Ikastaro on bat gomendatu nahi dizuet

Kaixo, Ikastaro on bat gomendatu nahi dizuet. UEUk antolatzen du eta Gotzon Carcar coachak emango du. Komunikazio eraginkorra da bere izenburua. Lanerako ezezik, oro har hobeto bizitzeko baliagarria iruditzen zait eta horregatik ausartzen naiz trinkoa eta garestia den ikastaro hau gomendatzera. Lau modulu eskaini ohi ditu Gotzonek eta hurrenkera horretan egin behar dira. Lehenengo modulua udako ikastaroen barruan eskaintzen du urtero. Baina aurten, NUPekin elkarlanean, datorren hilean eskainiko du Iruñean. Ez dakit zenbat plaza geratuko diren baina interesa baduzue lehenbailehen eman izena (bihar irekiko da NUPekoak ez direnentzako matrikulatzeko epea). Hemen esteka:

Kaixo, Ikastaro on bat gomendatu nahi dizuet. UEUk antolatzen du eta Gotzon Carcar coachak emango du. Komunikazio eraginkorra da bere izenburua. Lanerako ezezik, oro har hobeto bizitzeko baliagarria iruditzen zait eta horregatik ausartzen naiz trinkoa eta garestia den ikastaro hau gomendatzera. Lau modulu eskaini ohi ditu Gotzonek eta hurrenkera horretan egin behar dira. Lehenengo modulua udako ikastaroen barruan eskaintzen du urtero. Baina aurten, NUPekin elkarlanean, datorren hilean eskainiko du Iruñean. Ez dakit zenbat plaza geratuko diren baina interesa baduzue lehenbailehen eman izena (bihar irekiko da NUPekoak ez direnentzako matrikulatzeko epea). Hemen esteka: http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/363/Harreman%2Bharmonikoak%2Bizateko%2Bkomunikazio-trebetasunak Norbaitek lehena egina badauka, bigarrena azaroan Eibarren: http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/356/Komunikazio+eraginkorraren+artea+%28II.+modulua%29/controller/ikasi/action/ikastaroa-ikusi Laburrago idatzi nahi nuen baina, tira… Ez dakit estekak ongi dauden, bestela, UEUren webean begiratu… Besarkada bat, Nekane

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN