Euskal Irakaskuntza Ipar Euskal Herrian

Seaska:

Duela bi urte, Amikuzeko ikastola berria eraiki zen. Joan den urtean, Hazparneko eta Hiriburuko ikastolak. Aurten, Garaziko ikastola berriak bere ateak ireki ditu, 97 ikasleei harrera eginez. Negoziaketen ondorioz eta Eusko Jaurlaritzaren sostenguarekin, Garazi eskualdeko ikasle, guraso, eta irakasleak kalitatezko bizigune batean kokatzen dira.

Ikastolak garatzen direlarik, murgiltze ereduan bere haurrak eskolaratu nahi dituzten gurasoak gero eta gehiago dira. Hezkuntza ministeritzarekin ditugun harremanetan ikusmolde ezberdinak agertzen dira. Debatean, gure murgiltze eredua segurtatzeko behar ditugun baliabideak ez dira kontuan hartuak.

Euskal Haziak:elebitasuna eskola giristinoetan

geletan haur kopurua 25etik gora izanez, irakasleek ez dezakete lan onik egin. Jakinez, gure ikasle gehienentzat, euskara ez dela ama-hizkuntza, baldintza hauekin ez dugu esaten ahal euskararen alde ari garela. Arazo hau Hezkuntza Ministeritzari aurkeztu dugularik, bi urteko haurrak ez zirela  hartu behar erantzun digute.

 Eskolan abiatzean ez baldin badira gela elebidunetan sartzen, nora joanen dira, beraz?

Ikas-Bi eskola publikoko gurasoen elkartea

gurasoen eskaera zabaltzen ari da, batez ere Baiona,
Angelu, eta Miarritzeko hiriguneetan. Toki horietan euskarazko irakaskuntzaren
eskaera biziki inportantea da, familien erdia irakaskuntza elebidunaren alde
agertzen baita.

Halere, itxaropen handiak dauzkagu. Baina horretarako Hezkuntza Ministeritzaren politika argiagoa izan behar luke.

2001eko urrian Hezkuntza Ministeritzak tokiko hautetsien laguntzarekin inkesta eginarazi zion CSA enpresari 0, 1, eta 2 urteko haurrak zituzten amengan, Baionan, Angelun, eta Miarritzen

Gurasoen % 56ak euskararen irakaskuntza nahi zuten beren haurrarentzat, ama-eskolatik haste, ahalaz auzuneko eskolan

Asko harritu ziren euskarak horrelako arrakasta ukan baitzuen, dakigularik BAB euskaldun dela % 9 eta erdi-euskaldun % 8.

bada zailtasun sakonagoko bat: irakaslegaiena. Formazioa IUFM institutu unibertsitarioetan egiten da (Institut universitaire de formation des maîtres), antolaketa eskualdeka egiten delarik; beraz, Iparraldearentzat Akitania mailan. Lortu dugu lehiaketa berezi bat izan dadin euskal irakaslegaientzat, beren hizkuntza gaitasuna kontuan hartuz. Ez dugu lortu institutuaren adar bat Baionan koka dadin, eskoletako egonaldiak errazteko, ez eta ere hezkuntza elebidunari buruzko prestakuntza berezia.

Hizkuntza Kontseiluak gomendio hauek egiten ditu, besteak beste

3.1. eskola elebidunen sare osoa lurralde guztian hedatzea, nahi duten gurasoek eta ikasleek erraztasunak ukan ditzaten murgilbide ala denbora erdiko euskal ikaskuntza hautatzeko;

5.2.. egitarauak antolatzea, ikaskuntza elebiduna eta hautuzko ikaskuntza ordutegi egoki batzuetan egiteko moldean. 

Hezkuntza Ministeritzaren lankidetza nahitaezkoa da gure helburu nagusia lortzeko: euskara eskaintzea lehen mailako ikasle guztiei, gurasoen % 50ak edo % 60ak onartuko duelako itxaropenarekin. Helburu orokorra irakaskuntza hizkuntza politika zabal batean sartzea da, eta hau da Euskara 2015 planaren egitasmoa.

Iparraldean eskoletako euskal irakaskuntzak inoiz ez bezalako garrantzia dauka. Alabaina, 2001eko inkesta soziolinguistikoak erakusten digu familia bidezko transmisioa ez dela ongi egiten. Beraz, eskolaren gain da neurri handi batean euskararen jarraipena segurtatzea. Gainera, haurrak gero eta gehiago bi urtetan sartzen dira ama-eskolan, eta adin horretan lehen hizkuntza ez da oraino behin betiko finkatua.

 Lehenik, aurtengo ikasleen kopuruak emanen ditugu hiru sareetako lau ereduetan. Segidan, entzunen dugu hezkuntza sare bakoitzak zer dioen aurtengo ikasturteaz: Seaska murgilbidea (D eredua) erabiltzen duen elkartea lehen mailako ikastoletan eta bigarren mailako ikastetxeetan; Euskal Haziak, hezkuntza katolikoan diren haurren guraso elkartea; Ikas-Bi, eskola publikoan diren haurren guraso elkarte bat. Azken bi sare hauetan denbora erdiko elebidun eredua erabiltzen da (B eredua), bai eta ere hastapen eredua, astean bi edo hiru oreneko euskal ikaskuntza (A ereduaren antzekoa).

 Bigarrenik eta geroari begira, Hizkuntza Kontseiluak egin zituen proposamenak aurkeztuko ditut, inguruan dagoen problematika agertuz.

1.  2003 – 2004 IKASTURTEKO IKASLEEN KOPURUAK

Ama-eskola (2-6 urte) eta lehen maila (6-10 urte)

 

 

Murgilbide

eredua

Elebitasun

eredua

Hastapen

eredua

Frantses

eredua

Orotara

Seaska

 

Sare publikoa

 

Sare katolikoa

1.451

 

---

 

---

---

 

3.009

 

1.440

---

 

1.300

 

160

--

 

14.322

 

4.725

1.451

 

18.631

 

6.325

Orotara      

%

1 451

% 5,50

4 112

% 16,85

160

% 5,53

19.047

% 72,12

26.407

 

 

Ohargarri da lehen mailan lau haurretarik hiruek ez dutela oraindik euskarazko irakaskuntza izpirik. Haatik azken 7-8 urtetako kopuruen eboluzioa kontuan hartuz, elebitasun ereduak kasik 6 puntu irabazi ditu (elebitasun ereduak irabazi duena hastapen ereduak galdu du).

Kolegioak (11-15 urte)

 

Murgilbide

eredua

Elebitasun

eredua

Hautuzko

eredua

Frantses

eredua

Orotara

Seaska

 

Sare publikoa

 

Sare katolikoa

465

 

---

 

---

---

 

307

 

292

---

 

534

 

266

 

 

 

 

Orotara       

465

599

800

 

 

Lizeoak (16-18 urte)

 

 

Murgilbide

eredua

Elebitasun

eredua

Hautuzko

eredua

Frantses

eredua

Orotara

Seaska

 

Sare publikoa

 

Sare katolikoa

96

 

---

 

---

---

 

118

 

50

---

 

243

 

150

 

 

 

 

Orotara       

96

168

393

 

 

Emaitzen biltzailea : Pantxika Maitia,

                                 Euskal kultur erakundeko Euskara zerbitzuaren arduraduna

 

2. HEZKUNTZA SAREEK ZER DIOTE?

Seaska: 2003ko eskola sartzeaz

 2003-2004 ikasturtea hasia da eta 2069 ikasle eskolatuak dira Iparraldeko 20 ikastoletan, 3 kolegioetan, eta lizeo batean. Aurten ikasle kopuru emendaketa inportante bat ezagutzen dugu: % 5ekoa. Badirudi, 2002-2003 ikasturtean Garapen Kontseiluak eraman duen lanak frantses gurasoen itxaropenei erantzun diela.

 Duela bi urte, Amikuzeko ikastola berria eraiki zen. Joan den urtean, Hazparneko eta Hiriburuko ikastolak. Aurten, Garaziko ikastola berriak bere ateak ireki ditu, 97 ikasleei harrera eginez. Negoziaketen ondorioz eta Eusko Jaurlaritzaren sostenguarekin, Garazi eskualdeko ikasle, guraso, eta irakasleak kalitatezko bizigune batean kokatzen dira.

 Ikastola eredua eskola arruntean elbarritutako haurren integratzeari irekia da. Kanpaina desberdinen ondotik, haur horiek ikastoletan eskolaratzeaz, Seaskaren eta Integrazio batzordearen atxikimendua anitzek ezagutzen dute. Ikastoletan, euskal eskolan, integratuak izaiteko eskubidea ukan dezaten aldarrikatzen dugu. Aurten 13 haur eskolatuak dira ama-ikastolatik kolegiora, bakoitzarentzat norberaren proiektu pedagogikoa eraikia izan delarik. Proiektu horrek segitzen du eta haur horien hazkunde baikorrak ikusirik, eskubide hori aplikatua izan dadin gure engaiamendua azkartzen da.

