HAUSNARTU sarietara lanak aurkezteko epea zabalik




Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren
eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin
antolatzen dituen III. HAUSNARTU – 2010EKO EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIETARA

lanak aurkezteko aukera dago, oraindik, azaroaren 30a arte.

Sarion helburua euskal soziolinguistika teoriko
edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza indartzea
da. Garapen
teorikoa
, metodologikoa eta saiakera-arloko
lan hoberenak
sarituko dira. Jatorrizko oinarri teorikoa edo ikuspuntua
ez du zertan soziolinguistikaren arloari lotua izan behar. Beste zientzia
arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako beste lan-ildo batzuk ere
aurkeztu ahal izango dira (antropologiatik, historiatik, psikologiatik, informatikatik
e.a.).

Informazio gehiago