Eleanitz-English: gizarte zientziak ingelesez

Zalantzarik gabe esan daiteke euskal eskolan azken bolada honetan egiten ari den berrikuntzarik nabarmenetakoaren artean elebitasunaren planteamendutik eleaniztasun goiztiarraren planteamendura aldatzea dela. Bide hori urratzeko asmoz, 1991-1992 ikasturtean Ikastolen Elkarteak ingelesaren irakaskuntza goiztiarra abian jarri zuen “Eleanitz-Ingelesa” proiektuaren bidez.

Jauzi horrek, jakina, hainbat kezka sortu zuen: 4 urte zituztela ingelesa ikasten hasi ziren ikasle horiek zein ingeles maila lortu dute DBH amaieran? Gai al dira ikasle horiek ikastarlo bat ingelesez jarraitzeko? Gai izango al dira ingelesez eskuratutako ezagutza horiek euskaraz azaltzeko? Galdera horiek erantzuteko asmoz, 2001-2002 ikasturte amaieran egindako ebaluazioa baliatuko dugu.

Gurea bezalako proiektu bat bideragarri izateko bete behar den lehen baldintza nagusia ingelesa ikasteko material egokiak eskuratzea da, eta material egoki horiek ez badira aurkitzen, orduan, material propioak prestatzea ezinbestekoa da. Horixe izan da guk jarraitutako bidea.

Ikasmaterialgintza hain garrantzizkoa izanik ere, hanka-motz geratzen da irakasleen prestakuntzarekin batera ez bada horien erabilera planteatzen.

Prestakuntza mota hau hiru zutaberen inguruan antolatzen da:

Informazio teorikoa eta didaktikoa:

Praktikari buruzko gogoeta:

Lanaren segimendua ikasgeletan:

Esan bezala, ebaluatutako ikasleek DBHko 3. maila egin zuten 2001-2002 ikasturtean. Lagina osatu zuten ikasleak bi taldetan banatu ziren —talde esperimentala eta kontrol taldea—, esperientzian parte hartu izanaren edo ez izanaren arabera. Hortaz, talde esperimentala esperientzian parte hartu duten ikastetxeetako ikaslez osatu zen. Kontrol taldea, berriz, ausaz hautatutako ikastoletako ikasle aukeratuez.

Talde esperimentala

Hizkuntza ikasteko oinarritzat edukia hartzen duen filosofiari jarraituz, jauzia egin da eta ikasleak Gizarte Zientzien gaia ingelesez ikastera pasatu dira (Gizarte Zientziez eta Hizkuntzaz Osatutako Kurrikulua: GZHOK; Social Science & Language Integrated Curriculum: SSLIC), arlo honetako lana laguntzen duen ingelesezko kurrikulu batekin koordinatuta.

kontrol-taldeko ikasleen ezagutza- eta kontzeptu-maila berak eskatzen zaizkie talde esperimentaleko ikasleei ere, baina ingelesa erabiliz ikasketako hizkuntza gisa.

Kontrol-taldea

Talde esperimentaleko ikasleek bezala, kontrol-taldekoek ere DBHko 3.ari dagokion

“Ostadar, Gizarte Zientziak”

materiala landu dute. Baina bereizketa batekin: talde honek bere laneko hizkuntza bezala euskara erabiliz landu du gaia.

Ingelesari

dagokionez, kontrol-taldeak jarraitu dituen metodologia eta programazioa, ikastetxe bakoitzean erabilitako testuliburuan oinarrituak daude.

GIZABASI

: ikasle guztiek —nola esperientziakoek hala kontrolekoek— menderatu beharko zituzketen oinarrizko kontzeptuen ezagutza da. Proba hauetako gehienak ulermenekoak dira

GIZASUPE

: ezagutza-maila handiagoa eskatzen duten kontzeptu- eta prozedura-edukiak dira, eta pentsatzekoa da kontrol-taldeko ikasleek ezagutza-maila handiagoak lortuko dituztela, eduki horiek beren lehen eskola-hizkuntzan landu dituztelako, hau da, euskaraz. Produkzio-probak dira gehienak

Ingelesa: Trebetasun guztiak konparatuz, batez bestekoa

Trebetasun guztietan talde esperimentalaren aldeko diferentzia nabarmena dela ikusten da, baina gramatikako proban alde hori areagotu egiten da.

Gizarte Zientziak:

Beheko taulan ikus daitekeen bezala, talde esperimentalak kontrol taldeak baino emaitza hobeak lortu ditu Gizarteko proba guztietan. Are gehiago, diferentziarik handienak galdera konplexuenen multzoan izan dira

ikastarlo bat atzerriko hizkuntzaren bidez irakasteak atzerriko hizkuntza horren ikaskuntza laguntzen du hainbat arrazoirengatik. Besteak beste, atzerriko hizkuntzari denbora gehiago eskaintzeaz gain, hizkuntzaren benetako erabilera bermatzen dute eta ikasleek erabiltzen dituzten materialak benetakoak dira, hau da, ez daude ikasleen ustezko hizkuntza-mailari egokituak

Emaitzek erakusten digutenez, ordea, esperientziako ikasleak gai dira ingelesez lortutako ezagutzak euskaraz aditzera emateko. Eta horrek esan nahi du, ikasleak iritsi direla ingelesez ikasitako gaiak euskaraz adierazteko gai izatera, eta, zeharbidez, islatzen du euskara ere nahiko ondo menderatzen dutela, hizkuntza batetik besterako aldaketa hori egiteko gauza direlako.

Eleanitz-Ingelesa proiektuaren ildotik hausnarketarako gai ugari etorri zaigu. Batetik, hizkuntzak (eta ez atzerrikoak soilik) irakasteko metodologiaren ingurukoak: nola irakasten ditugu hizkuntzak? Ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzen laguntzen al du gela barruan egiten dugunak? Eta bestetik, eskolako beste arloen irakaskuntzaren/ikaskuntzaren inguruan. Alegia, edukia eta hizkuntza uztartzeak duen garrantzia

Hezkuntza eleaskotarikoaren egitasmoa hedatzen ari da, eta horretarako egon daitezkeen bideen artean eleaniztasun goiztiarraren aukera nagusitzen ari da gure artean. Ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko, urrutira joan gabe Euskal Herrian bertan, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, nola azken hamarkadaz geroztik, urtez urte, zabaltzen ari diren ikastoletan, eskola publiko eta pribatuetan hirueletasun goiztiarreko esperientziak. Badirudi, gainera, hezkuntza komunitatean nahiko adostasun handia dagoela eleaniztasunaren lorpenei dagokienez: derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, bi hizkuntza ofizialen ezagutza sendoa eta erabiltzeko gaitasuna ziurtatuko dira; eta atzerriko hizkuntzei dagokienez, aukeratzen den atzerriko lehen hizkuntzan komunikatzeko eta ikastarlo bat hizkuntza horretan jarraitzeko oinarrizko gaitasuna eta atzerriko bigarren hizkuntzaren ezagutzaren hastapenak ziurtatuko dira. Zalantzarik gabe esan daiteke euskal eskolan azken bolada honetan egiten ari den berrikuntzarik nabarmenetakoaren artean elebitasunaren planteamendutik eleaniztasun goiztiarraren planteamendura aldatzea dela. Bide hori urratzeko asmoz, 1991-1992 ikasturtean Ikastolen Elkarteak ingelesaren irakaskuntza goiztiarra abian jarri zuen “Eleanitz-Ingelesa” proiektuaren bidez.

