"Irakaskuntza euskalduntzeko proposamen"etik zati batzuk

Azken hogei urteko datuak dira, eta 1983 eta 2003ko datuen artean ezberdintasun nabarmena dago.

A eredua gutxitzen doa.

B eredua nahiko estankaturik dago. Hazkundea bereziki irakaskuntza pribatuan ematen da.

D eredua da guraso zein neska-mutilen artean gehien gorpuzten ari dena eta administrazioak egiten dituen ebaluazioen arabera, euskalduntzea bermatzera hurbiltzen den bakarra.

• Irakaskuntza pribatuan, hezkuntza ereduari dagokionez, herrialdeen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira: Gipuzkoan bereziki D eta B eredua nagusitzen dira; Bizkaian, hiru ereduak berdintsu dabiltza eta Araban bereziki A eta B ereduak nagusitzen dira.

• Irakaskuntza publikoan, Gipuzkoan D eredua nabarmen nagusitzen da, Bizkaian D eredua erdia baino gehiago da eta Araban D eredua ez da erdira heltzen; A eredua oraindik ere heren bat da.

Dekretu berri baten zirriborroa martxan dago non gaur egungo ereduei I eta J ereduak gehitzen dizkieten. I izango litzateke G eredua gehi %30a Europar Batasuneko hizkuntzetako bat eta J aurrekoaren antzekoa da, baina euskara irakasgai bezala ikasten da. Areago, UPNko gobernuak ilegalki ezarria du eredu berri hau. Non eta Cardenal Ilundain ikastetxean, Iruñerrian euskarazko irakaskuntza publikoaren aldeko borroka eredugarria daraman Patxi Larraintzar ikastetxea dagoen auzoan.

• Eskualde mistoan Nafarroako ikasleen %53,94k ikasten dute eta G eredua da nagusi. Bizi dugun lege babesa kontuan izanik D ereduaren kopurua nahiko garrantzitsua da: haur eskolan %31,48, Lehen Hezkuntzan %28, DBHn %20,5 eta batxilergoan %20,1.

• Eskualde “ez euskaldun” delakoan berriz, D eredua bakarrik ikastoletan ematen da. A eredua gero eta pisu gehiago hartzen ari da haur eskolen kasua %37koa delarik, eta jakina G eredua da nagusi.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei dagokienez, azken ikerkuntzen arabera 12.000 etorkin daude matrikulatuta; %52k A ereduan ikasten du, gainerako % 48k B eta D ereduan ( Egunkaria, 2006.02.14). Nafarroan, oraindik ere datu askoz kezkagarriagoak ditugu. Horrela, irakaskuntza ez unibertsitarioan, 2005-06 ikasturtean 7.775 ikasle atzerritar matrikulatu dira. Honek ikasleen % 8,81 suposatzen du eta horietatik soilik 1,4 matrikulatu da D ereduan.

• Bakarrik Gipuzkoan osatzen dute gehiengoa (%64,3) D ereduan diharduten ikasleek. Gainerako herrialde guztietan ez dira erdira ere iristen: %43,2 Bizkaian, %29 Araban, % 20,7 Nafarroa Garaian eta %4 Ipar Euskal Herrian.

• Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian, ikasle gehienek ( %60,2 eta %78,1 hurrenez hurren) ez dute euskarazko ikasgai bakarra ere

euskararen irakaskuntza euskal kulturan txertatzea ezinbestekoa da. Hau da, bere ekosistema kulturalean errotu beharra dago, bestela sustrairik gabeko hizkuntza erakusten arituko baikara. Beraz, irakaskuntzaren bidezko euskalduntzea erdiesteko hizkuntza eta euskal curriculuma edo euskal hezkuntza programa uztarturik joan behar dute; elkarren eskutik.
Ez da nahikoa curriculumaren euskal dimentsioa planteatzea, haratago jo beharra dago; gure hezkuntza programa propioa garatuz.

Euskal Herriko ikastetxe guztiek bete behar duten helburua euskarazko irakaskuntza bermatzea izan behar da. Baita derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan euskara zein gaztelera edo frantzesera ongi menperatzea ere. Hezkuntza sistemak, besteak beste, bermatu behar duena horixe da eta horretarako bitartekoak jartzera beharturik dago.

Euskal Herrian bizi diren neska-mutil guztiek euskara ikasteko duten eskubidea berma dezakeen sistema inmersioa edo murgiltze izenaz ezagutzen dena da, eta beraz bide egokitzat jotzen dugu. Hau da, eta guztiok uler gaitezen: gaur egungo D eredua, baina tokian tokiko egoera errealetik abiatutako plangintza eta neurri berezituak eskainiko dituena eta bitarteko gehiago eta metodologi landuagoarekin aberasturik.

Gerta ezin daitekeena da, hezkuntza sistemaren eraginez bi hizkuntza komunitate identifikatzea, euskalduna eta euskararik ez dakiena, bien artean hizkuntza hesi bat ezarriz. Hezkuntza sistemaren izaera integratzailea, nabarmenagoa eta eraginkorragoa bihurtu behar dugu. Hori banaketa edo hizkuntza ereduen sistema gainditzearen bidetik lor daiteke.

0 urtetatik aurrera eskolak euskaldunak izan behar dira.

Adin horretatik aurrera neska-mutilak modu naturalean euskaldundu daitezke. Beraz, Euskal Herrian bizi den haur bati aukera hori ukatzea oinarrizko eskubideak urratzea da. Izan ere, nagusi denean erabili nahi duen hizkuntza hautatu dezan, ezinbestean menperatu behar ditu gaztelera/frantsesa zein euskara.Zentzu honetan aski kezkagarria da azken urte hauetan Nafarroako UPN egiten ari den politika, besteak beste, 0-3 urteko hainbat ikasgela zabaltzen ari baita eta guztiak gazteleraz.

Murgiltze metodologiak euskararen ezagutza eta erabilera bermatu behar dituela diogu. Eta beraz, ikasgaiaren irakaskuntzan euskararen ezagutza eta erabilera zuzena gauzatzeaz gain, ikaslea euskaraz bizi dadin, ikastetxe bakoitzean girotze lan sendo eta iraunkorra egin behar da. “Euskaraz bizi”, “Biziberritze planak” edo “Hizkuntz Normalkuntzarako Plangintza” izenaz ezagutzen diren proiektu horiek suspertze eta astintze behar izugarria dute. Motel eta ezinean ikusten ditugu.

