Abian da III. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietarako deialdia



Soziolinguistika Klusterrak III. HAUSNARTU –
2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARAKO DEIALDIA
abian jarri
du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Soziolinguistika Sarion helburua euskal soziolinguistika
teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea
da.

Xede horrekin, deialdi honetan garapen teorikoa,
metodologikoa
eta saiakera-arloko lan hoberenak
sarituko dira. Kontuan hartuko dira, nolanahi ere, euskararen gaineko berariazko
garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren
egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.

Informazio gehiago