Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak TOPAKETA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketa antolatu du. Topaketa Azpeitiko Sanagustin aretoan izango da apirilaren 14an (osteguna), goizez.

Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri emango da eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landuko. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi da. Helburu horrekin gonbidatu ditugu hizlariak (Alber Bastardas, Xabier Ezeizabarrena, BElen Uranga, J. Inazio MArko, Jon Bollar), eta haiekin batera elkarrekin hitz egin eta eztabaidatzeko tartea izango dugu, horretarako prestaturiko kafe-tertularen bitartez.

Informazio gehiago:

- UEMAren webgunean (izena-emateko aukera)

- Soziolinguistika Klusterra