Irakaskuntzaren euskalduntasuna bermatzeko euskara irakasteko metodologia berritu eta gaurkotu behar da eta aldi berean euskalduntze prozesu osoa etengabe ebaluatzeko mekanismoak jarri behar dira. Tokian tokiko egoerari modu efektiboan erantzuteko metodologia egokitu behar da eta guzti hori maiztasun jakin batekin ebaluatzea ezinbestekoa da. Hizkuntza ereduak aspaldidanik diraute martxan baina iazko urterarte ez da egin ebaluazio saio seriorik eta egin den apurra ere Euskal Herriko zonalde batera mugatua datorkigu.

Ikasle etorkinek gizarte euskaldunean integratzean dituzten beharrak eta eskubideak.

Euskal gizartean erabat integratu daitezen, ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz/frantsesez normaltasunez komunikatzeko gaitasunak lortzen dituztela ziurtatu behar du eskolak; hau da, ikasle guztien euskaraz komunikatzeko gaitasuna egikaritu behar du. Eta hori guztia ikasleek euren jatorrizko hizkuntza mantentzeko duten eskubidea eta beharra (maila kognitibo zein afektiboan) ahaztu gabe.


*OHARRA: artikulu hau LAB Sindikatuak osatutako "irakaskuntza Euskalduntzeko Proposamena" txostenetik hartutako zati batzuek osatzen dute. Txostena osorik, bere horretan, irakurri nahi duenak jo dezala webgune honetara: www.labsindikatua.org/irakaskuntza/publikoa/hez. Txostena liburu formatoan nahi izanez gero, berriz, LABeko egoitzan eskura daiteke

I.- EUSKALDUNTZE POLITIKAREN BILAKAERA ETA EMAITZAK

1. 1.- IKASLEEN BILAKAERA DATUETAN

Lehen atal honetan, egoeraren erradiografia ahalik eta zuzenena egin nahi genuke, baina horretan galdu gabe. Abiapuntu gisa, datu xume batzuk eman nahi dizkizuegu. Non gauden zehazteko, administrazioak eta gure lankide batzuek egindako azterketak jaso eta egoeraren argazki argi bat eskaini nahi genizueke. Honatx zenbait datu eta beraien inguruko hausnarketa laburrak.

1.1.1.- MENDEBALDEKO ELKARGO AUTONOMIKOA

Oinarri juridikoa:

Azaroaren 24ko 10/1982 Legeko (euskararen erabilera arautzeko oinarrizkoa) 5. artikuluaren arabera, euskal herritar guztiek daukate ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.

Legearen 17. artikuluak oso garbi esaten du: “Jaurlaritzak ikaslegoari ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutu ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara-giroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapidetan eta Arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara egiazko adierazpide eginaz”. Lege honen arabera, ikasketak bukatzerako, (16 urtetarako) ikasleek ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna lortu behar dute.

Euskal Eskola Publikoaren Legea 1/1993 ere, otsailaren 19koa, aipatu beharrekoa da, bertako 3. artikuluak adierazten baitu euskal eskola publikoaren helburuetako bat honako hau dela: ikasle guztiek, derrigorrezko irakaskuntza-aldia bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango duela bermatzea.

a.- Datu orokorrak

Hizkuntza eredu ezberdinetan 3 URTEREKIN matrikulatutako ikasleen ehunekoak

 
82-83
87-88
92-93
97-98
02-03
1982-03
A eredua
77,2
66,2
53,7
40,7
22,6
-54,6
B eredua
9,2
14,4
19,9
20,8
22,5
+13.3
D eredua
13,16
19,4
26,4
38,5
49,7
+36,54
  • Azken hogei urteko datuak dira, eta 1983 eta 2003ko datuen artean ezberdintasun nabarmena dago.
  • A eredua gutxitzen doa.
  • B eredua nahiko estankaturik dago. Hazkundea bereziki irakaskuntza pribatuan ematen da.
  • D eredua da guraso zein neska-mutilen artean gehien gorpuzten ari dena eta administrazioak egiten dituen ebaluazioen arabera, euskalduntzea bermatzera hurbiltzen den bakarra.


b.- Ereduen garapena, adina eta ikasmailen arabera. 2004-05 ikasturtea

IKASTETXEETAKO IKASLE GUZTIAK

 
HH3
LH6
DBH4
A eredua
7,7
20,4
32,5
B eredua
29,5
28,6
22,5
D eredua
62,8
51
45

IKASTETXE PUBLIKOAK

 
HH3
LH6
DBH4
A eredua
3,6
12,2
19,6
B eredua
16,5
18,7
19,7
D eredua
79,8
69,2
60,8

 

• 3 urteko haurren matrikulazioa eta DBH laugarren kurtsokoa alderatuz, aldaketa esperantzagarria dakusagu.

• Baina garapena ez da lineala izaten. Eta horrela, gero ikusiko dugun legez, batxilergoan eta Lanbide Heziketan, portzentajeek nabarmen egiten dute beherantz.

IKASTOLAK

 
HH3
LH6
DBH4
A eredua
-
-
-

B eredua (13318 IKASLE)

11,90
12,6
9,0
D eredua ( 32061 IKASLE)
88,1
87,4
91,0

 

  • Ikastolek derrigorrezko irakaskuntzan matrikularen %19,94 dute.

IKASTETXE PRIBATUAK

 
HH3
LH6
DBH4
A eredua (33662 IKASLE)
23,6
28,6
52,1
B eredua (37828 IKASLE)
54,0
56,0
35,5
D eredua (12339 IKASLE)
22,4
15,4
12,4

 

  • Datu eskandalagarriak. Euskararen Legea onartu eta 23 urtera oraindik hizkuntz eskubideak honela urratzea onartezina da.

d) Ereduen garapena lurraldeka eta sareen arabera 2005-2006

0360TErkiziaetal

 

• Irakaskuntza pribatuan, hezkuntza ereduari dagokionez, herrialdeen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira: Gipuzkoan bereziki D eta B eredua nagusitzen dira; Bizkaian, hiru ereduak berdintsu dabiltza eta Araban bereziki A eta B ereduak nagusitzen dira.

• Irakaskuntza publikoan, Gipuzkoan D eredua nabarmen nagusitzen da, Bizkaian D eredua erdia baino gehiago da eta Araban D eredua ez da erdira heltzen; A eredua oraindik ere heren bat da.


1.1.2.- NAFARROA GARAIAN

Oinarri juridikoak

1986an Euskararen Foru Legea onartu zen. Legeak ezarri zuen zonifikazioak nafar gehienak euskaraz ikasteko aukerarik gabe utzi zituen eta eremu ez euskalduna delakoan zeuden ikastolak (Kortes, Lodosa, Zangotza, Sartaguda, Tafalla, Tutera eta Biana) legezko onarpenetik at utzi zituen.