 Ikastolak garatzen direlarik, murgiltze ereduan bere haurrak eskolaratu nahi dituzten gurasoak gero eta gehiago dira. Hezkuntza ministeritzarekin ditugun harremanetan ikusmolde ezberdinak agertzen dira. Debatean, gure murgiltze eredua segurtatzeko behar ditugun baliabideak ez dira kontuan hartuak. Bordeleko errektoreak, eskola publikoan diren ikasgela elebidunekilako berdintasunaren izenean ukatzen dizkigu ahalak. Abiatzen den urtean, aurreratuko den eztabaida garrantzitsua izanen da  murgiltze ereduaren ezagupena. Azken inkesta soziolinguistikoek agertzen dituzten emaitzak kontuan hartuz, hala nola euskara mintzatzen dutenak gero eta gutiago direla ingurumen frantses batean, Seaskak eta ikastolek, murgilbide ereduaren ezagupena lortu arte segituko dute, eta Iparralde osoan eredu hau eskaintzen bermatuko dira. 

 Pantxika Ibarboure, Seaskako zuzendaria.

 Euskal Haziak:elebitasuna eskola giristinoetan

 Eskola giristinoek, irakaskuntza elebiduna proposatzen dute,1969az geroztik. Euskal Haziak, gela elebidunetako federazioak, atseginez ikusten du kopurua beti emendatuz doala. Euskal Herrian dauden,

  • -         58 eskoletatik 30ek B eredua eskaintzen dute. Ikasturte honetan Xiberun, Altzain,  eta Lapurdin, Angelun, gela berriak irekiak izan dira.
  • -         19 kolejioetatik zortzik eta 8 lizeoetatik hiruk.
  • -         Eskola, kolejio, eta lizeo batzuetan, euskara ikasteko aukera ematen da A ereduan ere.

 2003 - 2004ko eskola sartzea

 Urtero, ikasleen kopurua emendatzen ari da. Euskal Haziak elkartean dauden gurasoek irakaskuntza elebidunak goi-mailan ere segida bat ukan dezan eskatzen dute. Galde hauei erantzuteko, kolejioek eta lizeoek indar bat egiten dute, beren ahalen arabera. Saiatzen gara  herrialde gehienetan heziketa elebidun osoaren aukera ematen. Horretarako, Hezkuntza Ministeritzak ahalak eman behar dizkigu eta, gainera, euskaraz aritzeko gaitasuna duten irakasleak behar ditugu.

 Joan den ikasturtean, kanpaina gaitza egina izan da, Baiona, Angelu, eta Miarritze eskualdean elebidun irakaskuntzaren aurkezteko. Lan hori Hezkuntza Ministeritzaren eta lurraldeko hautetsien gerizapean egina izan da. Udaletxeek ere parte hartu dute. Kanpaina honen helburua elebidun irakaskuntzaren ezagutaraztea eta ondotik gurasoen galdea neurtzea zen. Hezkuntza Ministeritzak galde hori jakin behar omen zuen, araberako baliabideak emaiteko! Alta, aitzineko urtean, inkesta batek jadanik erakusten zigun  0 – 2 urte arteko haurren gurasoen  % 56ak elebidun irakaskuntza nahi zuela beren haurrentzat.

 Zer emaitza ekarri digute lan horiek? Gure eskoletan, gurasoen galdea badela frogatua izan da. Gurasoek elebidun saila nahi dutela, bai, bainan herriko edo auzoko eskolan izanez. Elebidun saila ukaiteko, ez dira prest beren haurrak tokiz aldatzeko.

 Jakin behar da Biarnok eta Euskal Herriak osatzen duten departamenduko giristino ama-eskola eta lehen mailetan, haur kopurua  % 4,4  emendatu dela. Emendio hori izanda ere, ez dugu lanposturik lortu Hezkuntza Ministeritzatik, ez euskararentzat, ez eta ere frantsesarentzat. Nola ihardetsi eskaera guztiei? Aurten, nahiz eta lanpostu bereziak beti eskatzen ditugun, euskarazko irakaskuntzarako ez dugu ezer lortu. Beraz, gela elebidunentzat postu bat irekitzeko, behar ukan dugu beste nonbait itxi, Biarnon edo Euskal Herrian.

 Ondorioz, ez ditugu nahi genituen guztiak ukan.

 Horregatik, arazoak ditugu eskola batzuetan. Hala nola, Hendaian, Ziburun, Hazparnen, Mugerren, geletan haur kopurua 25etik gora izanez, irakasleek ez dezakete lan onik egin. Jakinez, gure ikasle gehienentzat, euskara ez dela ama-hizkuntza, baldintza hauekin ez dugu esaten ahal euskararen alde ari garela. Arazo hau Hezkuntza Ministeritzari aurkeztu dugularik, bi urteko haurrak ez zirela  hartu behar erantzun digute.

