Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera

Alabaina, misio horren erdi-erdian kokatzen da irakaskuntza eskaintzari buruzko epe luzeko programazio baten zutik ezartzea. Lan alor horretan du Euskararen Erakunde Publikoak finkatu lehentasuna. Alabaina, dagoen eskaintzaren ezagutzari esker, epe luzeko programazio bat eraikiko du, ondoko urteentzat hitzarmenaren beste obra-ardatzak baldintzatuko dituena

Honi esker, hortik goitik euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren epe luzeko programazio baten lehenbiziko proposamen bati buruz aritzen ahalko da, euskararen eta euskarazko irakaskuntzako kopuruen eta haien kokapenaren argazki zehatz bati esker: zenbat ikastetxe den, zenbat ikasle, zenbateko ahalak emanak diren, zer bilakaera izan den denboran zehar…

Laburbilduz, esan dezake, batetik, 2004-2005 ikasturtean, Ipar Euskal Herriko 1. eta 2. mailetako 349 ikastetxeetatik 218k, erran nahi baitu % 62k euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaini dutela (laborantzaz bestalde)

Eta bestetik «Parekotasuneko elebidun» eta «murgiltze» irakaskuntza ereduak eskaini dituzte 2004-2005 ikasturtean 139 ikastetxetan, Ipar Euskal Herriko ikastetxeen % 39tan (laborantzaz bestalde)

2 040 ikaslek euskararen eta euskarazko irakaskuntza jarraitzen dute Seaskak eskaintzen duen «murgiltze» ereduan:

oro har Ipar Euskal Herriko ikasleen % 4,3ak

37 245 ikaslek ez dute euskararen irakaskuntzarik jarraitzen:

oro har Ipar Euskal Herriko ikasleen %78,3ak

1993. urtean, «parekotasuneko elebidun» eta «murgiltze» ereduek 2 907 ikasle eskolatzen zituzten, Ipar Euskal Herriko ama-eskola eta lehen mailako eskoletako 10 ikasletatik 1 nonbait han.

2004. urtean, eredu horiek berek 6 149 ikasle eskolatzen zituzten, Ipar Euskal Herriko eskoletako 4 ikasletatik 1.

Hots, 1993 eta 2004 urteen artean, euskara ikasten duten ikasleen kopurua bikoiztu da.

Hiru erronka nagusi azal daitezke 2006 urterako (eta ondoko urteentzat):

- epe luzeko programazioak zehazten dituen norabideen gauzatzea;

- datu teknikoen (ikasle kopuruak, irakasle postuak,…) eguneratzea eta jarraitzea egitea;

- irakaskuntzen azterketa kualitatiboa (nola antolatuak diren irakaskuntza sistemak, ahuleziak,…) egitea eta gai horri buruzko norabideak finkatzea eta obratzea.

1. EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAREN MISIOAK

2004ko azaroaren 26an, Hezkuntza Nazionaleko Ministeritza eta Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Orokorra engaiatzen ziren, hitzarmen baten bitartez, euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garatzeko eta egituratzeko hitzartze iraunkor bat helburu duen egitura amankomun batean. Hitzartze horretan sartzen dira partaide ezberdinek abiatu beharreko politikak, izan dadin Estatuak bere gain dituen gaitasun alorretan edo tokiko erakundeek dituztenetan, eta bien gain daudenetan ere bai. Hitzartze horrek kontuan hartzen ditu irakaskuntza eskaintzaren egokitzea, eskaintza horrekin beharrezkoak diren laguntza-jarraikitze neurriak, eta pedagogia mailako animatze neurriak. Desmartxa hori sartzen da ikasturteen koherentzia, osotasuna eta jarraipena printzipioetan, eta kontuan hartzen ditu euskararen eta euskarazko irakaskuntza honek dauzkan hiru sareak (irakaskuntza publikoa, Irakaskuntza Girixtinoko Zuzendaritzaren peko den irakaskuntza pribatua, Seaska Federazioaren peko den irakaskuntza pribatua).