Bakarrik eremu euskaldunean, ikasleen derrigorrezko hezkuntza bukatzerakoan bi hizkuntzetan ezagutza-maila egokia izan behar dela ezartzen du.

159/1988 Foru Dekretuak, maiatzaren 19koa, irakaskuntza ez unibertsitarioan euskara sartu eta erabilera arautu zuen. Gaur egun dauden hezkuntza ereduak ezarri zituen.

Abuztuaren 30eko 848/1988 Foru Dekretuaren araberako ikasle-ratioak kontuan hartuta egiten da eremu mistoko hezkuntza-ereduen eskaintza. D ereduko ikasgela bateko baimena lortzeko, gutxieneko ikasle-kopuru bat izan behar da. Jaiotze-tasan 2000. urtera arte etengabeko beherakada izan den arren, ezarritako ratioa ez da aldatu 1986tik.

Dekretu berri baten zirriborroa martxan dago non gaur egungo ereduei I eta J ereduak gehitzen dizkieten. I izango litzateke G eredua gehi %30a Europar Batasuneko hizkuntzetako bat eta J aurrekoaren antzekoa da, baina euskara irakasgai bezala ikasten da. Areago, UPNko gobernuak ilegalki ezarria du eredu berri hau. Non eta Cardenal Ilundain ikastetxean, Iruñerrian euskarazko irakaskuntza publikoaren aldeko borroka eredugarria daraman Patxi Larraintzar ikastetxea dagoen auzoan.


a.- Datu orokorrak. EREDUEN EBOLUZIOA (Haur eta Lehen Hezkuntzan)

 
88/89
92/93
96/97
00/01
04/05
1988/05
D
13.34
16.92
22.1
25.25
26.55
+13,21
A
5.48
9.58
17.2
26.67
27.83
+22,35
G
81.18
73.5
60.7
48.08
45.63
-35,55

• Nafarroa Garaian ere, eragozpen guztien gainetik aurrerapausoak ematen dira, D eredua nagusia da eremu euskaldunean.

• UPNren politika maltzurraren gainetik, egun, A eta D eredutan matrikulatutako ikasleak gehiago dira G ereduan, erdara hutsa eskaintzen den horretan, matrikulatutakoak baino.

• B eredua guztiz marjinala da, eta ez da existitzen lehenengo urteetan.

• Halere, errealitatea aski gordina agertzen zaigu, nabarmentzen delarik azken zortzi urteetako UPNren etengabeko eraso eta oztopoak.


b.- Datuak zonaldeka. 04/05 ikasturtean (Haur eta Lehen Hezkuntzan)

 

Zonalde EUSKALDUNA /Biztanleriaren %9,81a

MISTOA /Biztanleriaren %53,94a

EZ EUSKALDUNA /Biztanleriaren %36,25a

D
86.31
29.23
5.09
A
13.69
26.03
34.14
G
0
44.74
59.96

• Nafarrek legez murrizturik dituzte euskaraz ikasteko eskubideak eta, ondorioak, eskolan ederki nabarmentzen dira.

• Eskualde euskaldunean D eredua da nagusi. Zonalde horretan Nafarroako ikasleen %8,20k ikasten dute.

• Eskualde mistoan Nafarroako ikasleen %53,94k ikasten dute eta G eredua da nagusi. Bizi dugun lege babesa kontuan izanik D ereduaren kopurua nahiko garrantzitsua da: haur eskolan %31,48, Lehen Hezkuntzan %28, DBHn %20,5 eta batxilergoan %20,1.

• Eskualde “ez euskaldun” delakoan berriz, D eredua bakarrik ikastoletan ematen da. A eredua gero eta pisu gehiago hartzen ari da haur eskolen kasua %37koa delarik, eta jakina G eredua da nagusi.

c.- Matrikularen banaketa hezkuntza sareetan.

04/05 IKASTURTEA

Eredua
Publikoa
Ikastola
Pribatua
Osotara
D
22,97
7,63
0,15
30,75
A
23,04
0
5,53
28,57
G
15,69
0
24,99
40,68
Osotara
61,70
7,63
30,67
 

• Nafarroan sare publikoak EAEn baino indar gehiago du baina Iparraldean baino txikiagoa.

• Irakaskuntza publikoan D eta A ereduak nabarmentzen dira.

• Ikastolen %7,63ak ekarpen kualitatiboa eta kuantitatiboa ematen dio D ereduari.

• Irakaskuntza pribatuan G eredua nabarmentzen da nagusiki.


1.1.3.- LAPURDI, BEHE NAFARROA ETA ZUBEROAN

Oinarri juridikoa:

Euskarak ez du inolako aitortza ofizialik, areago, egitura administratibo propiorik ere ez du, eta euskal hiztun komunitatea, estatu horretako beste hiztun komunitateak bezalaxe, ez du babes juridikorik.

Premisa horretatik abiatuta, Frantziako estatuko berezko beste hizkuntza guztien erabilera tolerantziaren eremuan murgiltzen da.

1951tik aurrera Haur Hezkuntzako eta lehen mailako ikastetxeetan aukerak izan dira tokiko hizkuntzak edota dialektoak irakasteko, baldin eta frantsesaren beraren irakaskuntzarako egokitzat jotzen bada.

2001eko irailaren 5eko 2001168 zirkularraren arabera erregioetako hizkuntzak dauden tokietako eskola publikoetan murgiltze bidezko irakaskuntza abian jartzea ahalbideratu zen. Baina Frantziako Estatuko Kontseiluak 2002ko abenduan, murriztu egin zuen zabaldutako aukera, eremu publikoko eskoletan murgiltze bidea eskaintzea atzera bota baitzuen.


2003-2004 ikasturtean AMA ESKOLA / LEHEN MAILA : 2 – 11 urtekoak

 
MURGILTZE EREDUA
PAREKOTASUN EREDUA
HASTAPEN EREDUA (3 ORDU ASTEAN)
FRANTSES EREDUA
OROTARA
IKASTOLAK
1451
-
-
-
1451
%
%100
-
-
-
%100
PUBLIKOA
-
3009
1300
14322
18631
%
-
%16,15
%6,97
%76,87
%100
PRIBATUA
-
1440
160
4725
6325
%
-
%22,7
%0,25
%74,7
%100
OROTARA
1451
4449
1460
19047
26407
%
%5.5
%16.85
%5.53
%72.1
%100
 

• Murgiltze ereduaren eta parekotasunaren artean ikasleen % 22,35 eskolatzen dituzte.

• Parekotasunaren ereduan pribatuaren eragina publikoarena baino handiagoa da.

• Hastapen eredua %5,53, txipiena da.

• Frantses eredua %72,1 nagusia .