 Eskolan abiatzean ez baldin badira gela elebidunetan sartzen, nora joanen dira, beraz? Frantses geletan hasi, eta ondoko urtean saiatuko ote dute elebidun sarea? Gurasoak ez al dira lotsatuko?

 Urte hastapen honetan asko kezkatua da, beraz, Euskal Haziak Federazioa. Noiz arte jarraituko du horrela? Noiz ukanen dugu hizkuntz politika bat, euskararen salbatzeko? Euskarari nahi badiogu ofizialtasuna eman, behar al da galdea delarik baizik erantzun? Euskarak ez ote du bere tokia merezi ikastetxeetan?

 Eskola guztiek behar lukete elebidun irakaskuntzaren aukera eman. Batzorde batzuk muntatzen dira, inkesta hara, inkesta hona, bilkuraz bilkura ibiltzen gara, beti espero dugulakotz zerbait hobetuko dela.... eta azkenean ezer ez! Anitz diru-xahutze, gure liluratzeko doia, eta emaitza guti. Orain arte ele ederrak ukan ditugu, orain obrak ikusi nahi genituzke. Ahalak eman behar dizkigute, euskararen aitzinarazteko.

 Gurasoak ohartzen dira, Hezkuntza Ministeritzak eginarazten dizkigun ebaluaketetan, frantsesa eta matematika sailetan, ikasle elebidunak urtero beste ikasleen maila berdintsua edo hobeagoa dutela; bi hizkuntzen erabiltzeak ez diela trabarik ekartzen. Ez dugu ahaztu nahi, halere, gure gela elebidunetako proiektuaren helburu nagusia lehen mailatik ateratzean ikasleak elebidun eta euskaradun izatea dela. Urtero, ebaluaketa batzuk egin arazten ditugu, euskararen maila neurtzeko  8–9 urteko haurrei. Ohartu gara, adin horretan ulermen ona dutela, bainan ahozko ekoizpen guti dutela; eta bistan dena, are gutiago beraz idatzizko ekoizpenetan.

 Ebaluaketa horiek baliatuz, Euskal Haziak Federazioak gogoetak egin ditu irakaskuntza hobetzeko. Gure ikasleek ez badute euskara ongi menperatzen, behar dugu euskara indartu geletan. Gure ikasleek ez dute euskararen erabiltzeko edo entzuteko paradarik eskolatik kanpo. Behar diegu, beraz, euskara gehiago eskaini.

 Horretarako, azken urte hauetan eskola batzuetan murgiltzea proposatzen diegu 2 urtetik 4 urterainoko haurrei. Erran nahi du haur horiek egun osoa pasatzen dutela euskarazko irakaslearekin. Adin horretako haurrentzat, hobeto baizik ez da irakasle berarekin izatea egun osoan. Hastapenean, gurasoak beldur ziren urrats horren egiteko, beren arrangura izanez agian frantsesa ere ongi ikasiko zutela! Bainan, orain gero eta  arrakasta gehiago dute gela hauek. Ezberdintasun handia kausitzen dugu sistema horretan dabiltzan haurrekin. Haurrak naturalki mintzatzen dira, eta gehiago parte hartzen dute.

 Irakaskuntza euskaraz egiteko, haurrek euskara menperatu behar dute. Eta erabiliz hizkuntza aberasten dute. Horretarako, Euskal Haziak Federazioak diru laguntza ekartzen die eskola elebidunei, ekintza batzuen planteatzeko, eskolatik kanpo edo eskola barruan, euskara gero eta gehiago erabiltzeko: antzerkiaren bidez, bertsuak, kantuak, udako egonaldiak, eta beste. Udaletxe batzuk hasiak dira indar baten egiten animatzaile euskaradunen ukaiteko, bainan oraindik guti dira.

 Aurtengo egoera gure eskoletan, alde batetik baikorra izan da, ikusiz gero eta haur gehiago direla B ereduan, eta beste aldetik ezkorra, baldintza txarretan ari garelako; Hezkuntza Ministeritzak ez duelakotz nahikunderik gure laguntzeko. Bainan ez gara lotsatuko eta jarraituko dugu gure ildoan, euskararen alde.