Izenpetzaileek Euskararen Erakunde Publikoari eman diote hitzartze horren obratzeko kargua.

Bi izenpetzaileek egitura obralari laguntzaile izendatuz geroz, Erakunde Publikoak bere gain du:

1. dagoen irakaskuntza eskaintzari buruzko informazioaren hedapenaren laguntzea;

2. euskarari eta irakaskuntza elebidunari buruzko sentsibilizazio eta sustatze kanpainen antolatzea;

3. euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaeraren aztertzeko inkesten eta iritzi-ikerketen antolatzea;

4. ikaslearen ikasturte ezberdinetan zehar koherentzia, osotasuna, eta jarraipena segurtatuko duen irakaskuntza eskaintzari buruzko epe luzeko programazio baten sortzea eta proposatzea;

5. oinarri horietatik abiatuz, epe luzeko programazioa gorpuzten duen irakaskuntzen karta baten proposatzea: irakaskuntza gune kopuruaren finkatzea eta gune horien kokatzearen hautatzea;

6. epe luzeko programazioan finkatu gune idekitzeen prestatzea, lan hitzartu bat eramanez beharrezko altzari edo lur-eraikin inbertsioetan inplikatuak diren tokiko erakundeekin, sentsibilisazio lan bat eginez familietan eta izen-emaite jardunbide egokiak zutik ezarriz;

7. hitzartze esparru baten sortzea euskararen alorrean ari diren elkarteekin, bereziki irakaskuntza elebiduneko hiru sareetako guraso elkarteekin.

Bestalde, Erakunde Publikoak bere gain du irakaskuntzari doakion egitura berezi horren kari proposatu norabideen eta hizkuntza politikako beste gaien arteko koherentziaren zaintzea.

Bere misioa molde eraginkor eta objektibo batez eramaiteko gisan, Euskararen Erakunde Publikoak erabaki du egoeraren azterketa zehatz bat aitzinetik egitea bi helbururekin:

- egitura berri horren lanen abiatzeko mementoan, egoeraren azterketa zehatz baten ukaiteko;

- hitzarmenaren izenpetzaileek eman misioaren obratzeko baitezpadakoa den tresnaren ukaiteko.

Alabaina, misio horren erdi-erdian kokatzen da irakaskuntza eskaintzari buruzko epe luzeko programazio baten zutik ezartzea. Lan alor horretan du Euskararen Erakunde Publikoak finkatu lehentasuna. Alabaina, dagoen eskaintzaren ezagutzari esker, epe luzeko programazio bat eraikiko du, ondoko urteentzat hitzarmenaren beste obra-ardatzak baldintzatuko dituena:

- sentsibilizazio kanpainak hiru mailatan (publiko zabal bati buruzko kanpaina orokorrak; jadanik dauden eta beteak ez diren guneei buruzko informazio eta promozio kanpaina berezituak; gune berrien idekitzeei buruzko komunikazio kanpaina berezituak), eramanak izanen direnak izen-emaite jardunbide egoki batzuen plantatzearekin batean;

- beharrezko altzari edo lur-eraikin inbertsioei buruzko lan hitzartua tokiko erakundeekin.

Horrekin batean, irakasleen formakuntzari buruz eta ikas-tresnen ekoizpenari buruz partaideek abiatu beharko dituzten politikei buruzko hitzartzeak antolatuko ditu. Horrengatik egoeraren azterketak, bere osotasunean, bost atal ikertuko ditu:

1/ 2004-2005eko ikasturtearen irakaskuntza eskaintzaren azterketa kuantitatiboa;

2/ euskararen eta euskarazko irakaskuntzari buruzko lege eta araudi ingurumena;

3/ 2004-2005ean euskararen eta euskarazko irakaskuntzarentzat izendatu irakasleak;

4/ irakaskuntzan baliatu bi hizkuntzen arteko oren banatzeak: egoeraren deskribatzea sistema pedagogiko ezberdinen arabera;

5/ euskarazko ikas-materiala.

Erakunde Publikoak bost atal horiek ekoiztuko ditu molde independentean beharren eta datuen erdiesteen erritmoen arabera.