 Elebitasunaren planteamendutik eleaniztasun goiztiarrera aldatzeak, normala den bezala, kezkak sortzen ditu, eta horien artean nagusiena, hirueletasun goiztiarraren planteamendua ez ote den euskararen kaltean izango. Mesede kaskarra egingo genioke ikastolen proiektuari, alajaina, bere ezaugarri nagusia den euskararen eta euskal kulturaren kaltean izango balitz. Kezka eta zalantza horietako batzuk ibilian argitzen joan dira eta beste berri batzuk sortzen. Ibilian argitu dira, adibidez, euskara, gaztelera, eta ikasleen adimen garapenari buruzko kezkak. Hamabi urte pasa ondoren, badugu eskarmentua eta urtero egindako ebaluazioaren ondorioz esan dezakegu eleaniztasun goiztiarrak ez diela kalterik egin gure ikasleen euskarari, gaztelerari, eta adimen mailari. Emaitza horiek lan mardulago batean aurkezteko asmoa dugunez, ez ditugu hemen aipatuko.

 Lan honetan, beraz, ibilian sortu edo areagotu diren kezken inguruan arituko gara.  Alegia, Eleanitz-English proiektuaren helburuen artean ikasleek DBHko bigarren zikloan ikastarlo bat ingelesez jasotzeko gai izan zitezela zegoen. Proiektuaren lehen promozioa, beraz, 2001-2002 ikasturtean hasi zen ikastarlo bat ingelesez ikasten; Gizarte Zientziak, hain zuzen ere. Jauzi horrek, jakina, hainbat kezka sortu zuen: 4 urte zituztela ingelesa ikasten hasi ziren ikasle horiek zein ingeles maila lortu dute DBH amaieran? Gai al dira ikasle horiek ikastarlo bat ingelesez jarraitzeko? Gai izango al dira ingelesez eskuratutako ezagutza horiek euskaraz azaltzeko? Galdera horiek erantzuteko asmoz, 2001-2002 ikasturte amaieran egindako ebaluazioa baliatuko dugu. Ebaluazio horretan, ikasleen gizarte arloko ezagutzaz gain, ingeles maila ere neurtu zen.

 Baina aurrera jarraitu baino leen, ikus dezagun, laburki bada ere, zein diren Ikastolen Elkarteko “Eleanitz-Ingelesa” proiektuaren oinarriak.

ELEANITZ-INGELESA: IRAKASKUNTZA ELEASKOTARIKOAREN PLANTEAMENDU OROKORRA ETA HELBURUAK IKASTOLEN ELKARTEAREN IKUSPEGITIK

Eleaniztasunaren planteamenduak ez du orain arteko elebitasunaren planteamendua ukatzen, osatzen baizik. Hau da, orain arteko elebitasunaren planteamendua, euskara hizkuntza nagusi delarik, gaztelania (hegoaldean) edo frantsesa (iparraldean), bi hizkuntzak ondo ezagutzeko eta erabiltzeko gaitasuna lortzea izan bada, hemendik aurrera, elebitasunaren planteamenduari eutsiz, atzerriko hizkuntzen ezagutza eta erabilera izango da eleaniztasunaren planteamendua.

 Lau hizkuntza irakasteko planteamendua egiten dugu. Euskararen eta gaztelaniaren kasuan ez dago aldaketarik, hau da, euskarak jarraitzen du irakaskuntzako hizkuntza nagusi izaten eta ikasleek, gaztelaniaz ordu gutxiago aritu arren, gaztelania euskara bezain ondo menderatzea lortu behar dute. Berrikuntza nagusia atzerriko lehen hizkuntzaren (ingelesaren) irakaskuntza goiztiarrean datza. Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa) irakasten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren hasieran hasten da. Ikastola batzuetan alemana ikasteko aukera ere eskaintzen da.

 Hauek dira planteamendu orokor honekin lortu nahi diren helburuak atzerriko lehen hizkuntzari dagokionez:

 “Atzerriko lehen hizkuntzari, hau da, ingelesari dagokionez, ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean (16 urte) lortuak izan beharko dituzte atzerriko hizkuntzei buruz dekretuak etapa horretarako arautzen dituen ulermen, produkzio, irakurketa, idazketa, hizkuntz gogoeta, jarrera, eta abarretarako hizkuntz gaitasunak. Eta gutxieneko eduki horiez gainera, ondoko hauek:

 a)       Ikasleak gai izan bitez ahoz eta idatziz harremanak ingelesez izateko elkarren arteko komunikazio arrunt batean.

b)       Erabil bezate ingelesa transmisio-hizkuntza bezala aldez aurretik seinalatutako eskola-gaiak jorratzeko.

c)       Gai izan bitez ingeles hizkuntzari buruzko analisi gramatikalak egiteko, halaber hizkuntza honek beste hizkuntzekiko dituen erlazioak eta interferentziak aztertzeko.

d)      Esperientzia hori jarraitu ez dutenek bezain ongi mendera bitzate euskara eta gaztelania, eta adimen garapen bera lor bezate“.

"ELEANITZ-INGELESA” PROIEKTUAREN BILAKAERA ETA PARTE HARTZEKO AURREBALDINTZAK

Proiektua, esan bezala, 1991-92. ikasturtean 8 ikastolarekin hasi zen, eta geroztik urtero ikastola berriak joan dira sartzen.  Gaur egun, 70 ikastola eta 20.000 ikasle inguru daude proiektuan sarturik 4 urtetik hasi eta 16 urtera arte.

