Eskola Hiztun Bila jardunaldian aurkeztu da Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ikasturte bakoitzaren hasieran, hizkuntza normalkuntza gaiak lantzen dituen jardunaldia antolatzen du Ulibarri programaren testuinguruan. Bertan, EAEko 400 ikastetxe baino gehiagotatik heldutako hizkuntza normalkuntza teknikariek parte hartzen dute.

Aurtengoa Tolosako Leidor antzokian burutu da iralaren 27 eta 28an. Egitarauak ikasleen eskola-giroko erabilera izan du ardatz. Tartean, Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak lankidetzan garatutako proiektua aurkeztu dute. Proiektuaren nondik norakoak azaldu dira eta jarraian azterketa lan honen emaitza nagusien berri eman da. Jardunaldien testuingurura egokituz, ikastetxe bateko normalkuntza-teknikariaren lekuan jarri eta proiektuaren emaitzak erabiltzeko aukera bat irudikatzeko ariketa burutu da. Azkenik aurrera begira Klusterrak eta bere bazkideek gazteen gizarte sektorearen inguruan lanean jarraitzeko asmoa adierazi dute.

Saioan erabilitako aurkezpena eta proiektuaren inguruko material osagarria www.soziolinguistika.org/gazteak helbidean ikus liteke.