2003/2004 ikasturtean KOLEGIOAK: 11 – 16 urtekoak

 
MURGILTZE EREDUA
PAREKOTASUN EREDUA
HASTAPEN EREDUA (3 ORDU ASTEAN)
FRANTSES EREDUA
OROTARA
IKASTOLAK
464
-
-
-
464
PUBLIKOA
-
446
576
6486
7508
PRIBATUA
-
345
517
4747
5609
OROTARA
464
791
1093
11233
13581
%
% 3.42
% 5.82
% 8.05
% 82.71
% 100

 

• Ikastola eta parekotasunaren artean ikasleen % 9,24 eskolatzen dituzte.

• Frantses eredua %82,71koa da. Haur eta Lehen Hezkuntzan baino 10 puntu gehiago.


2003/2004 urtean LIZEOAK: 16 – 18 urtekoak

 
MURGILTZE EREDUA
PAREKOTASUN EREDUA
HASTAPEN EREDUA (3 ORDU ASTEAN)
FRANTSES EREDUA
OROTARA
IKASTOLAK
150
-
-
-
150
PUBLIKOA
-
131
243
6705
7079
PRIBATUA
-
62
120
3516
3698
OROTARA
150
193
363
10221
10927
%
% 1.37
% 1.77
% 3.32
% 93.54
% 100

 

• Ikastola eta parekotasunaren artean ikasleen % 3,14 eskolatzen dituzte.

• Frantses eredua eta hastapeneko ereduen artean ikasleen % 96.


1.1.4.-IKASLE ETORKINEN ESKOLATZE HIZKUNTZA

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei dagokienez, azken ikerkuntzen arabera 12.000 etorkin daude matrikulatuta; %52k A ereduan ikasten du, gainerako % 48k B eta D ereduan ( Egunkaria, 2006.02.14). Nafarroan, oraindik ere datu askoz kezkagarriagoak ditugu. Horrela, irakaskuntza ez unibertsitarioan, 2005-06 ikasturtean 7.775 ikasle atzerritar matrikulatu dira. Honek ikasleen % 8,81 suposatzen du eta horietatik soilik 1,4 matrikulatu da D ereduan.

1.1.5.- EUSKAL HERRI OSOKO DATUAK HEKUNTZA EREDU ETA IKAS MAILEN ARABERA

0360TErkiziaetal

• Bakarrik Gipuzkoan osatzen dute gehiengoa (%64,3) D ereduan diharduten ikasleek. Gainerako herrialde guztietan ez dira erdira ere iristen: %43,2 Bizkaian, %29 Araban, % 20,7 Nafarroa Garaian eta %4 Ipar Euskal Herrian.

• Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian, ikasle gehienek ( %60,2 eta %78,1 hurrenez hurren) ez dute euskarazko ikasgai bakarra ere

• Gainera, ikasketetan gora joan ahala euskararen presentzia gutxitzen doa. Horrela, 16 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean ez dira laurdenera iristen D ereduan dihardutenak.


1.2. IBILBIDEAREN BALORAZIO OROKORRA


• Euskal Herria osoan euskarari dagokionez, hizkuntza eskubideak eta legea ez da betetzen. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaiko zonalde zabalean, haurren eskubideak urratzen dira. Euskara ikasteko duten eskubidea urratzen zaiela gauza jakina da. Aitzitik, haren kudeaketa “alderdi abertzaleen” eskutan egon den Mendebaldeko Autonomi Erkidegoan, 1982. urtean parlamentuan adostasun osoz onarturiko Euskararen Legea ere sistematikoki urratzen da. Aurreko datuen arabera, legearen aurka, urtero milaka haur irteten dira eskolatik euskara menperatu gabe. Izan ere, aipaturiko legearen 17. artikuluak oso garbi esaten du: “Jaurlaritzak ikasleriari ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutu ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara-giroa bermatuko du, barne nahiz kanpo-ekintzapidetan eta Arduralaritzako ihardun eta agirietan euskara egiazko adierazpide eginaz” Lege honen arabera, ikasketak bukatzerako, (16 urterekin) ikasleek ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna lortu behar dute.

• Gasteizko Gobernuak 2004an egindako ebaluazioak, berresten du hizkuntz ereduen sistemak ez duela balio. Hartara, ondoriozta genezake zein egoeratan gauden Nafarroa Garaia edota Ipar Euskal Herriko eskoletan. Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako DBHko ikasleen euskara maila neurtu du, lehendabiziko aldiz, Europako hizkuntza azterketak erreferente hartuta. A ereduko ikasle bakar batek ere ez zuen gainditu proba hori egiteko aurretik egin beharreko azterketa; B ereduan gazteen % 33 bakarrik, eta D ereduan ikasleen %68 soilik moldatzen da ongi euskaraz. 16 urteko ikasleei buruzko datuok oso kezkagarriak direla ezin da ukatu. Ereduak planteatzerakoan eta oro har euskalduntze prozesua planifikatzerakoan jarritako helburuak ez dira bete, beraz ez goaz ongi. Emaitzak ikusi ondoren aitortu behar da bide honetatik eta modu honetan gaizki goazela, oso gaizki gainera. Asko ginen aspaldidanik kritikatzen ari ginenak hizkuntza ereduen sistema, baina oraingoan gobernu iturriek ere onartzen dute egoeraren larritasuna.
Datu horien arabera, A ereduko inork ez badu gutxieneko euskararen ezagutza lortzen eta B ereduko oso gutxik, bistan da gizartea engainatzen ezin dutela jarraitu. Oso garbi esan behar da, eredu horiek ez dutela balio eta beraz administrazioa behartuta dagoela planteamendua osoki aldatzera.

• Erabilera ez da bermatzen. Behin eta berriz azpimarratzen ari garenez, gaurko hezkuntza sistemak ez du ikaslea euskalduntzea lortzen. Eta askoz gutxiago, euskal hiztuna izatea bermatzen. Beraz, euskararen ezagutza eta kalitatea eskasa baldin bada, euskararen erabilera oraindik ere ahulagoa. Erabilerari dagokionez, zein den errealitatea, irakaskuntzan lanean edo irakaskuntzarekin lotura dugun guztiok jakin badakigu, oso kezkagarria dela. Euskal Soziolinguistikoa Institutuak, SEIk, 2001. urtean egindako kale neurketan agertutako kezka guztiak egiaztatzen dizkigu.