2. EUSKARAREN ETA EUSKARAZKO IRAKASKUNTZAREN ESKAINTZAREN EGOERA

Euskararen Erakunde Publikoaren lehen lana, irakaskuntza arloari dagokionez, izan da euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoeraren azterketa bat egitea.

Lan hori irakaskuntza eskaintzaren lehenbiziko ikerketa da, osoki kuantitatiboa. Azterketa honek osatzen du Euskararen Erakunde Publikoak aitzinetik baitezpadakoa zuen tresna. Honi esker, hortik goitik euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren epe luzeko programazio baten lehenbiziko proposamen bati buruz aritzen ahalko da, euskararen eta euskarazko irakaskuntzako kopuruen eta haien kokapenaren argazki zehatz bati esker: zenbat ikastetxe den, zenbat ikasle, zenbateko ahalak emanak diren, zer bilakaera izan den denboran zehar…

Hitzartze kuantitatibo hori osatuko da irakaskuntza horren egoeraren ikertze kualitatibo batez, proposatzeko, beharrez, gune eta formakuntza berrien kopuru eta kokapenez gain, jadanik emaiten diren irakaskuntzen hobetzeko eta azkartzeko neurri batzuk.

1) Hiztegia

  • Irakaskuntza publikoari doazkion ikastetxe, ikasle, klaseak… artikulu honetan adierazten ditugu «Publikoa» izenburuaren bitartez.
  • Estatuarekin kontratupean den irakaskuntza pribatuko sareetan dauden ikastetxeak, ikasleak, klaseak… artikulu honetan adierazten ditugu:

    • «Irakaskuntza Girixtinoa» izenburuaren bitartez Irakaskuntza Girixtinoaren Zuzendaritzaren peko diren ikastetxeentzat.

    • «Seaska» izenburuaren bitartez Seaska Federazionean dauden ikastola eta bigarren mailako ikastetxe guztientzat.

  • Ikastetxe mota: eskola (3 urtetik 10 urteraino) , kolegio (10–14 urte), lizeo (15–18 urte)…
  • Irakaskuntza sareak: Publikoa, Irakaskuntza Girixtinoa, Seaska.
  • Irakaskuntza eredu pedagogikoak:
        • • «Lehen irakaskuntza»: euskarazko lehenbiziko nozioneen ikastea lehen mailan (astean oren bat eta 3 oren artean) [= A eredua]
          • «Parekotasuneko elebiduna» [= B eredua]:
          - lehen mailan, irakaskuntza erdizka euskaraz eta erdizka frantsesez
          - bigarren mailan, euskararen irakaskuntza eta beste ikasgai bat edo biren irakaskuntza euskaraz
          • «Murgiltzea» [ = D eredua]:
          - lehen mailan, euskarazko irakaskuntza 1. urtea arte (CP), frantsesezko irakaskuntzak sartuz eta emendatuz 2. urtetik goiti.
          - bigarren mailan, euskarazko irakaskuntza ikasgai guztietan + frantsesa, beste hizkuntzak…
          • «Opzionea»: euskararen irakaskuntza bigarren mailan, bigarren, hirugarren, edo tokiko hizkuntza gisa… [ = A eredua]

2) Datuak

NB: aurkeztuak diren datuak 2004 – 2005 ikasturtekoak dira.

2.1. Ikastetxeak

Ipar Euskal Herriko ikastetxe kopuruak eskola motaren eta sarearen arabera

0160TBetbeder

 

Euskararen eta euskarazko irakaskuntzari dagokionez

- Ipar Euskal Herriko 284 ama eta lehen mailako eskoletatik:

• euskara «lehen irakaskuntza» ereduan erakasten dute:
- 55 eskola publikotan
- Irakaskuntza Girixtinoko 6 eskolatan
Oro har eskolen % 21
  • euskara «parekotasuneko elebidun» ereduan erakasten dute:
    - 66 eskolan publikotan
    - Irakaskuntza Girixtinoko 30 eskolatan (horietatik 10ek euskaraz baizik ez dute erakasten ama eskolako lehen eta bigarren sekzionetan)
    Oro har eskolen % 34
  • euskara «murgiltze» ereduan erakasten dute:
    - Seaskako 20 eskoletan
    Oro har eskolen % 7