Proiektuan sartzea borondatezkoa bada ere, baldintza batzuk bete behar dira parte hartu ahal izateko. Horretarako, ikastolekin hitzarmen bat izenpetzen da, alde batetik, proiektuan sartu aurretik baldintzak ongi ezagutzeko eta, bestetik, konpromisoa bermatzeko. Eskatzen diren baldintzak hauek dira:

 a)       D ereduan eskolatua izatea.

b)      Ingelesa ikasten 4 urterekin hastea eta 16 urtera arte jarraitzea.

c)       Ziklo eta etapa desberdinetarako aurreikusita dauden saio eta ordu kopuruak betetzea.

d)      Proiekturako prestatzen ditugun ikasmaterialak erabiltzea.

e)      Proiektuan jarraitzeko baldintzak betetzen dituzten irakasleak hautatzea.

f)         Aurreikusita dauden prestakuntza saioetan irakasleek parte hartzea.

g)      Aurreikusita dauden ebaluazio saioetan parte hartzea.

h)       Proiektuak dituen kostuak ordaintzea.

IKASMATERIALEN ELABORAZIOA

Ikasmaterialak  dira proiektuaren muina eta bihotza. Materialetan islatzen dira hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikusmolde teoriko-metodologikoak eta helburuak lortzeko aukeratzen diren edukiak eta jarduerak. Materialetan oinarrituz egiten da gelako eguneroko lana, hots, bideratzen da irakaslearen praktika eta ikasleen ikaskuntza prozesua eta ebaluazioa. Materialen planteamendu teoriko-metodologikoan eta horien aplikazioan eta hobekuntzan oinarrituz egiten da irakasleen prestakuntza. Materialetan oinarrituz gorpuzten da talde lana eta proiektu bateratua.

 Gurea bezalako proiektu bat bideragarri izateko bete behar den lehen baldintza nagusia ingelesa ikasteko material egokiak eskuratzea da, eta material egoki horiek ez badira aurkitzen, orduan, material propioak prestatzea ezinbestekoa da. Horixe izan da guk jarraitutako bidea.

 Une honetan, 4 urtetik hasi eta 15 urtera arteko ikasmaterialak eskuetan ditugu eta amaitzen ari gara DBHko 4. mailarako materiala. 1991n hasi ginenetik, 4-6 urteko ikasleentzat, Josep Mª Artigal-ek sortutako “Ready for a Story” ikasmaterialak eskuratu ditugu. 1992tik 1995era, Europako Elkarteko Lingua programaren babesean, 6-8 urteko ikasleentzat “The Adventures of Hocus and Lotus” ikasmaterialak sortu ditugu Erromako “La Sapienza” Unibertsitateko Traute Taeschner irakasleak koordinatuta, Birmingham-eko Unibertsitate, Amsterdam-eko Instituto eta EHUko Hizpei-rekin batera. 1996tik aurrera Ikastolen Elkarteko Itziar Elorzak, Diana Lindsay-k, eta Xabier Garagorrik hartu dute beren gain lanaren koordinazioa eta Sokrates-Lingua D programaren babesean eta lehengo bazkide berekin batera, 8-10 urteko ikasleentzat “Story Projects” materialak, 10-12 urtekoentzat “The Explorers” materialak eta 12-14 urtekoentzat “Subject Projects” materialak plazaratu ditugu. Une honetan, 14-16 urtekoentzat “Social Sciences” ikasgaia ingelesez ikasteko materialak bukatzen ari gara Phil Ball, Harri Beobide, Itziar Elorza, eta Inma Muñoaren gidaritzapean. 

 

Adina Materialak
4-6 Ready for a Story
6-8 The Adventures of Hocus and Lotus
8-10 Story Projects
10-12 The Explorers
12-14 Subjects Projects
14-16 Gizarte Arloa ingelesez (SSLIC)

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA ETA JARRAIPENA

Ikasmaterialgintza hain garrantzizkoa izanik ere, hanka-motz geratzen da irakasleen prestakuntzarekin batera ez bada horien erabilera planteatzen. Ikasmaterialak tresnak dira, irakasleen eskuetan jartzen diren tresnak. Tresna horiek kalitate handikoak izan daitezke, baina ez dute ezertarako balio horiek erabili behar dituzten irakasleak trebatzen ez baditugu.

 Prestakuntza mota hau hiru zutaberen inguruan antolatzen da:

 a)       Informazio teorikoa eta didaktikoa:

Honen helburua da ikasmaterialak sortzeko oinarri bezala erabili diren abiapuntu teorikoen informazioa eskaintzea eta material kurrikularrak egokiro erabiltzen jakiteko behar diren teknika edo prozedura didaktiko eta metodologikoak (drama, espazioaren antolamendua, baliabide informatikoen erabilera, etab.) irakastea. Prestalan hau ikasturtearen hasieran egiten da funtsean.

 b)      Praktikari buruzko gogoeta:

Irakasleen esku jartzen diren material kurrikularretatik abiatuz egiten da. Material hauen aplikazioa ez da pasiboki eta akritikoki egiten, bakoitzaren praktika gainerakoen praktikarekin kontrastatuz baizik. Halaber, materialen ebaluazioa kontrastatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko balio izaten dute jardunaldi horiek. Prestalan hau ikasturtean zehar egiten da, hilean behin.

 c)       Lanaren segimendua ikasgeletan:

Proiektuaren koordinatzaile pedagogikoak, proiektuan inplikatuta dauden irakasleen ikasgeletara joaten dira aldizka-aldizka, praktika konkretuak ikusi eta aholku emateko asmoz. Behar izanez gero, koordinatzaileak bertako irakaslearen lekua hartzen du, horrela eredu izateko. Jarraipen lan honetan saio batzuk bideoan grabatzen dira, gero taldean aztertzeko eta ebaluatzeko.

PROIEKTUAREN EBALUAZIOA: 2001-2002 IKASTURTEA

Lan honetan 2001-2002 ikasturteko ebaluazioan lortutako emaitzak aipatuko baditugu ere, esan beharra dago egitasmo honetako lehen promozioa urtero ebaluatu duela EHUko ALES erakundeak eskainitako ebaluazio-zerbitzuak. Ikastolen Elkarteak proben diseinuan parte hartu bazuen ere, ez du proba horien pasazioan, zuzenketan, eta baremazioan parte hartzen.

 2001-2002 ikasturtean egindako ebaluazioaren helburuak hauek izan ziren:

 1) Gai bera batzuek euskaraz eta beste batzuek ingelesez ikasi duten ikasleek lortutako ezagutza kontzeptualak eta prozedurazkoak konparatzea. Ingelesez ikastea oztopo izan al da gaia bera ikasteko?

2) Gizarte Zientziak ingelesez ikasten dituzten ikasleak gai al dira ezagutza horiek euskaraz aditzera emateko? Gai al dira ingelesez ikasitako kontzeptuak euskaraz erabiltzeko?

3) Ingelesa ikasten 4 eta 8 urterekin hasi diren ikasleen ingelesezko gaitasuna konparatzea. Ingelesa ikasten 4 urterekin hasi ziren ikasleek ingeles gehiago al dakite 8 urterekin hasi zirenek baino?

