara edota herri handietatik abiatutako etengabeko kolonizazio kanpaina egiten segitzen badute (egungo teknologia lagun, Euskaltelen eta Retenaren konplizitateaz eta erakunde publikoen “esku garbitzeaz” baliatuz).
Telebista lokalaren esangura distortsionatua izan da, eta noraeza kontzeptual hortaz baliatuz, izen bereko zakuan sartu dituzte herrialde oso baterako meso-telebistak, satelite bidezko seinalea zuzen-zuzenean “entxufatzen” dutenak, Madrildik emititzen duten enpresa baten katebegiak besterik ez direnak, internetez aritzen direnak [12] eta benetan hurbiltasuna lantzen duten telebistak.
Gaur egungo panorama ikusita, gertuko telebistagintzaren garrantzi soziala, politikoa, kulturala, eta ekonomikoa azpimarratzea besterik ez da egin, baina behar gisa eta ez daukagun egoeraz pozteko.
Lehen esan dugun modura, ETBtik hasi eta dauden eta sortu daitezkeen gertuko telebista lokalek geure egitura mediatikoa osatzen duten modura, euskararen normalizazio prozesuan prentsa lokalak bide oparoa egin duen bezala, lan handia egin dezakete. Eta, arrazoi berberagatik, instituzioek bultzatutako hezkuntza eta kultura planen prioritateen artean hizkuntza normalizazioa baldin badago, telebistak badu alor horretan zeresana eta zeregina. Bide honetan, oso aprobetxagarri suerta dakiguke Kataluniako esperientzia beraiek lortua dutelako, besteak beste: gertuko telebistagintzaren ondorio estrategikoez jabetzea; instituzioek jokatu behar duten arautze eta joku-eremu markatze lana onartzea; sektorean lanean ari diren ekoizle, entrepresa, mugimendu sozial, kultural eta politikoekin harreman normaldua gauzatzea; eduki, hizkuntza-eredu, kuota politiko, eta kanal desberdinen helburuen azterketa egitea eta orekatzea, eta, oro har, ikus-entzunezko sistema propioaren oinarriak jartzea.
Onar ezina litzateke oraintsu arte gertatu dena errepikatzea: ekimen pribatuz eta helburu komertzialez jaiotako telebistek sortu duten egoera desorekatuaren eta kaltegarriaren aurrean euskal instituzioek ezer ez egitea eta albora begira gelditzea, jasan ezina bihurtu den arte. Lurralde eta gizarte artikulazioak, eta hizkuntza normalizazioak telebistagintzan aliatu parekaezina du, baina, horretarako, erakundeen inplikazioa behar-beharrezkoa da.
Euskal prentsa lokalak erakutsi duen indarraz, eta jorratu duen eremu berean, aritu beharko dira gertuko telebistak, erakunde publiko, pribatu eta sozialen ekimenak aprobetxatuz, eta normalkuntza sozial, kultural, eta politikoaren bidean.
Gaur egungo egoera kritikoak aurkera aprobetxagarriak eskaintzen ditu herri zein eskualde mailako telebistak modu orekatuan bultzatzeko, lurralde guztietara hedatuz, zerbitzu publikoaren ikuspegitik eta herrigintzan lagungarri izango direla jakinda.
GEHIGARRIA: GERTUKO, HERRIALDE MAILAKO ETA INTERNET BIDEZKO TELEBISTAGINTZAREN ERROLDA ALFABETIKOA.
- Alava 7 (Gasteiz)
- Alto Nervión TV (Laudio)
- Angelu (Angelu) (Internetez)
- Baiona (Baiona) (Internetez)
- Bilbovisión (Bilbo)
- Buñuel TV (Buñuel)
- Canal 23 (Bilbo)
- Canal 4 (Iruñea)
- Canal 58 (Laudio)
- Canal 6 (Iruñea)
- Canal Bizkaia (Bilbo)
- Canal Gasteiz (Gasteiz)
- Canal Local Arguedas (Argetas)
- Canal Local de Funes (Funes)
- Canal Local Mendavia (Mendabia)
- Canal Peralta TV (Peralta)
- Durango Telebista (Durango)
- Ermuko Telebista (Ermua) (desagert. 2001)
- Goierri TB (Lazkao) (jaiotzear)
- GoiTB (Arrasate)
- Gran Bilbao Televisión (Bilbo)
- Ikas TB (Donostia)
- Jaitxiki TB (Zarautz)
- Kaito TB (Azpeitia)
- Kanal On (Andoain)
- Kanaldude (Aldude)
- Kateberria (Eibar)
- Localia Gipuzkoa (Donostia)
- Mendaro TB (Mendaro)
- Oarso TB (Lezo)
- Plentzia TB (Plentzia)
- Popular TV Navarra (Iruñea)
- Proyección TV (Bilbo) (Internetez)
- Ribaforada TV (Ribaforada)
- Tafalla TV (Tafalla)
- Tele 7 (Barakaldo)
- Tele Marcilla (Martzilla)
- Tele San Sebastian (Donostia)
- Telebilbao (Bilbo)
- Telecadreita (Kadereita)
- Telecaparroso (Kaparroso)
- Telecascante (Kaskante)
- Teledonosti (Donostia.)