- Ipar Euskal Herriko 39 kolegioetatik:

• euskara «opzione» ereduan erakasten dute 25 ikastetxetan:
- 12 kolegio publikotan
- Irakaskuntza Girixtinoko 13 kolegiotan

• euskara «parekotasuneko elebidun» ereduan erakasten dute 15 ikastetxetan:
- 9 kolegio publikotan
- Irakaskuntza Girixtinoko 6 kolegiotan

• euskara «murgiltze» ereduan erakasten dute:
- Seaskako 3 kolegioetan


- Ipar Euskal Herriko 14 lizeo orokor eta teknologikoetatik:

• euskara «opzione» ereduan erakasten dute 10 ikastetxetan:
- 5 lizeo publikotan
- Irakaskuntza Girixtinoko 5 lizeotan

• euskara «parekotasuneko elebidun» ereduan erakasten dute 3 ikastetxetan:
- 2 lizeo publikotan
- Irakaskuntza Girixtinoko lizeo batean

• euskara «murgiltze» ereduan erakasten dute:
- Seaskako lizeoan


- Ipar Euskal Herriko 12 lizeo profesionaletatik:

• euskara «opzione» ereduan erakasten dute:
- Irakaskuntza Girixtinoko lizeo batean

• euskara «parekotasuneko elebidun» ereduan erakasten dute:
- Irakaskuntza Girixtinoko lizeo batean

Laburbilduz, esan dezake, batetik, 2004-2005 ikasturtean, Ipar Euskal Herriko 1. eta 2. mailetako 349 ikastetxeetatik 218k, erran nahi baitu % 62k euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaini dutela (laborantzaz bestalde):

• 138 ikastetxe publikok (Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoen % 58)

• Irakaskuntza Girixtinoko 56 ikastetxek (Ipar Euskal Herriko Irakaskuntza Girixtinoko ikastetxeen % 63)

• Seaskaren 24 ikastetxek

Eta bestetik «Parekotasuneko elebidun» eta «murgiltze» irakaskuntza ereduak eskaini dituzte 2004-2005 ikasturtean 139 ikastetxetan, Ipar Euskal Herriko ikastetxeen % 39tan (laborantzaz bestalde)

 

2.2. Ikasle kopuruak 2004-2005 ikasturtean

Ipar Euskal Herrian eskolatuak diren ikaske kopuruak orotara

0260TBetbeder

 


- Ipar Euskal Herriko 1. eta 2. mailetako ikastetxeetan eskolatuak diren 47 579 ikasleetatik:

• 31 029 ikastetxe publikoetan eskolatuak dira, % 65

• 14 510 Irakaskuntza Girixtinoko ikastetxeetan, % 30,5

• 2 040 Seaskako ikastetxeetan, % 4,5

Orotara, maila guztiak kontuan hartuz, hona zertan den euskararen eta euskarazko irakaskuntza jarraitzen duten ikasle kopurua Ipar Euskal Herrian:

- Ipar Euskal Herriko eskola, kolegio eta lizeoetan (laborantzaz bestalde) eskolatuak diren 47 579 ikasleetatik:

  • 2 732 ikaslek euskararen eta euskarazko irakaskuntza jarraitzen dute «lehen irakaskuntza» eta «opzione» ereduetan [= A eredua]:
    - 1 958k ikastetxe publikoetan
    - 774k Irakaskuntza Girixtinoko ikastetxeetan

oro har Ipar Euskal Herriko ikasleen % 5,7ak

  • 5 562 ikaslek euskararen eta euskarazko irakaskuntza jarraitzen dute «parekotasuneko elebidun» ereduan [= B eredua]:
    - 3 652k ikastetxe publikoetan
    - 1 910ek Irakaskuntza Girixtinoko ikastetxeetan

oro har Ipar Euskal Herriko ikasleen % 11,7ak

  • 2 040 ikaslek euskararen eta euskarazko irakaskuntza jarraitzen dute Seaskak eskaintzen duen «murgiltze» ereduan:

oro har Ipar Euskal Herriko ikasleen % 4,3ak

  • 37 245 ikaslek ez dute euskararen irakaskuntzarik jarraitzen:
oro har Ipar Euskal Herriko ikasleen %78,3ak