 Maite  Oxandabaratz, Euskal Haziak elkartearen izenean

 Ikas-Bi eskola publikoko gurasoen elkartea

Itxaropena eta mobilizazioa

Dudarik gabe, bihurgune batean gaude. Badakigu denok euskara eskolari esker salbatuko dela Ipar Euskal Herrian. Jakinez familietan zegoen euskararen
transmisioa ahultzen ari dela barnealdean eta kasik desagertua dela
hiriguneetan, jakinez ere euskararen presentzia sozial arloetan nahiko ahula
dela, euskararen aterabide nagusia eskolan dago. Eta euskara aitzinatuko da
irakaskuntza sustatzen duten Iparraldeko hiru elkarteei esker; hain zuzen,
Ikas-Bi eskola publikoa, Euskal Hazia='tk eskola katolikoa, eta Seaska bere ikastolekin.

 Gaur egun, kopuruak esperantzaz beteak dira. Sare guztiak kontuan hartuz, lehen mailan ama-eskolan hasten diren Iparraldeko haurren % 20k euskaraz ikasten dutela ohartzen gara. Kopuru honen barnean, haurren erdia baino gehiago eskola publikoan dira. Euskaraz ari diren hamarretik sei eskola publikoan dira, eta lau beste bi sare pribatuetan. Hogei urteren buruan, eskola publikoetako haur euskaldunen kopurua % 15era heltzen da: 22.000 ikasle dira Iparraldean eskola publikoko lehen mailan, eta hauetatik 3.300ek euskaraz egiten du, B eredua jarraituz.

 Geroari begira

Eta geroari begira, gurasoen eskaera zabaltzen ari da, batez ere Baiona,
Angelu, eta Miarritzeko hiriguneetan. Toki horietan euskarazko irakaskuntzaren
eskaera biziki inportantea da, familien erdia irakaskuntza elebidunaren alde
agertzen baita. Hirigune horietan euskara erdi galdua da. Bestalde, bertan bizi diren familiak herriz kanpokoak dira. Halere, itxaropen handiak dauzkagu. Baina horretarako Hezkuntza Ministeritzaren politika argiagoa izan behar luke. Iraileko azken sartzeari begira, hainbat traba agertu da. Lanpostu berri bat edo bi bakarrik ireki ditu Hezkuntza Ministeritzak. Noski, gure itxaropen naturala nahiko hunkitua da. Beraz, gure egin nahia erakutsi behar dugu beti, eta gure mobilizazioekin jarraitu.

Mixel Esteban, Ikas-Bi eskola publikoko gurasoen ordezkaria

3. IRAKASKUNTZAREN ETORKIZUNA

2000ko abenduan, hitzarmen berezia izenpetu zelarik Frantses Estatuaren eta Euskal Herriko hautetsien artean, lehen atalean hizkuntza politikaz arduratzeko erakunde bat hiru zatitan definitu zen: Obragintza publikoak hautetsi batzuk biltzen ditu erabakiak hartzeko eta baliabideak banatzeko; Obralaritza eginkizunak gauzatzen dituzten elkarteek eta erakundeek osatzen dute; bien artean, Hizkuntza Kontseiluaren eginbidea zen botere publikoak eta obralariak biltzea ekintzak elkarrekin ebaluatzeko eta geroa asmatzeko euskararen beharren arabera.

 Adibidez, hiru sareetako arduradunek, hezkuntza batzorde batean elkarretaraturik,  proposamen andana bat formulatu zituzten gaurko kezka nagusiei erantzun bat eman nahiaz: hizkuntza eskaera soziala, irakasleen formazioa, unibertsitatearen eginbidea. Hona gogoeta batzuen ondotik egin ziren gomendioak.

Gizarte eskaera

Frantzian, herri hizkuntzen legedian, baldintza nagusia gurasoen eskaera "frogatua” da. Gurasoek euskararen ikaskuntza eskatzen badiote eskolako zuzendariari, honek zerbait egiteko baimena badu legearen arabera (Deixonne legea 1951, Haby legea 1975). Ez da nahitaezko eginbidea; zuzendariak ikusten du gutienez 15 haur badiren ikasgela bat betetzeko, eta irakasle bat badagoen euskal irakaskuntza eman nahi duena.  Baina, irakasle sindikata batzuk herri hizkuntzen ikaskuntzaren aurka ziren eta legea indargabetzen zuten. Hain zuzen, egoera horri erantzun bat emateko sortu ziren ikastolak. Geroztik, hezkuntza publikoari edo katolikoari atxikiak ziren gurasoek beren elkarteak sortu zituzten euskal ikaskuntza bermatzeko; bereziki, Ikas-bi eta Euskal Haziak.