LAGINA

Esan bezala, ebaluatutako ikasleek DBHko 3. maila egin zuten 2001-2002 ikasturtean. Lagina osatu zuten ikasleak bi taldetan banatu ziren —talde esperimentala eta kontrol taldea—, esperientzian parte hartu izanaren edo ez izanaren arabera. Hortaz, talde esperimentala esperientzian parte hartu duten ikastetxeetako ikaslez osatu zen. Kontrol taldea, berriz, ausaz hautatutako ikastoletako ikasle aukeratuez. Ikastolen hautaketa modu opinatikoan egin da, hau da, hainbat alderdietan antzekoak izanik esperientzian parte hartu duten ikastetxeen artean. Hauek dira alderdi horiek:

  • Ikastetxe guztiak ikastolak dira, eta hezkuntza- eta hizkuntza-proiektu berdina (D eredua) dutenak.
  • Maila soziokultural bertsukoak dira.
  •  “Ostadar” proiektuko Gizarte Zientzietako ikasmaterial berdinak erabiltzen dituzte.

 Ondoko tauletan ebaluazioa pasa zuen ikasle kopurua ikus daiteke. Ingelesari dagokionez, 476 ikaslek egin zuten proba idatzia; horietatik 143k (ausaz hautatutakoak) ahozko proba ere egin zuten.  Gizarte Zientzietako probak, berriz, talde esperimentaleko 189 ikaslek eta kontrol taldeko 221 ikaslek egin zituzten.

 Ingelesa

 

Taldea

Proba idatzia

Ahozko proba

Esperimentala

291

90

Kontrola

185

53

Guztira

476

143

 

Gizarte Zientziak

Taldea

Proba idatzia

Esperimentala

189

Kontrola

221

 

Aurrera jarraitu baino lehen esan dezagunbi ikastetxe talde esperimentalekotzat jotzen direla ingelesezko probetan, izan ere, ikasle guztiak 4 urterekin hasiak baitira ingelesa ikasten; baina ikastetxe horiek berak kontrol taldekotzat jotzen dira Gizarte Zientzietako probetan.

 Horrek badu bere esplikazioa, zeren eta ikastetxe horietako ikasle batzuek ingelesez ikasi baitituzte Gizarte Zientziak eta beste batzuek, berriz, euskaraz. Bi ikastetxeetan ikasketetarako hizkuntza aukeratzeko irizpidea gurasoek eta ikasleek nahi zutena egitea izan bada ere, datu bat baino gehiago daukagu pentsatzeko, oro har, ikasle gaituenek aukeratu dutela ikasketak ingelesez egitea.

 Horregatik, bada, aldagai honek emaitzak talde esperimentalaren alde kutsa ez ditzan, kendu egin ditugu horiek lagin horretan. Hortaz, talde esperimentala osatzen duten ikastoletan DBH3ko ikasle guztiek jaso zuten Gizarte arloa ingelesez.

 Ingelesaren ikasketari buruz bi taldeen artean dauden aldagai bereizleak, berriz, honako hauek dira:

  •  Talde esperimentaleko ikasleak 4 urte zituztela (1991-92an) hasi ziren ingelesa ikasten. Eta kontrol-taldeko ikasleak, berriz, 8 urterekin (1995-96an) hasi ziren ingelesa ikasten. Beraz, talde esperimentaleko ikasleek kontrol-taldekoek baino ordu-kopuru handiagoa eman dute ingelesa ikasten.
  • Talde esperimentaleko irakasleek, bai prestakuntza aldetik eta bai material aldetik, laguntza pedagogiko handiagoa izan dute kontrol-taldekoek baino.
  •  Hauek dira Gizarte Zientzien ikasketari buruz bi taldeen artean dauden aldagai bereizleak:
  • Talde esperimentaleko ikasleak 2001-2002ko ikasturtean hasi ziren Gizarte Zientziak (L3)   ingelesez ikasten, eta kontrol-taldekoek, berriz, euskaraz ikasten jarraitzen dute (L1-2).
  • Esperientziako ikasleek 3 unitate didaktiko landu dituzte, eta kontrol-taldekoek, aldiz, 3 eta 4.aren zati bat.
  •  Bi taldeek 3 ordu egiten dituzte astean Gizarte Zientziak ikasten, talde esperimentaleko bi ikastolek izan ezik; horietako batek 5 ordu egiten baititu (3 ingelesez eta 2 euskaraz) gai berak lantzen, eta bigarrenak 4 ordu (3 ingelesez eta 1 euskaraz) gai desberdinak lantzen.
  • Kontrol-taldeko irakasleak Gizarte Zientzietan espezializatuak dira, eta talde esperimentaleko irakasle guztiak, berriz —bi izan ezik—, Hizkuntzan espezializatuak.
  • Talde esperimentaleko irakasleek kontrol-taldekoek baino laguntza pedagogiko handiagoa izan dute, bai prestakuntzan eta bai materialetan.
  • Bi taldeen ikasketako metodologia desberdina da (ondoko lerroetan azalduko dugu zehazkiago aldagai hau).

IKASKETAKO METODOLOGIAREN DESKRIPZIOA

Talde esperimentala

Hizkuntza ikasteko oinarritzat edukia hartzen duen filosofiari jarraituz, jauzia egin da eta ikasleak Gizarte Zientzien gaia ingelesez ikastera pasatu dira (Gizarte Zientziez eta Hizkuntzaz Osatutako Kurrikulua: GZHOK; Social Science & Language Integrated Curriculum: SSLIC), arlo honetako lana laguntzen duen ingelesezko kurrikulu batekin koordinatuta.

 Gizarte Zientzien arloan, “Ostadar” programan Gizarte Zientzien arlorako erabilitako ikasmateriala ingelesera itzuli/egokitzetik abiatu gara; eta, horrela, kontrol-taldeko ikasleek euskaraz ikasten dituzten eduki berberak ikasten dituzte talde esperimentaleko ikasleek ere. Hau da, kontrol-taldeko ikasleen ezagutza- eta kontzeptu-maila berak eskatzen zaizkie talde esperimentaleko ikasleei ere, baina ingelesa erabiliz ikasketako hizkuntza gisa.

 Horrela, bai gelako prozedurak eta bai irakasteko metodologia aldatu behar dira, exijentzia-maila handiagoak izaten dituzte-eta hirugarren hizkuntza batean ikasi behar duten ikasleek. Horregatik, bi taldeen arteko diferentziarik handiena gelako prozedura horietan egongo da, eta, beraz, ingelesez irakasteko egokitutako materialek markatuko dute desberdintasun hori.

