Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak topaketaren bideoak ikusgai.

topaketa- aragazkia

 

Apirilaren 14an Azpeitiko Sanagustin aretoan HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK topaketa burutu zen. Bertan, besteak beste, Jon Bollar, Belen Uranga, Albert Bastardas, Xabier Ezeizabarrena eta Iñaki Markok gaiaren alderdi ezberdinak landu zituzten zenbait hitzalditan.

Topaketan egoterik ez zutenentzat, webgunean ikusgai daude dagoeneko saio guztien bideoak, euskaraz eta katalanez.

Gogoan izan Hizkuntza-ekologiaren gaia lantzeko hurrengo hitzordua Donostiako Miramar Jauregian izango dela uztailaren 7 eta 8rako Soziolinguistika Klusterrak antolatu duen ikastaroan: Hizkuntza-ekologia: teoriatik praktikara