- Euskararen irakaskuntza jarraitzen duten ikasleen heina anitz aldatzen da ikastetxe mota batetik bestera:

  • 3tik 1 ama-eskolan
  • 4tik 1 lehen mailan
  • 5etik 1 kolegioan
  • 10etik 1 lizeoan


- Eredu pedagogikoaren arabera euskararen irakaskuntza jarraitzen duten ikasle heinak ondoko taulan ekarriak dira:

0360TBetbeder

 

 

2.3. Bilakaera denboran

«Parekotasuneko elebidun» eta «murgiltze» ereduetako
euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren bilakaera 1993tik 2004ra ama-eskolan eta 1. mailan

 

0460TBetbeder

 

0560TBetbeder

 

Datu horiek azpimarragarriak diren gauza batzuk adierazten dituzte:

  • 1993. urtean, «parekotasuneko elebidun» eta «murgiltze» ereduek 2 907 ikasle eskolatzen zituzten, Ipar Euskal Herriko ama-eskola eta lehen mailako eskoletako 10 ikasletatik 1 nonbait han.
  • 2004. urtean, eredu horiek berek 6 149 ikasle eskolatzen zituzten, Ipar Euskal Herriko eskoletako 4 ikasletatik 1.
  • Hots, 1993 eta 2004 urteen artean, euskara ikasten duten ikasleen kopurua bikoiztu da.
  • Ikasle kopuruak % 111z emendatu dira 11 urtez 3 ereduak hartuz orotara:
    • emendatzea % 144 heinekoa izan da irakaskuntza publikoan.
    • emendatzea % 146 heinekoa izan da Irakaskuntza Girixtinoan.
    • emendatzea % 47 heinekoa izan da Seaskan.

 

3. ONDOKO ERRONKAK

Irakaskuntza eskaintzaren azterketa honi esker, eta finkatua izan zen egutegiaren arabera, Euskararen Erakunde Publikoak epe luzeko programazio baten lehen proposamenaren obratzea abiatu zuen, eta norabide nagusiak eta lehen lan ardatzak aurkezten zituen dokumentu bat onartu zuen Administrazio Kontseiluak 2005eko abenduan.

Epe luzeko programazio horrek irakasle postuen banaketari buruzko aurreikuspenak heldu diren urteentzat azaltzen ditu eta 2006 sartzetik goiti finka litekeen programazio bat osatzen duen lan programa bat definitzen. Hurrengo urteei begira, neurri horiek hitzarmenaren beste lan ardatzen gauzatzea baldintzatuko dute ere (sentsibilizazio kanpainak, lurralde kolektibitateekin bitartekaritza lana egoitza eta materialari lotuak diren inbertsioneen gaian), eta ber denboran, irakasleen formakuntza eta ikas-materialaren ekoizpenaren arloetan bultzatu behar diren politikei buruzko konzertazioak antolatuak izango dira.

Hiru erronka nagusi azal daitezke 2006 urterako (eta ondoko urteentzat):


- epe luzeko programazioak zehazten dituen norabideen gauzatzea;

- datu teknikoen (ikasle kopuruak, irakasle postuak,…) eguneratzea eta jarraitzea egitea;

- irakaskuntzen azterketa kualitatiboa (nola antolatuak diren irakaskuntza sistemak, ahuleziak,…) egitea eta gai horri buruzko norabideak finkatzea eta obratzea.

 

 
BAT aldizkaria: 
60. 2006ko iraila. Unibertsitate aurreko hiztza. ereduen...
Egilea(k): 
Titto Betbeder
Urtea: 
2006