 Elkarte horien ideia nagusia zen eskaintza ofizialak sortzen duela eskaera soziala, eta ez alderantziz. Beraz, botere publikoaren gain zela, alde batetik gurasoen gogoa sustatzea euskararen baliagarritasuna eta aberastasuna erakutsiz, eta bestalde informazioa zabalduz sare ezberdinek eskaintzen zituzten ahalbideez. Hitzarmen bereziko aurrekontu lerro batek urtero 60.000 euro Hezkuntza Ministeritzari ematen dizkio kontzientziazio kanpaina egiteko egunkarien eta telebistaren bidez, informazio liburutto bat zabalduz, eta beste.

 2001eko urrian Hezkuntza Ministeritzak tokiko hautetsien laguntzarekin inkesta eginarazi zion CSA enpresari 0, 1, eta 2 urteko haurrak zituzten amengan, Baionan, Angelun, eta Miarritzen(BAB). Galderak hauek ziren: Nahi duzu zure haurrak euskara ikas dezan eskola denboran? Ama-eskolatik haste ala berantago? Auzunean berean ala berdin beste eskola batean? Zein helbururekin? Erantzunak dudarik gabekoak ziren. Gurasoen % 56ak euskararen irakaskuntza nahi zuten beren haurrarentzat, ama-eskolatik haste, ahalaz auzuneko eskolan, baina erdiak prest ziren haurra beste eskola batera igortzeko. Helburua, euskara ikastea, frantsesari kalterik egin gabe. Asko harritu ziren euskarak horrelako arrakasta ukan baitzuen, dakigularik BAB euskaldun dela % 9 eta erdi-euskaldun % 8.

 Auzapezek gutunak igorri dizkiete aipaturiko guraso guztiei 2003ko eskola sartzeari buruz. 350 familia prest dira beren haurra gela elebidunean edo murgilbidean ezartzeko. Iaz BABeko ama-eskoletan 3.700 haur baziren eta horietarik 400 euskal ikasgeletan (% 10). Gurasoen eskaerari erantzuteko, 55 ikasgela berri ireki eta 25 lan-postu sortu behar dira, 15 sare publikoan, 7 sare katolikoan, eta 3 Seaskan. Zorigaitzez, eskaintza askoz murritzagoa izan da, baina gizarte eskaera hor dago erantzun baikorraren zain.

 Hizkuntza Kontseiluak gomendio hauek egiten ditu  (1) informazioaz eta (2) gizarte eskaerari buruz  (laburpena):

 1.1. euskarazko irakaskuntzaren eskaintza neurri handiagoan zabaltzea lehen mailatik unibertsitateraino;

 1.2.. euskararen baliagarritasuna erakutsiko duen komunikazio kanpainak abiaraztea, euskarari lotuak diren lanpostuak zerrendatuz;

 1.3. sentimen kanpainak antolatzea euskarazko irakaskuntza bigarren mailan eta unibertsitatean hedatzeko, ikasleak eta gurasoak dagoen eskaintzaz informatzeko;

 1.4. euskarazko irakaskuntzaz baliatu diren ikasleen eskola eta lanbide ibilbidea hobeki ezagutzeko ikerketa bat bururatzea;

 2..1. gizarte eskaeraz egina den neurketa, lurralde osoan baliatzea;

 2..2.. gizarte eskaera sostenga lezaketen eragileak biltzea (gurasoak, udaletxeak, irakasleak), eskaera horri erantzun baikorra emateko;

 2.3. eskolen mapa urtero gaurkotzea, dagoen euskal irakaskuntzaren eskaintza orokorki neurtzeko; mailak, ikastetxeak, irakaslegoa eta ikaslegoa;

 2.4. botere publikoak iragan daitezen gizarte eskaera frogatuaren logikatik, euskarazko hezkuntzaren eskaintza estragiara, hain zuzen ikasleen eta gurasoen eskaera indartzeko xedearekin.

Irakaslegoa

Euskal hezkuntzaren alorrean bigarren arazo nagusia irakaslegoarena da. Alde batetik, dauden irakasleak gutiegi dira gizarte eskaerari erantzuteko. Beraz, lanpostuak ireki behar dira. Baina Hezkuntza Ministeritzak erabiltzen duen kota sisteman, postu bat irekitzean beste bat ixtea dakar. Asma dezakegu zer lehiaketa sortzen den gai ezberdineko irakasleen artean, dela artea edo kirola edo euskara. Eskatzen duguna da kota berezia euskararentzat; erantzuten digutena da euskara norma arruntean sartzen dela.