- Telefusti (Fustiñana)
- Telerrrebote (San Adrian)
- Telesko (Eskoriatza)
- Televitoria (Gasteiz)
- Ttipi-Ttapa TB (Bera)
- TV Cirvonera (Zintroniko)
- TV de Milagro (Milagro)
- TV Villafranca (Alesbes)
- TVPI (Donibane Lohitzun) (Internetez)
- Txingudi TB (Irun)
- Urdaibai Telebista (Gernika)
- Uribe Kosta TB (Areeta)
- Urnieta TB (Urnieta)
- Urola TB (Urretxu)
- Valtierra TV (Balterra)
- Xaloa TB (Bera)
- Zarauzko TB (Zarautz)
BIBLIOGRAFIA
-Arana, E., Azpillaga, P. eta Narbaiza, B. (2002): “Colonización o Desarrollo en la televisión local” in III Jornadas de Comunicación y Cultura Contemporáneas. Las Televisiones Locales en Europa: Proximidad, Programación y Políticas de Comunicación. Universidad de Santiago de Compostela, Konpostela.
-Aranguren, A. (1999): Euskarazko Komunikabide Lokalak Euskal Herrian. Euskal Herriko Unibertsitatea. Doktorego tesia.
-Asociaciones para la Investigación de Medios de Comunicación (2002): Censo de Televisiones Locales. AIMC, Madril. (http://www.aimc.es)
-Bardou-Boinier, Sylvie eta Pailliart, Isabelle (1999): “Francia: los actores nacionales ocupan la escena local”, 207-237orr. in Moragas, Miquel de, Garitaonandia, Carmelo eta Lopez, Bernat (ed.): Televisión de proximidad en Europa. Universitat Autónoma de Barcelona, Universitat Jaume I, Universitat Pompeu Fabra eta Universitat de València, Bartzelona..
-Kualitate Taldea (2000): Euskararen sustapena telebisten bidez. Kualitate, Bilbo. Mimeografiatua.
-Moragas, M. (2000): Televisiones y Regiones en Desarrollo. Posibilidades en la Era Digital. Sociedad de la Información. Badajoz.
-Navarro, J.A. (1999): La televisión local. Andalucía: la nueva comunicación. Fragua, Madril.
-Prado, E. eta de Moragas, M. (2002): “Les televisions locals a Catalunya. De les experiències comunitàries a les estratègies de proximitat” in Quaderns del CAC-en zenbaki berezia. Consell de l´Audiovisual de Catalunya, Bartzelona.
[1] Artikulu hau UPV-EHUk finantziaturiko (1/UPV 00016.323-H-13687/2001) Telebistagintza lokalaren panorama Euskal Herrian izeneko ikerketa-proiektu zabalaren emaitzetan oinarritzen da. Bere egileak ikerketa-proiektuko partaideak dira eta 2002an hasitako lanean dihardute gaur egun ere. Landa-lana eta lorturiko informazioaren ustiaketa estatistikoa egiterakoan, oso lagungarriak suertatu zaizkigu telebista kanal desberdinetan elkarrizketatu ditugunen kolaborazioa eta baita Josu Amezaga eta Miren Josu Aranburu ikerlariek eskainitako laguntza ere.
[2] ogramazioaren azterketa estadistikoa egiterakoan, Urdaibai TBren, Kaito TBren, Teleskoren eta Urnieta TBren datuak ez dira kontuan hartuak izan, kasu batzuetan errepikatutako programen kopurua oso handia dutelako eta besteetan kablez aritzeak oso ñabardura bereziak dakarzkielako kanal batzuei, eta bi horiek distortsioak sortzen dizkiolako euskarazko kanalen batazbestekoari.