II.-PLANGINTZA BERRIAREN ZUTABEAK


2.1 Honatx IRAKASKUNTZAREN euskalduntzea ERROTIK BERRITZEKO zenbait zutabe


1. Oinarrizko neurri POLITIKOAK. Hizkuntza minorizatu batek, beste edozeinek bezala, normalizazio bidea egiteko ezinbestean bere corpus juridikoa izan behar du. Alegia, legez babestua egon behar da. Eta horrek nahitaez euskararen OFIZIALTASUNA beharrezkotzat jotzera garamatza. Eta OFIZIALTASUNA bere lurralde osoan, Euskal Herria osoan, alegia.


Hari horri jarraiki gogoeta sakon eta lasaia egin behar da, irakaskuntza sistemaz haratago doan hausnarketa. Euskararen normalkuntza prozesuaz hitz egiten dugunean, zein da normalkuntza horren helmuga? Zer ulertu behar dugu egoera normalaz edo egoera normalizatuaz? Etorkizuneko Euskal Herria, jendarte elebiduna izan behar da edo kide eleanitzez osatutako herri euskalduna? Bistan da gure apustua Euskal Herria euskaldunaren aldekoa dela. Jendarte elebidunik ez da existitzen.

2. Funtsezko neurri AKADEMIKOAK. Gaur egungo hizkuntza ereduen sistema gainditu behar da, bestela porrot izugarria izango dugu. Emaitzak begi bistakoak dira. Hainbeste urtetako esperientzian oinarriturik, euskarazko murgiltze osoa indarrez eta determinazioz bultzatu behar dugu.

Baina nola hedatu murgiltze sistema irakasleak eta ikastetxeetako langile guztiak euskaldundu gabe? Eta bestetik, zein izango da ikastetxeen egoera, etorkinen fenomeno zabalari erantzun egokia emateko gaitasunik ez badugu?

3. Neurri KULTURALAK. Hizkuntza bakoitzak bere lurralde propioa du eta gainera ohitura, kultura eta mundu ikuskera bati loturik dago. Euskarak ere bere lurralde eta ingurumaria kulturala du; eta ondorioz, euskararen irakaskuntza euskal kulturan txertatzea ezinbestekoa da. Hau da, bere ekosistema kulturalean errotu beharra dago, bestela sustrairik gabeko hizkuntza erakusten arituko baikara. Beraz, irakaskuntzaren bidezko euskalduntzea erdiesteko hizkuntza eta euskal curriculuma edo euskal hezkuntza programa uztarturik joan behar dute; elkarren eskutik.
Ez da nahikoa curriculumaren euskal dimentsioa planteatzea, haratago jo beharra dago; gure hezkuntza programa propioa garatuz.

4. Neurri SOZIALAK edo ELKARLANEAN gauzatutako PLANGINTZA. Ikastetxeek eta hezkuntza sistemak bere bakardadean ezin dute euskararen berreskurapena bermatu. Gizarte osoaren eginkizuna da. Hezkuntza sistemak funtzio garrantzitsua bete behar du baina bakarrik ezin du. Beraz, ikastetxeek, administrazio ezberdinek eta herri eragileek elkarlanean jardun behar dute. ELKARLANA da PLANGINTZA OROKORRA egiteko eta berau gauzatzeko bide bakarra gaurko Euskal Herrian.


2. 2.- EUSKALDUNTZEA BERMATZEKO NEURRI AKADEMIKOAK

2.2.1.- HELBURUA

Euskal Herriko ikastetxe guztiek bete behar duten helburua euskarazko irakaskuntza bermatzea izan behar da. Baita derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan euskara zein gaztelera edo frantzesera ongi menperatzea ere. Hezkuntza sistemak, besteak beste, bermatu behar duena horixe da eta horretarako bitartekoak jartzera beharturik dago. Ez da nahikoa euskaraz zerbait esaten ikastea, ez da aski oinarrizko ezagutza lortzea, gizarte euskalduna sortzeko euskaraz bizi ahal izateko gaitasuna izan behar duten neska-mutilak hezi behar dira.
Helburu hori lortzea ez dagokio soilik hezkuntza sistemari, baina honek funtzio garrantzitsua du, bere esku baitago euskararen ezagutza ongi bermatzea eta euskaraz pentsatu eta bizitzeko giroa eskaintzea. Hots, derrigorrezko irakaskuntza bukatzen duten neska mutilek euskaraz idatzi eta bere sentimenduak edo bizipenak azaltzeko gaitasuna lortzetik aparte, euskaraz bizitzeko aukera izan behar dute.
Eginkizun horretan ez gara zerotik abiatzen. Esperientzia luzea da eta beraz kontuan hartu behar da orain arte egindako ibilbidea. Eta errealitateak erakutsi diguna, besteak beste, zera da: helburu horiek lortze aldera gehien hurbildu den aukera euskarazko murgiltze osoa (ulertzeko oraingo D eredua). Gainera, esperientziak erakutsi digu helburua argi edukiz eta tokian tokiko errealitatea kontuan harturik egin behar dela plangintza. Bestetik, eginkizun horretan ikastetxeko hezkuntza komunitate osoa inplikatu behar dugula (ikasle, guraso irakasleak eta hezkuntza langile oro); Administrazioaren aldetik bitarteko egokiak eskaini behar dizkigula; gizarteak, beregain hartu behar duela ikasleak euskalduntzeko eginbeharra, den-dena ikastetxearen esku utzi gabe; eta abar.
Guzti honen aurrean, gure hausnarketak eta alternatibak ondorengoak dira.

2.2.2.-EREDUAK GAINDITU, MURGILTZE SISTEMA BULTZATUZ

Aurretik adierazi den legez, datu estatistikoek begi bistan utzi dute A,G,X edo B ereduek ez dutela euskalduntzearen helburua betetzen. Eredu horiek jarraiki neska-mutilek ez dute euskararik ikasten eta beraz ez dute balio. Euskal Herrian bizi diren neska-mutil guztiek euskara ikasteko duten eskubidea berma dezakeen sistema inmersioa edo murgiltze izenaz ezagutzen dena da, eta beraz bide egokitzat jotzen dugu. Hau da, eta guztiok uler gaitezen: gaur egungo D eredua, baina tokian tokiko egoera errealetik abiatutako plangintza eta neurri berezituak eskainiko dituena eta bitarteko gehiago eta metodologi landuagoarekin aberasturik.

Ereduen politika bultzatzeko, administrazio ezberdinek erabili duten arrazoia gurasoek aukeratzeko duten eskubidea izan da. Alegia, eskubidea izan behar dutela ikasleek- edo haien gurasoek- eredu bat edo beste aukeratzeko (A, B, G edo D). Baina praktikan, arestian emandako datuek adierazten duten bezala, euskara ikasteko aukera ukatu zaie milaka ikasleri. Eskaini zaizkien ereduekin ez dituzte lortzen ezarritako helburuak ez eta eskubide pertsonaletan oinarritutako ezagutza sendorik ere beraz, administrazioek ikasleen eskubideak urratzen dituzte. Beraz, gurasoei zein neska-mutilei euskara ezagutu eta erabiltzeko askatasuna errespetatzen dien bide bakarra euskaraz benetan ikasteko aukera eskaintzea da. Eta hori, gaur gaurkoz bereziki euskarazko murgiltze osoak berma dezake.