 Egokitzapen horiek euskarazko testuliburuko (Ostadar, Gizarte Zientziak) jardueretan egin dira, batik bat, kontzeptu- eta hizkuntza-edukiak “xehetzeko” asmoz, horrela, eduki horien barneratzea erraztuz, ikasleak arloko helburuak lor ditzan. “Xehetze” horrek, L1ean baino jarduera-barietate handiagoa erabiltzea dakar berarekin, eta ikasleek ohiko moduaz bestelakoan jardun beharko dute elkarren arteko ekintzan materialekin eta gainerako lagunekin. Horregatik, hain zuzen, proiektu honetan parte hartzen duten irakasleek metodologia egokian prestatu beharra izaten dute Ikastolen Elkarteko prestatzaileen eta material-egileen aldetik. Egokitutako jarduerek, bestalde, gidaliburu didaktiko bat daramate berekin, eta gida horretan zehatz-mehatz azaltzen da guztia prozedurei, helburuei, zailtasun-mailei, ebaluazioei, eta abarri buruz.

 “Ostadar, Gizarte Zientziak” materiala, unitate bakoitzeko gai nagusiarekin lotutako helburu-sail bat jasotzen eta argitzen duten unitateetan egituratua dago. Eta helburu horietako bakoitzak, bere aldetik, hainbat edukiz osatutako azpi-unitate bat eratzen du; unitate bat kontzeptu mailan ez ezik, baita Gizarte Zientziekin lotura berezi bat duten jarrerazko gaitasun eta edukien mailan ere.

 Testuliburuak ere badu bere gidaliburu didaktikoa, ariketa-mota guztiak (sarrera, azterketa, sintesia, etab.) argi eta garbi deskribatzen dituena, alegia, eta berdin prozedura, helburu, zailtasun-maila, ebaluazio, eta abarri buruzko guztia ere. Irakasleek, beraz, aukera guztiak dituzte beren ebaluazio-prozedurak azpi-unitate bakoitzean jasotzen diren sintesi-ariketen edukiaren eta ideien arabera egiteko.

 Ingelesari dagokionez, sekuentzia didaktiko sail bat ematen zaio irakasleari, Gizarte Zientzien arloko proposamenak burutzeko beharko dituen hizkuntza-edukiak, gaitasunak, eta prozedurak lantzeko helburuarekin.

 Horregatik, Gizarte Zientzietako materialen eduki horiek atera beharra dago, eta beste eduki tematiko batzuetara egokitu, eta prozesu horretatik aterako dira gero ingelesez landuko diren sekuentzietako jarduerak. Eta jarduera sekuentziatu horiek, beren aldetik, hizkuntza zein den eta hizkuntza hori osatzeko zer gaitasun behar diren markatzen duen komunikazio-lan batekin bukatzeko moduan egituratzen dira. Beste hitz batzuetan esateko, hizkuntza-elementu eta -egituren garrantzia, ikasleei ataza osatzeko beharrezkoak zaizkien ala ez kontuan izanez erabakitzen da.

 Jarduera-sekuentzia bakoitzak bere gida didaktikoa darama, eta gida horretan zehatz-mehatz esplikatzen da prozedura, helburu, zailtasun-maila, etab.i buruzko guztia.

 Honako taula honetan jasotzen dira talde esperimentalak erabilitako materialak:

 

ARLOA

 

 

IKASLEAREN MATERIALA

 

IRAKASLEAREN MATERIALA

 

 

GIZARTE-ZIENTZIAK

Ostadar Gizarte Zientziak testuliburua (euskarazko originaletik ingelesera itzuli/egokitua)

Ostadar Gizarte Zientziak gida didaktikoa (euskaraz)

 

Testuliburuan oinarritutako ariketak/egokitzapenak ingelesez

 

Ariketa/egokitzapenen gida didaktikoa ingelesez

 

INGELESA

 

Ingelesezko ariketak

 

Ariketen gida didaktikoa.

 

 Kontrol-taldea

Talde esperimentaleko ikasleek bezala, kontrol-taldekoek ere DBHko 3.ari dagokion “Ostadar, Gizarte Zientziak” materiala landu dute. Baina bereizketa batekin: talde honek bere laneko hizkuntza bezala euskara erabiliz landu du gaia.

 Gogora dezagun nola “Ostadar, Gizarte Zientziak” materiala, unitate bakoitzeko gai nagusiarekin lotutako helburu-sail bat jasotzen eta argitzen duten unitateetan egituratua dagoen. Helburu horietako bakoitzak, bere aldetik, hainbat edukiz osatutako azpi-unitate bat eratzen du, ez kontzeptu mailan bakarrik, baizik eta baita Gizarte Zientziekin zuzeneko lotura duten jarrerazko gaitasun eta edukien mailan ere. Esate baterako, Historiako lehen unitateak “Fabriketako kea” darama titulutzat, eta titulu hori hainbat helburu edo azpi-unitatetan antolatua dago.

 Testuliburuak ere badu bere gidaliburu didaktikoa, ariketa-mota desberdinak (sarrera, azterketa, sintesia, etab.) argi eta garbi deskribatzen dituena, alegia, eta berdin prozedura, helburu, zailtasun-maila, ebaluazio, eta abarri buruzko guztia ere. Irakasleek, beraz, aukera guztiak dituzte beren ebaluazio-prozedurak azpi-unitate bakoitzean jasotzen diren sintesi-ariketen edukiaren eta ideien arabera egiteko.

 Ingelesari dagokionez, kontrol-taldeak jarraitu dituen metodologia eta programazioa, ikastetxe bakoitzean erabilitako testuliburuan oinarrituak daude. Hau da, Ingelesaren arloko helburuak desberdinak dira Gizarte Zientzien helburuen aldean.

 Honako taula honetan jasotzen dira kontrol taldeak erabilitako materialak:

 

ARLOA

 

 

IKASLEAREN MATERIALA

 

IRAKASLEAREN MATERIALA

 

GIZARTE-ZIENTZIAK

 

Ostadar Gizarte Zientziak testuliburua (euskaraz)

 

Ostadar Gizarte Zientziak gida didaktikoa (euskaraz)

 

 

INGELESA

 

Ingeleseko testuliburua (ikastetxe bakoitzak aukeratua)

 

 

Testuliburuaren gida didaktikoa

 

 

PROBAK

Testuinguru honetan, bi proba-mota prestatu ditugu:

 a)       ikaslearen hizkuntza-maila baloratzen duten baina, aldi berean, bere ezagutza-gaitasunetan eragiten duten ingeleseko probak.

b)      “Gizarte Zientzietako” proba bat, euskaraz, bai talde esperimentaleko ikasleentzat eta bai kontrol-taldekoentzat. Honen helburua da, talde esperimentaleko ikasleek, “Gizarte Zientzietako” kurrikuluak eskatzen duen kontzeptu-maila lortu duten ala ez eta zenbateraino lortu duten ikustea, kontrol-taldekoekin alderatuz.

