Soziolinguistika Klusterra NPLDren bileran
07 Jun
Network to Promote Language Diversity (NPLD) Europa mailako sare bat da. Ekainaren 6an eta 7an Bilbon dira, Zuzendaritza Batzordearen bilera eta urteko Batzar Orokorra baitituzte. Erakunde horren eskariz eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean, Soziolinguistika Klusterrak "Hizkuntza-erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa-A guide to language use observation survey methods" liburua idatzi du.



