UEUko Udako Ikastaroak: Soziolinguistika Saila

GLOBALIZAZIOA, MIGRAZIOA ETA HIZKUNTZAK

Uztailaren 19tik 20ra. Iruñea. AURKEZPENA.

Globalizazioa, mundializazioa... modukoak, egunetik egunera sarriago eta ozenago entzuten ditugu. Aurreikus ote liteke zer-nolakoa izango den delako hizkuntza-aniztasunaren etorkizuna? Zein eratako diskurtsoak daude gai honen harira? Zer-nolako arazo eta erantzun sortzen edota nagusitzen dira? Globalizazioak eta migrazioek eragindako edo areagotutako hizkuntzen arteko ukipen eta hizkuntza-aniztasuneko egoeren aurrean, zer erantzun egon ohi dira?

Ikastaro honetan, batetik, soziologia zein filosofiaren ikuspegitik oinarri teorikoak landu nahi ditugu (fenomeno hauek ulertzen, eta ondorioz kudeatzen, lagunduko digutenak). Bestetik, soziolinguistikaren ikuspegitik dauden formulazioak, diskurtsoak, interpretazioak... jaso nahi ditugu. Horrekin batera, egoera jakinetan (hemen nahiz beste lekuetan) sortu diren hizkuntza-arazoak eta -bereziki- eman zaizkien erantzunak ere eman nahi ditugu aditzera.

NORI ZUZENDUTA.

Etorkinei zuzendutako era guztietako ekimen eta programak antolatzen dituzten teknikariei (euskara-teknikariak, berdintasun-teknikariak, gizarte-zerbitzuak...), irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei eta, oro har, gaiarekiko interesa duten guztiei.

IKASLE KOPURUA.

15 gutxienez eta 40 gehienez

EGUNEZ EGUNEKO EGITARAUA. Uztailaren 19a, asteartea:

Ordutegia: 9:30-11:30 Izenburua: "Hizkuntz Ekologiarantz, euskaratik" Hizlaria: Amaia Antero, irakaslea

Ordutegia: 11:30-13:30 Izenburua: "Globalizazio neoliberala eta bere ideologia eboluzionista; ondorioak kulturen arteko harreman hierarkikoetan" Hizlaria: Zesar Martinez, EHUko irakaslea

Ordutegia: 16:00-18:00 Izenburua: "Migrazioak eta euskara" Hizlaria: Xabier Aierdi, EHUko irakaslea

Uztailaren 20a, asteazkena

Ordutegia: 9:30-11:30 Izenburua: "Immigrazioa: Identitate etnikoa eta akulturazio-estrategiak EAEn" Hizlariak:

  • Jokin Apalategi, EHUko irakaslea
  • Nekane Larrañaga, EHUko irakaslea
  • Manu Sánchez de Miguel, EHUko irakaslea

Ordutegia: 11:30-13:30 Izenburua: "Immigrazioa, naziotasuna eta herritartasuna: Sakanako esperientzia" Hizlariak:

  • Castillo Suarez, Sakanako euskara-teknikaria
  • Olatz Irizar, Udaleko zinegotzia
  • (Pedro Albite EHUko irakaslearen laguntzaz)

Ordutegia: 16:00-17:00 Izenburua: "Immigrazioa eta kultura artekotasuna Malerrekan. Diagnosia eta lan-proposamenak" Hizlariak:

  • Mikel Gereka, irakaslea eta Bidelagun-eko kidea
  • Isidro Herguedas (Bidelagun elkarteko koordinatzailea)

Ordutegia: 17:00-18:00 Izenburua: "Estatutik kanpoko etorkinak eta hizkuntza-normalizazioa EAEn: administrazio publikoaren eta herri-mugimenduen ahaleginak". Hizlaria: Itziar Aramaio, ikerlaria EHUn eta haur etorkinen irakaslea

IKASTAROAREN ARDURADUNA:

Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterreko kidea)

MATRIKULA EPEA

Apirilaren 25etik ekainaren 19ra

MATRIKULA EGIN

UEUren webgunetik (www.ueu.org) edo UEUren bulegoetan

INFORMAZIO GEHIAGO:

Soziolinguistika Ikastaroaren inguruan informazio gehiago izan nahi duenak, hemen dauka biorrikoa jaisteko aukera, PDF formatoan.

EranskinaTamaina
Soziolinguistika.pdf323.99 KB