 Proben deskripzioa

A. Ingelesa

DBH 3rako proba honako helburu hauekin diseinatu zen:

 a)       Proiektuaren hasieran (1991n) aurreikusitako oinarrizko trebetasunak aztertzeko modua emango zuten edukiekiko proba bat planteatzea.

b)      Gizarte Zientziak ikasteko prozesuan behar diren gaitasunak eta azpi-trebetasunak esperientziako ikasleek ingelesean zenbateraino erakusten dituzten aztertzea, dela ikaste-mailan, dela testuak produzitzekoan.

c)       Esperientziako ikasleek programa konbentzionalago batean —hau da, hizkuntzako eduki esplizitua duen programa batean— maila honetan espero izatekoak diren egitura gramatikal normalak zenbateraino menderatu dituzten ikustea.

 Gauzak horrela, idatzizko produkzio, gramatika, irakurri eta entzunezko ulermen, eta ahozko produkzioko probak pasatu zitzaizkien.

 B. “Gizarte Zientzietako” proba

Proba hau euskaraz egin zuten bi taldeek. “Gizarte Zientzietako” proba diseinatzerakoan, Ostadar DBH 3 proiektuko lehen bi unitate didaktikoetako kontzeptu- eta prozedura-edukiak hartu ziren erreferentzia modura, seguru geunden-eta bi unitate didaktiko horiek landuak zituztela ikastetxe guztietan.

 Ikasleak unitate didaktiko horietan zehar lortu behar zituen gaitasunen eta trebetasunen arabera, bi parte ondo bereizi ditu probak:

 -Alde batetik, ulermena; hau da, ikasleek unitateetako oinarrizko kontzeptuak barneratu dituzten ala ez.

-Eta bestetik, adierazpena; hots, kontzeptuak ulertzeaz gainera, ikasitako hori beren hitz propioen bidez deskribatzeko gauza diren ala ez.

 Lehen zatia, ulermenari buruzkoa, lau frogak osatzen dute (Gizarte 1-4k, eta Gizarte 2 da horietan zailtasun-mailarik handienekoa), eta bigarrena ere, adierazpenari buruzko beste lauk (Gizarte 5-8k, eta Gizarte 6 da horietan mailarik oinarrizkoenekoa).

 Hainbat ezagutza-mailari dagozkien beste bi puntuazio ere lortu dira:

 GIZABASI: ikasle guztiek —nola esperientziakoek hala kontrolekoek— menderatu beharko zituzketen oinarrizko kontzeptuen ezagutza da. Proba hauetako gehienak ulermenekoak dira (1, 3 4 eta produkziokoak oinarrizko deskripzio-gaitasuna eskatzen dute). GIZABASI lortzeko GIZARTE1, GIZARTE3, GIZARTE4, eta GIZARTE6 erabili ditugu.

 GIZASUPE: ezagutza-maila handiagoa eskatzen duten kontzeptu- eta prozedura-edukiak dira, eta pentsatzekoa da kontrol-taldeko ikasleek ezagutza-maila handiagoak lortuko dituztela, eduki horiek beren lehen eskola-hizkuntzan landu dituztelako, hau da, euskaraz. Produkzio-probak dira gehienak (5, 7, 8), hots, elementu batzuk besteekin lotzeko, arrazoitzeko eta norberak barneratzeko gaitasuna eskatzen dutenak. GIZASUPE lortzeko GIZARTE2, GIZARTE5, GIZARTE7, eta GIZARTE8 frogak erabili ditugu.

HIPOTESIAK

Aurreko guztia kontuan izanik, beraz, ondoko hauek ziren ebaluazioa aurretik baliatu ziren hipotesiak:

1.       Ingelesari dagokionez, urtero egindako ebaluazioek talde esperimentalaren aldeko emaitzak erakutsi dituztenez, ikasturte horretan ere proiektuko ikasleek kontrol taldekoek baino emaitza hobeak lortuko zituztela aurreikusi zen.

 2.       Gizarte Zientziei dagokienez, berriz, honakoa aurreikusi zen:

a.       Gizabasi probetan, hau da, oinarrizko kontzeptuen ezagutza neurtzen duten probetan ez zen bi taldeen arteko ezberdintasunik espero. Alegia, Gizarte Zientziak ingelesez jaso zuten ikasleek oinarrizko kontzeptu horiek eskuratzea espero zen.

b.      Gizasupe edo kontzeptuen eta prozeduren ezagutza-maila konplexuagoa eskatzen zuten probetan, aldiz, kontrol taldearen aldeko emaitza aurreikusi zen. Izan ere, gaia ikasleen ohiko eskola-hizkuntzan irakasteak/ikasteak ezagutza sakonagoak eta konplexuagoak lantzeko aukera ematen du.

c.       Azkenik, Gizarte Zientziak ingelesez ikasi zuten ikasleek ezagutza horiek euskaraz adierazteko gai izango zirela espero zen.

EMAITZEN DESKRIPZIOA

Ingelesa: Trebetasun guztiak konparatuz, batez bestekoa

Trebetasun guztietan talde esperimentalaren aldeko diferentzia nabarmena dela ikusten da, baina gramatikako proban alde hori areagotu egiten da. Taulan aipatzen diren trebetasunen euskarazko baliokidea hauxe litzateke: listen = ahozkoaren ulermena; writing = idazmena; reading = irakurmena; speak = ahozko adierazmena; grammar = gramatika. 

Taldea

Listening

Writing

Reading

Speaking

Grammar

KONTROL TALDEA

Media

N

Desb. Tip.

 

3.78

185

2.545

 

3.600

185

2.3582

 

3.495

185

2.2412

 

5.452

53

2.5518

 

3.130

185

1.8009

TALDE ESPERIMENTALA

Media

N

Desb. Tip.

 

5.03

291

2.517

 

4.396

291

2.3358

 

4.149

291

2.3942

 

6.261

90

2.1945

 

4.517

291

1.9987

Guztira

Media

N

Desb. Tip.

 

4.54

476

2.597

 

4.086

476

2.3741

 

3.895

476

2.3553

 

5.961

143

2.3572

 

3.978

476

2.0380

  Gizarte Zientziak:

Proba bakoitzaren emaitzak

Beheko taulan ikus daitekeen bezala, talde esperimentalak kontrol taldeak baino emaitza hobeak lortu ditu Gizarteko proba guztietan. Are gehiago, diferentziarik handienak galdera konplexuenen multzoan izan dira: gizarte 2, gizarte 5, gizarte 7, gizarte 8.