 Egia erran, bada zailtasun sakonagoko bat: irakaslegaiena. Formazioa IUFM institutu unibertsitarioetan egiten da (Institut universitaire de formation des maîtres), antolaketa eskualdeka egiten delarik; beraz, Iparraldearentzat Akitania mailan. Lortu dugu lehiaketa berezi bat izan dadin euskal irakaslegaientzat, beren hizkuntza gaitasuna kontuan hartuz. Ez dugu lortu institutuaren adar bat Baionan koka dadin, eskoletako egonaldiak errazteko, ez eta ere hezkuntza elebidunari buruzko prestakuntza berezia.

 Gainera, zailtasun berri bat dago: ez dela irakaslegairik aski lehiaketetan ireki dizkiguten tokien betetzeko. Zergatik euskaldun gazteek ez duten gogorik irakasle bilakatzeko, ez dugu ikerketarik erantzuna emateko. Hipotesia bezala aurrera nezake, militantismoaren nekezia. Dena dela, aterabide logikoa litzateke Hegoaldeko irakasleak kontratatzea, alde bateko soberakinarekin beste aldeko eskasa osatzeko, erizainekin egin den bezala. Ez ministeritza, ez eta ere irakasle sindikatuak ez daude prest aterabide hori onartzeko: trukaketa moldea bai, baina etorkin moldean ez,  "hemen lanposturik ez galtzeko".

 Orduan, bi bide hartzen dira irakaslegoa osatzeko: kanpainak egin lizeoetako ikasleengan IUFM lehiaketetara joan daitezen, eta lanean diren irakasle euskaldunen formazioa, ikasgela elebidunetan lan egiteko. Zenbaitek UEUko kurtsoak hartzen dituzte; bestek, ikuskatzaileek antolatzen dituzten formakuntza jarraikien barrenean, hezkuntza elebidunari buruzko jarduerak eskatzen dituzte.

 Beste galde nagusi bat da, nola berma euskararen erabilera ikasleen artean eta eskolatik kanpo. Hitzarmen bereziaren egitarauan bada jarduera bat eskola inguruko ekintzentzat. Helburua, familia bidezko hizkuntza transmisio afektiboa ahultzen ari delarik,  beste transmisio bat asmatzea, ikaskuntza baino atseginagoa, jolasaren bidez, atsedenaldietan, jateko momentuan, eta eskolaz kanpoko ekintzetan, kiroletan eta beste. Euskaraz mintza egitasmoa adibide ona da guretzat ere. Hitzarmen bereziko egitarauan, diru-laguntza bat, 90.000 euro urtero, eskainiak zaizkie gurasoek elkarteei eta aisialdi erakundeei: Ikas-bi, Euskal Haziak, eta Uda-Leku. Hemen ere maizenik irakasleak dira arduradun, animatzaile profesionalak kontratatu beharrean, Uda-Lekun egiten den bezala.

 Hizkuntza Kontseiluak gomendio hauek egiten ditu, besteak beste, (3) irakasleen formazioaz eta (5) eskolako inguru-giroaz  (laburpena) :

 3.1. eskola elebidunen sare osoa lurralde guztian hedatzea, nahi duten gurasoek eta ikasleek erraztasunak ukan ditzaten murgilbide ala denbora erdiko euskal ikaskuntza hautatzeko;

 3.2. euskarazko irakaskuntza aitzinaraztea teknika, lanbide, eta laborantza sailetan;

 3.3. irakasle elebidunen bilketa errazteko neurriak hartzea: irakaskuntza beharren aurreikuspen argia eta kudeaketa zorrotza, irakaslegaien informazioa eta sostengua;

 3.4.  euskarazko formakuntza jarraikia aitzinaraztea, kultura, hezkuntza, eta lanbide alorretako beharrak betetzeko;

 5.1. eskola ingurugiroa euskalduntzea ikasgelatik kanpo ere, bereziki josteta denboretan eta atsedenaldietako ekintzetan;

 5.2.. egitarauak antolatzea, ikaskuntza elebiduna eta hautuzko ikaskuntza ordutegi egoki batzuetan egiteko moldean. 

Unibertsitatea

Baionako fakultatean euskarari buruzko diplomak prestatzen dira, bai eta ere bigarren mailako irakasleentzat. Gaur egun, laurogei ikasle dira lau urtetan banatuak eta 20 irakaslegai CAPES diploma prestatzen. Bestalde IKER zentroa antolatua da, CNRS Frantziako ikerketa zientifikoaren erakunde nazionalari lotua, Bordele 3 eta Paueko unibertsitateen babespean. Hiru ikerlek denbora osoz lan egiten dute, eta beste hogei bat ikerle-irakaslek lanetan parte hartzen dute; doktoregoak prestatzen dituzten ikasleak bestalde.