Eredu anitz egoteak aniztasunaren adierazpidetzat defendatzen dute hainbatek. Alabaina, anitzagoa da euskalduntzen duen eskola, euskalduntzen ez duena baino. Izan ere, euskalduntzen ez duen eskolak aukerak murriztu eta aniztasuna pobretzen baitu. Eta horixe da, hain zuzen ere, globalizazioaren norabidea: hizkuntza bakarra, pentsamendu bakarra. Bestelako mundu bat posible dela aldarrikatzen dugunok, berriz, hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna hizkuntza aberastasuna defendatzen dugu. Eta, zentzu horretan, euskararen berreskurapena euskaldunok bestelako mundu horri egin diezaiokegun ekarpentzat hartu beharra dago.

Orain arte esandako guztiari helduta, bistan da egungo arazoa egiturazkoa dela, eta ondorioz, aldaketak ere egiturazkoa behar du izan, sakona eta orokorra. Horrela:

• D ereduaren ustezko igoera amaigabea ez da irtenbidea.

Lehenik eta behin, igoera hori ez delako amaigabea. Are gehiago, moteltzen ari da. Bitartean, B ereduak indarra hartu du eta migrazioarekin jarraitzen ari den politikak A eredua berpiztu dezake.

Bigarrenik, D ereduak berak hutsuneak dituelako, eta hainbat eskualdeetan ez delako gai belaunaldi berriak integralki euskalduntzeko.

• A eta B ereduen birmoldaketa ez da irtenbidea.

EAEko Hezkuntza Sailaren aldetik A edo/eta B eredua birmoldatzeko asmoak azaldu dira behin baino gehiagotan. Asmoan baino ez dira geratu, ordea. Baina, edozein kasutan ere, horrelako birmoldaketa batek ezer gutxirako balio du.

Nafarroako Administrazio edo Frantziako estatuari dagokionez, joera oraindik ere eskasagoa da. Bertan proposatzen diren aldaketa apurrak, euskararen aurkako erasoak baitira.

• Gaur gaurkoz, eta Euskal Herrian dugun esperientzia zein adituen ekarpena aintzat hartuta gure ustetan bide eraginkorrena euskarazko murgiltze osoa zabaltzea da.

Aski frogatuta dago hizkuntza minorizatuen kasuetan euskalduntzea bermatze aldera hurbildu daitekeen metodo egokiena euskarazko murgiltze osoko eredua dela. Ikastoletako esperientzi luzean eta hainbat eskola publikoetako azken 20 urteetako praktikan oinarriturik, murgiltze sistema hedatu izan da gurasoek bide hori aukeratu duten eskoletara. Eta ebaluazio froga guztien arabera, metodo hori erabili dutenak dira euskara ezagutza altuena erakutsi duten ikasleak, baina halere aski kaskarra. Gurasoen ezjakintasunak sortzen duen hutsunea, eskolak berak nolabait bete izan du, beti ere gurasoek euskararekiko erakutsi duten jarrera afektiboan finkatuz. Zer esanik ez dago, baldintza horietan murgiltze sistemak bitarteko asko gehiago beharko lituzkeela.

Gerta ezin daitekeena da, hezkuntza sistemaren eraginez bi hizkuntza komunitate identifikatzea, euskalduna eta euskararik ez dakiena, bien artean hizkuntza hesi bat ezarriz. Hezkuntza sistemaren izaera integratzailea, nabarmenagoa eta eraginkorragoa bihurtu behar dugu. Hori banaketa edo hizkuntza ereduen sistema gainditzearen bidetik lor daiteke.

• Zeri deitzen diogu bada murgiltze sistema?

Labur esanda: Irakaskuntza osoa euskaraz eman eta neska-mutilei euskaraz bizitzen laguntzen dien eredua. Hau da, eskolako hizkuntza euskara izatea. Berau izatea alor guztietan hizkuntza nagusia. Hortaz, ez da nahikoa gai batzuk gure hizkuntzan ematea, gaztelera eta frantsesa/ingelera izan ezik, den-dena euskaraz ematea baizik. Gainera, murgiltze metodologia haratago doa; euskaraz bizitzeko giroa eskaini behar baitu. Alegia, euskaraz ikastetik at, jolastorduan, neska-mutilen arteko harreman ez arautuetan, edo jantokian ere euskaraz bizitzeko motibazioa eskaini behar zaie. Murgiltze sistema erabiltzeak zera esan nahi du: txiki-txikitatik neska-mutilei euskaraz pentsatu, ekin eta bizitzeko aukera eta giro aproposa eskolan eskaintzea.

Honek esan nahi du Nafarroako hainbat zonaldetan edo Lapurdi, Baxenafarra edo Zuberoan ez duela merezi beste biderik urratzea? Murgiltze sistema ezin bada lortu ez dago zer eginik? Ez genuke horrelakorik esan nahi. Adierazi nahi duguna zera da: oraingoz, euskara “menperatu” ahal izateko ezagutzen dugun sistema egokiena hori dela eta beraz, bide horretan jo behar dugula.

Murgiltze sistema aurrera eraman ahal izateko, hurrengo orrialdetan azalduko dugun legez, hainbat baldintza betetzea ezinbestekoa da. Beraien artean funtsezkoena zera da: ikastetxeko irakasle zein langile guztiak euskaldunak izatea. Baldintza hori betetzen ez den heinean, zurikeria da, murgiltze sistema edo normalizazioa aipatzea. Ikastetxean soilik erdaldun bat egoteak, irakasle izan zein atezain edo idazkari, izugarri baldintzatzen du ikastetxe bateko harremanak eta barne bizitza. Beraz, guraso zein irakasle edo ikasleen aldetik, administrazioaren utzikeriaren aurrean, jarrera tinko eta irmoak hartu behar dira.