TALDEAK

Gizarte 1

Gizarte 2

Gizarte 3

Gizarte 4

Gizarte 5

Gizarte 6

Gizarte 7

Gizarte 8

KONTROL  Media

N

Desb. Tip.

 

72,7143

       210

29,81224

 

61,0900

      211

29,45936

 

61,4055

       217

15,49377

 

71,8317

       202

19,91203

 

36,4091

       220

32,11446

 

37,6591

       220

33,61543

 

37,6136

       220

48,99083

 

72,7727

       220

57,15111

ESPERIENTZIA

Media

N

Desb. Tip.

 

76,8681

       182

29,74243

 

66,1230

       187

29,13301

 

68,3651

      189

14,03033

 

78,0317

       189

20,05495

 

54,2063

       189

37,52878

 

37,9630

       189

26,99397

 

56,7460

       189

50,30618

 

98,1746

       189

43,57649

GUZTIRA

Media

N

Desb.Tip.

 

74,6429

       392

29,81400

 

63,4548

       398

29,37745

 

64,6453

       406

15,21475

 

74,8286

      391

20,19530

 

44,6333

       409

35,79780

 

37,7995

      409

30,69735

 

46,4548

       409

50,45405

 

84,5110

       409

52,81076

 

 Gizabasi eta Gizasupe proba-multzoetako emaitzak

Ikus daitekeenez, talde esperimentalaren aldeko emaitzak bi proba multzotan nabarmenak dira, Gizasupe (hau da: Gizarte 1, 3, 4 eta 6) probetan Gizabasi (hau da: Gizarte2, 5, 7 eta 8) probetan baino oraindik alde handiagoa dagoelarik.

 

Taldeak

Gizabasi

Gizasupe

KONTROL

Media

N

Desb.Tip.

 

250,2383

         193

67,96763

 

211,6351

         211

122,05894

ESPERIENTZIA

Media

N

Desb.Tip.

 

264,7912

         182

63,04642

 

277,4332

         187

120,24433

GUZTIRA

Media

N

Desb.Tip.

 

257,3013

         375

65,94133

 

242,5503

         398

125,44316

 

 

Proba guztietako emaitzak: Gizatota

Talde esperimentalaren eta kontrol taldearen arteko emaitzen aldeak nabarmenak dira. Emaitza onenak lortu dituzten ikasleak talde esperimentalekoak dira. Bi taldeen batez besteko emaitza ere talde esperimentalaren aldekoa da.

GIZATOTA

Taldeak 

Media

N

Desb.Tip.

KONTROLA

481,0265

189

166,65618

ESPERIENTZIA

549,5470

181

164,50250

Guztira

514,5459

370

168,90086

 

 ONDORIOAK

Ingelesa

Proiektua abian jarri zenetik, urtero egindako ebaluazioek talde esperimentalaren aldeko emaitza erakutsi dute. 2001-2002 ikasturteko emaitzetan ere, esperientziako lehen promozioko taldeak kontrol-taldearen aldean ingeleseko proba guztietan lortutako diferentzia nabarmena da. Azken finean, proiektuko ikasleek ordu gehiago izan dituzte ingelesari heltzeko. 2001-2002 ikasturtean, adibidez, esperientziako ikasleek astean 5/6 ordu eskaini diote ikasturtean zehar ingelesari: Gizarte Zientziei dagozkien 3 orduak gehi ingelesari dagozkion 2/3 orduak.

 Dena dela, bereziki deigarria da gramatika-probetan dagoen aldea, batez ere, Eleanitz-Ingelesa proiektuak duen ikuspegi komunikatiboa kontuan izanda, hau da, 4 urtetatik 16 urte bitartera proiektua jarraitu duten ikasleek ez dute gramatikaren araberako programaziorik jarraitu, izan ere, edukian edo esanahian oinarritzen den irakaskuntza jaso dute eta gramatika ez zaie esplizituki irakatsi.

 Gainera, ikastarlo bat atzerriko hizkuntzaren bidez irakasteak atzerriko hizkuntza horren ikaskuntza laguntzen du hainbat arrazoirengatik. Besteak beste, atzerriko hizkuntzari denbora gehiago eskaintzeaz gain, hizkuntzaren benetako erabilera bermatzen dute eta ikasleek erabiltzen dituzten materialak benetakoak dira, hau da, ez daude ikasleen ustezko hizkuntza-mailari egokituak; gelan sortzen diren komunikazio-egoerak ere benetakoak dira, alegia, helburua edukia da eta ez hizkuntza, komunikazioaren helburua ikastarloaren inguruko edukiak, kontzeptuak eta abar barneratzea edo argitzea baita, eta ez hizkuntzaren egitura jakin bat praktikatzea (Nussbaum eta Bernaus, 2001)ii.

 Proiektuan zehar lortutako emaitzak berresteko eta ziurtatzeko asmoz, 2002-2003 ikasturte amaieran, Eleanitz proiektuko lehen promozioko zenbait ikasle (ausaz aukeratutako 122 ikasle, hain zuzen ere) Trinity College-ko azterketetara aurkeztu ziren. Horrela, ohiko azterketa homologatuen arabera, proiektuaren amaieran (DBH amaitzean) talde horren maila zein zen neurtu nahi izan zen. Trinity-k eskaintzen dituen azterketek 12 maila dituzte guztira, eta talde esperimentaleko ikasleak 7. mailara aurkeztu ziren, Europako marko berrian B maila izango litzatekeena. Ahozkoan oinarritzen diren azterketak dira, eta beraz, komunikaziorako gaitasuna neurtzen dute. Ikasle bakoitzak bi lan egin behar izan zituen: batetik, aldez aurretik aukeratutako eta prestatutako gai baten inguruko ahozko azalpen formala, eta bestetik, aldez aurretik prestatutako artikulu baten azalpena. Horretaz gain, aztertzailearekin elkarrizketa informal eta orokor bat izateko gaitasuna erakutsi behar du, bai aurkeztutako gaiei buruz, bai gai orokorrei buruz (eskola, aisialdia ...)iii. Trinity College-k Erresuma Batutik bidalitako aztertzaile batek egin zuen azterketa; hortaz, ingelesa zen bere lehen hizkuntza eta zer esanik ez, gaztelera edo euskararik ez zuen ulertzen. Azterketa horretan lortutako emaitzak hauek diraiv:

 

Emaitzak

Ikasle kopurua

%

Distinction

31

25.4

Merit

24

19.7

Pass

30

24.6

Fail

37

30,3

Guztira

122

100

 

Goiko taularen arabera, beraz, ikasleen % 69,7k gainditu zuen azterketa.