 Ikerketa gaiak hizkuntzalaritzaren eremukoak dira: semantika, sintaxia, dialektologia, lexikografia, literatura kritikoa, soziolinguistika. Irakaskuntza mailan ere balitezke ikerketak eta aplikazioak egiteko. Bereziki, ikas-tresnen ekoizpenari buruz eta irakaskuntza ereduak ebaluatzeko.

 IKAS euskal pedagogia zerbitzua ikas-tresnen ekoizpenaz arduratzen da. 1959an sortu zen elkartearen jarraipenean dabil. Aspaldidanik esku liburuak eta entzun-ikusgaiak zabaltzen ziren hezkuntzako hiru sareetan, botere publikoen diru laguntzekin. Duela 10 urte, IKAS erakundeak Hezkuntza Ministeritzaren babesa ukan zuen, langile batzuk ordainduz, Akitaniako pedagogia dokumentazio zentroa (CRDP) ikuskatzaile. Hitzarmen bereziko egitarauetik ere finantzamendu bat hartzen du. Gaurko beharrak ekoizpena gehitzea, irakaskuntzarekin batera, eta sorkuntza bultzatzea dira, itzulpenetan mugatu gabe.

 Beste behar bat ere agertzen da: ebaluazioa. Hiru metodo ezberdin aplikatzen dira, murgilbidea ikastoletan, irakaskuntza elebiduna beste bi sareetan, eta oraino euskararen ikaskuntza astean 2 edo 3 orduko ikasgai bezala. Hegoaldean ikerketak egin ziren D, B, eta A ereduen ondorioak neurtzeko. Iparraldean Hezkuntza Ministeritzak urtero neurketak egiten ditu matematikari eta frantsesari buruz. Ezer ez herri hizkuntzentzat. Euskal Herrian dauden ikuskariek konparaketak egiten dituzte ikasgela elebidunen eta elebakarren artean; ohargarri baita ikasle elebidunek elebakarrek baino hobeki menderatzen dutela frantsesa, bai eta matematika gaiak ere. Baina ereduen arteko konparaketa zientifikoak falta zaizkigu. Sare bakoitzak bere gogoetak egiten ditu, bereziki ahalbideak eskatzeko. Irakaskuntzaren ondorioak aipagai direlarik, emaitza objektiboak eskas dira.

 Hizkuntza Kontseiluak gomendio hauek egiten ditu  (5) ikas-tresnen ekoizpenaz, (6) ebaluazioaz, eta (7) ikerketaz. 

 5.3. Lehen eta bigarren mailei zuzendua zaien euskarazko material pedagogikoaren ekoizpena eta hedapena garatzea. Lan hau alor horretan aditua den IKAS zentroari emana zaio, eta hitzarmen bereziko hizkuntza ataleko 1.7. ekintza osatzen du.

 6.1. Euskararen irakaskuntza ebaluatzea eta lortu beharreko ezagutza mailak zehaztea. Bi adar irekitzekoak dira: alde batetik, so egitea beste hizkuntzetan zer egiten den eta zein diren erdiesten diren emaitzak. Beste aldetik, kontuan hartzea Nafarroan eta Euskal Autonomi Erkidegoan erabiltzen diren ebaluaketa moldeak.

 7.1. Euskarari buruzko ikerketa-lanak laguntzea eta haien garapena indartzea.

 7.2. Lantalde bat bil daiteke gogoeta zabalago bat egiteko. Horretan, Baionako fakultateko (UPPA), Bordele 3 unibertsitateko, CNRSko, Euskaltzaindiako, eta Iker zentroko jendea etor liteke, Euskal Herriko Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, eta UEUko ordezkariak gomitatuz.

 Gaur egun, horretan daude Iparraldeko euskal irakaskuntzaren eskakizunak eta itxaropenak. Ondoko urratsa da hizkuntza politikarako erakunde publikoa eraikitzea. Tokiko hautetsiek osatuko dute, baina Hezkuntza Ministeritzaren lankidetza nahitaezkoa da gure helburu nagusia lortzeko: euskara eskaintzea lehen mailako ikasle guztiei, gurasoen % 50ak edo % 60ak onartuko duelako itxaropenarekin. Helburu orokorra irakaskuntza hizkuntza politika zabal batean sartzea da, eta hau da Euskara 2015 planaren egitasmoa.

 

 

 

BAT aldizkaria: 
49. 2003ko abendua. Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura...
Kokapen geografikoa: 
Ipar Euskal Herria
Egilea(k): 
Erramun Baxok, Maite Oxandabaratz, Mixel Esteban, Pantxika Ibarboure, Pantxika Maitia
Urtea: 
2003