 

2.2.3.- POLITIKA ESPEZIFIKOAK GARATU

Lan honen hasieran genion bezala, euskalduntze prozesuak urrats berriak eta ausartak eman behar ditu. Baina inork ez dezala pentsa pausu kualitatiboak dekretuen bidez emango direnik. Pausuz pausu, inurri lanaz egiten baita bidea. Eguneroko eraginkortasuna eta plangintza zehatzak ezinbestekoak dira. Besteak beste hauek azpimarratzen ditugu:

a) 0 urtetatik aurrera eskolak euskaldunak izan behar dira. Adin horretatik aurrera neska-mutilak modu naturalean euskaldundu daitezke. Beraz, Euskal Herrian bizi den haur bati aukera hori ukatzea oinarrizko eskubideak urratzea da. Izan ere, nagusi denean erabili nahi duen hizkuntza hautatu dezan, ezinbestean menperatu behar ditu gaztelera/frantsesa zein euskara.Zentzu honetan aski kezkagarria da azken urte hauetan Nafarroako UPN egiten ari den politika, besteak beste, 0-3 urteko hainbat ikasgela zabaltzen ari baita eta guztiak gazteleraz. Neska-mutilen hizkuntza eskubideak urratuz Nafarroaren geroa baldintzatzeko asmoz burututako joko maltzurra eta zapaltzailea.

b) Sare publikoan, murgiltze sistemara hurbilduz, plangintza berria. Oraindik erdaldun gisara hezten duten ikastetxeetan aldaketa sakona egin behar da, batetik. Eta bestetik, hain sutsuki defendatzen dugun ikastetxearen autonomiaren aitzakiaz, inork ikastetxe bat erdararen gotorleku bihurtu ez dezan, neurri zehatzak hartu behar dira. Izan ere, ikastetxe bakoitzak ezin du oinarrizkoa den euskalduntze prozesua eten autonomiaren izenean. Alegia, ezin zaio hezkuntza komunitate bati, giza eskubidearen urraketarik onartu. Beraz, eskolaz eskola planifikazio zehatza egin behar da, 16 urtetarako neska-mutilen euskararen eta euskal kulturaren ezagutza berma dadin.

c) Sare pribatuan, plangintza zehatza eta mailakatua. Gezurra badirudi ere, administraziotik hainbat diru kobratzen duten ikastetxe kontzertatuek ez dute euskalduntze alorrean plangintza orokorrik egin. Merkatuaren arabera jokatu dute eta ondorioz, matrikulazioa mantentzeko edo, Gipuzkoan eta Iparraldeko zenbait zonaldetan urratsak eman dituzte, baina Bilbo ingurua edo Nafarroa, erdararen gotorleku bihurtu zaizkigu. Txosten honen hasieran emandako datuak aski garbi uzten ziguten egoera penagarria. Euskararen Legeak behartzen dituen zonaldeetan bederen, administrazioari dagokio legea betearaztea. Eta beste lurraldeetan, herri eragileek, guraso edo irakasleek urratsak ematera bultzatu behar dituzte. Datorren ikasturterako, ikastetxe bakoitzak bere plangintza egin beharko luke, horrela bermatuz neska-mutil guztiei euskaraz ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko eskubidea.

d) Hizkuntz normalkuntzarako plangintzak indartu. Murgiltze metodologiak euskararen ezagutza eta erabilera bermatu behar dituela diogu. Eta beraz, ikasgaiaren irakaskuntzan euskararen ezagutza eta erabilera zuzena gauzatzeaz gain, ikaslea euskaraz bizi dadin, ikastetxe bakoitzean girotze lan sendo eta iraunkorra egin behar da. “Euskaraz bizi”, “Biziberritze planak” edo “Hizkuntz Normalkuntzarako Plangintza” izenaz ezagutzen diren proiektu horiek suspertze eta astintze behar izugarria dute. Motel eta ezinean ikusten ditugu. Ikastetxe anitz dira partaide, baina dinamika eskasian. Inoiz baino beharrezkoagoak izanik ere, hezkuntza proiektuan txertatu gabe. Boluntarismo hutsean oinarriturik. Iraulketa sakon baten beharrean. Eta urrats berri horiek eman ahal izateko beharrezkoa da.

e) Ebaluazio Iraunkorra. Hizkuntza minorizatua den Euskarak egoera normalizatua lortzea ez da erronka erraza, oso konplexua, zaila eta luzea baizik. Eta konplexutasuna horrek azterketa zein planifikazio tekniko sakonak eta serioak egitera behartzen gaitu. Beraz, honelako egoera gainditzeko, batetik eragileen militantzia eta boluntarismoa funtsezkoa izanik, aldi berean, oinarri tekniko sakona duten azterketa eta planifikazio zehatzak ezinbestekoa deritzogu. Irakaskuntzaren euskalduntasuna bermatzeko euskara irakasteko metodologia berritu eta gaurkotu behar da eta aldi berean euskalduntze prozesu osoa etengabe ebaluatzeko mekanismoak jarri behar dira. Tokian tokiko egoerari modu efektiboan erantzuteko metodologia egokitu behar da eta guzti hori maiztasun jakin batekin ebaluatzea ezinbestekoa da. Hizkuntza ereduak aspaldidanik diraute martxan baina iazko urterarte ez da egin ebaluazio saio seriorik eta egin den apurra ere Euskal Herriko zonalde batera mugatua datorkigu.Funtsezkoa litzateke Euskal Herriko zazpi herrialdetan eta maiztasun jakin batean ebaluazio sistematikoa bermatzea. Jakina da, guzti hori egungo instituzioek bakarrik ezin dutela burutu, baina herri eragileekin elkarlanean oso posible litzateke. Borondatea egon ezkero elkarlana hori bideratzeko bitartekoak jarri daitezkeelakoan gaude.

f) Materialgintza. Beste erronka garrantzitsua, ikastetxeetan eguneroko lana baldintza duinetan garatu ahal izateko, ikas material egokia prestatzea da. Eta gai honetan ere gabezi kezkagarriak ditugula azpimarratu beharrean gara. Saiakerak egon badaude, baina oraindik neurri handi batean Madrilen edo Parisen egindako testu liburuekin lan egiten da ikastetxe askotan. Gai honen inguruan jauzi kualitatiboak ematea presazkoa deritzogu, bestela Euskal Curriculuma gora eta behera mintzatu arren, betiko praktiketan jarraituko da.

g) Egoera sozio-ekonomiko latzetako eskualdetan, etorkin kopuru esanguratsua duten ikastetxetan neurri bereziak. Egoera hauei begira interbentzio espezifikoak behar dira. Interbentzio hauek mota desberdinetakoak izango dira: metodologiaren egokitzapena: talde txikiagoetan lan egitea; giza baliabide gehiago eta horrelako egoeratarako ongi prestatua: ahozko hizkuntza lantzeari begira, jatorrizko hizkuntzatako irakasleak, langile sozialak, bestelako sukaldaritzan prestatutako sukaldariak,…

h) Ikastoletako egungo inmersio sistema aztertu. 2005eko ekainean Iztueta andereak aurkezturiko informeak garbiki adierazi zuen D ereduko ikasleen artean pasatako froga hiru ikasletik soilik bik gainditzen zutela. Beraz, honek besteak beste eskatzen duena da orain arte erabilitako metodologia, landutako curriculuma, izandako giza baliabideak egokiak izan diren aztertzea, eta ikastolak ikastola erabiltzen ari den inmersio sisteman aldaketak egin.