[3] Sofres AMek egiten duen sailkapenean hamabi dira dauden generoak; horien artean “Miszelanea” izenekoan oso desberdinak diren programa motak sartzen dira, baina definigarrien artean daude, txutxumutxuei buruzkoak, jaien laburpenak, umorea, aztiak, etab. “Bestelakoak” etiketapean, beste batzuen artean, Kontinuitatea eta Karrusela (agenda, publizitatea, ordutegiak, iragarkiak...) sartzen dira.
[4] Iparraldekoan bezala, Estatu frantziarreko telebistagintza deszentralizatuan sakondu nahi izanez gero, ikus: Bardou-Boinier, Sylvie eta Pailliart, Isabelle (1999): “Francia: los actores nacionales ocupan la escena local”, 207-237orr. in Moragas, Miquel de, Garitaonandia, Carmelo eta Lopez, Bernat (ed.): Televisión de proximidad en Europa. Barcelona: UAB.
[5] Multzoaren batez besteko kopuruak kalkulatzerakoan, GoiTB, Oarso TB, Zarauzko TB, Ttipi-Ttapa TB eta Xaloa TB kanalak kontabilizatu ditugu. Taula hau zein geroago ikusiko dugun programa generoena egiterakoan, Kontinuitatea eta Karruselari emaniko denborak kontuan hartuak izan dira.
[6] Multzo honen batazbestekoa egiterakoan nafar erriberako emisio iraunkorra daukaten kanalak bakarrik hartu dira kontuan, albo batera daude beraz noizbehinkako emanaldia dutenak eta Canal 58 eta Durango TB.
[7] Kateak osatuz, Estatu espainiarrean antolatu diren telebista sareen gaian sakondu nahi izanez gero, AIMCek (Asociación para la Investigación de Medios de Comunicación) 2002an burutu zuen errolda oso lagungarria izan daiteke.
[8] Garbi utzi behar da kateaturiko telebista kanal hauek gertukotasuna bultzatzen dutenak baino genero gehiago pantailaratzeko baliabideak dituztela, eta bereziki Fikzioa (metraje luzeak, marrazki bizidunak...), Miszelanea, Hezitzaileak, Musika eta Telesalmentak direla puztuen suertatzen direnak.
[9] Ermuko Telebista dagoeneko desagertuta egon arren zerrenda honetan sartu dugu, mota honetako telebistagintzaren ikuspegi osoa eskaini asmoz. Antzerakoa da Gran Bilbao TV, Popular TV Navarra, Canal 23, eta Tele San Sebastian kasua. Azken lau hauei buruzko informazio estatistikorik ez dugun arren, gaur egun emititzen ari direla ziurtatu dezakegu.
[10] Herrialde mailako kanalen batez bestekoa Alava 7, Bilbovisión, Canal 4, Canal 6, Canal Bizkaia, Canal Gasteiz, Localia Gipuzkoa, Tele 7, Televitoria, Telebilbao, eta Teledonostiren kopuruen bidez lortua izan da. Kontaketa estatistiko honetarako albo batera utzi dira, besteak beste, Mendaro TB, Txingudi TB edo Tafalla TV bezalakoak.
[11] Prado eta de Moragasek, gertuko telebistagintza definitzerakoan, horrela zioten: “...aquella que s’adreça a una comunitat local delimitada territorialment, però que ho fa amb contigunts relatius a lèxperiència quotidina dels receptors, a les seves preocupacions, al seu patrimoni cultural, a la seva memòria històrica, etc. amb voluntat d’incrementar la participació social de la comunitat.
Per tant, proximitat fa referència a l’àrea geogràfica de difusió (local), però sobretot es refereix als usos socials dels continguts. El concepte de proximitat, aplicat a la televisió, implica el reconeixment d’un escenari compartit entre l’emisor (l’estació de televisió) i l’audiència, i això ha de quedar reflectit en el contigut final de la seva programació, principalment en els telenotícies, però també en la resta de programes: reportatges, entrevistes, debats, talk shows, documetals o magazins, en s’expressa el debat cultural de cada comunitat.” (2002: 76)
[12] Artikulu honetan sakontzen ez bada ere, Euskal Herrian lau dira internetez aritzen diren “telebistak”: Angelu, Baiona, Bilbo eta Donibane Lohitzun. Ikus-entzunezko bideo-zerbitzu hauek hainbat bideo-klip informatibo eskaintzen dituzte eta norberak aukera dezake zein “notizia”, “pasarte” edo “tarte” ikusi.