 

Emaitzek, beraz, esperientzian zehar erabilitako metodologia benetan eraginkorragoa dela pentsarazten digute. Proiektuaren ebaluazioan lortutako emaitzek hizkuntzen irakaskuntzaren inguruko hausnarketa eragin du gurean eta, ondorioz, ingelesa irakasteko ondo funtzionatu duten estrategia didaktikoak euskararen eta gaztelaniaren irakaskuntza hobetzeko erabiltzen ari gara.

 Gizarte Zientziak

Gizarte arloko emaitzak dira, zalantzarik gabe, deigarrienak. Lehenik eta behin, Gizarte Zientzietako azterketa euskaraz egin zela gogoratu behar dugu, eta horrek, seguru asko, gaia ingelesez landu zuten ikasleen kaltetan izan behar zuen. Emaitzek erakusten digutenez, ordea, esperientziako ikasleak gai dira ingelesez lortutako ezagutzak euskaraz aditzera emateko. Eta horrek esan nahi du, ikasleak iritsi direla ingelesez ikasitako gaiak euskaraz adierazteko gai izatera, eta, zeharbidez, islatzen du euskara ere nahiko ondo menderatzen dutela, hizkuntza batetik besterako aldaketa hori egiteko gauza direlako.

 Esperientziako ikasleek, lehenago ikusi bezala, emaitza hobeak lortu dituzte proba guztietan, batez ere Gizasupen; horien zailtasuna kontuan izanda kontrol-taldekoek hobeto egin behar zituztela pentsatzen zen, beren lehen eskola-hizkuntzan (euskaraz) landu zituztelako. Izan ere, Gizabasi probak oinarrizko ezagutzak ebaluatzeko eta ikasle guztiek gainditzeko asmoz prestatu ziren, eta Gizasupe probak, aldiz, ezagutza maila konplexuagoan oinarrituz ikasleak diskriminatzeko helburua zuten. Esan bezala, proba pasa aurretik, talde esperimentalaren eta kontrol taldearen arteko alderik ez zela egongo Gizabasi probetan aurreikusten genuen, eta, Gizasupe probetan, berriz, euskaraz (L1/L2) ikasten duten kontrol taldearen aldeko emaitzak egongo zirela. Azpimarratzekoa da talde esperimentalaren aldeko alderik handiena Gizasupe probetan egotea, hain zuzen ere.

 Hortaz, esperientziako ikasleek ingelesez egindako ikasgai batean behar adinako kontzeptu- eta prozedura-maila bat lortzeko helburura nahi bezala iritsi garela esan genezake.  Litekeena da emaitza on horien arrazoia irakasleak eta materialak prestatzeko orduan jarri den ahalegin eta arreta etengabea izatea. Irakasleek prestakuntza eta jarraipen etengabea jasotzen dute ikasturtean zehar (ikusi irakasleen prestakuntzaren inguruko atala). Ez dugu ahaztu behar, bestalde, gehienak ingeles irakasleak zirela eta gizarte zientzien ezagutza egokiak ziurtatzeko ahalegin pertsonal handia egin zutela.

 Lehenago aipatu ditugu ikastarlo bat atzerriko hizkuntza batean ikasteak atzerriko hizkuntzaren ikuspegitik zein onura izan ditzakeen, baina zer gertatzen da arloarekin berarekin? Antza denez, arloaren ikaskuntza ere lagundu egiten du (Nussbaum eta Bernaus, 2001). Gure kasuan, Gizarte Zientziak irakasteko materialak prestatzen hasterakoan, material prestatzaileek aurreikusi egin zuten ikasleek mezuak ulertzeko eta ekoizteko zailtasunak izango zituztela eta beharrezkoak ziren egokitzapen pedagogikoak egin ziren; batetik, hizkuntzari dagokionez (Gizarte Zientzietako materialetan, ulermena eta ekoizpena lagunduko zuten hizkuntza-edukiak eta estrategiak landuko zituzten jarduerak uztartuz), eta bestetik, arloak eskatzen dituen prozesu kognitiboei dagokienez (prozesu horien urratsak jardueretan esplizitatuz eta azalduz). Egokitzapen horien helburua ikastarloaren edukiak barneratzen laguntzea zen, izan ere, menderatzen ez duten hizkuntza bat erabiliz lortu behar zituzten ikasleek curriculumak zehazten dituen helburuak. Esan beharrik ez dago ikastarloaren hizkuntza L1 denean ez direla zailtasun horiek aurreikusten, eta, beraz, ez dela horrelako egokitzapenik egiten. Beharrezkoak al dira? Emaitzak ikusita baietz esango genuke.

 Laburbilduz, Eleaniztasun goiztiarraren esperientzia emankorra izaten ari da, jasotzen ari garen emaitzak onak direlako ez ezik, proiektu honek ekarri dituen balio erantsiak garrantzi handikoak direlako. Hau da,  Eleanitz-Ingelesa proiektuaren ildotik hausnarketarako gai ugari etorri zaigu. Batetik, hizkuntzak (eta ez atzerrikoak soilik) irakasteko metodologiaren ingurukoak: nola irakasten ditugu hizkuntzak? Ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzen laguntzen al du gela barruan egiten dugunak? Eta bestetik, eskolako beste arloen irakaskuntzaren/ikaskuntzaren inguruan. Alegia, edukia eta hizkuntza uztartzeak duen garrantzia erakutsi digu: nola azaldu, bestela, ingelesez euskaraz baino emaitza hobeak lortu izana Gizarte arloan? Zer ez genuke lortuko euskarazko irakaskuntzan uztarketa hori egingo bagenu? 



i Lan hau Garagorri, X.; Elorza, I.; Lindsay, D.; Arzamendi, J.; Etxeberria, J.; (2001): Elehirutasun goiztiarra ikastoletan: hamar urteko prozesuaren ebaluazioa (1991-2001) eta Garagorri, X.; Elorza, I.; Lindsay, D.; Arzamendi, J.; Etxeberria, J.; (2002): "Eleanitz-ingelesa proiektuaren ebaluazioa: 2001-2002 ikasturtea" argitaratu gabeko txostenetan oinarritzen da. Laburpena Inma Muñoa Eleanitz-Ingelesa taldeko kideak egin du.

ii Nussbaum, Luci eta Bernaus, Mercé (ed.) (2001): Didáctica de las lenguas extranjeras en la Educación Secundaria Obligatoria. Madrid: Síntesis-Educación.

iii Honako web orrian aurki daiteke azterketa hauei buruzko informazio gehiago: www.trinitycollege.co.uk

iv Trinity Collegeko Barry Lynamek emandako datuak.

 

BAT aldizkaria: 
49. 2003ko abendua. Hezkuntza mundua eta hizkuntza berreskura...
Kokapen geografikoa: 
Euskal Herria
Egilea(k): 
Ikastolen Elkarteko Eleanitz-Ingelesa taldea
Urtea: 
2003