2.2.4.-ZEIN DA ETORKINAK ESKOLATZEKO EREDURIK EGOKIENA?

Ikasle asko -autoktono zein etorkin- ez dira euskara ikasten ari. Horrek baditu bere ondorioak:


• Gure jendartean gazte batek euskara eta gaztelania/frantsesa ondo jakin gabe eskola uzten badu, ume horrek ez dauzka besteek dauzkaten aukera berak: ez lan munduan ez gizarte euskaldunean integratzeko ahalmenean. Eta, noski, gizarte honetako aberastasun handi bat galduko du.


• Ikasle hori beranduago euskara ikasten jartzen bada, zerbitzu hori ordaindu behar du. Izan ere, gaur egun eskolaz kanpoko euskalduntzea (euskaltegietan egiten dena) ordaindu egin behar da, berez doan eskaini beharko litzatekeen zerbitzua izan arren. Aldiz, helduen alfabetatze irakaskuntza arautuan gaztelania/frantsesa ikas daiteke, baina euskara ez.

Hauek guztiak kontuan hartuta, ikasle etorkinentzat ere, murgiltze ereduaren aldeko apustua egiten dugu. Murgiltze ereduaren aldeko aukera egiterakoan, ondoko bi irizpideotan oinarritu gara. Hala nola:

1.- Ikasle etorkinek gizarte euskaldunean integratzean dituzten beharrak eta eskubideak. Euskal gizartean erabat integratu daitezen, ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz/frantsesez normaltasunez komunikatzeko gaitasunak lortzen dituztela ziurtatu behar du eskolak; hau da, ikasle guztien euskaraz komunikatzeko gaitasuna egikaritu behar du. Eta hori guztia ikasleek euren jatorrizko hizkuntza mantentzeko duten eskubidea eta beharra (maila kognitibo zein afektiboan) ahaztu gabe.

2.- Euskarak, hizkuntza minorizatua den heinean dituen beharrak eta elementu kohesionatzaile gisa daukan garrantzia. Behin baino gehiagotan, euskaldunok estatutik etorritako etorkinei egotzi izan diegu euskara desagertzear egotearen errua; oso ondo kalkulatutako estrategia politiko baten barruan, botereak etorkin horiek erabili egin zituela kontuan hartu gabe, euskaldun asko eta asko ere estrategia horretan erabili gintuen bezala -euskara desprestigiatu, eskolan euskaraz hitz egitea debekatu, industria eta komertzio mundutik desagerrarazi, hezkuntza politika zentralizatzaile-ideologizatzaile bortitza...-. “Bateratzen gaituzten elementuak behar ditugu eta hizkuntza izango da hiritar guztion elementu komuna. Ume etorkinentzat euskararen ikaskuntza oinarrizko baldintza da eta euskara izango da ailegatu berriak eta zeudenak kohesionatuko dituen elementu bat.” (VILA in BARQUÍN in Hik Hasi 9. monografikoa, 2002ko abendua, 83-94 orr.).


Egun aukera berri bat eskaintzen digute etorkinek euskararen normalkuntzan elkarrekin aurrera egin dezagun: euren jatorrizko hizkuntzak errespetatuz eta garatzeko bitartekoak jarrita, bertako gizartearekin integratzeko beharrezkoa izango duten elkarbizitzeko hizkuntza eskainiz, denon artean, minorizatua den eta galtzeko arriskua oraindik gainditu ez duen euskararen berreskuratze, mantentze, normalizatze eta indartzeari ekitea.


III.- LAU URTERAKO LAN ILDOAK

EGUNGO HIZKUNTZ EREDUEN GARAIA AGORTU DA, INMERSIO EDO MURGILTZE EREDUA DA HEDATU BEHAR DENA

Murgiltze eredua bultzatzeko aldarrikatu behar dugun mezua, positiboa izan behar da: helburuak betetzeko bitartekoak jarri behar dira eta demostratuta dago hau dela euskara ezagutzea bermatzen duen metodo pedagogiko egokiena. Beraz, inor engaina ez dezagun, murgiltze sistema ziurtatu behar da ikastetxe guztietan. Horretarako, funtsezko hiru arrazoiak sozializatu behar dira: Batetik, orain arteko hezkuntza politikaren porrota begi-bistakoa da. Bestetik, esperientziak erakusten digu zonalde erdaldunenean ere, bitartekoak jarriz gero, posible dela murgiltze metodoa erabiltzea. Eta azkenik, neska-mutil erdaldunak euskal gizartean integratzea hobekien bermatzen duen metodoa da.

• Kontuan izanik PP, UPN, UDF, RPR zein PSOEko zenbat sektore euskararen aldeko hautua alderdikeria bezala aurkeztuko dutela, alegia nazionalisten aukera gisara, gure mezua zabala eta gizartearen eskubide naturala legez azaldu behar dugu. Hezkuntza sistemak euskalduntzeak duen dimentsio politikoa ukatu gabe, gure arrazonamenduak garbia bezain sinplea izan behar du: neska-mutilak herriaren hizkuntzaz jabetu behar dira, beraien ama lurra maitatzen ikasi behar dute.

• Eztabaida hau esparru ezberdinetan emango da, baina bere esparru naturalenean- hezkuntza komunitatearen baitan - ongi bideratzea biziki garrantzitsua da eta horretan LAB aktiboki inplikatu behar da. Ikastetxeetako irakasle, langile, ikasle eta gurasoak parte hartu behar dute, eta LABi dagokio bereziki irakasle zein langileen artean eztabaida bideratzea.

• Murgiltze sistema zabaltzeko edo eskatzeko eskubidea Euskal Herriko lurralde guztietan eta hezkuntza sistema osoan, publiko zein pribatua izan, bermatu behar da.

• Ikastetxeetan, integrazio balorearen izenean eredu konpartituak defendatzea jokaera okertzat jotzen dugu. Murgiltze ereduan daudenentzat kaltegarria da eta integraziorako ez da bide egokiena. Gizarte integraziorako berdintasuna bermatu behar da eta horretarako guztiok jakin behar dugu euskara.

 

 

BAT aldizkaria: 
60. 2006ko iraila. Unibertsitate aurreko hiztza. ereduen...
Egilea(k): 
Tasio Erkizia, Mikel Lakasta, Jon Urrusolo
Urtea: 
2006