Gipuzkoa Donostia Kutxak eta Soziolinguistika Klusterrak hitzarmena sinatu dute

Kutxa Fundazioko ordezkari Carlos Ruizek eta Soziolinguistika Klusterreko lehendakari Jaime Altunak 2011rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren bidez, Kutxak Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, EraLan proiektua eta hizkuntza ekologiari buruzko 2011ko EHUko udako ikastaroa diruz babesteko konpromisoa hartu du.

 

Soziolinguistika Klusterrak bere esker ona adierazi nahi dio Kutxari urtez urte eskaintzen duen babes eta konpromisoagatik.