Kalean da gazteen Erabileraren GPSa!

 

Soziolinguistika Klusterrak Erabileraren GPSa kaleratu berri du, gazteen hizkuntza-erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida. Urtxintxa Eskola eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera sortutako materiala da eta Gazteen Erabileran Eragiten Duten Faktoreen Azterketa lana izan du oinarri. Erabileraren GPSa gazteei eta eurekin lanean dihardutenei, hizkuntza erabileran eragiten duten aldagai guztiak kontuan hartuz lan egiten laguntzeko sortutako tresna da. Egiten dugunaz ondo hausnartu eta gure lanari interesatzen zaigun norabidea emateko balio digu.

Webgunean bertsio elektronikoa dago ikusgai. Era berean, kluster@soziolinguistika.org helbidean liburuxka eta posterra eskuratu daitezke 5 euroko prezioan.

Info+: www.soziolinguistika.org/gazteak